Documento
Argitaratuta: 2013/05/13eko 54. zenbakiko ALHAOn
Erreferentzia: ALHAO -2013-54-2437

INGURUMEN ETA HIRIGINTZA SAILA

2437

211/2013 FORU AGINDUA, apirilaren 24koa. Honen bidez, behin betiko onartzen da Moreda Arabako udalerriko planeamenduko arau subsidiarioen hirugarren aldaketari buruzko espedientea.

AURREKARIAK

Lehenengoa.- Moredako Udalak, 2011ko abenduaren 22ko bilkuran, hasierako onarpena ematea erabaki zuen planeamenduko arau subsidiarioen hirugarren aldaketa puntualari buruzko espedienteari, baita hura jendaurrean jartzea ere. Azken hori iragarkiak argitaratuta egin zen; hain zuzen ere, ALHAOn (2012ko urtarrilaren 2koan. 1 zk.), El Correo egunkarian (2012ko urtarrilaren 2an) eta udalaren iragarki taulan iragarki bana argitaratuta.

Bigarrena.- Espedientea jendaurrean egon zen bitartean, bi alegazio aurkeztu ziren, zeinei buruz txostena egin zuen aldaketak idazteko lantaldeak, eta udalak espedienteari behin-behineko onarpena eman zion, 2012ko ekainaren 6an egindako bilkuran, alegazioetarik bat partez baietsi zuelarik.

Hirugarrena.- Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordeak, Arabako Hirigintza Planeamenduko Atalaren irailaren 20ko 5/2012 bilkuran, espedientearen aldeko txostena eman zuen.

Laugarrena.- Moredako Udalak espedientea bidali zuen, Aldundiak, egoki iritziz gero, behin betiko onar zezan (sarrera erregistroko data: 2012ko urriaren 31).

2012ko azaroaren 19ko idazki baten bidez agiri osagarriak eskatu ziren, eta udalak 2012ko urtarrilaren 22an bidali zituen.

Bosgarrena.- Halaber, abenduaren 14ko Diputatuen Kontseiluaren 155/1999 Foru Dekretuan agindutakoa betez, Arabako Hirigintza Batzordeak espediente horri buruzko txostena egin zuen martxoaren 12ko 2/2013 bilkuran.

OINARRIAK

Lehenengoa.- Espedientearen helburua da ondoren zerrendatzen diren 16 aldaketa hauek egitea egoitzatarako eta produkziorako hiri lurzoruari eragiten diotenak:
1. Erabilera kategoriak aldatzea: "upeltegi" erabilera zehaztea, bereiztuz zein diren "Familia upeltegiak edo urteko ardotarako upeltegiak" eta "Upeltegi handiak", Guardia-Arabako Errioxako Lurralde Plan Partzialera egokitu beharko direlarik; bizitegitarako erabileran sartzea "Familia bakarreko etxea" eta "Sasoiko langileen ostatua" kategoriak, zeinak udalerrian aplikatu arren ez baitaude behar bezala araututa.
2. Eraikuntza arau orokorren aldaketa, hauexek arautzeko: altueratik goragoko eraikinak, aukera egongo delarik mantsardak eta terraza integratuak egiteko; fatxaden eta estalkien baldintza estetikoak, hala nola, materialak eta tonalitateak; balkoi, terraza eta begiratokitarako baldintza berriak, arkitektura tradizionalarekin kontraesanean dauden eta hegalkinak egitea oztopatzen zuten baldintzak kenduz.

3. OR1, OR2, OR3, OR4, OR5 eta OM1 zuzeneko antolamendu eremuen ordenantzak aldatzea, xede hauekin: bizitegitarako erabilera nagusiaren eta erabilera bateragarriaren aldiberekotasuna zuzentzea, eta OM1 eremuko eraikin zaharrak berreskuratu daitezen ahalbidetzea etxebizitzatarako erabiltzeko; familia upeltegitarako erabilera edo urteko ardotarako erabilera eranstea, haiek beheko solairuetan, sotoetan eta eraikin bakartuetan egin ahal izango direlarik; sasoiko langileei ostatu emateko erabilera eranstea; fatxada eta estalkien gutxieneko altueren eraikuntza parametroak eta baldintzak zehaztea; OR2 ordenantzan gutxieneko lurzati eraikigarriaren parametroak aldatzea, baita lerrokadurak eta gehienezko okupazioa ere.
4. Aparkalekuen hondar guneak kentzea Las Eras zonan. Horretarako, eraikinaren atzeraguneak kendu behar dira, irudi homo-geneoagoa eta hiri itxurakoagoa emanez kaleei.
5. Berriz ere kalifikatzea 4. poligonoko 698, 699, 700, 701, 702, 703 eta 704 lurzatiak, hau da, dentsitate handiko bizitegitarako gune kalifikatuta egotetik herrigune finkatuko bizitegitarako gune kalifi-

