Documento

II - ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN TOKI ADMINISTRAZIOA

ASPARRENEKO UDALA

Behin betiko onartzea 2/2016 kreditu gehigarriaren espedientea
Argitaratuta: 2016/07/20eko 82. zenbakiko ALHAOn
Erreferentzia: ALHAO -2016-82-2589

Bat etorriz otsailaren 9ko 3/2004 Foru Arauak, Arabako Lurralde Historikoko toki erakundeen aurrekontuenak, 34. artikuluan eta horrekin bat datozenetan xedatutakoarekin, eta erreklamaziorik edo oharrik aurkeztu ez denez 2/2016 kreditu gehigarriaren espedienteari hasierako onarpena eman zion erabakiaren aurka, espediente hori behin betiko onartuta geratzen da, honela:

Handitzeko partidak

Partida

Izena

Zenbatekoa

150.227.001

Lurzati bat egokitzea aparkalekutarako

11.957,22 euro

165.623.002

Kanpoko argiteria publikoa berritzea

679.710,34 euro

334.227.003

Aldizka erabiltzeko kaxa elektrikoak

9.786,01 euro

3422.622.001

Obrak igerilekuetan

10.000,00 euro

Guztira:

711.453,57 euro

Espediente hau finantzatzen da baliabide hauen kontura:

Handitzeko sarreren partidak

Partida

Izena

Zenbatekoa

870.001

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako

36.613,64 euro

870.002

Diruzaintzako gerakina finantzaketa lotuko gastuetarako

170.839,93 euro

921.001

IDAEren mailegua argiteria publikoa berritzeko

504.000,00 euro

Guztira:

711.453,57 euro

Guztiek jakin dezaten argitaratzen da.

Araia, 2016ko urtarrilaren 7a

Alkatea

CONSUELO AUZMENDI JIMENEZ