Documento
Argitaratuta: 2010/12/27eko 146. zenbakiko ALHAOn
Erreferentzia: ALHAO -2010-146-8200

ARABAKO BILTZAR NAGUSIAK

8200

14/2010 Foru Araua, abenduaren 16koa, 2011ko aurrekontua gauzatzeari buruzkoa.

Arabako Biltzar Nagusien Ogasun, Finantza eta Aurrekontuetarako
II. Batzordeak, 2010eko abenduaren 16ko bilkuran eta araugintzarako ahalmen osoz, honako Foru Araua onartu zuen:

14/2010 Foru Araua, abenduaren 16koa,

2011ko aurrekontua gauzatzeari buruzkoa

HITZAURREA

Aurrekontuen Foru Arauaren funtsa I. tituluan ageri da: Foru Sektore Publikoaren diru sarrera eta gastu guztiak onartu dira, eta Arabako Lurralde Historikoaren zergetan eragina duten zerga gastuen zenbatekoa ezarri da.
II. tituluak foru aldundiaren zorpetzearen eta bermeen ematearen muga eta foru sozietate publikoen zorpetzearen muga ezartzen du.

III. tituluan aurrekontu kredituen eta haien aldaketen araubide orokorraren berezitasunak arautzen dira. Zehazki, kredituaren transferentzien araubidean dauden salbuespenak, zabaldu ahal diren kredituen baldintzak, konpromiso kredituen gehienezko muga, bai eta kredituen gaikuntzen eta inkorporazioen zehaztasunak ere.

IV. tituluak aurrekontuen kudeaketaren eta kontrolaren inguruko arauak, baimentzeko eskumena duten organoak eta gastuaren antolamendua, diruzaintzako aurrerakinak eta gastua gauzatzearen mugak biltzen ditu.
V. titulua, langileriaren kudeaketaren erregimenaren ingurukoa, Arabako Foru Aldundiko eta foru erakunde autonomoen aurrekontu plantillaren osaera zehazten du, bai eta foru aldundiko zein foru erakunde autonomoetako langile funtzionarioen, lan kontratua duten langileen eta behin-behineko langileen ordainsari guztiak.
VI. titulua erakundeen konpromisoei eta Arabako toki erakundeen finantzazioari buruzkoa da.

Xedapen gehigarrietan, beste kontu batzuen artean, tasen zenbatekoak 1,010 koefizientera eguneratzen dira eta hainbat foru arauen aldaketak jasotzen dira. Horien artean, Obra eta Zerbitzuen Foru Plana arautzen duen apirilaren 24ko 14/1997 Foru Arauak, Arabako Tokiko Erakundeak Finantzatzeko Foru Funtsa arautzen duen ekainaren 30eko 19/1997 Foru Arauak eta Arabako Lurralde Historikoko Eko nomia eta Aurrekontu Araubideari buruzko abenduaren 18ko 53/1992 Foru Arauak aipamena merezi dute.

Azkenik, hamahirugarren xedapen gehigarriak epe toki Entitateen luzerako kreditu eragiketentzako araubide juridiko berezia aztertzen du eta hamalaugarren xedapen gehigarria epe motzeko eragiketen ingurukoa da.

I. TITULUA. AURREKONTUEN ONARPENA ETA EDUKIA

1. artikulua. Diru-laguntza onartzea

Arabako Foru Aldundiaren, foru erakunde autonomoen eta foru sozietate publikoen aurrekontuek osatutako Arabako Lurralde Historikoaren 2011ko ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onetsi dira.

2. artikulua. Foru erakundeen Aurrekontu Orokorrak

1. Honakoek osatzen dute Arabako Foru Aldundiaren 2011ko ekitaldirako aurrekontua:
a) Gastuen egoera orria, horren barruan ordainketa kredituak
(2.270.075.935,38 euro) eta konpromiso kredituak (180.466.597,33 euro) daude.
b) Sarreren egoera orria (2.270.075.935,38 euro), bai eta foru arau honetako 4. artikuluan adierazten diren zorpetze eragiketen emaitza.
2. Hauexek dira foru erakunde autonomoen 2011ko aurrekontuaren osagaiak:
2.1. Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen aurrekontua. Ondorengoek osatzen dute:
a) Gastuen egoera orria: 227.504.550,00 euro guztira.

b) Sarreren egoera orria: 227.504.550,00 euro guztira. Finantzaketarako barne transferentziak ere idatz zati honetan sartzen dira: 142.182.655,00 euro guztira.
2.2.Gazteen Foru Erakundearen aurrekontuak honako osagaiak ditu:
a) Gastuen egoera orria:. 5.943.165,99 euro guztira.

b) Sarreren egoera orria: 5.943.165,99 euro guztira. Finan -tzaketarako barne transferentziak ere idatz zati honetan sartzen dira:
4.210.167,99 euro guztira.
3. Honakoek osatzen dute foru sozietate publikoen 2011ko ekitaldiko aurrekontua:
3.1. Araba Garapen Agentzia S.A.ren aurrekontua. Ondorengoek osatzen dute:
a) Ustiapen aurrekontua: 10.845.691,96 euro guztira.

b) Kapital aurrekontua: 25.366.006,72 euro guztira.

c) 2012ko ekitaldirako konpromiso kredituak: 5.050.366,28 euro.

3.2 Arabako Kultura Ondare Eraikia Kudeatzeko Sozietate Anonimoaren aurrekontua. Hona osagaiak:
a) Ustiapen aurrekontua: a 4.382.111,18 euro guztira.

b) Kapital aurrekontua: 0,00 euro guztira.

3.3. Arabako Kalkulu Zentroa S.A.ren aurrekontua. Hona osagaiak:

a) Ustiapen aurrekontua: 11.600.000,00 euro guztira.

b) Kapital aurrekontua: 0,00 euro guztira.

3.4. Naturgolf S.A.ren aurrekontua. Ondorengoek osatzen dute:
a) Ustiapen aurrekontua: 1.412.684,00 euro guztira.

b) Kapital aurrekontua: 0,00 euro guztira.

3.5. Arabako Lanak S.A.ren aurrekontuak osagai hauek ditu:
a) Ustiapen aurrekontua: 953.842,78 euro guztira.

b) Kapital aurrekontua: 10.000,00 euro guztira.

