Documento

I - ARABAKO BATZAR NAGUSIAK ETA ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN FORU ADMINISTRAZIOA

Arabako Foru Aldundia

NEKAZARITZA SAILA

Diputatuen Kontseiluaren 31/2016 Foru Dekretua, apirilaren 12koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapenerako Planaren 2015-2020 plangintzaldiaren baitan nekazaritza ustiategietan inbertitzeko laguntzak arautzen dituen oinarriak onartzen dituena, 1305/2013 Arautegian eta Eusko Jaurlaritzak haren babesean onartuko duen esparru dekretuan ezarritako mugen barruan. Halaber, foru dekretuak laguntza lerro horren 2016rako deialdia onartzen du
Argitaratuta: 2016/04/18eko 43. zenbakiko ALHAOn
Erreferentzia: ALHAO -2016-43-1248

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren (EB) 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 Arautegiak, Landa Garapenerako Europako NekazaritzaFuntsa (LGENF) bidez, landa garapenerako laguntzaarautzen duenak, Kontseiluaren 2005eko irailaren 20ko 1698/2005 Arautegia (EE) indargabetu zuen.

Arautegi horren eta hura osatzen duen Europako Batzordearen 2014ko martxoaren 11ko 807/2014 Arautegi Ordezkatuaren (EB) bidez, xedapen iragankor batzuk gehitu ziren landa garapenerako politika berriro bultzatu zen, zuzeneko ordainketak eta Nekazaritza Politika Erkidearen (NPE) merkatu neurriak ahalbidetu eta osatzeko helburuz, eta landa garapenerako politika gauzatzeko hartu beharreko neurriak eta laguntza lerroak zehaztu eta ezarri ziren.

Aurreko aldietan egin zen bezala, araudiaren aginduz, abian jarri beharreko neurrien plangintza egin behar da, eta ondore horretarako, Euskadiko Landa Garapenerako Programa 2015-2020 prestatu da. Arestian aipatutako plangintza tresna horretan jasotzen da eta Batzordearen 2015eko maiatzaren 26ko B (2015) 3479 Betearazpen Erabakiaren bidez onartu zen.

1305/2013 Arautegi berriak ezarritako neurri eta laguntza lerroen artean, badugu "Inbertsioak aktibo fisikoetan" izenekoa. Laguntza hori 17. artikuluan arautzen da eta laguntzaren gehieneko zenbatekoak II. eranskinean ageri dira. Landa Garapenerako Programa 2015-2020 egitasmoan, honela izendatu den laguntzajasotzen da: M04.1 "Nekazaritzako ustiategietako inbertsioentzakolaguntza".

Neurri horren garapena dela bide, nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategiak berregituratu nahi dira, halakoen bideragarritasuna eta lehiakortasuna handitzeko asmoz, eta, bidenabar, sektorea eraberritu eta gehiago profesionalizatzeko asmoz.

Laguntza horiei heltzeko, Europar Batasuneko araudian ezarritako betekizun berriak eta Espainiako Landa Garapenerako Esparru Nazionala 2014/2020 aintzat hartuta, betekizun horiekin bat datozen oinarri arautzaile berriak prestatu behar dira Euskadiko Landa Garapenerako Plana 2015-2020 deritzon egitasmoaren baitan eta aurrekoak indargabetu; era berean laguntza lerro horren 2016ko deialdia onartu behar dira.

Aginduzko txostenak ikusirik, Nekazaritza Saileko foru diputatuak hala proposaturik eta Diputatuen Kontseiluak gaur egindako bilkuran gaia aztertu ondoren, hauxe

XEDATZEN DUT

Lehenengoa. M04.1 "Nekazaritzako ustiategietako inbertsioentzakolaguntza" gisa baliatzen diren laguntzen oinarri arautzaileakonartzea, Euskadiko Landa Garapenerako Programa 2015-2020 egitasmoaren baitan, 1305/2013 Arautegiak eta horren eredura Eusko Jaurlaritzakonartzen duen Esparru Dekretuak ezarritako mugen barruan, eta dirulaguntza lerro horren 2016ko deialdia onartzea.

Bigarrena. Laguntza lerro horren 2016ko deialdia onartzea, ondoko xehetasunen arabera:

- Eskaerak aurkezteko lekua, epea eta modua: 30 egun baliodun, honako foru dekretu hau ALHAOn argitaratzen den egunaren hurrengotik zenbatzen hasita, ustiategiaren kokalekuari dagokion Eskualdeko Nekazaritza Bulegoan edo Landa Garapenerako Zerbitzuan. Epearen barruko azken eguna balioduna ez bada, epea hurrengo egun baliodunean bukatuko da.

Eskabideak inprimaki normalizatuan aurkeztuko dira eta, eskabideaz gain, honako foru dekretu honen IV. eranskinean jasotako agiriak aurkeztu beharko dira.

- Hautapen irizpideak: Honako deialdi honi lotutako laguntzak emateko espedienteen hautapen irizpideak oinarri arautzaileen 10. artikuluak ezarritakoak izango dira.

- Laguntzen zenbatekoa: 2016ko deialdiari lotutako laguntzen zenbatekoak oinarri arautzaileen 11. artikuluak ezarritakoak izango dira.

- Kreditu erreserba: Arabako Foru Aldundiaren 2016ko Gastuen Aurrekontuko 40.1.01.42.01.770.00.01 "Nekazaritzako ustiategietako inbertsioentzakolaguntza" sailaren kontura, guztira, 3.287.717 euroko zenbatekoa, urteka honela banatuta:

? 2016: 782.989,83 euro (Zorpekinaren erref.: 16.1.16.105.1564/0000)

? 2017: 2.000.000,00 euro (Zorpekinaren erref.: 16.3.17.105.162/0000)

? 2018: 500.000,00 euro (Zorpekinaren erref.: 16.3.18.105.3/0000)

Aipatutako kredituak zenbateko gehigarrien bidez handitu ahal izango dira, uztailaren 21eko 88/2006 Errege Dekretuak onartutako Dirulaguntzen Lege Orokorraren Arautegiaren 58. artikuluak ezartzen dituen mugen barruan, bai eta aurrekontuko sailean edozein arrazoirengatik gerta litekeen kreditu gehikuntzaren bidez ere.

Hirugarrena. Deialdia ebatzi ondoren, aurrekontu sailean kreditu gehikuntzarik geratuz gero, emandako dirulaguntzei uko egin, deuseztatu edo zenbateko txikiagoak ordaindu direlako, eta aurrekontuko kreditua nahikoa izan ez delako zenbait eskabideri erantzun ez bazaie, kreditua eskabidea horietan erabiliko da, honako dirulaguntza hauen oinarri arautzaileetan ezarritako lehentasun irizpideei jarraiki.

Laugarrena. Nekazaritzako foru diputatuari ahalmena ematea honako foru dekretu hau garatu eta aplikatzeko beharrezkoak diren xedapen guztiak emateko eta, zehazki, honako oinarri arautzaile hauen kontra nahiz urteko deialdien ebazpenaren kontra jartzen diren errekurtso guztiak ebazteko.

Bosgarrena. Foru dekretu honen aurka doazen maila bereko edo beheragoko xedapen guztiak indargabetzea, bereziki, honako hauek:

Diputatuen Kontseiluarenmartxoaren 20ko 21/2012 Foru Dekretuak onartutako Arabako Nekazaritza Sektorerako Laguntzen Planari idazkera berria eman zion martxoaren 24ko 9/2014 Foru Dekretua eta ondoko aldaketak.

Zazpigarrena. Honako foru dekretu hau Arabako Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean bertan hasiko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko apirilaren 12a

Diputatu nagusia

Ramiro González Vicente

Nekazaritza foru diputatua

Eduardo Aguinaco López de Suso

Nekazaritza zuzendaria

Alfredo Sáez de Castillo Beltrán de Otalora

ERANSKINA

1. artikulua. Xedea eta definizioak

1.1 Honako dekretu honek xede dauka Euskadiko Landa Garapenerako Programa 2015-2020 (LGP) egitasmoan jasotzen den M04.1 "Nekazaritzako ustiategietako inbertsioentzakolaguntza" neurriak araututako dirulaguntzak emateko oinarriak ezartzea, Arabako Lurralde Historikoan, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren (EB) 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 Arautegiak, Landa Garapenerako Europako NekazaritzaFuntsa (LGENF) bidez, landa garapenerako laguntzaarautzen duenari jarraiki.

1.2 Europar Batasuneko legerian erabiltzen diren definizioez gain, ondoko legeetan ezarritako definizioak aplikatuko zaizkio honako foru dekretu honi: 19/1995 Legea, uztailaren 4koa, Nekazaritza ustiategiak modernizatzeari buruzkoa, 35/2011 Legeak, urriaren 4koak, nekazaritza ustiategien titulartasun partekatuari buruzkoak, nekazari profesionalaren definizioa aldarazi zuena; 45/2007 Legea, abenduaren 13koa, landa eremuaren garapen jasangarriari buruzkoa; 17/2008 Legea, abenduaren 23koa, Nekazaritza eta elikagaigintza politikari buruzkoa; eta honako foru dekretu honen I. eranskinean jasotzen diren definizioak.

2. artikulua. Onuradunak

2.1 Dekretu honetan arautzen diren laguntzen onuradun izan daitezke betekizunak bete eta laguntzaren oinarri arautzaileen 3 eta 4. artikuluetan ezarritako konpromisoak betetzeahitzematen duten pertsona fisikoak edo juridikoak (elkartze ustiategiak).

2.2 Laguntza honen ondoreetarako, sozietate zibilak eta ondasunen erkidegoak nortasun juridikodun erakundetzathartzen dira.

2.3 Foru dekretu honen ondoreetarako, izatezko bikoteak ezkondutakoen parekoak izango dira, maiatzaren 7ko 2/2003 Legeak xedatutakoarekin bat etorriz.

3. artikulua. Onuradunen betekizunak

Laguntza hauen onuradunek ondoko betekizunak bete beharko dituzte:

3.1 Oro har:

3.1.a Ustiategi baten titularra edo titularkidea izatea.

3.1.b Ustiategia behar bezala erregistratuta izatea Arabako Lurralde Historikoko Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan.

3.1.c Zerga helbidea Arabako Lurralde Historikoan edukitzea. Artikulu honen 3.3.1 eta 3.3.2 ataletan xedatutako pertsona juridikoek, zerga helbidea Araban izateaz gain, erakundeak Araban izan beharko du egoitza. Ondore horietarako, betekizun hori betetakotzat joko da pertsona juridikoaren erakundearen helbidea eta zerga helbidea Arabako Lurralde Historikoan egoteaz gain, bazkide guztien erdiaren (ehuneko 50) eta, aldi berean, sozietatearen kapitalaren gutxieneko ehuneko 50eko partaidetza duten bazkideen erakundearen helbidea eta zerga helbidea ere Araban baldin badago.

3.1.d PFEZaren edo, hala badagokio, sozietateen gaineko zergaren aitorpena aurkeztu izana laguntzaeskatzen den ekitaldiaren aurrekoan.

3.1.e Gizarte Segurantzaren erregimen egokian alta emanda egotea, nekazaritzako jarduera zein den.

3.1.f Laguntza eman baino lehen, Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak eta zerga betebeharren ordainketan egunean egotea. Sozietate zibil eta ondasun erkidegoei dagokienez, sozietateak edo erkidegoak eta bazkide guztiek betebehar horiek egunean daudela frogatu beharko dute.

Ondorio horietarako, Dirulaguntzen onuradunek zerga betebeharrak betetzen dituztela egiaztatzeko prozedurari eta egiaztapen horren salbuespen araubideari buruzko otsailaren 11ko 18/1997 Foru Dekretuak, urriaren 5eko 58/2004 Foru Dekretuak zati batez aldatu zuenak, xedatutakoa aplikatuko da.

3.1.g Itzulketa edo zehapen prozeduraren baten pean ez egotea.

3.1.h Administrazio edo zigor zehapenik ez edukitzea sexu bereizkeria edo diskriminazioa egiteagatik, Emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legeari jarraiki.

Honako neurri honen ondoreetarako, M06.1 "Nekazari gazteek enpresak sortzea" deritzon neurria dela medio, aintzat hartuko da ustiategia instalatzen ari diren gazteek 3.1 artikulu honetan ezarritako betekizunak betetzen dituztela, hurrengo paragrafoan jasotakoak izan ezik, baina neurri horri atxikitako konpromisoa hartu beharko dute, hau da, betekizunak betetzea instalazioa amaitu baino lehen, nork bere enpresa planari jarraiki. Hala eta guztiz ere, aipatutako pertsonek bete beharko dituzte 3.1.c, 3.1.f, 3.1g eta 3.1.h artikuluetan ezarritako betekizunak laguntza eskaera aurkezten duten unean.

Sektorean hasten diren ustiategien titularrek, 41 urtetik gorakoak badira eta nekazaritzako jardueran hasteko instalazio finkoetako inbertsioak behar badituzte, aurreko betekizun guzti-guztiak bete beharko dituzte, 3.1.e artikuluan ezarritakoa izan ezik. Artikulu horretan ezarritakoaren gaineko betekizuna eskatuko da diruz lagundutako inbertsioaren amaierako egiaztapena egiten denean.

3.2 Ustiategiaren titularra pertsona fisikoa bada:

Gainera, ondoko betekizun hauek bete beharko ditu:

3.2.a 18 urtetik gorakoa eta 65 urtetik beherakoa izatea laguntza eskaera aurkezten duenean.

3.2.b Nagusiki nekazaria izatea.

3.2.c Nekazaritza jardueran zuzenean aritzea.

3.2.d Eskaera aurkezten den unean, lanbide gaitasun eta gaikuntza egokien jabe izatea, nekazaritza arloko ikasketa titulu baten bidez egiaztatuta (gutxienez, bigarren mailako lanbide heziketakoa), nekazaritzako jardueran bi urte baino gehiago eman direla egiaztatuta, edo norberaren sektoreari lotutako 150 orduko nekazaritzaprestakuntza jaso dela egiaztatuta.

3.2.e Nekazaritzako jardueraren ondoriozko erretiro pentsiorik, erabateko ezintasunaren edo ezintasun osoaren ziozko pentsiorik ez kobratzea.

Honako neurri honen ondoreetarako, M06.1 "Nekazari gazteek enpresak sortzea" deritzon neurria dela medio, aintzat hartuko da ustiategia instalatzen ari diren gazteek 3.2 artikulu honetan ezarritako betekizunak betetzen dituztela, hurrengo paragrafoan jasotakoak izan ezik, baina neurri horri atxikitako konpromisoa hartu beharko dute, hau da, betekizunak betetzea instalazioa amaitu baino lehen, nork bere enpresa planari jarraiki. Hala eta guztiz ere, aipatutako pertsonek bete beharko dituzte 3.2.a eta 3.2.e artikuluetan ezarritako betekizunak laguntza eskaera aurkezten duten unean.

Sektorean hasten den ustiategiaren titularra, 41 urtetik gorakoa, laguntza honen onuradun izan daiteke sektorean hasten den unetik bertatik, lehenago esandako betekizun guztiak betetzen dituela egiaztatzen baldin badu bi urteko epean. Betekizunak aipatutako epearen barruan egiaztatzen ez badira, jasotako laguntzen zenbateko itzuli beharko du, bai eta legezko interesen zenbatekoa ere.