katuta egotera igarotzea, han dauden eraikinak lotuago baitaude bigarren kalifikaziora, ezin da-eta eraiki hango eraikinen arteko espazio libreetan.
6. Ur andeleko bidearen zabalera libreak arautzea: berriz ere kalifikatzea lurzati zerrenden hondar guneak, 182 eta 185 lurzatienak, non egun ezin daitekeen eraiki lurzatiak txikiak direlako. Orain bide komunikazioen tokiko sistema - sarbide murriztu kalifikatuta egongo da.
7. Berriz ere kalifikatzea 1. poligonoko 400 eta 419 lurzatiak, zeinak 1. BEPBn sartuta baitaude. Haiek OF2 ordenantzaren eremuan sartuko dira hiri lurzoru finkatu gisa, bada-eta etxebizitza bat 400 lurzatian, eta sarbidea du ibilgailuentzat eta zerbitzuentzat. Bestalde, 419 lurzatia bide komunikazioen tokiko sistema (SLCV) kalifikatuko da.
8. Antolamendutik kanpoko kategoria kentzea lehendik dauden eta kaleetan estuguneak eragiten dituzten eraikin zati batzuei, ez diete-eta funtsezko onurarik ekartzen bideei; beraz, antolamendutik kanpoko kategoria hori kentzea proposatzen da.

9. Berriro kalifikatzea 4. poligonoko 10 lurzatia, dentsitate txikiko egoitzatarako gune kalifikatuta egotetik hiri lurzoru finkatu kalifikatuta egoteko.
10. Moredako olio errota-kooperatiban dagoen kontraesana kentzea. Eraikin hori udalak babesten du eta Euskal Autonomia Erkidegoak kalifikatuta eta inbentariatuta du daukan interes historiko eta arkitektonikoagatik; horrez gain, antolamendutik kanpo dago. Indarreko arauek ahalbidetu egiten dute han etxebizitza bloke bat eraikitzea, baldin eta olio errota lekuz aldatzen bada eta ondasuna deskatalogatzen bada. Eraikinaren ertzek eta espazio libreen tokiko sisteman dagoen zatiak antolamenduz kanpoko kalifikazioa dute, eta kalifikazio hori kentzeko proposatzen da, halako moldez non lehendik dagoen bolumetria errespetatu behar den beheko solairuan.
11. BEPB2 bi areatan banatzea, BEPB 2a eta BEPB 2b, antzeko azalerarekin beren garapena errazteko.
12. Berriz ere kalifikatzea 3. poligonoko 587 eta 592 lurzatiak, hiri lurzoru finkatuko kalifikazioa izan dezaten. OR2 ordenantzan sartuko da 587 lurzatia; aldiz, 592 lurzatiak berdin jarraituko du, hau da, OM1 Biltegien Area Mistoa-Hirugarren Sektoreko Erabilera eremuaren barruan egongo da. Gainera, UE-1 egikaritze unitatearen beste antolamendu xehatu bat ezartzen da.
13. Berriz ere kalifikatzea 3. poligonoko 604, 605, 606, 607, 608, 609 lurzatiak eta 603 lurzatiaren zati bat, zeinak OM1 eremuaren barruan baitaude. Haiek hiri lurzoru finkatu kalifikazioa izateaz gain, UE2 egikaritze unitaterako beste antolamendu xehatu bat ezartzea proposatzen da.
14. Bizitegitarako eraikinetarako baldintza berezien 126. artikulua aldatzea, kentzeko, alde batetik, etxebizitza berri bakoitzari garajea eta trastelekua egokitzearen lotura, eta bestetik, babes ofizialeko etxebizitzatarako autonomia erkidegoko gutxieneko programa, lehendik dauden etxebizitzentzat, baldin eta ez badute betetzen hartarako baldintza, daukaten azaleragatik.
15. Berriz ere kalifikatzea 4. poligonoko 687 lurzatia, hiri lurzoru finkatu sailkatuta egon dadin Dentsitate Handiko Bizitegitarako OR2 ordenantzaren barruan, egun dagoen eraikinak bete egiten ditu-eta ordenantza horrek ezarritako baldintzak.
16. Kultura ondarearen katalogoa aldatzea eta udalaren eraikin berria ekipamendutarako sistema orokorrean sartzea. Katalogoa aldatu egiten da Santa Maria eliza ere sartzeko, hala 198/2011 Dekretuari egokitzen zaiolarik, baita armarridun jauretxea ere; halaber, udalak babesturiko ondasunen lokalizazio erroreak zuzentzeko aldatzen da.