3.6. Fernando Buesa Arena S.A.ren aurrekontuak osagai hauek ditu:
a) Ustiapen aurrekontua: 60.000,00 euro guztira.

b) Kapital aurrekontua: 0,00 euro guztira.

3.7.Arabako Ur Agentzia, S.A.ren aurrekontuak osagai hauek ditu:
a) Ustiapen aurrekontua: 510.000,00 euro guztira.

b) Kapital aurrekontua: 0,00 euro guztira.

3.8. Vías de Álava, S.A.U.ren aurrekontuak osagai hauek ditu:
a) Ustiapen aurrekontua: 10.841.007,96 euro guztira.

b) Kapital aurrekontua: 783.667,00 euro guztira.

3.9.Aldalur Araba, S.L.ren aurrekontuak osagai hauek ditu:
a) Ustiapen aurrekontua: 5.000,00 euro guztira.

b) Kapital aurrekontua: 0,00 euro guztira.

3.10. Indesa, S.L.ren aurrekontuak osagai hauek ditu:
a) Ustiapen aurrekontua: 13.269.617,00 euro guztira.

b) Kapital aurrekontua: 4.300.00,00 euro guztira.

4.- Arabako Lurralde Historikoko zergetan eragina duten zerga gastuak 1.058.967.608,00 eurotan balioetsi dira 2011ko ekitaldirako.

3. artikulua. - Indarraldia

1. Aurrekontu Orokorren indarraldia Arabako Lurralde Historikoko Ekonomia eta Aurrekontu Erregimenari buruzko abenduaren 18ko 53/1992 Foru Arauaren 30. artikuluan araututakoa izango da.
2. Merkataritzako erakunde autonomoen, Zuzenbide Pribatuko foru erakunde publikoen eta foru sozietate publikoen ekitaldi ekonomikoa urte naturalarekin bat etorriko da, egindako eragiketen aplikaziorako sortzapen data kontuan hartuta.

II. TITULUA. FINANTZA ERAGIKETAK

4. artikulua. Zorpetzeko baimena

1. 2011ko ekitaldiko aurrekontuaren finantzaketa aurreikuspenak kontuan izanik, Arabako Foru Aldundiari baimena eman zaio ekitaldi horretan 64.805.105,00 euroko zorpetze eragiketak ituntzeko. Arabako Foru Aldundiak aurretik jaulkitako zorraren amortizazio garbia dela eta, dituen betebeharren zenbatekoa 40.955.555,52 euro direnez eta Arabako Lanak, S.A.ren obrei dagozkienak 9.139.988,43 euro direnez, baimendutako zorpetze garbia 14.709.561,05 euro izango dira.

2. Gainerako foru erakundeentzat baimendutako zorpetzearen eta berme ematearen muga 0,00 eurokoa izango da, ondoko paragrafoetan ezarritako salbuespenarekin.

Vías de Álava S.A.U.ren zorpetzea honako foru arauak aintzat hartuta ezartzen da: Gasteiz-Eibar autopista, Arabako tartean, finan -tzatzeko eragiketaren egituraketa ekonomikoari buruzko otsailaren 9ko 5/2004 Foru Araua, 2008rako aurrekontuen gauzatzearen inguruko abenduaren 18ko 22/2007 Foru Araua, eta 2010erako aurrekontuen gauzatzearen (122.000.000,00 euro, 12.000.000,00 euro eta
15.100.000,00 euro hurrenez hurren) inguruko abenduaren 18ko 14/2009 Foru Araua.

Vías de Álava S.A.U. foru sozietate publikoari aurreko idatz zatian ezarritakoaren osagarria den 27.150.000,00 euroko zorpetzea baimentzen zaio. Horrez gain, Arabako Foru Aldundiak baimen osagarri hori sendotzeko edo "Luko tartea, probintziak Gipuzkoarekin duen muga" izenekoaren eraikuntzako gainkostuek eragin duten erreklamazioaren ondoriozko zorra zuzenean jaulkitzeko baimena dauka.

Araba Garapen Agentzia, S.A. foru sozietate publikoari epe luzerako zorpetze eragiketak egiteko baimena eman zaio, hain zuzen ere, 5.000.000,00 euro, eta Arabako Foru Aldundiari bere jardueran ohikoak diren inbertsioetarako eragiketa horiek sendotzeko baimena.

Modu berean, Indesa S.L.ri epe luzerako zorpetze eragiketak egiteko baimena eman zaio, hain zuzen ere, 4.300.000,00 euro eta Arabako Foru Aldundiari eragiketa horiek sendotzeko baimena.
3. 2011ko Aurrekontua Gauzatzeari buruzko abenduaren 17ko 14/2009 Foru Arauak Arabako Foru Aldundiari aitortutako zorpetze baimenari dagokionez, ekitaldi horretan xedatu gabe geratu dena, aurreko ekitalditik datozen eta 2011ko ekitaldian sortuko diren kreditu eragiketak finantzatzeko erabiliko da. Horrela, sartuko diren kredituen eta horien finantzaketaren arteko oreka lortuko da.

Fernando Buesa Arena handitzeko 2010eko Aurrekontuen Gauzatzeari buruzko abenduaren 17ko 14/2009 Foru Arauaren 6. paragrafoko 3. idatz zatiko 4. artikuluan aipatzen den zorpetze eta sendotze baimena ekitaldi horren formalizatu gabeko eta sendotu gabeko zatian aplikatuko da, obra horren finantzazioa bermatze aldera.
4. Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Sailak diruzaintzako unean uneko zailtasunei erantzuteko behar diren finantza eragiketak egin ahal izango ditu. Eragiketa horien saldo biziak inoiz ezingo du gainditu Arabako Lurralde Historikoko Aurrekontu Orokorretako diru sarrera arrunten ehuneko 10.
5. Foru sozietate publikoek Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuaren baimena beharko dute diruzaintzako unean uneko zailtasunei erantzuteko behar diren finantzazio eragiketak egin ahal izateko.