3.3 Ustiategiaren titularra pertsona juridikoa bada (elkartze ustiategiak):

Elkartze ustiategiek behean ageri diren izaera juridikoetako bat hartu beharko dute eta, gainera, izaera orokorrez azaldutako betekizunez gain, talde bakoitzean adierazitakoak bete beharko dituzte.

3.3.1. 1. TALDEA. Lanbide sozietateak, anonimoak, mugatuak edo beste zeinahi merkataritzako sozietate mota, ondasunen erkidegoak, sozietate zibilak, Lurraren Ustiapen Komunitarioa egiteko Kooperatibak (LEUK), eraldaketako nekazaritza sozietateak (ENS) eta lan elkartuko kooperatibak:

3.3.1.a Bazkideen ehuneko 50ek, gutxienez, 3.2 atalak pertsonafisikoentzat ezarritako betekizunak bete beharko dituzte, eta sozietatearen kapitalaren edo banaketa kuotaren ehuneko 50, gutxienez, nagusiki nekazariak diren kideena edo bazkideena izan beharko da.

3.3.1.b Estatutuetan edo batzar nagusiaren erabakiz, ondokoa xedatu beharko da: titulurik eskualdatuz gero, bermatuta geratu beharko da, konpromiso aldian, behintzat, bazkideen ehuneko 50, gutxienez, nagusiki nekazariak izan beharko direla eta sozietatearen kapitalaren edo banaketa kuotaren ehuneko 50, gutxienez, nagusiki nekazariak diren kideena edo bazkideena izan beharko dela.

3.3.1.c Bazkideen partaidetzek edo akzioek izendunak izan beharko dute eta sozietatearen xedeak, estatutuetan jasota, nekazaritzako jarduera garatzea izan beharko du.

3.3.1.d Sozietate zibilek agiri publiko bidez eratutakoak izan beharko dute.

3.3.1.e Jaraunspeneko erkidegoek eta ondasunen erkidegoek, indibisio egoerako ituna eduki beharko dute, gutxienez, 6 urtekoa.

3.3.1.f Kooperatibek Euskal Autonomia Erkidegoko Kooperatiben Erregistroan izena emanda egon beharko dute.

3.3.1.g Nekazari gazteek, M06.1 "Nekazari gazteek enpresak sortzea" deritzon neurriari atxikitakolaguntza baliatuz, elkartze erakunde baten bidez instalazioa sustatzen badute, erakunde mota horrentzat araututako betekizunak bete beharko dira; hala eta guztiz ere, aintzat hartuko da nekazari gazteek betekizunak betetzen dituztela, baina gazteek betekizunak bete edo lortu beharko dituzte M06.1. deritzon neurriari lotuta aurkeztu diren enpresa planean ezarritako epean.

Laguntza baten onuradun den ustiategiren bat titulartasunez aldatuz gero, behar bezala arrazoitutako kausaren zioz eta Nekazaritza Saileko titularraren foru dekretu bidez emandako baimena jaso ondotik, hartutako konpromisoak subrogatu ahal izango dira titular bihurtzen den pertsonaren alde, betiere laguntzeiheltzeko aurreko pertsonari ezarritako betekizunak betetzen baditu eta berariaz bere gain hartzen baditu, konpromisoak betetzeko falta diren urteetan, diruz lagundutako inbertsioen zuzeneko aprobetxamendua onartuta.

3.3.2. 2. TALDEA. Makinak elkarlanean erabiltzeko kooperatibak (NMEK direlakoak).

3.3.2.a Nekazaritzako ustiategien titularrek osatuko dituzte, eta pertsona fisikoak zein juridikoak izan ahalko dira, baina inork ezin du parte hartu kontratista, kapitalista edo antzeko izaeraz.

3.3.1.b Sozietateko bazkideen ehuneko 75ek, gutxienez, 3.1 atalak eta, hala badagokio, 3.2 atalak pertsonafisikoentzat ezarritako betekizunak bete beharko dituzte, eta sozietatearen kapitalaren edo banaketa kuotaren ehuneko 75, gutxienez, nagusiki nekazariak diren kideena edo bazkideena izan beharko da.

3.3.1.c Estatutuetan edo batzar nagusiaren erabakiz, ondokoa xedatu beharko da: titulurik eskualdatuz gero, bermatuta geratu beharko da, konpromiso aldian, behintzat, bazkideen ehuneko 75, gutxienez, nagusiki nekazariak izan beharko direla eta sozietatearen kapitalaren edo banaketa kuotaren ehuneko 75, gutxienez, nagusiki nekazariak diren kideena edo bazkideena izan beharko dela.

3.3.2.d Euskal Autonomia Erkidegoko Kooperatiben Erregistroan izena emanda egon beharko dute.

3.3.2.e Bazkideek bakarrik erabili ahal izango dituzte makinak eta ekipoak. Hala ere, hirugarrenentzako lanik egin ahal izango dute, betiere zerbitzu horiengatiko balioa NMEKren guztizko fakturazioaren zenbatekoaren ehuneko 40tik gorakoa ez bada.

3.3.2.f Bazkideek, aurretiaz, eskatutako inbertsioaren guztizko balioaren ehuneko 20 ordaindu behar izango dute, sozietatearen kapital gisa.

3.3.2.g Ez da laguntzaren onuradunik izango ustiategiaren zati batez bakarrik parte hartzen duen bazkideren bat daukan NMEKrik.

3.3.2.h Bazkideen zerbitzuko makineria atala, lehen mailako kooperatiba baten barruan baldin badago (estatutuetan horrela jasota agertu behar da), NMEKen parekoa izango da.

4. artikulua. Inbertsioakonartzeko betekizun orokorrak

4.1 Diruz lagungarriak izan daitezen, inbertsioen helburuak ondokoak izan beharko dira:

4.1.1 Ustiategia modernizatzea eta mekanizatzea, zuzeneko ekoizpen kostuak murriztu eta laneko ekoizkortasuna hobetzeko.

4.1.2 Ureztatzeko instalazioetan inbertitzea.

4.1.3 Uzta biltzeko modua hobetzea, ekoizkinaren kalitatea hobetzeko.

4.1.4 Animalien ongizateari buruzko araudia betetzea.

4.1.5 Makinak erostea nekazaritza lurzoruaren kudeaketari lotutako eragingarritasuna eta iraunkortasuna hobetzeko.

4.1.6 Abereak hazteko eraikinak berregituratu eta eraikitzea, energiaren aurrezpena edo berotegi efektuko gasen (BEG) murrizpena sustatzen duten edo erabilera hobetzen duten teknologiak baliatuz.

4.1.7 Simaurra biltzeko egiturak hobetzea.

4.1.8 Ongarrien eragingarritasuna hobetzea.

4.1.9 Bioenergia ekoiztea ustiategian bertan kontsumitzeko.

4.1.10 Ustiategiko energiaren kontsumoa murriztea.

4.1.11 Ingurumen iraunkortasuna, laneko segurtasuna eta animalien higiene baldintzak zaindu eta hobetzea.

4.1.12 Ekoizpenen kalitatea hobetzea eta elikagaien segurtasuna indartzea.

4.1.13 Ekoizpena birbideratzea merkatuaren eskakizunen arabera.

4.1.14 Nekazaritzako jarduerak dibertsifikatzea.

4.1.15 Atmosferara igorritako isurketak murriztea.

4.2 Horrez gain, ondoko betekizun orokorrak bete beharko dituzte:

4.2.1 Ekonomiaren ikuspegitik, bideragarriak izan behar dituzte, emaitza ekonomikoak hobetzeko eta modernizazioa sustatzeko erabili behar dira eta, hala badagokio, berregituraketa ahalbidetu behar dute, tamainari edo ekoizpen motari dagokienez.

4.2.2 Inbertsioek egokiak izan behar dute nekazaritza edo abeltzaintzako ustiategia osorik hartuta.

4.2.3 Inbertsioak egiten direneko lurrek, ondasun higiezinek eta instalazioek Arabako Lurralde Historikoan kokatuta egon behar dute.

4.2.4 Inbertsioak ezin dira laguntzaren eskabidea baino lehen abiatu, eskatzen den laguntzari lotutako azterketa teknikoak, proiektuak, proiektuen ordainsariak eta beste batzuk izan ezik. Horik guztiak dirulaguntza eskatu baino lehen gauzatu ahal izango dira.

Eraikinen eta instalazioen inbertsioetan, jasota geratu beharko da halakoak ez direla hasi laguntzaren eskabidea izapidetu baino lehen. Horretarako, akta jasoko du administrazioak.

4.2.5 Foru dekretu honen bidez diruz lagundu ahal diren jarduketa eta proiektu guztiek ingurumenaren eta animalien higiene, osasun eta ongizatearen arloan indarrean dagoen araudia bete beharko dute, eragiten dien guztian.

4.2.6 Eraikin eta instalazio guztiek hirigintza arloko legeriari men egin beharko diote, eta hala dagokionean, udalaren lizentzia eskuratu beharko dute eta landa eremutzat sailkatutako lurretan egon beharko dute, beste kokaleku bat justifikatzen duten arrazoiak egon ezean.

4.2.7 Inbertsioa amaitutakoan, laguntza honen bidez eraiki edo konpondutako eraikinek asegurua izan beharko dute, gutxienez, suak eragindako kalteei erantzuteko.

4.2.8 Ondoko konpromisoak hartu beharko dira:

- Eraikin edo instalazio finkoen kasuan, inbertsioek 10 urtean jardunean egon beharko dute ustiategi onuradunaren zerbitzuanlaguntza eman denetik, edukitze araubide berdinean edo jabetzan.

- Inbertsioaknekazaritzako makinetan edo eraikinak ez diren bestelakoetan egiten badira, gutxienez 7 urtean jardunean egon beharko dute, jabetzan izateko eta ustiategian erabiltzeko, makinak Nekazaritzako Makinen Erregistroan inskribatzen direnetik, edo erregistroan inskribatu behar ez diren inbertsioetan, fakturaren egunetik zenbatuta.

- Laguntza emateko oinarri gisa baliatu diren NLU kopuruari eustea.

- Nekazaritza jarduera zuzenean egitea, nagusiki nekazari gisa, diruz lagundutako ondasunari eusteko konpromisoa hartu den aldian zehar.

4.2.9 Ureztatzeko instalazioetan egindako inbertsioen kasuan, 1305/2013 Arautegiaren 46. artikuluak ezarritako hautagarritasun baldintzak eta Esparru Nazionalean jasotako xedapen orokorrak betetzea.

4.2.10 Makinak ezinbestean inskribatu behar dira Arabako Foru Aldundiko Nekazaritzako Makinen Erregistro Ofizialean.

4.2.11 Animalien alta eman beharko da Arabako Foru Aldundiko Nekazaritzako Ustiategien Erregistro Orokorrean (NUEO).

4.2.12. Berotegietako azalera ureztatzekoinbertsioen kasuen, bakar-bakarrik hautatu ahal izango dira tantakako ureztapenez edo mikrodifusioz egiten direnak.

5. artikulua. Inbertsioen berariazko betekizunak eta mugak

Inbertsio onargarrien gastuak diruz lagungarriak izan daitezen, honako foru dekretu honetan ezarritako helburuaren araberako gehieneko mugei eta inbertsioaren araberako gutxieneko mugei jarraiki, inbertsioek ondoko betekizun berariazkoak bete beharko dituzte:

5.1. Makinak eta ekipoak.

5.1.1 Atal honetako tresneriatzat joko da ondokoen eskuraketa: traktoreak, nekazaritzako lanabesak, uzta biltzeko makinak, atoiak (baita abereak garraiatzekoak ere), tangak eta nekazaritzanerabiltzen diren gainerako makinak.

5.1.2 Makina berriak erosten lagunduko da, inoiz ere ez bigarren eskukoak eskuratzen, eta makina berrien ezaugarriek bat etorri beharko dute ustiategiko beharrizanekin.

5.1.3 Ordezpentzat joko da ibili dabiltzan makinak aldatzeko erosketa, ordeztutakoak zaharkituta badaude, erositakoek hobekuntza teknologikoak baldin badituzte eta ustiategiaren ekoizpen eredura hobeto egokitzen badira. Ordezpenaren ziozko inbertsio bat diruz lagungarria izan dadin, justifikazio teknikoa aurkeztu beharko da. Justifikazio tekniko horrek egiaztatu beharko du aurreko makina(k) erabilita, ustiategiak eragina jasaten duela bere ekoizpen ereduan edo, berria(k) erabilita, ehuneko 50eko gehikuntza sortu dela edo sortuko dela ekoizpen ahalmenean.

Ondore horietarako, ez da ordezpentzat joko makinak 7 urte baino gehiago badauzka.

Ordezpenik egiten bada, dirulaguntza egokia murriztu beharko da lehen inbertsioa diruz lagundu zen zenbatekoaren heinean.

Ordezpenaren ziozko erosketa eginda, ordeztutako makinengatik hartu ziren konpromisoetatik salbuetsiko da ustiategia.

5.2. Nekazaritzako eta abeltzaintzakoeraikuntzak eta instalazioak.

Ondokoek jaso dezakete dirulaguntza:

5.2.1 Makinen biltegiak eta ekoizkinak, siloak, abereentzako bizitokiak eta instalazio osagarriak eraikitzeko, handitzeko edo eraberritzekoinbertsioak. Horien barrukoak dira animalien higiene eta osasun baldintzak eta animalien ongizatea hobetzekoinbertsioak, bai eta paseorako eta lasterketetarako zaldiak erosteko inbertsioak ere (betiere, halakoen hazkuntzanerabiltzen badira eta gisa horretako ustiategientzat indarrean dagoen araudia betetzen badute), honakoa aintzat hartuta:

5.2.1.1 Nekazaritzako erabilera duten biltegien eskuraketa bakar-bakarrik diruz lagunduko da biltegiak sustatzaileei erosten zaizkienean, eraiki ondoren.

5.2.1.2 Biltegiak eraiki, eskuratu, handitu eta zaharberritzea diruz lagungarria izango da solairu bakoitzeko 150 metro koadrotik gorako azalera betea dutenean eta ustiategiaren nekazaritzako jarduera garatzeko gauza direnean.

5.2.1.3 Eraikin altxatu berriei dagokienez, diruz lagungarria den gastua honako foru dekretu honen 8. artikuluak araututako moduluei jarraiki kalkulatuko da. hegala eta zorua behar bezala bereiziko dira.

5.2.1.4 Zolata eraiki, estalkia aldatu eta beste konponketa batzuk (betiere, konponketa lanek egituraren aldaketa ekartzen badute eta obra handien baimena behar badute) gauzatzen diren biltegien eraberritze obrei dagokienez, diruz lagungarriak izango dira bakar-bakarrik 150 metro koadrotik gorako azalera betea duten eraikinetan egiten diren lanak.

5.2.2 Ustiategiko nekazaritza eta abeltzaintzako instalazioetan, hobekuntza teknologikoak txertatzekoinbertsioak, hala nola, animaliak jezteko ekipoak, hozteko andelak eta beste batzuk, eta ustiategiaren barruko ortuariak eta fruituak hozteko eta kontserbatzeko instalazioak, olioa ateratzeko ekipoak, erregai gisa erabiltzeko, erregai hori erabiltzeko makinen aldaketa...

5.2.3 Tunelak, berotegiak, berokuntza sistemak eta tantakako edo mikrodifusio bidezko ureztapen ekipoak instalatzekoinbertsioak.