Bigarrena.- Aplikagarri den hirigintza legeak kontuan hartuz aztertu ondoren agiri teknikoa, egiaztatzen da badirela konpondu beharreko zenbait alderdi proposatu diren aldaketetan, eta paragrafo hauetan zehazten dira:
1. Justifikatu egin beharko da sistema orokorren eta tokiko sistemen kasuan kasuko lege estandarrak -halaxe ezartzen du 2/2006 Legeak, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoru eta Hirigintzarenak, bere 105. eta 78. artikuluetan, baita uztailaren 3ko 123/2012 Dekretuak, Hirigintza Estandarrenak, ere bere 5. eta 6. artikuluetan- betetzen direla eta laga egin zaiola udalari jardun eremuaren eraikigarritasun haztatuaren ehuneko 15, 11/2008 Legearen 27. artikuluan xedatzen den

bezala, eraikigarritasuna handitu egingo da-eta hauexen ondorioz: teilatupeko solairua egiteko eta OR2 ordenantzak araututako lurzatietan okupazioa handitzeko aukera (3. aldaketa puntuala); 1. poligonoko 400 lurzatia OR2 ordenantzan sartzea (7. aldaketa puntuala);
4. poligonoko 10 lurzatia OR2 ordenantzan sartzea (9. aldaketa puntuala); 1. poligonoko 400 lurzatia OR2 ordenantzan sartzea (7. aldaketa puntuala), baita 3. poligonoko 603 lurzatiaren zati bat ere, zeina UE2 egikaritze unitatetik ateratzen baita (13. aldaketa puntuala), eta
4. poligonoko 687 lurzatiaren zati bat OR2 ordenantzan sartzea (15. aldaketa puntuala).
2. Hirugarren aldaketa puntualari dagokionez, argitu egin beharko dira ordenantzen testu aldatuetan sorturiko bat ez etortzeak. Horren harira:
- OR1 ordenantzaren testu aldatuan bai mantsardak bai sartusartutako terrazak hegal guztietan egiteko aukera ematen da, baina aldaketa hori egin ahal izateko aurkezturiko justifikazioan berariaz debekatzen dira gune publikora begira dauden hegaletan kokaturiko elementu horiek; hain zuzen ere, hirigunearen irudiarekin bat ez datorren elementurik egon ez dadin. Hartara, konpondu egin beharko da bat ez etortze hori.
- Aldaketa xede diren ordenantzak, hirigintza eta eraikuntza parametroei dagokienez, ez dituzte jasotzen aipatutako ordenantza bakoitzaren "Erabilera nagusia" izeneko atalean ezarritako erabilerak eta egokitu ere ez dira egiten erabilera guztietara. Esaterako: OR1 ordenantzan ez da definitzen erabilera baimendu nagusi guztientzat zein eraikuntza parametro aplikatu; OR2 ordenantzan bada paradoxa bat, eta da etxe bakartu bat mugei atxiki dakiekeela, eta OR1 ordenantzan ezingo litzateke tipologia hori jaso, 4.c) paragrafoan adierazitakoagatik.
- Erabilera bateragarriaren eta arte eta lanbide erabileraren aldiberekotasuna konponduko da OM1 ordenantzan.