5. artikulua. Zorpetze eragiketen araubidea

1. Hauexek dira Ogasun, Finantza eta Aurrekontuetarako foru diputatuaren eginkizunak:

a) Foru arau horren babespean gauzatzen diren epe labur eta luzerako zorpetze eragiketen interes tasa, epea, baldintzak eta bestelako ezaugarriak finkatzea. Hala badagokio, eragiketa horiek gauzatu egingo ditu, Arabako Foru Aldundiaren ordezkari den aldetik.

b) Aurreko aurrekontu ekitaldietan egindako zorpetze eragiketak berriz finantzatzea, amortizatzea edo ordezkatzea, betiere, Arabako Foru Aldundiaren finantzetan edo finantza merkatuetan izandako aldaketen ondorio badira.
c) Zor publikoaren jaulkipenetako baldintzak aldaraziko dituzten edo horien kostua hobetzea helburu duten trukaketak, bihurketak, luzapenak, finantza trukeak edo bestelako eragiketak ituntzea. Izan ere, horrelako eragiketa guztiak itundu egin beharko dira: bai aurretik dauden zorpetzeak, bai foru arau honen ondorioz sortuko direnak.

2. Arabako Foru Aldundiak hamabi hilabetetik gorako ordainketa epean egindako zorpetze eragiketa guztien berri emango die Biltzar Nagusiei.

6. artikulua. Beste finantza eragiketa batzuen araubidea

1. 2011ko ekitaldian zehar diruzaintzaren kudeaketa hobetzeko asmoarekin, Arabako Foru Aldundiak beharrezko irizten dituen finantza eragiketa guztiak itundu ahal izango ditu kapital merkatuan horretarako dauden bideak erabiliz.
2. Aurrekontua finantzatzea helburu ez duten finantza eragiketak Ondare Kontabilitatean baino ez dira jasoko. Hala ere, lortutako etekin garbiak edo sortutako gastuak aurrekontuetan sartuko dira.

3. Arabako Foru Aldundiak egindako finantza eratorrien eragiketak Ondare Kontabilitatean sartuko dira.

III. TITULUA. AURREKONTU KREDITUEN ETA HORIEN ALDAKETEN ARAUBIDEA

7. artikulua. Kredituen izaera

1. Onetsitako kredituak muga jakinekoak eta lotesleak dira.

2011ko ekitaldian, lotura mailak honakoak izango dira:
a) Kapitulu maila, langile gastuei dagozkien kredituetan.

b) Programa eta Kapitulua: ondasun arrunt eta zerbitzuen eros-ketari, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Sailaren interesei eta finantza pasiboen aldakuntzari dagozkien gastuetan.

c) Programa eta Artikulua: transferentzia eta dirulaguntza arrunt eta kapitalekoei, inbertsio errealei eta finantza aktiboen aldakuntzari dagozkien gastuetan.
2. Hala ere, Arabako Lurralde Historikoaren Ekonomia eta Aurrekontu Erregimenari buruzko abenduaren 18ko 53/1992 Foru Arauko 47.4. artikuluan aipatzen direnez gain, honakoak ere lotesleak izango dira kasuan kasuko desagregazio mailarekiko: diru sarrerei lotutako gastuak ordaintzeko kredituak eta dirulaguntza izendunei eta banakatuei dagozkienak.
3. Foru sozietate publikoen aurrekontuetako gastuen egoera orrietan jasotako ordainketa kredituak muga jakinik gabekoak izango dira, ondoren adieraziko direnak izan ezik. Beraz, kasuan kasuko erakundeak bere jarduerak aurrekontu ekitaldian izango duen bilakaerari buruzko aurreikuspenak egingo ditu.

Transferentzia eta dirulaguntzetarako (arruntak nahiz kapitalekoak) ordainketa kredituak muga jakinekoak izango dira beti.

4. Kredituen lotura maila edonolakoa dela ere, gastuaren zenbatekoa eta kredituetan izandako aldaketak biei dagozkien aurrekontu azpiatal edo partidetan sartuko dira.

8. artikulua. Konpromiso kredituak

1.Sail bakoitzeko konpromiso kredituen banaketan ezingo dira ondoren zehaztutakoak baino aldaketa gehiago egin:

a) Gastu arruntei dagokienez, hurrengo urteetarako esleitutako kredituen zenbatekoa, urte bakoitzean, ezingo da izan hasierako ekitaldian eragiketa arruntetara bideratutako kredituen zenbatekoa baino

ehuneko 60 handiagoa. Lehen kapitulua eta erakunde konpromisoak salbuetsita geratzen dira, ordea.
b) Kapital eragiketen kasuan muga ehuneko 60koa izango da mota bereko hasierako kredituekiko, eta horretan ez da inolako salbuespenik izango.
2. Aurreko paragrafoetan ezarritakoaren aldean bereziak direnez, salbuetsita geratzen dira obrak, proiektuak edota inbertsio programak eta hitzarmenak, betiere uneko ekitaldiko aurrekontuan islatuta badaude.
3. Konpromiso kredituei dagozkien ordainketa kredituak murriztuz gero, indargabetuta geratuko dira berehala, honako kasu honetan izan ezik: Ekonomia eta Aurrekontu Araubideari buruzko abenduaren 18ko 53/1992 Foru Arauko 75.2. artikuluko a) eta/edo b) idatz zatietan adierazitako eragiketak egiten direnean -bai kontabilitate egokitzapenen ondorio direnean, bai urterokoen birbanatzeen ondorio direnean-.
4. Konpromiso kredituen zenbatekoetan gero izan daitezkeen aldaketak ez dira loturik egongo 53/1992 Foru Arauko 57. artikuluko aldaketa araubideari.

9. artikulua. Kreditu Transferentzien Araubidea

1. Kreditu transferentzien araubideak Arabako Lurralde Historikoko Ekonomia eta Aurrekontu Araubideari buruzko abenduaren 18ko 53/1992 Foru Arauko 57. artikuluan xedatutakoa bete behar du. Lotura araubide horren arabera, programa baten barruan ezingo dira aplikatu batera aipatutako foru arauko 57.2 artikuluko d) eta e) arauak.

2. Hainbat programaren arteko eragiketa arruntetan kreditu transferentziak egin ahal izango dira.
3. Jatorriz 6. kapituluari ("Inbertsio errealak") eta 7. kapituluari ("Kapital transferentzia eta dirulaguntzak") dagozkien ordainketa kredituen transferentziek eta 2. kapituluari ("Ondasun arrunten eta zerbitzuen erosketa") eta 4. kapituluari ("Transferentzia eta dirulaguntza arruntak") dagozkien ordainketa kredituen transferentziek ezingo dute gainditu hasierako aurrekontuetan 6. eta 7. kapituluetarako finkatutako kopuruen baturaren ehuneko 2.
4.Foru Aldundiari dagokionez, I. kapituluko ("Langile gastuak") gastuak ordaintzeko kredituen inguruko kreditu transferentziek hauetako bat izan behar dute xede: I. kapitulua bera edo kreditu orokorra.