5.2.4 Ureztapen ekipoak lursailean bertan instalatzekoinbertsioak, tantakako ureztapen edo ihinztadura bidezkoak, eta ekipo horiek automatizatzekoinbertsioak, uraren erabilera eragingarriagoa lortzeko helburuz, 1305/2013 Arautegiaren 46. artikuluak ezarritakoei jarraiki eta Esparru Nazionalak inbertsio mota horiek direla eta xedatzen dituen xedapen orokorrei jarraiki.

5.2.5 Haragitarako behi aziendaren abeltzaintzako ustiategiak handitzekoinbertsioak, azienda gizentzeko ziklo osoa gauzatzea helburu dutenak.

5.2.6 Mindak biltegiratzekopoltsak edo material malguko tangak instalatzekoinbertsioak (lursaila prestatu, itxi eta beste elementu osagarri batzukjartzekoak kontuan hartuta). Inbertsio horiek ezin dira, inola ere, herri administrazioaren ekimenenez sustatutakoak izan, nekazaritzako mindak biltegiratu, tratatu, birziklatu edo beste erabilera batzukkudeatzeko helburuz nitratoen erasoa jaso dezaketen eremuetan, Arabako Lurralde Historikoaren barruan.

5.2.7 Ekoizlearen biltegian ekoizkina maneiatzeko eta kontserbatzeko egiten diren berariazko inbertsioak.

5.3. Ingurumen eragin kaltegarria duten egoera txarreko instalazioak.

Diruz lagungarriak izan daitezke behar bezala ez dabiltzan instalazioak, bat-batean gertatzen diren zenbait eratako inguruabarrak direla kausa, eta inguruabar horien zioz, ingurumen ondorio kaltegarriak izan ditzaketenak. Halako kasuetan, ustiategia salbuetsiko da hartutako konpromisoak betetzetik, instalazioak diruzko laguntza jaso badu.

5.4. Inbertsioei lotutako kostu orokorrak.

Diruz lagungarriak izan daitezke inbertsio jakin bati loturik dauden azterketa tekniko, proiektu eta antzekoen ziozko ordainsari gisa egindako gastuak.

5.5. Ekipo informatikoak.

5.5.1 Diruz lagungarriak izan daitezke ordenagailu eta informazioaren zein komunikazioaren sistema berriei egokitutako ekipo periferikoetan egindako inbertsioak, bai eta nekazaritzako ustiategien jarduerari lotutako berariazko programetan egindakoak ere.

5.5.2 Ekipo berriak eta/edo programa informatiko berriak ezin izango dira ordeztu, ez ezarri, bost urtetik beherako epean.

5.6. Lursailak egokitzea.

5.6.1 Diruz lagungarriak izan daitezke belardiak eraldatzeko, itxiturak egiteko, drainatzeak egiteko, lanak errazteko helburuz, oztopoak kentzeko eta soroak modu iraunkorrean egokitzekoinbertsioak.

5.6.2 Hala eta guztiz ere, SigPac erabilera ("geruza goldagarria") duten lursailak "larre" bihurtzekoinbertsioak ez dira diruz lagungarriak izango.

5.6.3 Belardia berriro ezartzea ez da eraldaketa.

5.6.4 Belardira eraldatzeko beste inbertsiobatzuetan, ez dira diruz lagunduko hazi, ongarri eta antzekoetan egindako gastuak.

5.6.5 Arabako Foru Aldundiko Bideen Erregistroan inskribatutako landa bideak babesteko eremuetan eragina duten lursailen itxiturari dagokionez, Arabako Lurralde Historikoko Landa bideen erabilera, artapena eta zaintzari buruzko otsailaren 13ko 6/1995 Legeak dioenari men egin beharko zaio.

5.7. Ustiategirako abereak erostea.

Abereak eskuratzea besterik ez da diruz lagunduko, suteek, hondamendi naturalek edo ezinbestekoek kaltetutako nekazaritza ekoizpenaren ahalmena leheneratzeko, betiere ahalmen horren ehuneko 50etik gora galdu bada. Herri administrazio eskumendunek aitortu beharko dute egoera modu ofizialean.

5.8. Fruta-arbola erregularrak landatzea.

Landaketa ezarri, arbola landareak erosi, eusteko egiturak eskuratu eta fruta arbolen nahiz trufa landareen landaketa babesteko sistemak aintzathartzen dira laguntza lerro honetan.

5.8.2 Baimendutako mintegietan hartutako landareak landatzea baino ez da onartuko.

5.8.3 Landaketak laguntzajasotzeko bete beharreko baldintzak ezarri ahalko ditu Nekazaritza Sailak.

5.9. Bioenergia ekoiztea.

Bioenergia ekoizteko ekipoetan egindako inbertsioak diruz lagungarriak izan daitezke, betiere eragingarritasun estandarrak betetzen badituzte eta energia ustiategian bakarrik kontsumitzekoa bada.

6. artikulua. Inbertsio plana

6.1 Inbertsio planak honako inguruabar hauek frogatu beharko ditu, txosten teknikoa eta ekonomikoa eta berariazko kalkuluak direla medio:

? Ekonomiaren ikuspegitik, inbertsioak justifikatuta daudela eta bideragarriak direla.

? Inbertsioak gauzatutakoan, ustiategiaren titularren bizi eta lan baldintzak hobetuko direla.

Ondore horietarako, kontuan hartu behar da nekazaritzako ustiategi batek inbertsio planaren bideragarritasuna azterketa tekniko eta ekonomiko baten bidez egiaztatzen duela ondokoak betetzen dituenean:

? Inbertsioak egin ondoren, NLU bat bereganatzeko ahalmena izatea.

? Inbertsioak egin ondoren, unitateko lan errenta (ULE), gutxienez, mendialdeetako edo eremu behartsuetakoerreferentziako lan errentaren ehuneko 10ekoa izatea eta gainerako eremuetako ehuneko 30ekoa izatea.

6.2 Banaka diharduten eta bat egiteko asmorik ez duten hainbat ustiategik batera egin ahal izango dituzte haien inbertsio planetan jasota dauden inbertsio guztiak edo inbertsio horietako batzuk.

7. artikulua. Diruz lagungarriak ez diren inbertsio gastuak

Izaera orokorrez, ondoko gastu eta inbertsioak daude laguntzen araubidetik kanpo:

7.1 Ezkontideen arteko kapitalen eskualdaketa, lehen eta bigarren mailako ahaideen artekoa (odolkidetasuna), eta lehen mailakoen artekoa (kidetasuna), bai eta elkarte bateko kideen artekoa ere.

7.2 Diruz lagundutako makinak birjartzekoinbertsioei lotutakoak.

Dekretu honen eremuan, birjartzetzat hartuko da higatutako edo hondatutako makinak aldatzea, baldin eta ustiategian 7 urtean baino denbora laburragoan jardun badute, nahiz eta ekoizpenari ekiteko beharrezkoak izan.

7.3 Nekazaritzako ekoizpen eskubideak, laguntza eskubideak, animaliak, urteko landareak eta horien landaketa erostea.

7.4 Basoak kudeatzeko planak ezartzeko kostuak. Halakoak, bidezkoa bada, Euskadiko Landa Garapenerako Programa 2015-2020 egitasmoan jasota dauden M08.5 eta M08.6, "Baso ekosistemen egokitzapen ahalmena eta ingurumen balioa areagotzekoinbertsioak" eta "Basogintzako teknologiei eta basogintzako ekoizkinak eraldatu, mugitu eta merkaturatzeari lotutako inbertsioak", hurrenez hurren, azpineurrien bidez lagunduko dira.

7.5 Baso mintegiei lotutako inbertsioak.

7.6 Lurralde kapitala eskuratzekoinbertsioak.

7.7 Etxebizitza eraiki, zaharberritu edo erosteko inbertsioak.

7.8 Ustiategiko ekoizkinak eraldatu eta merkaturatzekoinbertsioak.

7.9 Mindak biltegiratu, tratatu, birziklatu edo beste erabilera batzukkudeatzeko ekimen publikoei lotutako ekimenak, nitratoen erasoa jaso dezaketen eremuetan, Arabako Lurralde Historikoaren barruan.

7.10 Mahastiak hazi eta horiek landatzeko lursailak egokitzekoinbertsioak; horiek berariazko araudiari men egin beharko diote.

7.11 Ureztatzaileen elkarteek eta beste herri erakunde batzuek ureztapen instalazioetan egindako inbertsioak, ustiategi bateko lursaila ureztatzekoinbertsioaz haragokoak direnean.

7.12 Arautegiaren 46. artikuluak xedatutakoa betetzen ez duten ureztapen instalazioei lotutako inbertsioak, ureztatutako azalera handitzeaekartzen dutenean.

7.13 Ur masa bati, azaleko urei nahiz lurpeko urei, eragiten dioten lursaileko ureztapen instalazioei lotutako inbertsioak, plangintza hidrologikoaren arabera, egoera onari edo, arrazoi kuantitatiboak direla eta, potentzial egokiari eusten ez diotenak; bestetik, ez dira lagungarriak izango ustiapenaren barruko azalera ureztatua areagotzen duten ureztapen inbertsioak.

7.14 FBEE (Fruta eta Barazkien Ekoizleen Elkartea) bateko kide direnen ustiategiei lotutako inbertsio lagungarriak, inbertsioak elkartearen funts operatiboen bidez sustatzen eta finantzatzen direnean.

7.15 Biomasa erabiliz, elektrizitatea ekoizteko instalazioei lotutako inbertsioak.

7.16 Ekipo eta/edo programa informatiko zaharrak ordeztea edo berriak jartzea, azken laguntza jaso zenetik bost urteko epea igaro baino lehen.

7.17 Ez da gastu lagungarritzat joko inbertsiobakoitzaren muga gainditzen duen inbertsioaren zenbatekoa, 9. artikuluak zehaztutakoari jarraiki.

7.18 Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ).

7.19 Erosteko aukera ematen duten errentamendu kontratuei lotutako kostuak, esate baterako, errentatzailearen marjina, interesak birfinantzatzeko kostuak, gastu orokorrak eta aseguru gastuak.

7.20 Gizendegiei lotutako inbertsioak, ondokoak izan ezik: ustiategiko ziklo itxietako gizendegietan egindakoak, edo eraikinak nahitaez lekualdatu behar direnean egindakoak, edo abereen garbitasuna, osasuna eta ongizatea edota ingurumena hobetzeko helburuz egindako inbertsioak.

7.21 Abeltzaintzako sektoreetan egiten diren inbertsioei dagokienez, ondoko mugak ezarriko dira:

7.21.1 Txerri ekoizpen intentsiboaren sektorean, txerrientzako leku kopuruaren gehikuntza dakarten inbertsioei ez zaie laguntzarik emango. Ez da horrelako gehikuntzatzat hartuko ustiategian bertan zikloa ixtea. Aurrekoaren ondoreetarako, hazkuntzako txerrama batek gizentzeko 6,5 txerrik adina leku izan behar du.

7.21.2 Arrautzak eta okela lurzoruari loturik ez dagoen erregimen intentsiboan ekoizteko hegazti sektorean egiten diren inbertsioei ez zaie, oro har, laguntzarik emango. Dena dela, honako hauek salbuetsiko dira:

a) ingurumena babesteko egindako inbertsioak

b) abereen higienea eta animalien ongizate baldintzakhobetzeko egiten diren inbertsioak, betiere ekoizpenaren ahalmena gehitzea ez badakarte,

c) Okela edo arrautzak ekoiztetik kanpoko helburuz egindako inbertsioak

d) Hegazti palmipedoen sektorean egindako inbertsioak, "foie-gras" ekoizteko.

8. artikulua. Kostuak neurtzea eta inbertsioakebaluatzea

8.1 Laguntza honen ondoreetarako, egindako inbertsioak kostu lagungarri gisa ebaluatzeko helburuz, honako helbide honetan argitaratutako ebaluazio modulu ofizialei eta diruz lagungarri diren gehieneko inbertsioaren mugei men egin beharko zaie:

http://www.nasdap.ejgv.euskadi.eus/r50-pdr2020/es/contenidos/informacion/pdr2020_documentacion/es_agripes/pdr2020_documentacion.html

8.2 Eskatzaileaklaguntzaren xede den inbertsioari buruzko aurrekontua edo proformako faktura aurkeztu beharko du. Ildo horretan, diruz lagungarria den gastutzat hartuko da, ondokoen artean, zenbateko txikiena daukana: moduluak aplikatzetikateratzen den emaitza edo inbertsio onargarriaren gehieneko gastua, halakorik balego, eta aurkeztutako eskaintza.

8.3 Eskatutako gastu diruz lagungarriren batentzako modulurik izan ezean, eta gastuen zenbatekoak Sektore Publikoaren Kontratuen Legeari buruzko azaroaren 11ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuak kontratu txikiak direla eta ezarritako zenbatekoa gainditzen duenean, eskatzaileak, gutxienez, hiru hornitzailereneskaintzak aurkeztu beharko ditu.

8.4 Aurkeztutako eskaintzen artean aukeratzean, eragingarritasun eta ekonomia irizpideak aintzat hartuko dira; hala, hartutako erabakia bidezkotu beharko da eskaintza merkeena aukeratzen ez denean eta hura diruz laguntzen denean.

8.5 Inbertsioak ezaugarri bereziak badauzka eta eskaintza hori egin ahal izateko hornitzaile nahikorik ez badago merkatuan, merkatuko prezioak aintzat hartuko dira edo, bestela, 38/2003 Legeak ezarritakoari men egingo zaio.

8.6 Kostuen neurritasunari buruzko irizpidea indartzeko, hainbat parametro ezarri dira makina mota batzuentzat, ustiategiaren azaleraren arabera:

8.6.1 Traktoreei lotutako inbertsioa:

- Nekazaritzako erabilera duten ustiategi estentsiboei dagokienez, diruz lagundu daitekeen gehieneko potentziaren indizea hauxe da: 3 CV/ha lehorreko lurren NAE (Nekazaritzako Azalera Erabilgarria).

- Abeltzaintza, basogintza edo baratzegintzako erabilera duten ustiategietan, bereziak direnez gero, ez dira aurreko mugak kontuan hartuko, baina era teknikoan arrazoituko da.

Traktoreak eskuratzen direnean, potentziaren indizea kalkulatzeko helburuz, labore azaleren honako baliokidetasun taula hau baliatuko da:

Lehorreko labore intentsiboen 1 ha = Lehorreko labore estentsiboen 2 ha.

Labore ureztatuen 1 ha = Lehorreko labore estentsiboen 5 ha.

Mahastien 1 ha = Lehorreko labore estentsiboen 3 ha.

8.6.2 Zerealak biltzeko makinei lotutako inbertsioa:

Modulutzat ondokoa hartuko da: laborantza lurren 51,10 hektarea ebaketa metro bakoitzeko.

Ondore horietarako, kontuan hartu ahal izango da uzta biltzeko konpromisoa zenbateko azaleraren gainean hartu den.

8.6.3 Lastoa edo bazka paketatzeko makinei lotutako inbertsioa:

Diruz lagungarriak izango dira moduluaren prezioaren oinarriaren edo fakturaren arabera, ondoko mugak aintzat hartuta:

- Zereala ereindako lurretan, 461 euro/ha.

- Bazka ereindako lehorreko lurretan, 592 euro/ha.

- Bazka ereindako lur ureztatuetan, 723 euro/ha.

Goiko moduluak aplikatuta, emaitza diruz lagungarria den aurrekontu edo moduluaren prezioaren ehuneko 60tik beherakoa bada, paketatzeko makina edo fardo makina ez da diruz lagungarria izango.

