Documento

II - ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN TOKI ADMINISTRAZIOA

URIZAHARREKO UDALA

Behin betiko onarpena ematea Urizaharreko udalerriko administrazio batzarren finantzaketari buruzko ordenantzari
Argitaratuta: 2016/07/20eko 82. zenbakiko ALHAOn
Erreferentzia: ALHAO -2016-82-2569

Urizaharreko Udalbatzak 2016ko maiatzaren 12an eman zion hasierako onarpena udalerriko administrazio batzarrenfinantzaketari buruzko ordenantzari; jendaurreko epea amaitu eta horren barruan erreklamaziorik edo iradokizunik aurkeztu ez denez, behin betiko bihurtzen da, bat etorriz apirilaren 2ko 7/1985 Legeak, toki araubidearen oinarriak arautzen dituenak, 49 c) artikuluan xedatutakoarekin.

Erabaki honen aurka, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren administrazioarekiko auzien salan, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, bat etorriz uztailaren 13ko 26/1998 Legeak, administrazioarekiko auzibideetarako jurisdikzioa arautzen duenak, 46. artikuluan agintzen duenarekin.

Nolanahi ere, bidezko jotzen den beste edozein errekurtso aurkez daiteke.

Urizaharreko udalerriko administrazio batzarren finantzaketari buruzko ordenantza

1. artikulua. Xedea

Ordenantza honen xedea da Urizaharreko udalerriko administrazio batzar hauen finan­tzaketaren araubide juridiko orokorra arautzea: Baroja, Faidu, Lotza, Montoria, Pagoeta eta Urizaharra.

2. artikulua. Definizioak

Finantzaketa da, ordenantza honen eraginetarako, udalak toki administrazio txiki horiei egiten dizkien ekarpenak, beren eskumeneko esparruan jarduerak egiteak dakarzkien gastu arruntei aurre egiten laguntzeko.

3. artikulua. Onuradunak

Administrazio batzar hauek izango dira onuradunak: Baroja, Faidu, Lotza, Montoria, Pagoeta eta Urizaharra

4. artikulua. Onuradunen betebeharrak

Onuradunek betebehar hauek izango dituzte:

Lehenengoa: toki erakunde txikien gobernu organoak legez eratuta egon behar dute.

Bigarrena: administrazio batzarbakoitzaren errejidore lehendakariak edo hark izendatzen duen pertsonak Urizaharreko Udaleko idazkaritzan aurkeztu beharko du, hurrengo urteko maiatzaren 31 baino lehen, administrazio batzarraren kontuen balantze orokorra, ekitaldi bakoitzeko sarrera eta gastuekin.

Hirugarrena: onuradunek men egin beharko diote Udalak egin dezakeen finantzaegiaztatze eta kontrol orori.

5. artikulua. Udalaren betebeharrak

Udalak betebehar hauek izango ditu:

Lehenengoa: Udalak urtero jarri beharko ditu bere aurrekontuetan partida bat edo gehiago, transferentzia arrunt eta/edo kapital transferentzia gisa, erakunde horiek ordenantza honetan ezarritako moduan egiten dituzten gastuak finantzatzenlaguntzeko.

Bigarrena: Udalak ekarpen bakarrean egingo ditu transferentziak, ekitaldi bakoitzekomaiatzaren 31 baino lehen, baldin eta erakundeek bete badituzte ordenantza honetan adierazitako betebeharrak.

6. artikulua. Finantzaketa irizpideak

Finantzaketa arau honen arabera burutuko da:

Urtero aurrekontuko 943.434.000 partidan (udalerriko administrazio batzarrentzako transferentzia arruntak), horretarako jartzen den kredituaren gainean, bakoitzari zazpiehun euroko (700,00 euro) zenbateko finko bat esleituko zaio.

Gainerakoa udalerrian erroldatutakoen kopuruaz zatituko da, eta erakunde bakoitzari egokituko zaio kontzejuaren dermioan erroldatutakoen zenbateko proportzionala.

Finantzaketaren ondorioetarako, transferentzia zer ekitalditakoa den, urte horretako urtarrilaren 1a hartuko da erreferentzia egun gisa administrazio batzarbakoitzean erroldatuta zenbat lagun dauden zehazteko.

7. artikulua. Bateragarritasuna beste diru sarrera batzuekin

Ordenantza honetan ezarritako finantzaketa bateragarria da administrazio batzarbakoitzak dituen berezko diru sarrerekin, bai eta beste edozein entitate publiko zein pribatutatik, Urizaharreko Udalerria barne, jaso dezakeen beste edozein diru laguntza edo sarrerarekin ere.

8. artikulua. Zehapenak

Ordenantza honetan ezarritako betebeharretakoren bat ez betetzeak urteko finantzaketa ez jasotzea ekarriko du.

Zehapena indarrean egongo da betebehar horiek bete arte.

Edonola ere, eragindako administrazio batzarrari egoztekoak diren arrazoiengatik transferentzia ez bada egiten abenduaren 31 baino lehen, hark galdu egingo du eskubidea dagokion ekitaldiko finantzaketajasotzeko.

Azken xedapena. Indarrean sartzea

Ordenantza hau indarrean jarriko da Udalak behin betiko onartu, testu osoa ALHAOn argitaratu eta apirilaren 2ko 7/1985 Legeak, toki araubidearen oinarriak arautzen dituenak, 65.2 artikuluan ezarritako epea igarotzen denean, lege testu horrek 70. artikuluan xedatzen duenaren arabera.

I. eranskina

Bideetan mantentzeko, egokitzeko eta sastrakak kentzeko lanak egitea.

Urizaharreko Udalak ordainduko ditu, urtero, erantsitako planoan (II. eranskina) identifikatuta dauden eta udalerriko kontzeju dermioetatik igarotzen diren bide katalogatuetako sastrakak kentzeko lanak.

Ordea, katalogatu gabeko bideetan egiten diren mantentzeko, egokitzeko eta sastrakak kentzeko lanak erakunde titular bakoitzaren kontura egingo dira.

II. eranskina

Planoa (interesdunen eskura dago udaletxean)

Urizaharra, 2016ko uztailaren 8a

Alkatea

Juan José Betolaza Pinedo