10. artikulua. Salbuespenak

Honako hauek aurreko artikuluan zehaztutako kreditu transferentzien araubidetik kanpo daude:
a) Honako hornidura transferentziak: Estatuko Kupoa ordaintzeko egindakoak eta, zerga partaidetzak eraginda, Euskal Autonomia Erkidegoari nahiz Arabako Udalei egindako ekarpenen ondoriozkoak.
b) Lehen kapituluko ("Langile gastuak") kredituei dagozkienak.

c) "Finantza kudeaketa" programako kredituen artean egindakoak.
d) Akats materialak gertatzen direnean (izatezkoak eta aritmetikoak), kontabilitate egozpen egokia lortzeko egin beharreko egokitzapen teknikoetatik datozenak. Horrez gain, Kontu Planaren arabera gastuak eta diru sarrerak egoki ez egoztearen ondoriozkoak ere bai.

e) Kreditu orokorreko programaren kredituetan eragina dutenak, bai jatorrian, bai helburuan.
f) Administrazioa berrantolatzearen edo eskumen nahiz zerbitzu berriak bereganatzearen ondoriozkoak.

11. artikulua. Konpromiso kredituen aldaketak

1. Konpromiso kredituei dagozkien ordainketa kredituak gainerako ordainketa kredituen transferentzien araubideari berari lotuta egongo dira.
2.Diputatuen Kontseiluak baimendutako konpromiso kredituak urtekoetan aldatu eta banatu ahal izango ditu, baldin eta gastuek hala eskatzen badute. Nolanahi ere, ezin izango da konpromiso kreditu osoa gainditu.

Aurreko paragrafoan xedatutakoaren ondorioetarako, "konpromiso kreditu osoa" aurrekontuetako epigrafe bakar bati buruzkoa da.

12. artikulua. Kreditu aldaketak baimentzeko eskumena duten organoak
1. Kudeaketa zentralizatuko kredituetan eragina duten kreditu transferentziak Diputatuen Kontseiluak onartu beharko ditu, betiere kreditu horiek zentralizatu gabeko partidetarako izanez gero.

2. Arabako Ekonomia eta Aurrekontu Araubideari buruzko abenduaren 18ko 53/1992 Foru Arauko 63.2. artikuluari jarraiki, Diputatuen Kontseiluak konpromiso kreditu bakoitzaren zenbateko osoaren ehuneko 10 aldatu ahal izango du, gehienez. Muga hori zenbateko horren ehuneko 20ra arte igo ahal izango da, aldaketak obra kontratuen ondorioz egokitzen direnean, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legearen 217.4 artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

3. Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuak edonoiz egin ahal izango ditu foru arau honetako 10. artikuluko d) eta f) idatz zatietan zehaztutako aurrekontu aldaketak.

13. artikulua. Kreditu aldaketen arloan jarraitu beharreko prozedura
1. Foru Sailek egiten dituzten transferentzia eskabideek honako baldintza hauek bete beharko dituzte, baldin eta transferentzia horiek jatorriz Kreditu Orokorreko programakoak badira eta 1. kapituluari eragiten ez badiote:
a) Eskabidea egin duen foru sailak honakoak frogatu beharko ditu: batetik, aurrekontuko zuzkidura handiagoa behar duela eta, bestetik, bere kredituen bidez ezin diola kasuan kasuko kopuruari aurre egin.
b) Horretarako, transferentzia eskabidearekin batera, kasuan kasuko gastu programaren beharren analisia ere aurkeztu beharko du, eta aurrekontua gauzatzeak ezarritako helburuekiko nolako desbideratzeak izan dituen azaldu. Horiez gain, sail horren kredituen burutzapen aurreikuspenei buruzko azterlana ere aurkeztuko du.
2. Erabilera libreko ordainketa kredituak finantzatzea helburu duten aurrekontu aldaketak bideratzeko, kasuan kasuko aldaketarekin batera izapidetuko den espedienteari dagokion dokumentazioa aurkeztu beharko da. Halaber, erabilera libreko aurreko kreditua zertarako erabili zen egiaztatuko duten agiriak ere aurkeztuko dira.

3. Gastu zentralizatuetan eragina duten kreditu transferentziak bide-ratzeko, ezinbestekoa izango da horien organo kudeatzailearen onarpena izatea.

14. artikulua. Kreditu gaikuntzak

1.Ekarpenerako eskubide edo konpromisoaren aitorpen formala eginez gero, gaikuntzak eskuratuko dira Arabako Lurralde Historikoko Ekonomia eta Aurrekontu Araubideari buruzko abenduaren 18ko 53/1992 Foru Arauko 64. artikuluaren a) eta e) idatz zatietan zehaztutako kasuetan.
2. Eskubidea aitortuz gero, Arabako Lurralde Historikoko Ekonomia eta Aurrekontu Araubideari buruzko abenduaren 18ko 53/1992 Foru Arauko 64. artikuluko b), c), d) eta f) idatz zatietan zehaztutako gaikuntzak eskuratuko dira.
3. Nolanahi ere, dena delakoa diru-sarrera, Diputatuen Kontseiluak izango du gaikuntzak egiteko eskumena.

15. artikulua. Foru arauaren eranskinak

1. Arabako Lurralde Historikoaren Ekonomia eta Aurrekontu Araubideari buruzko abenduaren 18ko 53/1992 Foru Arauko 50. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, foru arau honetako I. eranskinean ageri diren kredituak handigarriak dira.
2. Konpromiso kredituen egoera II. eranskinean zehazten da.
3. Diru sarrerei lotutako gastuen egoera III. eranskinean jasotzen da.
4. Arabako Lurralde Historikoko Dirulaguntzei eta Transferentziei buruzko otsailaren 7ko 3/1997 Foru Arauaren 7.2. artikuluari dagokionez, dirulaguntza izendunak eta banakakoak izango dira foru arau honen
IV. eranskinean jasotzen direnak.