Ondore horietarako, kontuan hartu ahal izango da uzta biltzeko konpromisoa zenbateko azaleraren gainean hartu den.

8.6.4 Mahatsabiltzeko makinei lotutako inbertsioa:

Mahatsabiltzeko makinei lotutako inbertsioa diruz lagungarria izango da besorako mahastien gutxieneko azalera hau dagoenean:

- Mahatsakbiltzeko makina autopropultsatua: 45 ha.

- Mahatsakbiltzeko makina arrastatua: 30 ha.

Ondore horietarako, kontuan hartu ahal izango da mahatsakbiltzeko konpromisoa zenbateko azaleraren gainean hartu den.

8.6.5 Patatak biltzeko makinei lotutako inbertsioa:

Patatak biltzeko makinen eskuraketa diruz laguntzeari dagokionez, laguntza lerro honen oinarrian baliatu beharreko aurrekontuaren muga ezin izango da 3.000,00 eurotik gorakoa izan hektarea bakoitzeko.

Labore mota horrentzaterabiltzen den hektarea kopuruaren zenbaketa honela kalkulatuko da, Nekazaritza Politika Erkideari (NPE) jarraiki aitortutako azaleraren arabera: inbertsioa diruz laguntzeko eskatu den kanpainaren aurreko hiruretako batez bestekoa.

8.6.6 Patatagintzan berariaz erabiltzen diren gainerako makinei lotutako inbertsioa:

Diruz lagungarria den gehieneko muga hauxe izango da: 1.200,00 euro/ha.

8.6.7 Atal honetan, 8.6an, hain zuzen, ezarritako moduluei dagokienez, ez dira kontabilizatuko ustiategian dauden eta 10 urte baino gehiago duten diruz lagundutako makinak.

9. artikulua. Gastu onargarriaren mugak

9.1 Helburu baten barruan (III. eranskinean jasota daude) gauzatutako inbertsio guztien gehieneko gastu onargarriaren zenbatekoa hauxe izango da:

9.1.1 Traktoreak erosteko: 110.000,00 euro.

NMEK direlakoei dagokienez, honako oinarri hauen 9.6 artikuluak ezarritako gehieneko inbertsioaren mugei men egin beharko zaie.

9.1.2 Gainerako makinak erosteko: 90.000,00 euro.

NMEK direlakoei dagokienez, honako oinarri hauen 9.6 artikuluak ezarritako gehieneko inbertsioaren mugei men egin beharko zaie.

9.1.3 Makinak, ekoizkinak edo uzta gordetzeko biltegiak eta nekazaritzako beste instalazio batzuk (ureztapen sistemak, berotegiak...) eraiki, handitu eta eraberritzeko: 110.000,00 euro.

9.1.4 Abereak egoteko lekuak eta abeltzaintzako instalazio osagarriak, baita animalien higienea, Osasuna eta ongizatea hobetzekoak ere, eraberritu eta eraikitzeko: 110.000,00 euro.

9.1.5 Esnetarako behi azienda jezteko robotei lotutako inbertsioa: 110.000,00 euro robot bakoitzeko.

9.1.6 Mindak biltegiratzekopoltsak edo material malguko ontzien instalazio kolektiboari lotutako inbertsioa (lursaila prestatzea, ixtea eta beste elementu osagarri batzukjartzea barne): 150.000,00 euro.

Muga eta helburu hori bakar-bakarrik aplikatuko dira hondakinen kudeaketa osoa (mindak eta/edo simaurra) egiteko saila daukan nekazaritzako kooperatiba batek eskatuz gero.

9.1.7 Ekoizlearen biltegian patata maneiatu eta kontserbatzeari lotutako berariazko inbertsioak: 75.000,00 euro.

9.1.8 Fruta arbolak eta trufa alorrak landatzekoinbertsioak: 50.000,00 euro.

9.1.9 Nekazaritzako jarduera dibertsifikatzekoinbertsioa, aukerako ekoizkinak garatzeko xedez: 200.000,00 euro.

9.1.10 Lursailak egokitzekoinbertsioa: 50.000,00 euro eskaera eta urte bakoitzeko.

9.1.11 Ekipo informatikoak erosteko inbertsioa: 2.000,00 euro.

9.1.12 Bioenergia ekoizteko inbertsioa: 110.000,00 euro.

9.1.13 Inbertsio jakin bati lotutako proiektu teknikoak lantzeko ordainsariak: gehienez, inbertsioaren gauzapen materialaren ehuneko 4, eta gehienez, 3.500,00 euro gainerako ordainsari teknikoei dagokienez.

9.2 Ez zaie laguntzarik emango 3.000,00 eurotik beherako zenbateko onargarria duten inbertsioei, ondoko hauei izan ezik: tantakako ureztapen sistemei lotutako inbertsioengutxieneko zenbatekoa 1.500,00 eurokoa izango da; ekoizpen ekologikoaren ziurtagiria duten ekoizpenei lotutako inbertsioengutxieneko zenbatekoa 1.500 eurokoa izango da; ekipo informatikoei lotutako inbertsioengutxieneko zenbatekoa 1.000,00 eurokoa izango da; eta inbertsio jakin bati atxikitako ordainsari teknikoen ziozko gastuek ez dute gutxieneko mugarik. Ekoizpen ekologikoari lotutako salbuespena baliatu ahal izateko, ustiategi osoak izan beharko du ekoizpen sistema horren ziurtagiria.

9.3 Ustiategi bati gagozkiola (NMEK direlakoak izan ezik), LGP 2015-2020 egitasmoaren aldiaren barruan, diruz lagungarria den gehieneko inbertsioa 330.000,00 eurokoa izango da NLU bakoitzeko. Ondore horietarako, gehienez ere 2 NLU diruz lagundu ahal izango dira mota honetako ustiategi bakoitzeko: pertsona fisikoena, ondasunen erkidegoak, sozietate zibilak eta titulartasun partekatuko erakundeak; bestetik, gehienez ere 5 NLU diruz lagundu ahal izango dira elkartze ustiategi bakoitzeko: merkataritzako sozietateak, eraldaketarako nekazaritza sozietateak, LEUK direlakoak eta lan elkartuko kooperatibak.

9.4 Eskaera bakoitzari dagokionez, NMEK direlakoak izan ezik, diruz lagungarria den gehieneko inbertsioa 330.000,00 eurokoa izango da NLU bakoitzeko eta, gehienez ere, hiru urteko epean gauzatu beharko da.

9.5 Diruz lagungarria den inbertsioaren gehieneko zenbatekoa, NMEK direlakoak izan ezik, 110.000,00 eurokoa izango da NLU eta urte bakoitzeko.

9.6 Nekazaritzako makinak elkarlanean erabiltzeko kooperatibek (NMEK direlakoek) ondoko mugak izango dituzte:

9.6.1 Makinak erosteko, oro har, diruz lagungarria den inbertsioaren gehieneko zenbatekoa 420.000,00 eurokoa izango da, onuradun eta urte bakoitzeko.

9.6.2 Erremolatxa eta patata lantzeko berariazko makinak erosteko, diruz lagungarria den inbertsioaren gehieneko zenbatekoa 550.000,00 eurokoa izango da, onuradun eta urte bakoitzeko.

9.7 2016ko urtarrilaren 1etik 2020ko abenduaren 31ra bitartean, gehienez ere hiru plan onartu ahal izango dira ustiategi bakoitzeko; ez da plan berririk onartuko aurrekoa amaitu gabe badago, behar bezala justifikatutako arrazoiren bategatik ez bada.

Era berean, inbertsio plan osagarria onartu ahal izango da, baldin eta ekoizpenari edo ustiategian teknologia berriak ezartzeari lotutako arrazoiak badaude.

10. artikulua. Espedienteak sailkatzeko irizpideak

Laguntza espedienteak sailkatzeko irizpideak puntuen arabera barematuko dira, ondokoen tipologiari jarraiki: Onuraduna, ustiategia eta inbertsioa.

10.1 Onuradunaren tipologia.

10.1.1 Banakako eta titulartasun partekatuko ustiategiei dagokienez, ondoko puntuazioa aplikatuko da:

- Sektorean lehen aldiz jarduten duten gazteek sustatutako inbertsio planak, ondoko neurriak direla bide: M06.1 Euskadiko Landa Garapenerako Programa 2015-2020 egitasmoan jasota dagoen "Nekazari gazteek enpresak sortzea" deritzon neurria edo Euskadiko Landa Garapenerako Programa 2007-2013 egitasmoan jasota dagoen "Nekazari gazteen lehen instalazioarentzakolaguntza" deritzon neurria, azken bost urteotan: 45 puntu.

- Dagoeneko instalaturik dauden nekazari gazteek (41 urtetik beherakoek) sustatutako inbertsio planak: 35 puntu.

- Titulartasun partekatuko ustiategi batetik sustatutako inbertsio planak edo titularra emakume nekazari bat duten ustiategi batetik sustatutakoak: 25 puntu.

- Sektorean hasten diren 41 urtetik gorako titularren sustatutako inbertsio planak: 15 puntu.

- Gainerako onuradunek sustatutako inbertsio planak: 10 puntu.

10.1.2. Nekazaritzakoelkartze ustiategiei dagokienez, jarraibide hauek aplikatuko dira:

10.1.2.1 10.1.1 artikuluak ezarritako puntuazioa aplikatuko zaie 3. artikuluan jasotako pertsona onuradunen baldintzak betetzen dituzten kide eta bazkideei. Gainerakoen kasuan, ez da baloraziorik egingo.

10.1.2.2 Azken puntuazioa ateratzeko, baloratu den elkartze erakundeko kide eta bazkideen puntuazioa aintzat hartuko da. Balioak kalkulatu beharko dira bazkide bakoitzak sozietatearen kapitalean edo banaketa kuotan daukan partaidetzaren arabera, guztizko puntuazioa ateratze aldera.

10.1.2.3 Emaitza zenbaki dezimala bada, zenbaki oso batera biribilduko da (puntu erdiko biribiltzea gorantz egingo da).

10.1.2.4 Onuradunen bat tipologia bati baino gehiagori atxiki ahal bazaio, puntuak ez dira metagarriak izango, eta puntu gehien ematen dizkion tipologia esleituko zaio.

10.1.3 Eskaera egiten den urtearen aurrekoan, onuradunak nekazaritza arloko etengabeko prestakuntzako ikastaroetan parte hartu duela, gutxienez, 40 orduan, egiaztatzen badu 5 puntu gehiago lortuko ditu, ondoko zehaztapenak eginda:

10.1.3.1 Nekazaritzakoelkartze ustiategiei dagokienez, aipatutako 5 puntu osagarriak lortu ahal izateko, nahitaezkoa izango da bazkideen ehuneko 50ek, gutxienez, betekizuna betetzea eta, gainera, bazkide horiek, gutxienez, sozietatearen kapitalaren edo banaketa kuotaren ehuneko 50, eduki behar dute.

10.1.3.2 NMEK direlakoak osagarri horretatik kanpo geratuko dira.

10.2 Ustiategiaren tipologia.

10.2.1 Ondoko tipologietako bati atxikitako ustiategietan sustatutako inbertsio planei beste 20 puntu gehiago (ez metagarriak) eman ahalko zaizkie:

- Lehentasunezko ustiategia, Nekazaritzako ustiategiak modernizatzeko uztailaren 4ko 19/1995 Legeak xedatutakoari jarraiki.

- Ekoizpen ekologiko ziurtatura edo kalitate ziurtatuko programetara bildutako ustiategiak. LGPren 3.1 azpineurriak, "Nekazariek kalitate erregimenetan lehen aldiz parte hartzekolaguntza" babesten ditu aurrekoak.

- Eskaera egiten den ekitaldiaren aurrekoan, nekazaritza eta ingurumen laguntzei lotutako espedientea onartuta izan duten ustiategiak.

- Lur ureztatuetako laboreak (jateko patata eta landatzeko patata, erremolatxa, ortuariak, tabakoa eta bazka landareak) landatzeko ustiategiak, gutxienez, 10 hektareako azalera dutenak.

- Ekoizpenaren ehuneko 40, gutxienez, zirkuitu laburren bitartez merkaturatzen duten ustiategiak.

10.2.2 Ustiategia mendialdean edo bestelako mugapen natural zein berariazkoak dituen alderen batean badago, beste 5 puntu gehiago izango ditu. NMEK direlakoak osagarri horretatik kanpo geratuko dira.

Ondore horietarako, nekazaritzakoelkartze ustiategiei dagokienez, nahitaezkoa izango da ustiategiaren azaleraren gehiena mendialdean egotea; bestalde, abeltzaintzari lotutako elkartze ustiategiei dagokienez, nahitaezkoa izango da abelburu gehien dituzten instalazioak mendialdean egotea.

10.2.3 Aurrekoez gain, beste 10 puntu gehiago izango dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikako Batzordeakestrategikotzat eta/edo ekonomiaren suspertzailetzatjotzen dituen proiektuak, horiek dituzten ezaugarriak direla eta (eragina sektorean eta enpleguan, berrikuntza...), 44/2012 Dekretuari jarraiki).

10.3 Ustiategiaren tipologia.

Beste 25 puntu, ez metagarriak, lortuko dituzte ondoko inbertsio planek:

- Euskadiko Landa Garapenerako Programan jasota dagoen M16 "Lankidetza (35. artikulua)" lankidetza neurriari atxikitakoinbertsio plan diruz lagungarriak.

- Abeltzaintzarenestentsifikazioasustatzen duten inbertsio planak (abereen zama, gutxienez, 1 ALU/ha murrizten dutenak) , edota abereen zama >5 ALU-koa izanik, <2 ALU/ha-ko zamara aldatzen direnak.

- Nekazaritzako lurzoruak pairatzen dituen ingurumen eragin kaltegarriak arintzekoinbertsio planak: Ongarrien erabileraren eragingarritasuna hobetzeko ekipoak (traktoreak ez), eta simaurra nahiz mindak biltegiratzeko eta banatzekohobekuntzak.

- Animalien higiene, osasun eta ongizate baldintzakhobetzekoinbertsio planak.

- Ustiategiak darabilen energiaren kontsumoa murrizteko inbertsio planak.

- Ureztapen instalazio finkoak jarri edo biomasa darabilten berokuntza ekipoak (barruko erabilera) instalatzekoinbertsio planak.

- Ekoizpenaren zuzeneko kostuak murrizteko eta lanaren ekoizkortasuna hobetzekoinbertsio plan berritzaileak.

- Uztaren bilketa hobetzeko eta ekoizpenen kalitatea hobetzekoinbertsio planak.

10.4 Inbertsio plan batek lor dezakeen gehieneko emaitza 110 puntukoa izango da.

10.5 Puntu gehien lortzen dituzten inbertsio planak lehentasunezkoak izango dira puntu gutxienlortzen dituztenen aldean. Puntu kopuru berdina ateraz gero, lehenik eta behin, inbertsio zenbateko txikienak dituztenak lehenetsiko dira, inbertsio zenbateko handienak dituztenen aldean, eta bigarrenik, adin txikieneko titularrek eskatutako planak lehenetsiko dira, adin handieneko titularrek eskatutakoen aldean. Espediente batzuen arteko berdinketa suertatzen bada, zozketa bidez ebatziko da.

10.6 Espediente guzti-guztiei erantzuteko aurrekontu zuzkidura nahikoa dagoenean, edo dirulaguntzakalkulatzekoproportziozko banaketa erabiltzen denean, ez da onuradunaren eta ustiategiaren tipologiaren araberako puntuazioaren gaineko azterketarik egin beharko, NMEK direlakoek eskatutako espedienteak badira.