3. 4. aldaketa puntualari dagokionez, aldaketa horren ondorioz eragindako lurzatietatik badira bi -hiri lurzoruko 3. poligonoko 643 eta 156 lurzatiak- zeinen katastro zenbakia ez datorren bat egun dauden elementuetatik batekin ere ez; beraz, eguneratu egin beharko dira.
4. 5. aldaketa puntualean, eraiki gabe dauden eta indarreko planeamenduan OR2 eremuaren barruan ageri diren guneak espazio libreen sistemako "oinezkoentzako area" kategoriari atxikitzea proposatzen da aldaketa memorian; beraz, grafiatu egin beharko dira planoan.
5. 6. aldaketan, justifikatu egin behar da 3. poligonoko 183 lurzatia antolamendutik kanpo egotetik etetea.
6. 7. aldaketa puntualari dagokionez:
- Konpondu egin behar da 1. poligonoko 419 lurzatian dagoen 100 m2-ko arearen kalifikazioan dagoen bat ez etortzea, eta gainera gune hori BEPB1en eremutik kanpo utzi beharko da.
- Justifikatu egin beharko da Las Cuevas kaleko kalifikazioa aldatu izana. Egun OR2 ordenantzaren barruan dago, eta aldaketa puntualean espazio libreen sistema orokorra-oinezkoentzako area (SGEL-AP) proposatzen da.
7. 8. aldaketari dagokionez:
- Ezin daitezke bazter utzi antolamendutik kanpoko kategoriatik
1. poligonoko 279 eta 295 lurzatietan dauden eraikinak -bide komunikazioen tokiko sistemak hartzeagatik-, oinarri hartuta egikaritze unitate hau garatzen duen xehetasunezko azterlan batek lurzati horietako eraikinak planeamenduan jasorikoarekin bat etorriz utziko lituzkeela; izan ere, azterlan horiek ezin dute ez kendu ez murriztu planeamenduan ezarritako bideak edo zuzkidura publikoak.
- Bestalde, justifikatu egin beharko da tarteak ezartzea bide komunikazioen tokiko sistema (SLCV) kalifikatutako bide sorta batean, horrek antolamendutik kanpo uzten baitu erabat 1. poligonoko 279 lurzatian dagoen eraikina.
8. 9. aldaketa puntualari dagokionez,
- Ez da bidezkoa aldaketa hau justifikatzea oinarri hartuta 4. poligonoko 10 lurzatia hiri lurzoru finkatu gisa kalifikatuta dagoela, ez baitu sarbiderik ibilgailuentzat bide zolatuetan, ez eta benetako erabilera publikorik ere.
- Uraren Euskal Agentziak (URA) 2012ko irailaren 13an egindako txostenean, baldintza lotesle gisa ezartzen da -lantzeko dagoen agiri bateratuari erantsiko zaio baldintza hori- lurzati horretan eutsi egingo

direla EAEko Ibai eta Erreka Bazterren Antolamenduko ALPn zehaztutako tarteak.

9. 10. aldaketa puntualari dagokionez, aurkeztu egin behar den testu bateratuan hainbat alderdi ebatziko dira; hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordeak 2012ko irailaren 11n emandako aginduzko txostenean adierazitakoak; hauexek:

"...olio errota desagertuz gero jarriko den eraikin berriak errespetatu egin beharko ditu Labrazako errekarekiko tarteak, zeinak EAEko Ibai eta Erreka Bazterren Antolamenduko ALPk ezartzen baititu. Erreka hori I. mailakoa da osagai hidraulikoaren arabera, eta garatutako eremu batean dago; hortaz, 10 metroko tartea egon beharko da gutxienez mugaketa lerroraino, edo 12 metrokoa, baldin eta ez badago mugaketa lerrorik. Erreka horrek tarte horretan duen grafismoa ez dirudi zuzena denik, ortofotoan planoetan marraztutakoa baino hurbilago dagoela eraikinetik ikusten da eta; hortaz, kontuan izan beharko da errekaren benetako kokagunea".
10. 11. aldaketan, nola arau subsidiarioen 150. artikuluaren idazketa berrian definitzen diren hirigintza paramatroak, bi eremuak garatzen dituztenak, 1 etxebizitza/ha ezartzen da etxebizitza dentsitate orokor gisa, eta hori ez dator bat gainerako parametroekin (areen azalera: 11.500 m2 eta gehienez egongo den etxebizitza kopurua:
11), beraz zuzendu egin behar da.
11. 12. aldaketari dagokionez:
- Antolamendu xehatuak ezarri egin beharko ditu uztailaren 3ko 123/2012 Dekretuak, Hirigintza Estandarrenak, bere 6.2 artikuluan ezarritako lurzati erreserbak toki zuzkidurentzat, gutxienez zenbat egon behar diren ezarri beharko duelarik.
- Ikusita nola dagoen 3. poligonoko 592 lurzatia, hango urbanizazioari dagokionez, eta kontuan izanda, gainera, lurzati horretatik zati bat beharrezkoa dela euskarri izateko UE-1 egikaritze unitateari ibilgailuentzako sarbidea ematen dion bide loturarentzat, ulertu behar da ezin dela kategorizatu hiri lurzoru finkatu gisa, beraz, bidezkoa da baiestea Rosa María Cueto Santos eta María Luisa Ruesgas Gastón andreek aurkezturiko alegazioa horren inguruan, eta ondorioz, ukatzea lurzati hori kanpo geratzea kokagune zuen UE-1 egikaritze unitatearen eremutik.
12. 13. aldaketa puntualari dagokionez, kontuan izanda aldatu egin dela UE2 egikaritze unitatearen jardun area, berriz ere kalkulatu beharko dira toki zuzkiduratarako erreserbak, horretarako uztailaren 3ko 123/2012 Dekretuak, Hirigintza Estandarrenak, bere 6.2 artikuluan xedatutakoa aplikatuko delarik.
13. 14. aldaketa puntualean, argi utziko da idazketa berria loteslea izango dela dekretu hori bete behar ez duten etxebizitzentzat. Udalerrian egingo diren babes ofizialeko etxebizitzetan ezin izango dira kendu bi salbuespen horiek.
14. 15. aldaketa puntualari dagokionez:
- UE4 egikaritze unitatearen eremuan sartu beharko da 4. poligonoko 687 lurzatiaren zatia, zeinaren kalifikazioa bide komunikazioen tokiko sistema sarbide murriztuarekin (SLCV.AR) baita.
- Uraren Euskal Agentziak (URA) 2012ko irailaren 13an egindako txostenean, baldintza lotesle gisa ezartzen da -lantzeko dagoen agiri bateratuari erantsiko zaio baldintza hori- 4. poligonoko 687 lurzatian eutsi egingo direla EAEko Ibai eta Erreka Bazterren Antolamenduko ALPn zehaztutako tarteak.

Hirugarrena.- Badira, gainera, zuzendu beharreko beste zenbait alderdi, nahiz eta planteatutako aldaketekin zuzenean zerikusirik ez izan, emandako agiri grafikoaren informazioaren barruan konparazio batetik bideratzen direnak, hau da, indarreko egoeraren eta proposatutako egoeraren konparaziotik bideratzen direnak; hauexek:
1. Inolako justifikaziorik gabe sartzea antolamendutik kanpoko kali-fikazioan 4. poligonoko 766 lurzatiko 3 eraikina.
2. Udalerriko arau subsidiarioen 143. artikulutik 148. artikulura arteko artikuluentzat proposatutako idazketa berrian ezarri diren eta hiri lurzoruetako area desberdinei jarri zaizkien izenak bat etorri beharko dira aurkeztu den P05.1.M planoaren legendan eremu horientzat jasotzen diren definizioekin.
3. P05.1.M planoan, UE1 eta UE2 egikaritze unitateak grafikoki aldatzean, egikaritze unitate bakoitzean gris koloreko bilbeak agertu

dira, eta haien tonua ez dator bat legendak toki sistematarako ezarritako batekin ere ez; hortaz, ahalik eta gehien asimilatu beharko da adierazi beharreko tonalitatea, zein kalifikazio eman nahi zaion.