16. artikulua. "Inbertsioak toki erakundeetan" programaren barne dauden kredituak sartzea

"Inbertsioak toki erakundeetan" programan sartutako kredituetan murrizketaren bat gertatuz gero, zenbatekoaren adinako igoera finkatu ahal izango da programa horren urteko kredituetan.

IV. TITULUA. AURREKONTUEN KUDEAKETA ETA KONTROLA

17. artikulua. Gastua baimentzea eta antolatzea

1. Arabako Foru Aldundiaren Antolaketa, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoari buruzko abenduaren 18ko 53/1992 Foru Arauan xedatutakoaren ondorioetarako, honako hauek baimendu eta antolatuko dituzte eragiketa arrunt eta kapitalekoen gastuak:
a) Eragiketa bakoitzeko zenbatekoa 150.000,00 eurotik beherakoa denean, foru diputatuek.
b) Zenbatekoa 300.000,00 euro baino gehiago ez denean, diputatu nagusiak, sail bateko foru diputatu titularrak proposatu ondoren.

c) Zenbatekoa 300.000,00 eurotik gorakoa denean, Diputatuen Kontseiluak, sailen bateko foru diputatu titularrak proposatu ondoren.

2. Eragiketa bakoitzeko eta "Justifikatu beharreko ordainketen" kontzeptuan ordain daitekeen gehienezko kopurua 50.000,00 euro izango da, honako kasu hauetan izan ezik:
a) Hartzaileak sektore publikoko erakunde, organismo eta entitateak dituzten ordainketak.
b) Nahitaezko desjabetzeko espedienteen ondoriozko ordainketak.
c) Diputatuen Kontseiluak salbuespen modura baimentzen dituen bestelako ordainketak.

Arabako Foru Aldundiak, hilero, aurreko c) letran adierazitako ordainketa baimenen berri emango die Biltzar Nagusiei, eta honako alderdi hauek jasoko dira: hartzailea eta zenbatekoa eta ordainketaren azalpena.

18. artikulua. Diruzaintzako aurrerakinak

1. Diputatuen Kontseiluak, salbuespen gisa, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuaren proposamenez, atzeratu ezinezko gastuei aurre egiteko diruzaintzako aurrerakinak emateko aukera izango du. Aurrerakin horiek ezingo dute gainditu ekitaldi bakoitzeko aurrekontua gauzatzeko foru arauan baimendutako kredituen ehuneko 1.
2. Diruzaintzako aurrerakinek aurrekontuen babesa izango dute, eta horrelaxe jasoko da, gainera, aurrerakina eman den ekitaldiko aurrekontuetan.
3.Diruzaintzako aurrerakin horien finantzaketa Arabako Lurralde Historikoko Ekonomia eta Aurrekontu Araubideari buruzko abenduaren 18ko 53/1992 Foru Arauaren III. tituluko bosgarren kapituluan xedatutako prozedurei jarraiki egingo da.
4.Aurrerakinen finantzaketarako kreditu gehigarririk behar izanez gero, ezinbestekoa izango da Diputatuen Kontseiluak, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuak proposatuta, kasuan kasuko foru arauaren proiektua onartzea eta, ondoren, Biltzar Nagusietara eramatea.

19. artikulua. Urteko Finantza Plana

Foru erakunde autonomoen eta foru sozietate publikoen aldeko transferentziak Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Sailaren Urteko Finantza Planean aurreikusitakoari jarraiki egingo dira.

20. artikulua. Kudeaketa edota hitzarmen kredituak

Aurrekontu ekitaldian zehar, kudeaketa kredituak finkatzeko aukera egongo da, betiere foru aldundiari dagokion ekarpena aurrekontuko ordainketa kredituen bidez finantzatzen bada.

21. artikulua. Elkarrekin finantzaturiko gastuak

Zenbait kredituren finantzaketa baliabideen bilakaera aurreikusitakoa baino txikiagoa izanez gero, Diputatuen Kontseiluak, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko diputatuaren proposamenez, aurrekontuetako gastuen egoeran egin beharreko doikuntzak itunduko ditu. Doikuntza horiek Arabako Lurralde Historikoko Ekonomia eta Aurrekontu Araubideari buruzko abenduaren 18ko 53/1992 Foru Arauko 66. artikuluak baliogabetze murrizketez xedatutakoaren arabera egingo dira.

22. artikulua.Gastua gauzatzearen mugak

1. Diputatuen Kontseiluak, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuaren proposamenez, kredituak atxikiz gastuari eusteko erabakia har dezake, egoera ekonomikoak hala eskatzen duenean.
2. Aipatutako kredituak emanez gero, atxikipenetarako aurreikusitako izapide berberak egingo dira.

23. artikulua.Kontrol ekonomikoa

1.Indarrean dagoen araudiak ezartzen dituen esku hartze eta kontu ikuskaritza lanetarako, Arabako Foru Aldundiak, nahi izanez gero, kanpoko laguntza eta baliabideak har ditzake.

2. Foru erakunde autonomoetan, ekonomia, finantza eta kudeaketa kontrolak, kontrol ekonomikoa eta zergen kontrola ordezkatuko du. Salbuespena abenduaren 18ko 53/1992 Foru Arauaren 75.2. artikuluaren a) edota b) idatz zatietan aipatutako eragiketen gauzatzea da. Foru arau hori Arabako Lurralde Historikoko Ekonomia eta Aurrekontu Araubidearen ingurukoa da, zehazki, kontratazioei eta dirulaguntzen emakidari dagozkien gastuen espedienteei buruzkoa.

V. TITULUA. LANGILERIAREN KUDEAKETA

24. artikulua. Arabako Foru Aldundiaren eta fo,ru erakunde autonomoen aurrekontu plantilla
1. Arabako Foru Aldundiko eta foru erakunde autonomoetako 2011ko ekitaldiko aurrekontu plantilla ekitaldi horretarako Arabako Aurrekontu Orokorretako langileriari buruzko eranskinetan ageri da.