11. artikulua. Laguntzen era, ehunekoa eta zenbatekoa

11.1 Laguntzak zuzeneko dirulaguntza gisa esleituko dira, inbertsio hautagarriaren gastu onartuaren gaineko ehunekoen arabera, hurrengo ataletan adierazitakoari jarraiki.

11.2 Oro har, laguntzaren guztizko zenbatekoa, diruz lagungarria den inbertsioaren bolumenaren ehuneko gisa adierazita, onartutako inbertsioaren balioaren ehuneko 60koa izan ahal izango da, gehienez ere.

11.3 Aurreko atalean jasotako mugen barruan, laguntzen zenbatekoa, diruz lagungarria den inbertsioaren bolumenaren ehuneko gisa adierazita, ondokoa izango da:

11.3.1 Oinarrizko dirulaguntza:

- Nekazaritza eta abeltzaintzako makinak: ehuneko 10

- Gainerako inbertsio hautagarriak: ehuneko 20.

11.3.2 Hala badagokio, oinarrizko dirulaguntza gehitu egingo da dena delako espedienteari esleitutako puntu kopuruaren arabera, honako oinarri hauen 10. artikuluan ezarritako ehunekoei jarraiki:

- 10-39 puntu: + ehuneko 0

- 40-59 puntu: + ehuneko 10

- 60-79 puntu: + ehuneko 20

- 80-99 puntu: + ehuneko 30 (gehieneko muga ehuneko 40koa izango da, lehen aldiz instalatzen diren gazteek sustatutako inbertsio planei, mendialdean edo mugapen naturalak edo berariazko dituzten aldeetan kokatutako ustiategien inbertsio planei eta M16 "Lankidetza" deritzon neurriari atxikitakoinbertsio planei dagokien gehikuntzarena izan ezik.

- 100 puntu edo handik gorako proiektuak: + ehuneko 40

11.4. . Makinak elkarlanean erabiltzeko kooperatibek (NMEK), lurraren kooperatiba erkideek (LEUK) eta lan elkartuko kooperatibek sustatutako inbertsio planei dagokienez, laguntzen zenbatekoa, diruz lagungarria den inbertsioaren bolumenaren ehuneko gisa adierazita, ondokoa izango da:

11.4.1 Oinarrizko dirulaguntza:

- Nekazaritzako makinak: ehuneko 20

- Gainerako inbertsio hautagarriak: ehuneko 20

11.4.2 Makinak eskuratzeko oinarrizko dirulaguntza ondoko ehuneko metagarrien arabera gehituko da:

- Gehienez ere ehuneko 15, inbertsioan parte hartzen duten ustiategi edo bazkideen kopuruaren arabera:

3 ustiategiraino: ehuneko 0

4-20 ustiategi: ehuneko 5

20 ustiategi baino gehiago: ehuneko 15

- Gehienez ere ehuneko 10, inbertsioari lotutako makinen tipologiaren arabera (II. eranskinean jasotakoei jarraiki).

Makina orokorrak: ehuneko 0

Teknologia aurreratuko makinak: ehuneko 5

Ezarpen berriko makinak: ehuneko 10

11.4.3 Hala badagokio, gainerako inbertsiohautagarrientzako oinarrizko dirulaguntza osatu egingo da 10 eta 11.3.2 artikuluetan jasotako irizpideei jarraiki.

11.5 Ustiategi elkartuei dagokienez, bazkide edo kide guzti-guztien sozietatearen helbidea eta zerga helbidea Arabako Lurralde Historikoan ez dagoenean eta, era berean, bazkide guztiek adinari eta nagusiki nekazaria izateari buruzko eskakizunak betetzen ez dituztenean, esleitu beharreko laguntzaren zenbatekoa eskakizunak betetzen ez dituzten kideen partaidetzaren heinean murriztuko da.

12. artikulua. Eskabideak aurkezteko epea, era eta tokia

12.1 Dirulaguntzeiatxikitako deialdia urtero onartuko da. Deialdiak ondoko guztiak jasoko ditu:

* Laguntzen xede diren lerroak eta inbertsio motak.

* Eskabideak aurkezteko epea eta tokia.

* Deialdia ebazteko gordetako kredituak.

* Espedienteak sailkatzeko irizpideak.

* Eskabideari erantsi beharreko agiriak.

* Hala badagokio, nekazaritzako makinen tipologia jasotzen duen foru dekretu honen II. eranskinaren aldaketa.

12.2 Laguntza eskabideak hobekuntzak, inbertsioak edo jarduketak abian jarri baino lehen aurkeztu beharko dira, azterketa teknikoak, proiektuak, proiektuen ordainsariak eta dirulaguntzaren xede diren inbertsioei lotutako beste batzuk izan ezik, betiere aurretiaz egingarriak badira. Eskabidea inprimaki normalizatuan eta deialdian zehazten diren agiriak erantsita aurkeztuko da. Eskabide bakarra onartuko da ekitaldian.

12.3 Laguntzaren erakunde kudeatzaileariatxikitako langileek bete ahal izango dute eskabidea euskarri informatikoan, eskatzailearen aurrean; bestela, eskuz bete ahal izango da eta inprimaki normalizatuan aurkeztu, organo kudeatzaileariatxikitako langileek sistema informatikoan gorde dezaten.

12.4 Eskabideetan akatsik dagoela edo daturik falta dela antzematen bada, organo instruktoreak, hal dagokionean, interesdunei eskatuko die eskabidean galdatutako betekizunen gaineko akatsakzuzentzea edo eskatutako dokumentuak bidaltzea, 10 egun balioduneko epean, jakinarazpena jasotzen den egunaren hurrengotik zenbatzen hasita, larunbatak kontuan hartu gabe. Jakinarazpen horretan berariaz adieraziko da, eskatutakoa bete ezean, eskabidea ezetsiko dela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26koa 30/1992 Legearen 42. artikuluak ezarritakoari jarraiki.

12.5 Eskabidea aurkeztuz gero, organo kudeatzaileak baimena izango du beharrezko egiaztagiriak eta informazioa eskatzeko Gizarte SegurantzarenDiruzaintza Nagusiari, Arabako Foru Aldundiko Ogasun, Finantza eta Aurrekontuen Sailari eta Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde ordaintzaileari; hala berean, beharrezko informazioa eskatu ahalko die Arabako Foru Aldundiko ustiategien, makinen eta abereen erregistro ofizialei, betiere espedientea ebazteko xedez.

12.6 Eskabidea aurkeztuz gero, eskatzaileak berariaz onartuko ditu laguntzaren oinarri arautzaileetan ezarritako betebehar eta konpromisoak.

12.7 Salbuespenez, Nekazaritza Sailak deklaratutako ezinbesteko inguruabarrak edo larrialdiko egoerak gertatzen direnean, laguntza eskabideak aurkeztu, onartu eta aztertu ahal izango dira epez kanpo. Deialdia ebatzi baino lehen aurkeztu eta sasoiz ebatzi ahal izango balira, deialdiaren barruan ebatziko lirateke; nolanahi ere, Nekazaritza Sailaren iritziaren pean geratuko dira inbertsioaren beharra eta ebazteko unea, txosten tekniko baten bidez justifikatuta. Geroago aurkeztuko balira, hurrengo deialdian ebatziko lirateke.

13. artikulua. Izapidetzea

13.1 Eskabideak aurkezteko epea amaituta, gai dela-eta izapidetzearen ardura daukan zerbitzu egokiak bideratuko ditu espedienteak.

13.2 Espedientearen instrukzioak irauten duen artean, laguntzaren organo kudeatzaileak behar beste informazio eta agiri osagarri eskatu ahal izango ditu datuak zehaztu eta egiaztatze aldera, ebazpen proposamena egiteko helburuz. Interesdunak jarduten ez badu izapide hori betetzen, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26koa 30/1992 Legearen 76.3 artikuluak xedatutakoari men egin behar zaio.

13.3 Eskabide guztiak aztertuko dira, eskatzaileak onuradun izateko eskatzen diren betekizun guztiak betetzen direla egiaztatzeko, gastu onargarria zehazteko, inbertsioari esleitu beharreko puntuazioa hautapen irizpideei jarraiki eta proposamenari dagokion dirulaguntzaren zenbatekoa. Hala, prest geratuko dira ondore horretarako sortutako kide anitzeko organoak balora ditzan, eta organo horrek, hain zuzen ere, egindako balorazioa jasotzen duen txostena egingo du, onartutako proposamenak, baztertutakoak eta arrazoiak azalduta.

13.4 Honako foru dekretu honetan araututako laguntzen emakida norgehiagokaren araubidearen eredura izapidetuko da. Laguntzen eskabideei dagozkion finantza beharrizanak laguntza honen aurrekontuko zuzkidura baino handiagoak badira, proportziozko banaketa baliatu ahal izango da dirulaguntzaren onuradun guztientzat, dirulaguntzahonentzat gorde den guztizko zenbatekoa kontuan hartuta. Kasu horretan, laguntza ebazteko, ez da beharrezkoa izango balorazio batzordeakinbertsioak puntuazioaren hurrenkeran aurkez ditzan.

13.5 Balorazioa eman behar duen kide anitzeko organoa ondokoek osatuko dute:

* Nekazaritza Garapenerako Zerbitzuko burua.

* Zerbitzu horri atxikitako teknikari bat, laguntzetan aditua.

* Idazkaritza Teknikoaren Zerbitzuko burua.

* Administrazio Kudeaketaren Ataleko burua.

13.6 Instrukzio organoak argitu eta ebatzi beharko ditu foru dekretu honetan jasota ez dauden alderdi tekniko guztiak, laguntza esleitu ahal izateko.

14. artikulua. Proposamena ebaztea eta jakinaraztea

14.1 Kide anitzeko balorazio organoaren proposamenez, Arabako Foru Aldundiko organo egokiak ebatziko ditu espedienteak indarrean dagoen legeriari jarraiki, eta horien ebazpenak amaiera emango dio administrazio bideari. Dena dela, administrazioaren aurkako auzi-errekurtsoa jarri ahalko da administrazio bidearen aurka Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren aurrean, errekurtso mota hori arautzen duen araudiari jarraiki, aukerako berraztertzekoerrekurtsoajartzeko aukerari kalterik egin gabe.

14.2 Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26koa 30/1992 Legearen 42. artikuluak ezarritakoari jarraiki, prozeduraren ebazpena eman eta jakinarazteko epea sei hilabetekoa izango da, eskabideak aurkezteko epea amaitzen denetik zenbatzen hasita. Esandako epea amaituta, berariazko ebazpena eman eta jakinarazi ezean, ulertu beharko da administrazioaren isiltasuna ezestekoa dela, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 25.5 artikuluak dioenarekin bat etorriz.

14.3 Espediente bakoitzeko, laguntza emateko ebazpenek esleitu den dirulaguntzaren ehunekoak eta zenbatekoak ezarriko dituzte, laguntza zein inbertsio egiteko eman den, eta zer gastu diruz laguntzen den, bai eta inbertsioakfinantzatzeko jatorria zein den. Ebazpena laguntza ezestekoa bada, arrazoia azaldu beharko da.

14.4 Laguntzaren ebazpena banaka jakinaraziko da eta, ere berean, honako informazio hau guztia ere adieraziko da jakinarazpenean: emandako dirulaguntzaren zenbatekoa, ehunekoa, diruz laguntzen den inbertsioa, diruz lagundutako inbertsioaren gaineko gastua, gauzatzeko epea eta urtekoak eta, hala badagokio, laguntza ezesteko arrazoia.

14.5 Europako funtsak ere erabiliz finantzatzen bada, jakinarazpenean adierazi beharko da Europar Batasunak parte hartzen duela finantzaketan; hala, Europar Batasuneko kasuan kasuko funtsak emandako laguntzaren zenbatekoa edo ehunekoa adieraziko da, baita finantzaketan parte hartzen duten gainerako erakundeek emandakoa ere.

14.6 Hala berean, ezarritako baldintzak eta onuradunak bere gain hartu beharreko konpromisoak ere agertu behar dira.

15. artikulua. Inbertsio planaren aldaketak eta gauzatzeko epea

15.1 Diruz lagundutako inbertsioak, hobekuntzak edo jarduketak laguntza emateko ebazpenean ageri den apean gauzatu beharko dira; nolanahi ere, eskabidea aurkezten den unean bertan hasaraz daitezke, eta eraikuntza eta instalazioei dagokienez, hasi gabeko akta aurkezten den unetik bertatik, espedientearen ebazpena negatiboa izateari kalterik egin gabe.

15.2 Onuradunak diruz lagundutako inbertsioak eta gastuak egiteko konpromisoa hartuko du, laguntza emateko ebazpenean eta honako oinarri arautzaile hauetan ezarritakoei jarraiki.

15.3 Hala eta guztiz ere, onuradunak diruz lagundutako inbertsio plana aldatzeko eskatu ahal izango du, aldaketa behar bezala justifikatuta badago eta plana gauzatzen hasi ez bada.

15.4 Nekazaritza Saileko titularrak, foru agindu bidez, alde ala kontra ebatziko du eskatutako aldaketa, eta ebazpen horren berri emango zaie onuradunei.

15.5 Aldaketek ezin dute inola ere aldarazi inbertsioaren helburua; bestetik, ezin dute hasieran emandako dirulaguntzaren zenbatekoa handitu.

15.6 Laguntzaren onuradunak inbertsioakgauzatzen ez baditu ezarritako epean, arrazoitutako kausarik egon gabe, laguntzaren eskubidea galduko du eta 3 urteko epean ezin izango du beste laguntzarik eskatu inbertsio berdinak gauzatzeko.

15.7 Onuradunak uko egin ahal izango dio emandako laguntzari. Emandako dirulaguntza onartu ondoren aurkez daiteke ukoa, baina inbertsioagauzatzeko epea amaitu baino lehen. Bitartean, onuradunak ordainketarik jasoz gero, jasotakoaren zenbatekoa eta legezko interesen zenbatekoa itzuli beharko ditu.

15.8 Ukoa idatziz aurkeztu beharko da. Espedientearen organo instruktoreak, txosten bidez, ukoa onartu eta prozedura amaitutzat eman ahal izango du. Ukoa gorabehera, laguntzaren oinarri arautzaileetan xedatuko da laguntzari uko egitea arrazoi justifikaturik eman gabe zehatu egingo dela. Ukoa onartuta, onuradunak berehala galduko ditu ebazpenak aitortutako eskubidea eta emandako laguntzakobratzeko eskubidea. Halakoetan, baina, inbertsio berdina gauzatzekolaguntza eskatu ahal izango du hurrengo deialdietan.

15.9 Ezin izango da ukorik aurkeztu Arabako Foru Aldundiak onuradunari jakinarazi badio ez-betetzeakantzeman dituela, ohartarazi badio kontrola lekuan bertan egiteko asmoa duela edo lekuan bertan egindako kontrol baten ondorioz, ez-betetzeren bat aurkitu duenean.

16. artikulua. Laguntzen ordainketa

16.1 Jarduketa guztiak gauzatutakoan, laguntza ordainduko da, laguntzaren onuradunak ordaintzeko eskabidea egin ondoren eta honako agiri hauek guztiak eman eta gero:

- Egindako gastuen zuriketa, jatorrizko faktura eta konpultsatzeko kopia aurkeztuta. Jatorrizko faktura kontrolatzeko, zigilu batez adieraziko da faktura horren zenbatekoa Arabako Foru Aldundiak eta, hala badagokio, LGENF programak diruz lagundu duela.