Laugarrena.- Euskarri digitala: behar bezala lotu beharko dira planoei egiten zaizkien kanpoko erreferentziak, eta *doc. luzapeneko fitxategian gordeko dira idatzizko agiriak.

Horregatik, eta dagozkidan eskumenez baliatuz, hauxe

XEDATZEN DUT

Lehenengoa.- Behin betiko onartzea Moreda Arabako udalerriko planeamenduko arau subsidiarioen hirugarren aldaketari buruzko espedientea, ondoko baldintza hauekin:
* Justifikatzea bete egiten direla sistema orokorren eta tokiko sistemen kasuan kasuko lege estandarrak -halaxe ezartzen du 2/2006 Legeak, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoru eta Hirigintzarenak, bere 105. eta 78. artikuluetan, baita uztailaren 3ko 123/2012 Dekretuak, Hirigintza Estandarrenak, ere bere 5. eta 6. artikuluetan- eta laga egin zaiola udalari jardun eremuaren eraikigarritasun haztatuaren ehuneko 15, 11/2008 Legearen 27. artikuluan xedatzen den bezala, eraikigarritasuna handitu egingo da-eta honen ondorioz: teilatupeko solairua egiteko eta bigarren oinarriaren 1. puntuan adierazitako lurzatietan okupazioa handitzeko aukera.
* Hirugarren aldaketa puntualari dagokionez, ordenantzen testu aldatuetan sorturiko bat ez etortzeak argitzea.
* 4. aldaketa puntualari dagokionez, aldaketa horren ondorioz eragindako lurzatiak eguneratzea, badira-eta bi -hiri lurzoruko 3. poligonoko 643 eta 156 lurzatiak- zeinen katastro zenbakia ez datorren bat egun dauden elementuetatik batekin ere ez.
* 5. aldaketa puntualean, osatu beharreko planoa osatzea, izan ere, eraiki gabe dauden eta indarreko planeamenduan OR2 eremuaren barruan ageri diren guneak "oinezkoentzako area" kategoriari atxikitzea proposatzen da aldaketa memorian.

* 6. aldaketan, ez da justifikatzen zergatik 3. poligonoko 183 lurzatia, zeina indarreko planeamenduan antolamendutik kanpokoa bezala grafiaturik agertzen den, ageri den kalifikazio hori kenduta proposaturiko planoan.
* 7. aldaketa puntualari dagokionez:
- Konpondu egin behar da 1. poligonoko 419 lurzatian dagoen 100 m2-ko arearen kalifikazioan dagoen bat ez etortzea, eta gainera gune hori BEPB1en eremutik kanpo utzi beharko da.
- Justifikatu egin beharko da Las Cuevas kaleko kalifikazioa aldatu izana. Egun OR2 ordenantzaren barruan dago, eta aldaketa puntualean espazio libreen sistema orokorra-oinezkoentzako area (SGEL-AP) proposatzen da.
* 8. aldaketari dagokionez:
- Ezin daitezke bazter utzi antolamendutik kanpoko kategoriatik
1. poligonoko 279 eta 295 lurzatietan dauden eraikinak, oinarri hartuta egikaritze unitate hau garatzen duen xehetasunezko azterlan batek lurzati horietako eraikinak planeamenduan jasorikoarekin bat etorriz utziko lituzkeela; izan ere, azterlan horiek ezin dute ez kendu ez murriztu planeamenduan ezarritako bideak edo zuzkidura publikoak.

- Bestalde, justifikatu egin beharko da tarteak ezartzea bide komunikazioen tokiko sistema (SLCV) kalifikatutako bide sorta batean, horrek antolamendutik kanpo uzten baitu erabat 1. poligonoko 279 lurzatian dagoen eraikina.
* 9. aldaketa puntualari dagokionez,
- Ez da bidezkoa aldaketa hau justifikatzea oinarri hartuta 4. poligonoko 10 lurzatia hiri lurzoru finkatu gisa kalifikatuta dagoela, ez baitu sarbiderik ibilgailuentzat bide zolatuetan, ez eta benetako erabilera publikorik ere.
- Uraren Euskal Agentziak (URA) 2012ko irailaren 13an egindako txostenean, baldintza lotesle gisa ezartzen da -lantzeko dagoen agiri bateratuari erantsiko zaio baldintza hori- lurzati horretan eutsi egingo direla EAEko Ibai eta Erreka Bazterren Antolamenduko ALPn zehaztutako tarteak.