2. 2011ko ekitaldian, lanpostuen zerrenda aldatzeko espedienteak honako kasu hauetan baino ez dira onartuko: gastu gehikuntzarik sortzen ez denean, edo sortuz gero, kasuan kasuko gehikuntza bestelako lanpostuetarako kredituak murriztuz konpentsatu beharko da.
3. Aurreko mugak ez du eraginik izango epailearen aginduz edo beste eskumen batzuk eskuratzearen ondorioz sortutako edo aldatutako lanpostuetan.
4. Bete gabeko lanpostuetarako kredituen soberakinak beste lanpostu batzuk edo aldi baterako programetarako langileak ordaintzeko erabiliko dira, betiere, horiek beharrezkoak direnean, zerbitzuek behar bezala funtziona dezaten.
5. Bitarteko langileekin bete beharreko lanpostuak, aurrekontuetan horrela onartutakoak, antolakuntzako unitateak behar bezala funtzionatze aldera ezinbestekoak diren lanpostuetara mugatuko dira.
6. Halaber, zerbitzu eginkizuneko lan horiek salbuespen izaera izango dute: lanpostu bati espezifikoki esleitu gabeko lanek, edo lanpostuetako titularrek aldi batez egin ezin dituzten eginkizunak zerbitzu eginkizunean egiteak. Behin-behineko programak aurrera eramateko izendatzen diren bitarteko funtzionarioek ere salbuespen izaera izango dute. Azken horien kasuan, salbuespen gisa egiten diren izendapenak urtaroko beharrei aurre egiteko izendatuko dira eta, behin-behineko epe hori amaitzean, izendapenak bertan behera geldituko dira, besterik gabe, inolako luzapenik gabe.

25. artikulua. Langileen kredituak

1. Arabako Foru Aldundiko eta foru erakunde autonomoetako langile funtzionarioen, lan kontratua duten langileen eta behin-behineko langileen ordainsari guztiak, 2011rako ez du igoerarik izango, beraz, 2010. urteari dagozkionak mantenduko dira.
2. Aurreko idatz zatian esandakoaz gain, ordainsarietan egokitzapen bereziak egin ahal izango dira salbuespen gisa, betiere ezinbestekoak direnean, lanpostuen edukiagatik, programa bakoitzari esleitutako langileen kopuruaren aldaketagatik edo programari ezarritako helburuen betetze mailagatik.

3. Diputatu nagusiari, foru diputatuei eta Arabako Foru Aldundiko eta foru erakunde autonomoetako zuzendariei dagozkien ordain-sariek ez dute igoerarik izango 2011. urtean, beraz, 2010. urteari dagozkionak mantenduko dira. Nolanahi ere, ordainsariek Arabako Foru

Aldundiko goi kargudunen eta behin-behineko langileen araubidea arautzen duen 4/2000 Foru Arauan xedatutakoarekin bat egingo dute.

4. Behin-behineko langileen ordainsariak kasu bakoitzean berdintzat jotzen diren funtzionario lanpostuen berberak izango dira edota, hala badagokio, lanpostuen sailkapen orokorraren arabera finkatuko dira.

26. artikulua. Langileen gastuen fiskalizazioa

1. Arabako Foru Aldundiko eta foru erakunde autonomoetako langileen gastuen fiskalizazioa dagozkion nominei kontuak hartuz egingo da. Fiskalizazio hori ondorengoa eta berehalakoa izango da: Arabako Foru Aldundikoa nominak ordaindu eta hurrengo hamar egunetan egingo da; foru erakunde autonomoetakoa, berriz, horren ondoren.

2.Lanpostuak betetzeko, bitarteko funtzionarioen nahiz programako bitarteko funtzionarioen izendapenak egiteko, zerbitzu eginkizunak onartzeko, lanpostuak sortu nahiz aldatzeko, eta, oro har, Arabako Foru Aldundiaren Administrazio Orokorrean zein foru erakunde autonomoetan gastua handitzea dakarren edozer egiteko, beharrezkoa izango da horren aldeko fiskalizazio txostena. Honako hauek ez dute baldintza hori bete behar: presakako ordezkapenek eta bi hilabete baino gutxiagorako diren ordezkapenek. Horietan, ondorengo eta berehalako fiskalizazioa egingo da.

3.Foru erakunde autonomoek Foru Administrazioaren Sailari egindako langile kontratazioen berri eman beharko diete beti, lanpostu zerrendetan definitutako lanpostu finko edo bitartekoei eta langile finkoen aldi baterako ordezpenei dagozkienak izan ezik.

VI. TITULUA ERAKUNDE KONPROMISOAK

28. artikulua. Erakunde konpromisoak

Foru arau honi dagozkion ondorioetarako, honakoak hartuko dira erakunde konpromisotzat: batetik, Arabako Ekonomia eta Aurrekontu Araubideari buruzko abenduaren 18ko 53/1992 Foru Arauaren 23. artikuluan bildutako betebeharrak eta, bestetik, Arabako Biltzar Nagusien finantzaketaren ondoriozkoak.

29. artikulua.Toki erakundeen finantzaketa

1. Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Ituna onartzen duen maiatzaren 23ko 12/2002 Legearen 51. artikuluan aipatzen diren itundu gabeko zergetan udalek izango dituzten partaidetzen zenbatekoak Estatuko Administrazioak igortzen dituenenak eurak izango dira, eta hark igortzen dituen maiztasun berarekin aginduko dira.

2. Toki Erakundeak Finantzatzeko Foru Funtsari 194.111,490,00 euroko aurrekontua ezarri zaio, 2011ko ekitaldiari dagokion urteko guztizko finantzaketa gisa. Kalkulua baliabideak banatzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontuak finantzatzeko foru aldundiek egin beharreko ekarpenak zehazteko 2007-2011 aldian aplikatuko den metodologiari buruzko martxoaren 23ko 2/2007 Legeko laugarren xedapen gehigarrian ezarritakoari jarraiki egingo da.

3. Obra eta Zerbitzuen Foru Planari. 13.732.550,00 euroko aurrekontua ezarri zaio, 2011ko ekitaldiari dagokion urteko guztizko finantzaketa gisa, martxoaren 23ko 2/2007 Legeko laugarren xedapen gehigarrian xedatutakoari jarraiki.
4. Horrez gain, eta aurrekontuak gauzatzeko foru arauetan jasotako zenbait baimen oinarritzat hartuta, 36.761.020,76 euroko aurrekontua ezartzen da, "Toki Erakundeen Inbertsioak" programaren barruan gertatutako bajetatik datorrena.

LEHEN XEDAPEN GEHIGARRIA

1.2011ko ekitaldirako, Arabako Lurralde Historikoko Ondareari buruzko otsailaren 23ko 5/1998 Foru Arauko 44. artikuluan adierazitako zenbatekoa 200.000 euro izango da.