- Egindako obren ziurtagiria, obra zuzendaritzak emandakoa, proiektua aurkeztu behar izan bada udalaren lizentzialortzeko.

Zatizko ziurtapenen gaineko ordainketak egin ahal izango dira; dena dela, onuradunak obligazioa hartu beharko du diruz lagundutako obra amaitzeko. Zatikako ordainketa horiek egiteko, beharrezkoa izango da egindako obraren bolumena frogatzen duen ziurtagiri teknikoa izatea, bai eta obraren bolumen horren faktura aurkeztea eta zenbatekoa ordaindu izana hurrengo atalean adierazten den eran.

- Faktura banku transferentziaren bidez ordaindu delako frogagiria edo merkataritzako trafiko juridikoan balio frogagarria duen agiri baliokidea.

Nolanahi ere den, 2.500,00 euroko edo gehiagoko gastuak banku transferentziaren edo bankuko beste tituluren baten bidez egiaztatu beharko dira, Iruzurraren kontrako prebentzioekintzei eta iruzurraren kontra borrokatzekoekintzei buruzko urriaren 29ko 7/12 Legearen 7. artikuluan xedatuta dagoenari jarraiki.

16.2. Laguntzaren baten ordainketa urte batean baino gehiagotan zatitu bada, aurreikusitako urteetan ordainduko da, laguntza gordailutu zen aurrekontuen pentzura. Nolanahi ere, azken urtesaria edo ziurtapena ordaintzeko, inbertsioak guztiz gauzatuta egon beharko du.

16.3. Konpromisoko krediturik badago eta aurrekontuko baldintzek hala eskatzen badute, foru dekretu honetan araututa dauden laguntzen ordainketa zatitu ahal izango da, gehienez hiru urtetan.

16.4 Honako dekretu honetan ezarritako dirulaguntzen onuradun diren pertsonekkobratzeko eskubideak laga ahal dizkiete kontratista esleipendunei edo hornitzaileei; hala, zuzenean jasoko dute esandakoek ordainketa bakoitzari dagokion dirulaguntzaren zenbatekoa.

16.5 Europako Batzordearen 2014ko uztailaren 17ko 809/2014 Arautegiak dioenarekin bat etorriz, ordainketak onargarri edo diruz lagungarritzatjotzen diren zenbatekoen oinarriaren gainean egingo dira, ordaintzeko eskabidearen administrazio kontrol egokia egin ondoren.

17. artikulua. Murrizketak

Laguntzaren organo kudeatzaileak aztertu egingo du onuradunak aurkeztutako ordainketa eskabidea eta zenbateko onargarriak ezarriko ditu. Gainera, ondokoak finkatuko ditu:

a) Ordaintzeko zenbatekoa, ordainketa eskabidearen eta dirulaguntza emateko ebazpenaren arabera (lehenengoa bigarrena baino handiagoa bada, ordaintzeko eskatu den zenbatekoa emandako dirulaguntzaren mugara doituko da.

b) Onuradunari ordaintzeko zenbatekoa, ordaintzeko eskabidean ageri den gastuaren onargarritasuna aztertu ondoren.

a) letran finkatutako zenbatekoa b) letran finkatutako zenbatekoa baino ehuneko 10 handiagoa bada, murrizketa aplikatuko zaio b) letran finkatutako zenbatekoari. Murrizketaren zenbatekoa bi zenbateko horien arteko aldearen berdina izango da, baina ezin izango da eskatutako zenbatekoa baino handiagoa izan.

Murrizketa ordaintzeko agindua ematean aplikatuko da, esanbidezko ebazpenik gabe.

18. artikulua. Onuradunen betebeharrak

Izaera orokorrez, laguntzen onuradunek ondoko betebeharrak izango dituzte:

18.1 Emandako dirulaguntzaonartzea eta eman den xedeari lotuta erabiltzea, ebazpenean ezarritako baldintzei jarraiki. Diru laguntza emateko jakinarazpena jasotzen den egunetik zenbatuta, onuradunak laguntzari berariaz uko egiten ez badio, idatziz, ulertuko da dirulaguntzaonartzen duela.

18.2 Honako foru dekretu honetan eta dirulaguntza emateko ebazpenean ezarritako konpromiso eta betebehar guztiak betetzea.

18.3 Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Ogasun sailek, Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde ordaintzaileko organo eskudunek, Herri Kontuen Euskal Epaitegiak eta Europar Batasuneko organo eskudunek laguntzari buruz eskatzen duten informazio oro ematea.

18.4 Finantzaketaren izaera publikoaren publizitate egokia ematea, honako foru dekretu honen 22. artikuluak xedatutakoari jarraiki.

18.5 Administrazioak zein lekuan bertan egiten diren kontrolak ahalbidetzea, honako hauek egiaztatzeko: laguntza behar bezala eman eta garatzen ari dela, lagundutako inbertsioak egoki gauzatzen ari direla eta, horren ondoren, konpromisoei eusten zaiela.

18.6 Jasotako funtsak zertan erabili diren egiaztatzen duten agiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, horiek guztiak egiaztatu eta kontrolatu baitaitezke.

19. artikulua. Ezarritako betebeharrak eta konpromisoak ez betetzea

19.1 Onuradunak honako foru dekretu honetan eta laguntza emateko ebazpenean ezarritako betebeharrak eta konpromisoak bete ezean, edo laguntza eskuratuz gero horretarako beharrezkoak diren betekizun guztiak bete gabe, emandako dirulaguntzajasotzeko eskubidea galduko du eta, hala badagokio, jasotako zenbatekoak itzuli beharko dizkio Arabako Foru Aldundiko Ogasunari, bai eta legezko interesi dagokien zenbatekoa ere, eta laguntza bera edo geroko ordainketetan jaso beharreko zenbatekoak gutxituko zaizkio, Arabako Lurralde Historikoko dirulaguntza eta transferentziei buruzko otsailaren 7ko 3/1997 Foru Arauak ezarritakoari jarraiki bidezkoak diren egintzei kalterik egin gabe.

19.2 Diru kopuru horiek zuzenbide publikoko dirusarreratzat joko dira, legezko ondorio guztietarako.

19.3 Nekazaritza Sailaren foru agindu bidez erabakiko da dirulaguntzarenitzulketa osoa edo horren zati bat, ikuskapen edo kontrol txostena eta itzultzeko proposamena ikusirik, eta onuradunari entzun ondoren.

19.4 Dirulaguntza osoa edo zati bat itzultzeko prozeduraz gainera, otsailaren 7ko 3/1997 Foru Arauak ezarritako arau hausteen ziozko zehapen prozedura abiarazi ahalko da.

19.5 Honako laguntza honen oinarri arautzaileetan eta laguntza emateko ebazpenean ezarritako baldintzak ez betetzeagatiko mailak neurtzeko helburuz, ondoko irizpideak finkatu dira. Hala berean, kasuan-kasuan eskatuko diren itzulketa zenbatekoak edo ehunekoak adierazi dira:

19.5.1 Laguntzarenitzulketa osoa:

- Ustiategia Arabako Lurralde Historikotik kanpora lekualdatzeagatik, interesdunak hala erabakita.

- Elkartetzat jotako entitateetan, nagusiki nekazaria izatearen kopuruaren eta sozietatearen kapitalaren gaineko ehunekoari eusteko konpromisoa ez betetzeagatik.

- Egindako inbertsioa 4.8.2 artikuluak ezarritako epean ustiategian baliatzeko betebeharra ez betetzeagatik.

Ezbeharra dela eta, ezin bazaio inbertsioarieutsi, berariaz jakinarazi beharko da eta agiri bidez egiaztatu beharko da hilabeteko epean, ezbeharra jazotzen denetik zenbatzen hasita.

19.5.2 Zati baten itzulketa:

- Laguntza emateko oinarri gisa erabili ziren NLU kopuruari eusteko betebeharra ez betetzeagatik. Egindako inbertsioa zenbatekoa den, 4.2.8 artikuluak dioenari jarraiki, itzuli beharreko zenbatekoa ordaindutako laguntzaren guztizko zenbatekoa izango da 5 urte igaro ez badira azken ordainketa egin zenetik. Bost urte baino gehiago igaro badira, proportzionaltasunarenprintzipio aplikatuko da.

- Laguntza emateko kontuan hartu zen ekoizpenaren helburua aldatzeagatik. Halako ez-betetzeetan, itzultzeko zenbatekoa ekoizpenaren helburuaren arabera esleitutako zenbatekoa izango da. Ez da ez-betetzetzat hartuko aldaketa merkatuaren inguruabarrek eragiten dutenean, nekazaritza eta ingurumen neurriari eusteko konpromisoaren aldia amaitzen denean edo, ikuspegi teknikoa kontuan hartuta, beste inguruabar batzukgertatzen direnean.

- Ez-betetzearen arrazoia inbertsioaren gehieneko mugari eragiten dion azalera bada, itzuli beharreko zenbatekoa azaleraren aldea dela eta esleitutako dirulaguntzari dagokion zenbatekoa izango da.

- Elkarte batek hartutako konpromisoak ez betetzeagatik, honako arrazoia dela kausa: ustiategian instalatzen ari den gazte batek "Nekazari gazteek enpresak sortzea" deritzonlaguntzaren onuradun gisa hartutako konpromisoak betetzen ez dituenean, nahiz eta entitateak laguntza mota hori jaso ahal izateko konpromisoak bete. Itzuli beharreko zenbatekoa gaztea kontuan hartzeagatik eskuratutako puntu kopuruari dagokion dirulaguntzaren zatia izango da.

19.6 Jarduerari uzten zaionean, ustiategia beste titular bati eskualdatzen bazaio eta titular berriak lagatzaileak zeuzkan konpromisoak subrogatzen baditu, ez da ez-betetzetzat hartuko.

19.7 Ez da hartutako konpromisoen ez-betetzetzat joko ezinbesteko kausak edo salbuespenezko inguruabarrak gertatzen direnean:

? Ekoizlea hiltzea edo luzaroan lanbiderako ezinduta egotea.

? Ustiategiko nekazaritza lurretan eragin handia izan duen hondamendi natural larria gertatzea.

? Ustiategiko eraikinak istripuz hondatzea.

? Ustiategiko azienda osoari edo zati bati erasaten dion epizootiaren bat.

Onuradunak ezinbesteko kausen edo salbuespenezko inguruabarren berri jakinaraziko die agintari eskumendunei.

20. artikulua. Araubide juridikoa

20.1 Foru dekretu honetan adierazitako dirulaguntzen onuradunak Arabako Lurralde Historikoaren Dirulaguntza eta Transferentziei buruzko otsailaren 7ko 3/1997 Foru Arauan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean, uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuak hura garatzeko onartu zuen Arautegian eta Europako, estatuko eta autonomia erkidegoko arau aplikagarrietan xedatutakoaren menpe egongo dira. Horiek horrela, behartuta egongo dira Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Sailak, Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde ordaintzaileak, Euskal Kontuen Epaitegiak edo eskumena duten organoek eskatzen dizkieten agiriak aurkeztera, halaxe xedatzen baitu aipatutako foru arauak 8 i) artikuluan.

21. artikulua. Beste laguntzabatzuekiko bateragarritasuna

21.1 Dekretu honetan garatzen diren laguntzak bateraezinak izango dira beste erakunde publiko edo pribatu batzuek emandako beste zeinahi dirulaguntzarekin, xede eta helburu berdinak baditu, kontrakoa berariaz arautzen ez bada Europar Batasuneko, estatuko, Euskal Autonomia Erkidegoko edo foruko legerian, edota Euskadiko LGP 2015-2020 egitasmoan.

21.2 M06.1 "Nekazari gazteek enpresak sortzea" deritzon neurria baliatuta, nekazaritzako ustiategi batean instalatzen diren gazteek eskatu ahal izango dituzte honako foru dekretu honetan araututako laguntzak enpresa plana garatzeko. Gazteak instalatu asmo duen ustiategiari esleituko zaizkio aipatutako laguntzak.

22. artikulua. Publizitatea eta informazioa

22.1 Laguntzaren onuradunek Europako Batzordearen 2014ko uztailaren 17ko 808/2014 Betearazpen Arautegiaren (EB) 2. atalaren III. eranskinak ezartzen dituen informazio eta publizitate arloko betebeharrak bete beharko dituzte. Aipatutako arautegi horrek Landa Garapenerako Europako NekazaritzaFuntsaren (LGENF) bidez ematen den landa garapenerako laguntzari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren (EB) 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 Arautegia aplikatzeko xedapenak ematen ditu.

22.2 Jarduketa bat garatzen ari den bitartean, laguntzaren onuradunak jendaurrean adierazi beharko du laguntza hori LGENFtik jaso duela, legeriak ezarritakoari jarraiki.

23. artikulua. Laguntzarenfinantzaketa

23.1 Honako dekretu honetan araututako laguntzan erabiliko diren baliabide ekonomikoen ehuneko 53 Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Sailaren eta Europako Erkidegoaren LGENF funtsaren aurrekontuko kredituetatik datoz. Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Sailak finantzatutakolaguntzen zatiaren muga deialdi bakoitzean ezarritako guztizko zenbatekoa izango da.

23.2 Honako neurri hau baliatzen duten espedienteetako batek aurreikusitako Europako Erkidegoaren finantzaketa jaso ezean, estatuko laguntzatzat hartuko da. Halakoetan, laguntza horiek oso-osorik finantzatuko dira Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Sailaren aurrekontuko kredituetan jasotako funtsen bidez.

23.3 Arabako Foru Aldundiak laguntzaren guztizko zenbatekoa ordainduko dio onuradunari, LGENFk finantzatutako zatia, bai Arabako Foru Aldundiak berak finantzatutako zatia. LGENFetik datorren laguntza zatia Arabako Foru Aldundiari ordainduko zaio bere erakunde ordaintzailearen bidez, eta Nekazaritza Sailaren aurrekontuko partidetan sartuko da, sail horren izenean horretarako irekitako kontuan.

I. ERANSKINA

Foru dekretu honen ondorioetarako, definizio hauek aplikatuko dira:

"Nekazaritzako jarduera": nekazaritza, abeltzaintza eta basogintzako produktuak lortzeko egiten diren lanen multzoa. Era berean, nekazaritzako jarduera izango da nekazariek ekoizpen propioa zuzenean saltzea, transformatu gabe, edo ekoizpenaren lehenengo transformazioa edo eraldaketa saltzea, baldin eta azken produktua Europar Batasunaren funtzionamenduaren Itunaren 38. artikuluko I. eranskinaren barruan badago, ustiategia osatzen duten elementuen barruan, udal merkatuetan edo establezimendu komertzial iraunkorrak ez diren lekuetan; halaber, ustiategiaren kudeaketa edo zuzendaritza eta gerentzia dakarren jarduera oro izango da.

"Nekazari aktiboa": nekazari aktiboa izango da abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuak, 2015. urtetik aurrera nekazaritzarako eta abeltzaintzarako zuzeneko ordainketak eta beste laguntza araubide batzukaplikatzeari buruzkoak eta zuzeneko ordainketak eta landa garapenerako ordainketak kudeatzeari eta kontrolatzeari buruzkoak, 8. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako betekizunak betetzen dituen oro.