* 10. aldaketa puntualari dagokionez, aurkeztu egin behar den testu bateratuan hainbat alderdi ebatzi beharko dira; hain zuzen ere, Euskal

Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordeak 2012ko irailaren 11n emandako aginduzko txostenean adierazi eta bigarren oinarriaren 9. puntuan azaltzen direnak.
* 11. aldaketan, hirigintza parametroak zuzentzea, hau da, arau subsidiarioen 150. artikuluaren idazketa berrian definitzen diren bi eremuak garatzen dituzten hirigintza parametroak, 1 etxebizitza/ha ezartzen baita etxebizitza dentsitate orokor gisa, eta hori ez dator bat gainerako parametroekin (areen azalera: 11.500 m2 eta gehienez egongo den etxebizitza kopurua: 11), beraz zuzendu egin behar da.
* 12. aldaketari dagokionez:
- Antolamendu xehatuak ezarri egin beharko ditu uztailaren 3ko 123/2012 Dekretuak, Hirigintza Estandarrenak, bere 6.2 artikuluan ezarritako lurzati erreserbak toki zuzkidurentzat, gutxienez zenbat egon behar diren ezarri beharko duelarik.

- 3. poligonoko 592 lurzatiak UE1 egikaritze unitatean egoten jarraituko du, halaxe jasotzen dute-eta indarreko arau subsidiarioek.
* 13. aldaketa puntualari dagokionez, kontuan izanda aldatu egin dela UE2 egikaritze unitatearen jardun area, berriz ere kalkulatu beharko dira toki zuzkiduratarako erreserbak, horretarako uztailaren 3ko 123/2012 Dekretuak, Hirigintza Estandarrenak, bere 6.2 artikuluan xedatutakoa aplikatuko delarik.
* 14. aldaketa puntualean, argi utziko da idazketa berria loteslea izango dela dekretu hori bete behar ez duten etxebizitzentzat. Udalerrian egingo diren babes ofizialeko etxebizitzetan ezin izango dira kendu bi salbuespen horiek.
* 15. aldaketa puntuala:
- UE4 egikaritze unitatearen eremuan sartu beharko da 4. poligonoko 687 lurzatiaren zatia, zeinaren kalifikazioa bide komunikazioen tokiko sistema sarbide murriztuarekin (SLCV.AR) baita.
- Uraren Euskal Agentziak (URA) 2012ko irailaren 13an egindako txostenean, baldintza lotesle gisa ezartzen da -lantzeko dagoen agiri bateratuari erantsiko zaio baldintza hori- 4. poligonoko 687 lurzatian eutsi egingo direla EAEko Ibai eta Erreka Bazterren Antolamenduko ALPn zehaztutako tarteak.

* Beste zenbait alderdi zuzenduko dira, nahiz eta planteatutako aldaketekin zuzenean zerikusirik ez izan, emandako agiri grafikoaren informazioaren barruan konparazio batetik bideratzen direnak, hau da, indarreko egoeraren eta proposatutako egoeraren konparaziotik bideratu eta ebazpen honen hirugarren oinarrian garazten direnak:
* Euskarri digitala: behar bezala lotu beharko dira planoei egiten zaizkien kanpoko erreferentziak, eta *doc. luzapeneko fitxategian gordeko dira idatzizko agiriak".

Bigarrena.- Aipatutako baldintzak ez dira funtsezkoak. Beraz, haiek zuzendutakoan espedientea Foru Aldundiari igorriko zaio, testu bateratua osatuz, berriro jendaurrean jarri beharrik gabe, betearazi beharrekoa dela adieraz dezan, izapideak egin daitezen eta argitara dadin.

Hirugarrena.- Ebazpen hau ALHAOn argitaratzea.

Laugarrena.- Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du, eta bere aurka administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salan; horretarako, bi hilabete izango dira jakinarazi edo argitaratu ondorengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko apirilaren 24a.- Ingurumen eta Hirigintza Saileko Diputatua, MARTA RUIZ CERRILLO.