2.2011ko ekitaldirako, Arabako Lurralde Historikoko Ondareari buruzko otsailaren 23ko 5/1998 Foru Arauko 49. artikuluan adierazitako zenbatekoa 400.000 euro izango da.

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

"2006/2016 Hondakinen Plana"/"Garapenerako Lankidetza" eta "Naturguneak. Parkeak" programei loturiko kredituen lotura maila programa eta azpiprograma izango da, hurrenez hurren.

HIRUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

1. 2011ko ekitaldian zehar 20.000 euroko kopurua gainditzen ez duten edo administrazio publikoak hartzaile dituzten dirulaguntza eta transferentzien ordainketei euren araudi erregulatzailean aurreikusitako mugak ez zaizkie aplikatuko.
2. Ekonomia eta Aurrekontu Araubideari buruzko abenduaren 18ko 53/1992 Foru Arauko 131 h) artikuluak aipatzen duen kopurua
60.000 eurotan finkatu da, 2011ko ekitaldirako.

LAUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

1. Arabako Foru Aldundiaren sailek kudeatzen dituzten Arabako Foru Ogasunaren zerga tasetatik kopuru finkoa dutenak oinarrian ehuneko batek zehazten ez duelako edo oinarria diru unitateetan balioetsita ez dagoelako igo egingo dira 2010. urtean eskatzen zen kopuruari 1,010 koefizientea aplikatuta, 7. idatz zatian xedatutakoa eragotzi gabe. Igoera honek 2011ko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Aurreko paragrafoan ezarritakoaren salbuespenak dira bosgarren, seigarren, zazpigarren, zortzigarren, bederatzigaren eta hamaseigarren xedapen gehigarrietan aurreikusitako tasak.
2. Aurreko idatz zatian ezarritako koefizienteen emaitza diren tasak hamarrekotara biribildu daitezke, gora zein behera.

3. 1. idatz zatian ezarritakoaren kaltetan izan gabe, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru foru aldundien arteko koordinazioa mantentze aldera, gai horretan eskumena duen saileko foru diputatuari tasen zenbatekoa aldatzeko baimena ematen zaio, hau da, ehizarako eta arrantzarako baimen autonomikoak emateagatik ezarrita dauden tasen zenbateko aldatzeko baimena, betiere, 2011ko ekitaldiko behin betiko zenbatekoa onartu ondoren.
4. Nekazaritza eta abeltzaintzako laborategietan saiakuntzak eta analisiak egiteko tasa.

Hobari hauek ezarri dira:
* Abere edo landare osasuneko kanpainekin eta nekazaritza edo abeltzaintzako ekoizpen programekin zerikusia duten lagin mota guztiekin analisiak egiteko tasen ehuneko 50, betiere, laginak Arabako Nekazaritza Ustiategien Erregistroan inskribaturik dauden nekazaritza ustiategietatik badatoz, eta analisiak eskatzen dituena arestian aipatutako kanpaina edo programa horietan parte hartzeko baimena duen teknikari eskuduna bada.
* Nekazaritza Sailarekin lankidetza hitzarmenak edo zerbitzu kontratuak dituzten kooperatiba, elkarte eta bestelako erakundeek eskatzen dituzten analisi mota guztiak egiteko tasen ehuneko 75.

5. Euskal Autonomia Erkidegoko ehiza edota arrantza lizentziak emateko tasa.

2011ko ekitaldian ez dute tasa hau ordainduko 65 urtetik gorakoek eta pentsiodunek.
6. Arabako Lurralde Historikoko arrantza esparruetan amuarrainak eta karramarroak harrapatzeko baimenak.

Arabako arrantza esparruetan amuarrainak eta karramarroak harrapatzeko baimena lortzeko sortutako tasen ehuneko 50eko hobaria emango zaie Euskal Herriko Arrantza eta Casting Federazioko kideak direla frogatzen duten arrantzaleei.
7.Aurreko idatz zatietan esandakoa gorabehera, 2011. urtean 2010erako ezarritako zenbatekoa mantenduko da hurrengo tasetan:

a) Zergen inguruko beharrak betetzearekin erlazionatutako inprimakiak edo agiriak egiteko tasak.

b) Ondasun higiezinen katastroei lotuta dauden kartografia agiriak emateko tasa.
c) Katastroko egiaztagiria egiteko tasa.

BOSGARREN XEDAPEN GEHIGARRI

2011ko urtarrilaren 1etik aurrera eta zehaztu gabeko indarraldiarekin, Arriagako San Juan Ermitan, izaera soziala, hiritarra eta erlijiosoa duten ekitaldiak egiteko zerbitzua eskaintzeagatik ordaindu beharreko tasa arautzen duen araudia onartzen da.

"1. artikulua.- Xedea

Tasa horren helburua honako hau da: Arriagako San Juan Ermitan behin-behineko erabileraren lagapenaren zerbitzua eskaintzea, Arabako Lurralde Historikoan bizi diren pertsona fisikoek eta juridikoek izaera soziala, hiritarra eta erlijiosoa duten ekitaldiak egin ditzaten, hala nola, ezkontzak, urteurreneko mezak, jaunartzeak eta antzerako ekitaldiak.

2. artikulua.- Zerga egitatea

1. artikuluan aipatutako ekitaldiak egiteko Arriagako San Juan Ermitan behin-behineko erabileraren lagapenaren tasaren zerga egitatea osatzen du.

3. artikulua.- Subjektu pasiboak

Tasa horren subjektu pasiboak ekitaldia egiteko eskatzen dutenak izango dira. Edonola ere, Arabako Lurralde Historikoan bizi diren pertsona fisikoak eta juridikoak izango dira.

4. artikulua. Salbuespenak, hobariak eta murrizketak

Biltzar Nagusiek, Arabako Foru Aldundiak eta foru erakunde autonomoek ez dute tasa hori ordaindu beharko.

5. artikulua.- Zerga kuota

Aplikatuko den tarifa 160 eurokoa izango da ekitaldi bakoitzeko.