"Nagusiki nekazaria izatea": nekazaritza ustiategi baten titularra den pertsona fisikoa da, baldin eta, gutxienez, errenta guztiaren ehuneko berrogeita hamar bere ustiategian egindako nekazari jarduerarekin lortzen badu eta ustiategiarekin zuzeneko zerikusia duten jardueretara bideratzen duen lan denbora, urtean, nekazaritza lanaren unitateekin bat etorriz, lanerako denbora osoaren erdia edo gehiago bada.

Era berean, Gizarte SegurantzarenNekazaritzako Araubide Berezian alta hartuta egon beharko da, bere kontura edo besteren konturako edo autonomoen Langileen Araubide Berezian, kasuetako edozeinetan, nekazaritza jardueraren arabera.

Ondorio horietarako, pertsona batek urte betean nekazaritza jarduerari dedikatutako denbora 1.800 ordukoa izango da (8 lan ordu eta 225 lan egun), Batzordearen (EB) 2015eko abuztuaren 13ko 2015/1391 Arautegiak, Europar Legebiltzarraren eta Kontseiluaren 1166/2008 Arautegia (EE) aplikatzen duen 1200/2009 Arautegia (EE) aldatu zuenak, II. eranskinean ezarritakoaren arabera, nekazaritza ustiategien egiturari buruzko inkesten gainekoa eta nekazaritza ekoizpeneko metodoei buruzko inkestaren gainekoa. Urteko Lan Unitatea lansaio osoaren lan baliokidea da.

"Nekazari gaztea": eskabidea egiteko unean hamazortzi urte beteta dituen eta berrogeita bat bete ez dituen pertsona, nekazaritzakogaikuntza edota prestakuntza egokiak badauzka edo denboraldi jakin batean lortzen dituena, eta nekazaritza ustiategi batean lehen aldiz titular gisa jartzen dena.

"LEUK": lurraren edota abereen erkidego ustiapenerako kooperatiba. Kooperatiba horretako kideak dira nekazaritza eta abeltzaintzako ustiapenerako balio duten lurrak edo beste ondasun higiezin nahiz abereei lotutako ondasun batzuk erabili eta aprobetxatzeko eskubideen titularrak; izan ere, titular horiek kooperatibari lagatzen dizkiete aipatutako eskubideak eta bertan lan egin dezakete edo ez. Beste pertsona fisiko batzuk ere badira kooperatibako kide; bertan lan egiten dute baina ondasunez baliatzeko eskubideak kooperatibari laga gabe, eta horrela kideek lagatako ondasunak eta kooperatibak edozein titulu dela medio dituen gainerakoen ondasunak batera ustiatzen dituzte.

"Zirkuitu laburrak": ekoizlearen eta kontsumitzailearen artean bitartekari bat baino gehiago ez dagoen nekazaritza produktuen salmenta.

"Nekazaritzako kooperatiba": nekazaritza, basogintza eta abeltzaintza ustiategietako edo ustiategi mistoetako titularrak bazkide dituzten kooperatibak, baldin eta helburu hauetakoren bat badute: edo hornidurak, ekoizpen ekipamenduak eta zerbitzuakmerkaturatzea edo ematea, edo bazkideen ustiategiak, haien elementu edo osagaiak, kooperatiba bera edo landa inguruneko bizimodua edozein arlotan edo alderdi sozioekonomikoan hobetzeko lanak egitea.

"Lan elkartuko kooperatiba edo ekoizpen kooperatiba": hirugarrenentzako ondasun edo zerbitzuen ekoizpena batera antolatuta bazkideei lanaldi partzialeko edo osoko lanpostuak ematea xede duen kooperatiba.

"NMEK": ekainaren 24ko 4/1993 Legeak, Euskadiko Kooperatibei buruzkoak, nekazaritza ustiategi modura sailkatzekoezartzen dituen betebeharrak betetzen dituen kooperatiba. Haren xedea da nekazaritzarako erabiliko diren makina edo ekipamenduak erosi eta batera erabiltzea.

"Ustiategiko elementuak": landa ondasun higiezinak eta nekazaritzakoaprobetxamendu iraunkorrerako diren bestelako guztiak, hala nola: nekazaritzarako geladun etxebizitzak; nekazaritzarako eraikinak eta instalazioak, industriarako badira ere; ustiategian integratutako eta hari lotutako aziendak, makinak eta lanabesak, baldin eta haien aprobetxamendua eta erabilera titularrari badagozkio, bai jabe delako, bai alokatuta dituelako, bai erabilera edo gozamen eskubideak dituelako edo besterik gabe jabeak hala uzten diolako. Era berean, "ustiategiko elementu" dira ustiategiaren titularrari dagozkion eskubide eta betebeharrak, baldin eta horiek titularraren ustiategiari lotutakoak badira. Era berean, "ustiategiko elementu" dira ustiategiaren titularrari dagozkion eskubide eta betebeharrak, baldin eta horiek titularraren ustiategiari lotutakoak badira.

"Nekazaritzako ustiategia": titularrak nekazaritza jardueran enpresa modura antolatutako ondasun eta eskubide antolatuen multzoa da. Merkataritza helburuak ditu nagusi, eta unitate tekniko eta ekonomikoa osatzen du.

"Titulartasun partekatuko nekazaritzako ustiategia": ezkontzaz edo antzeko harreman afektiboen bidez lotutako bi pertsonaknekazaritzako ustiategi bat elkarrekin kudeatzekoosatzen duten unitate ekonomikoa, nortasun juridikorik gabekoa eta zergapetu daitekeena. Nekazaritza ustiategiaren titularrek, titulartasun partekatua daukatenean, Gizarte Segurantzan alta hartuta egon behar dute, nekazaritza jarduera egin behar dute, eta zuzenean jardun jarduera horretan, uztailaren 4ko 19/1995 Legean azaltzen den moduan, eta ustiategia dagoen landa eremu berean bizi.

Nekazaritza ustiategien titulartasun partekatuak bere ondorio juridiko guztiak izan ditzan, ezinbestekoa izango da Araba Lurralde Historikoko Ustiategien Erregistroan aldez aurretik inskribatzea.

"Lehentasunezko ustiategia": Lehentasunezkoa izateko, ustiategiak ondoko helburuak bete beharko ditu:

a) Nekazaritzako lan unitate baterako okupazioa sortu behar du gutxienez. Ustiategi bakoitzarennekazaritzako lan unitateak berariaz finkatzen diren irizpide teknikoetan oinarritutako modulu objektiboen arabera zehaztuko dira. Nolanahi ere, titularraren lana nekazaritzako lan unitatetzat hartu ahal izango da ordainsaririk sortzen duen beste jarduerarik egiten ez badu eta ustiategian soldatapeko langile finkorik ez badago.

b) Lan unitatearen errenta erreferentziako errentaren ehuneko 30 izan behar da, gutxienez, eta ezin da heldu horren ehuneko 120ra.

- Nekazaritzako familia ustiategien titularren betekizun subjektiboak:

a) Nekazari profesionala izatea.

b) Behar besteko lanbide prestakuntzaedukitzea edo instalatu ondoren bi urte igaro baino lehen eskuratzea, uztailaren 30eko 210/1990 Dekretuak, EAEko nekazaritzakoustiategientzakolaguntzei buruzkoak, ezartzen duenarekin bat etorriz.

c) 18 urte beteta edukitzea eta 65 urte ez izatea.

d) Ustiategia dagoen eskualdean bizitzea (salbuespena: ezinbestean kanpoan bizi behar izatea) edo mugakide den eskualde batean, EAEren lurralde antolamenduan finkatutako eskualdeen arabera. Senar-emazteen eta bikoteen kasuan, biak izan daitezke ustiategiaren titularrak: nahikoa da bietako batek betetzea aurreko idatz zatian ezartzen diren baldintzak.

- Elkarte izaerako ustiategi bat lehentasunezkotzatjotzeko, mota hauetako batekoa izan behar da:

a) Sozietate kooperatiboa edo eraldaketarako nekazaritza sozietatea, sozietate zibila, lan sozietatea edo merkataritzako sozietatea. Sozietate zibila izanez gero, eskritura publikoaren bidez eratuta egon behar da. Sozietate anonimoa izanez gero, akzioak izendunak izan behar dira; gainera, sozietateak kapitala badauka, ehuneko 50etik gora nekazari profesional diren bazkideena izan behar da.

b) Gutxienez, bazkideen erdiak (ehuneko 50) nekazari profesionalak izan behar dira.

c) Kudeaketaren eta administrazioaren ardura duten bazkideen bi heren nekazari profesionalak izan behar dira, eta gainera ezarritako baldintzak bete behar dituzte, hots, ustiategian egiten den lanaren 2/3 egin behar dituzte gutxienez.

"Ustiategien bat egitea": Lehendik zeuden zenbait ustiategiren arteko bat egite osoa edo partziala, ustiategi berria osatzeko.

"Ustiategiaren marjina gordina": ustiategi bakoitzeko, jarduera baten marjina gordina kalkulatzeko ondoko hauek biderkatzen dira: haren dimentsio fisikoa, hektareak edo abelburuak (kasuaren arabera), batetik, eta marjina gordin estandar egokia edo koefiziente egokia, bestetik. Ustiategiko jarduera guztien marjina gordinen batura ustiategiaren marjina gordin osoa da.

Marjina gordin teorikoa kalkulatzeko, Garapen Ekonomikoko eta Lehiakortasuneko Sailaren 2013ko ekainaren 18ko Aginduan xedatutakoa edo unean-unean indarrean dagoen legeria bete behar da.

Laguntza honen ondoreetarako, ustiategiaren marjina gordin erreala jasotako dirusarreren datuen arabera zehaztu ahalko da, nekazaritzako ekoizpen jardueren fakturen bitartez dokumentaturik; horietatik hazien, fitosanitarioen, ongarrien, labore eta pentsuen aseguruaren eta berokuntzaren, bazkaren, albaitari gastuen, eta oheen zuzeneko gastuak eta kasuan kasuko ganaduaren zuzeneko beste gastu batzuk kenduko dira.

Kontratatutako edo bertako laneskuaren gastuak eta makinariaren edo kanpo lanen kontratazioa ez dira inola ere aintzat hartuko.

Dirulaguntzei dagokienez, Europar Batasuneko nekazaritza politikaren lehen ardatzean jasotako zuzeneko ordainketei buruzkoak baino ez dira aintzat hartuko.

"Ustiategiaren marjina garbia": ustiategiaren marjina garbia hauen arteko aldea izango da: ekoizpen jarduera guztietatik eratorritako ustiategiko dirusarrerak, ustiategiaren dirulaguntzak barne, eta ustiategiaren gastu finko eta aldagarri guztiak, salbu eta kapital propioen eta familiako lan eskuaren ordainketari dagozkienak.

Marjina gordin teorikoa kalkulatzeko, Garapen Ekonomikoko eta Lehiakortasuneko Sailaren 2013ko ekainaren 18ko Aginduan xedatutakoa edo unean-unean indarrean dagoen legeria bete behar da.

Era berean, marjina garbia kalkulatzeko, ondoko irizpideak erabili ahalko dira:

1. ustiategiko ekoizpen jardueren marjina gordin estandarren baturari ustiategi bakoitzean kontabilizatutako eta marjina gordinetan ez egotzitako gastu finkoak kenduko zaizkio edo, bestela, zenbatetsitako gastuak, kapital propioak eta familiako lana ordaintzeko erabilitakoak izan ezik.

2. ustiategiaren eta horren osagarrien titularraren kontabilitate edo zerga informazio egokiaren bidez.

"Ustiategiaren inbertsio plana edo hobekuntza plana": Urteko helburuz edo urte anitzeko helburuz, abiaburu teknikoak erabilita, nekazaritzako ustiategiaren titularrak ustiategi osoan baliatu nahi dituen inbertsioenmultzoa, ekoizpen egituraren eraginkortasuna hobetzeko. Plana aldi bakarrean edo gehiagotan burutu ahal izango da.

"Erreferentziako errenta": nekazaritzakoak ez diren langileen urteko batez besteko soldata gordina, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak 19/1995 Legea, nekazaritza ustiategiak modernizatzeari buruzkoa, aplikatuz urtero finkatzen duena.

"Ustiategiaren titularraren errenta osoa": ustiategiaren titularrak azken ekitaldian zerga aitorpenean aitortutakoa da. Aitortutako horretatik ez dira kontuan hartuko, ez ondare areagotzeak, ez urritzeak.

Hori dela eta ustiategiaren titularrari hauexek egotziko zaizkio:

? Nekazaritza jardueren errenta, etekin garbiari ekitaldian kendutako amortizazioko zuzkidurak batuz.

Nekazaritzako jardueraren errentatzat joko dira, halaber, jarduera horrekin zerikusia duten laguntzak eta dirulaguntzak, nekazaritzako produktuen prezioak konpentsatzekofuntsetatik datozenak, eta nekazaritzako ekoizpena xede nagusi duten kooperatibetako edo merkataritza sozietateetako bazkideek jasotzen dituzten soldatak.

? Bestelako enpresa jarduera edo jarduera profesionaletatik eratorritako errentak eta ustiategitik kanpo egindako lanetik eratorritako errentak, zergak direla-eta aitortu behar diren pentsioak eta sarrera pasiboak barne.

? Kapital higigarriaren eta higiezinaren errenta egozgarrien ehuneko 50, irabazpidezko ondasunen eraentzaren kasuan, eta errenta pribatiboen ehuneko 100.

Elkarte bateko kideei dagokienez, errenta osoaren kalkulua zehazterakoan, aintzat hartuko dira kideak berak lortutakoak eta elkartean parte hartzearen zioz lortutakoak, kidearen partaidetzaren arabera eta elkarteak egindako azken zerga aitorpenean aitortutako guztizko etekinen arabera.

Aurreko guztia gorabehera, ustiategiaren titularraren errenta osoa kalkulatzeko, titularrak berak nekazaritzan jardun duen azken bost urteotako hiru ekitalditan (kalkulua egiten den urtekoa barne), aitortutako zerga errenten batez bestekoa erabili ahal izango da.

"Laneko unitate errenta" (LUE): nekazaritzako ustiategian lan unitateak sortutako etekin ekonomikoa. Zenbateko hori kalkulatzeko, ustiapenean erabiltzen diren nekazaritzako lan unitateen kopurua zati ondoko guztien batura egin behar da: ustiapenaren mozkin garbia edo soberakin garbia, ordaindutako soldaten zenbatekoa, jarduera osagarrietan egindako salmentak, eta inguruko ustiategietan egiten diren dibertsifikazio jarduera osagarriek sortzen duten errenta.

Nolanahi ere, ustiategien titularrek laneko unitate errenta egiaztatu edo kalkulatu ahal izango dute nork bere kontabilitatean agiri bidez egiaztatutako datuetan oinarrituta eta, ahal badagokio, Gizarte Segurantzari dagozkion agirietan oinarrituta.

LUEren kalkuluen ondoreetarako, ustiategi bateko laneskuaren ekarpena zenbatesteko, ondokoak kontuan hartu beharko dira:

? Soldatapeko langilerik izan ezean, ustiategiko titularraren lana, eta titularkidearena, ustiategiaren titulartasuna partekatua bada, lan unitate bat (gizona/emakumea) izango da, nagusiki nekazaria denean.

? Ustiategiko titularraren edo titularkidearen -ustiategiaren titulartasuna partekatua bada- familiako langileen ekarpena irizpide tekniko eta ekonomikoen arabera kalkulatu ahalko da; gehienez 0,5 NLU izango da lehenengo langileagatik eta 0,25 NLUraino gainerako kideetako bakoitzagatik. Familiako langileok bigarren mailarainoko ahaideak izan daitezke, hori ere barne, odol nahiz ezkontza bidezkoak edo adopzio bidezkoak, titularraren edo titularkidearen etxean eta haren kargu bizi direnak eta haren ustiategian lan egiten dutenak dagokion Gizarte Segurantzako erregimenean afiliatu beharrik gabe.

? Agiri bidez egiaztatzen den soldatapeko laneskuaren ekarpena, Gizarte Segurantzako kotizazioan oinarrituta.

? Titularra pertsona juridikoa denean, honako lan unitate (gizona/emakumea) hauek soilik zenbatuko dira: bazkideei dagozkienak, eta bazkide ez diren soldatapeko langileei dagozkienak, Gizarte Segurantzako kotizazioaren bidez egiaztatuak.

"ENS edo Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateak": Helburu ekonomiko eta sozialak dituzten sozietate zibilak, nekazaritzako eta abeltzaintzako produktuak ekoitzi, eraldatu eta merkaturatzeko.

"Ustiategiaren titularra": nekazari lanetan diharduen pertsona fisikoa (titular bakarra zein beste batzuekin batera), erregistro egokian izena emanda dagoena, edo pertsona juridikoa, ustiategiko ondasunak eta eskubideak enpresa irizpideen arabera antolatzen dituena eta ustiategia kudeatzeak dituen arriskuak eta erantzukizun zibil, fiskal eta sozialak bere gain hartzen dituena.

"Nekazaritzako lan unitatea (NLU)": pertsona batek urtebetean lanaldi osoan egin dezakeen nekazari lana.

"Azienda larriko unitatea (ALU)": nekazaritza ustiategi bateko abere zama, azienda larriko unitateetan (ALU).

Abere zama hori kalkulatzeko, dekretu honetako laguntza guztien ondorioetarako, baliokidetasun taula hau erabiliko da:

Zezenak, behiak eta 2 urte baino gehiago duten bestelako behi aziendak: ALU=1

Sei hilabete baino gehiagoko ekidoak: ALU=1

6 hilabete eta 2 urte bitarteko behi aziendak: ALU=0,6

6 hilabete baino gutxiagoko behi aziendak: ALU=0,4

12 hilabetetik gorako ardiak eta ahuntzak: ALU=0,15

II. ERANSKINA

NEKAZARITZAKO MAKINEN TIPOLOGIA

A. MAKINA OROKORRAK

Nekazaritzako makina guztiak dira tipologia horretakoak, "B" eta "C" ataletan ageri direnak izan ezik.

B. TEKNOLOGIA AURRERATUKO MAKINAK

? Lurzoruen azterketa azkarreko ekipoak.

? Doitasun handiko ongarritzeko makinak eta lokalizatzeko makinak.

? Ongarriak eta simaurrak banatzekoak, etengabe pisatzen dutenak.

? Simaurra barreiatzeko atoiak, mindak banatzeko tangak.

? Tratamendu fitosanitarioko lainoztapen ekipoak.

? Doitasun eta errendimendu handiko lainoztagailuak.

? Belarrak hiltzeko tratamenduen ordezko makinak.

? Doitasun handiko mahaiko konformatzaileakortuarientzat, harriz eta zokorrez gabekoak.

? Ereiteko ekipoak, labore estentsibokonbinatuentzat.

? Ereite zuzeneko makinak.

? Belardikoak ereiteko makina espezifikoak.

? Uzta biltzeko ekipoetan errendimendua kontrolatzeko aldiuneko sistemak.

? Lasto pikatzaileak, uzta biltzeko makinari txertatzen zaizkionak barne.

? Geografia informazioko sistemak (GPSa) doitasunezko nekazaritzanerabiltzeko.

? Bazka atoi autokargatzailea eta autopisatzailea.

? Tobera autopisatzailez kontrolatutako kargatzeko eta nahasteko makinak espezifikoak.

? Paketatzeko eta xingolaztatzeko makinak.

? Siloratzeko eta xingolaztatzeko makina jarraituak.

? Aziendak jateko bazka eta pentsu nahasgailu jarraituak.

? Mahastiak inausteko makinak.

? Inausketa hondakinak biltzeko eta birrintzeko makinak.

? Mahatsakbiltzeko makinak.

? Bazka laboreak (bazka artoa...) biltzeko makinak.

? Erremolatxak eta nekazaritzako beste ekoizkin batzuk kargatu eta garbitzeko makinak.

C. EZARPEN BERRIKO MAKINAK

? Ortuariak erein eta landatzeko makina espezifikoak.

? Ortuariak batzeko makina espezifikoak.

? Abeltzaintzako hondakinak tratatu konpostatu eta aplikatzeko makinak. Konpostatzaileak, mindak solidoetatik bereizteko makinak, mindak lurzoruan aplikatzeko makinak, injekzio bidezkoak, askotariko ahodunak edo zintzilikatutako hodidunak.

? Nekazaritza ekologikoan erabiltzeko makina espezifikoak.

? Ekoizpen integratuko makina espezifikoak, ihinztagailuak eta tratamendu fitosanitarioak zein pertsonen segurtasuna hobetzeko sistemak.

? Prentsatzeko makina espezifikoak, bioerregai gisa erabiltzeko olioa espezifikoak.

Aurrerapen teknologikoen arabera, urtean urteko deialdian makina berriak agertu ahalko dira aurreko zerrendakoen aldean.

III. ERANSKINA

HELBURUAK

- Makinak erostea.

- Traktorea erostea.

- Abeltzaintzakoeraikuntza/instalazio finkoak.

- Nekazaritzakoeraikuntza/instalazio finkoak.

- Jezteko robotak instalatzea.

- Minda andel kolektiboa jartzea.

- Patata instalatu/maneiatu/zaintzea.

- Labore zurkarak landatzea.

- Nekazaritzako jarduera dibertsifikatzea.

- Lurrak/nekazaritzako azpiegiturak hobetzea.

- Ekipo informatikoak.

- Azienda erostea.

- Ekoizpen bioenergetikoa.

- Ordainsari teknikoak.

III. ERANSKINA

ESKABIDEAREKIN BATERA AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Aurkeztu beharreko agiriak behean ageri dira. Nolanahi ere, eskabide bakoitzeanproposatzen diren inbertsioen arabera, beste agiri batzuk eskatu ahal izango dira.

A. Izaera orokorrez:

1. Inprimaki normalizatua, behar bezala beteta eta izenpetuta.

2. Ustiategiko partaide guztien NAN edo IFKren fotokopia.

3. Ustiategi partaide guztiek zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean dituztela egiaztatzen duen ziurtagiria eta, pertsona juridikoari dagokionez, pertsona juridikoena eta bazkideena.

Eskatzaileak berariazko baimena eman ahalko dio Nekazaritza Sailari atal honetan adierazitako egiaztagiriak eta dokumentuak zerbitzu egokiei eskatzeko.

4. Halakorik bada, ustiategian garatzen den soldatapeko lanaren gaineko ziurtagiria. Gizarte Segurantzako kotizazioak azken urtean edo ekitaldian ordaindu direlako agirien bidez egiaztatuko da.

5. Eskatzaileak bere gain hartzen dituen konpromisoen orria, titularrak edo legezko ordezkariak sinatuta.

6. Hala dagokionean, lehentasunezko ustiategiaren ziurtagiria.

7. Hala dagokionean, Ekoizpen Ekologiko Ziurtatuaren Erregistroan edo Kalitate Programa batean inskribatuta dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria.

8. Hala dagokionean, nekazaritza eta ingurumen neurriren batean parte hartzen ari delako ziurtagiria.

9. Aurkezten duen inbertsiorakolaguntzarik beste erakunde batzuei eskatu ez diolako ziurtagiria.

10. Hala dagokionean, ustiategiko langileen 10-T agiria.

11. Ustiategiari 06.1 neurriaren bidez ekiten eta, eskaera aurkeztean, 3.1 artikuluko betekizun guztiak betetzen ez zuten gazteei dagokienez, konpromiso horiek instalazioa amaitu baino lehen beteko dituelako adierazpena, enpresa planari jarraiki.

B. Eskatzaileapertsona fisikoa bada edo titulartasun partekatuko ustiategia bada, gainera, ondoko agiriak aurkeztu behar ditu.

1. Lan bizitzaren txostena.

2. Azken ekitaldian aurkeztutako PFEZ zergaren aitorpena edo, hala badagokio eskaera egin aurreko hiru ekitaldietako aitorpenak, ustiategiko partaide guztien nekazaritzako eta nekazaritzaz kanpoko dirusarrerak egiaztatuta.

Eskatzaileak berariazko baimena eman ahalko dio Nekazaritza Sailari atal honetan adierazitako egiaztagiriak eta dokumentuak zerbitzu egokiei eskatzeko.

3. Eskatzailea lanbide gaikuntza eta gaitasun nahikoaren jabe dela egiaztatzen duen agiria, egiaztapen hori gerora aurkeztu ahal diren kasuetan izan ezean.

4. Hala dagokionean, lanbide gaikuntza eta gaitasun nahikoa egiaztatuko delako konpromisoa, horretarako ezarritako epearen barruan.

C. Eskatzailea ondoko tipologietako pertsona juridikoa bada -sozietate zibila, ondasunen erkidegoa, jaraunspenezko erkidegoa-, izaera orokorrez eskatutako agiriez gain, ondoko hauek ere aurkeztu beharko dira:

1. Aurreko A eta B ataletan eskatutako agiriak, ustiategiaren bazkide edo kide guztienak, bai eta horietako bakoitzak sinatutako konpromisoen agiria ere.

2. Erregistro egokian behar bezala inskribatutako eraketa edo aldaketa eskritura publiko eguneratua eta horren kopia, konpultsatzeko.

Aurreko eskabideak direla eta, eskatzaileak aipatutako agiria Nekazaritza Garapenerako Zerbitzuan aurretiaz aurkeztu badu, nahikoa izango da idatziz adieraztea agirian aldaketarik ez dela izan azken laguntza eskabidea egin zenetik.

3. Bazkideen izenen zerrenda eta sozietatearen kapitalaren banaketa edo partaidetzaren ehunekoa.

4. Jaraunspenezko erkidegoei dagokienez, indibisio ituna, gutxienez, 6 urtekoa, eskabidea aurkezten den egunetik aurrerakoa. Elkarteko kide guztiek sinatu beharko dute ituna.

D. Eskatzailea sozietate zibila, ondasunen erkidegoa edo jaraunspenezko erkidegoa ez den pertsona juridikoa bada, izaera orokorrez A, B eta C ataletan eskatutako agiriez gain, ondoko hauek ere aurkeztu beharko dira:

1. Pertsona juridikoaren estatutuak eta horien kopia, konpultsatzeko.

2. Kontseilu Artezkariaren osaera, eskabidea egindako unean.

3. Laguntza kudeatu eta izapidetzeko helburuz, kide jakin batzuei entitatea ordezkatzeko baimena ematen dielako erabakiaren ziurtagiria, kide horien izena, abizena, NAN zenbakia eta kargua adierazita.

4. Aurreikusitako inbertsioak gauzatuko direlako erabakia egiaztatzen duen ziurtagiria.

5. NMEK direlakoek bazkideei eta horien partaideei buruzko agiriak aurkeztu beharko dituzte, hala badagokio, eranskin honen ataletan adierazitakoari jarraiki: A2, A3, A10, B1, B2, B3, B4, C1, C2, D1 eta D2.

6. Hirugarrenentzako lanik egiten duten NMEK direlakoei dagokienez, lan horiek kooperatibaren guztizko fakturazioaren ehuneko 40tik beherakoa delako konpromisoa.

7. NMEK direlakoei dagokienez, bazkideek, aurretiaz eta sozietatearen kapital gisa, eskatutako inbertsioaren guztizko balioaren ehuneko 20 ordaindu dutelako egiaztapena.

8. Hala dagokion kasuan, aurkeztutako sozietateen zergaren aitorpenaren kopia, entitate sortu berriek izan ezean, betiere aipatutako zergak likidatzeko legezko epea igaro ez bada.

9. Konpromisoen agiria, pertsona juridikoaren ordezkariak edo berak eskuordetutakoak sinatuta.

E.- Egin beharreko inbertsio edo inbertsioen arabera aurkeztu beharreko agiriak.

- Makinak eta ekipoak erosteko:

Proformako faktura edo inbertsioaren aurrekontua

- Nekazaritza eta abeltzaintzakoeraikuntzakaltxatu eta hobekuntzak egiteko:

Obra proiektua edo gauzatu beharreko lanen aurrekontua.

Obra lizentzia edo halakorik behar ez delako udalaren egiaztagiria.

Katastroko ziurtagiria edo eraikina altxatu edo zaharberrituko deneko lursailaren edo lursailen jabetasuna egiaztatzen duen agiria.

Hala dagokionean, jabearen baimena diruz laguntzen diren inbertsioakgauzatzeko.

- Nekazaritza eta abeltzaintzako instalazioetan hobekuntzak egiteko:

Obra proiektua edo gauzatu beharreko lan eta instalazioen aurrekontua.

Obra lizentzia edo halakorik behar ez delako udalaren egiaztagiria.

- Ureztapen instalazioak hobetzeko:

Eskatzaileaureztatzaileen erkidego bateko kidea bada, eranskinaren araberako ziurtagiria.

Gainerako kasuetan, ureztapen sistema instalatuko delako lursailetan ur emakida dagoela egiaztatzen duen agiria.

Aurrekontua.

Ureztapen sistema instalatuko den lursailen zerrenda, udal, poligono, lursail eta SIGPAC esparruen arabera, ondokoak adierazita: azalera, edukitza erregimena eta lursail bakoitzaren aurrekontua.

Ureztapen sistema instalatuko den lursailaren edo lursailen jabetzaegiaztatzen duen katastroko deskribapena edo agiria.

Hala dagokionean, jabearen baimena diruz laguntzen diren inbertsioakgauzatzeko.

- Lursailak egokitu eta itxiturakjartzeko:

Obra proiektua edo gauzatu beharreko lanen aurrekontua.

Obra lizentzia edo halakorik behar ez delako udalaren egiaztagiria.

Jarduera gauzatuko den lursailen zerrenda, udal, poligono, lursail eta SIGPAC esparruen arabera, ondokoak adierazita: azalera, edukitza erregimena eta lursail bakoitzaren aurrekontua.

Jarduera gauzatuko den lursailaren edo lursailen jabetzaegiaztatzen duen katastroko deskribapena edo agiria.

Hala dagokionean, jabearen baimena diruz laguntzen diren inbertsioakgauzatzeko.

- Abereak eskuratzeko:

Aurrekontua.

- Fruta-arbolen sail erregularrak landatzeko:

Aurrekontua.

Landaketa gauzatuko den lursailen zerrenda, udal, poligono, lursail eta SIGPAC esparruen arabera, ondokoak adierazita: azalera, edukitza erregimena eta lursail bakoitzaren aurrekontua.

Landaketa gauzatuko den lursailaren edo lursailen jabetzaegiaztatzen duen katastroko deskribapena edo agiria.

Hala dagokionean, jabearen baimena diruz laguntzen diren inbertsioakgauzatzeko.

- Ekipo informatikoak:

Aurrekontua.

- Bioenergia ekoizteko inbertsioak:

Obra proiektua edo gauzatu beharreko lanen aurrekontua.

Obra lizentzia edo halakorik behar ez delako udalaren egiaztagiria.

- Inbertsioei lotutako kostuak:

Aurrekontua.