6. Artikulua. -Sortzapena

1.Ekitaldia egiteko eskaera egiten den momentuan tasa sortuko da.
2.Tasa autolikidazioaren bitartez ordainduko da ekitaldia egiteko dagokion eskaera aurkezterakoan, helburu horretarako egingo den ereduaren arabera. Eskaera ez da izapidetuko ez bada egiaztatzen kasuan kasuko ordainketa egin dela.
3.Eskaera egin eta gero eta ekitaldia egin aurretik, eskatzaileek ekitaldia ez egitea erabakitzen badute, sartutako zenbatekoaren ehuneko 50a itzuliko zaie.

7. artikulua.- Kudeaketa arauak

1.Ekitaldia egin nahi duten pertsonek honako agiriak aurkeztu beharko dituzte, ekitaldia egin nahi den eguna baino 30 egun lehenago gutxienez, Arabako Foru Aldundiko Erregistro Orokorrean, Protokolo eta Harreman Publikoen Zerbitzura zuzenduta:

- Ermitaren erabilera eskatzen duten pertsonek sinatutako eskaera inprimakia, ekitaldiaren arduradunak diren pertsonen edo pertsonaren datu pertsonalak eta harremanetan jartzeko datuak adieraziz.
- Ekitaldiaren arduradun gisa adierazitako pertsonen NANaren fotokopia.
- Autolikidazioaren bitartez ordaindutako tasaren ordainketaren frogagiria.

Xedapen Iragankorra

Ekitaldia egiteko eskakizuna araudi hau indarrean egon aurretik aurkeztu bada ez da tasa ordaindu beharko."

SEIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

2011ko urtarrilaren 1etik aurrera eta zehaztu gabeko indarraldiarekin, Arabako Foru Aldundiak eta bere sozietate publikoek emandako ingurumenaren inguruko informazioa eskuratzeko tasa arautzen duen araudia onartzen da.

"1. artikulua.- Zerga egitatea

Arabako Foru Aldundiak edo haren sozietate publikoak agiriak kopiatzeak eta bidaltzeak tasaren zerga egitatea osatzen dute, edozein euskarri erabilita eta foru aldundiaren agiri funtsetan eskuragarri dagoen ingurumenari buruzko informazioarekin, betiere, jarduera horren eskaera borondatezkoa ez denean edo sektore pribatuak eskaintzen edo egiten ez duenean.

2. artikulua.- Subjektu pasiboa.

Zerga egitatea osatzen duen ingurumenari buruzko informazioa eskatzen duten pertsona fisikoak edo juridikoak, bai eta Arabako zergei buruzko otsailaren 28ko 6/2005 Foru Arauaren 35.3. artikuluak aipatzen dituen erakundeak ere, tasaren subjektu pasiboak dira.

Honako jarduerek ez dute tasa ordaindu beharko: eskatutako informazioa in situ aztertzea eta informazioa eskuratzeko eta ingurumenaren arloan justiziara heltzeko eskubidea arautzen duen 27/2006 Legearen 5.3.c) artikuluak ezarritakoari jarraiki sortutako eta mantendutako edozein zerrenda edo erregistro kontsultatzea.

3. artikulua.- Sortzapena.

Tasa ingurumenari buruzko informazioa eskatzen den unean sortuko da. Hala ere, eskatzen den zenbatekoa ordaindu dela egiaztatu arte, informazioa ez da izapidetuko.

Eskaera egiten den momentuan zenbateko galdagarria ezin denean zehaztu, ustezkoa izango duen gordailu bat eskatuko da, burutuko den likidazioaren erreserba gisa, hurrengo idatz zatian zehaztutako kasuetan gordailua itzultzearen kaltetan izan gabe.

Tasaren edo aurretiazko gordailuaren zenbatekoa itzuliko da subjektu pasiboari egotzi ezin zaizkion arrazoiak direla eta, zerga egitatea egiten ez denean.

4. artikulua.- Salbuespenak.

a) Salbuespen subjektiboak.

Honako kasu hauek ez dute tasa ordaindu beharko: erakundeen eta Arabako Foru Aldundiaren barne dauden organoen artean edota beste administrazio publikoen erakundeen eta organoen artean egindako ingurumenari buruzko informazio emateak. Administrazio korporatiboa osatzen duten erakundeak salbuespena dira.
b) Salbuespen objektiboak.

Honako hauek ez dute tasa ordaindu beharko:
1º.DIN A4 formatuan, 20 orrialde baino gutxiagoko kopiak ematea.

2º.Informazioa bide telematikoaren bidez bidaltzea.

5. artikulua.- Kuota.

1. Zerga kuota eman den informazioaren euskarri gisa erabilitako materialen kostuaren eta informazioa bidaltzearen kostuaren arabera zehaztuko den zenbateko finko batek zehaztuko du.

2. Aurreko idatz zatiak aipatzen dituen tarifak edo zenbatekoak honako hauek dira:
2.1.Informazioaren euskarri gisa erabilitako materialen arabera:

* A4 fotokopia zuri beltzean euro bakoitzeko 0,02
* A3 fotokopia zuri beltzean euro bakoitzeko 0,05
* A4 fotokopia kolorean. euro bakoitzeko. 0,30
* A3 fotokopia kolorean euro bakoitzeko. 0,60
* CD baten kopia euro bakoitzeko. 2,30
* DVD baten kopia euro bakoitzeko. 3,35
* Diskete baten kopia.euro bakoitzeko 1,00
2.2. Emandako informazioa bidaltzearen kostuaren arabera, pisuari dagokionez:
* 20 gramora arte 3,15 euro.
* 100 gramora arte 3,25 euro.
* 200 gramora arte 3,90 euro.
* 350 gramora arte 4,30 euro.
* Kilogramo batera arte 5,25 euro.
* 2 kilogramora arte 7,20 euro.
3.Aurreko kuantifikazio elementuak aplikatzearen ondoriozko zenbatekoen ezarpena eta aldaketa Ingurumen Sailaren foru aginduaren bitartez egin behar da. Agindu horrekin batera Arabako Lurralde Historikoaren tasei eta presio publikoei buruzko azaroaren 20ko 64/1989 Foru Arauaren 20.1. artikuluan ezarritakoari jarraiki egindako ekonomia eta finantza memoria bat egin behar da.

6. artikulua.- Kudeaketa

1. Tasa autolikidazio araubidean eskatuko da. Horretarako, ingurumen arloko sail eskudunak helburu horrekin emango duen

inprimakia bete behar da eta zenbatekoa eskaera aurkezten den momentuan ordaindu behar da.
2. Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4. artikuluak aipatzen dituen bideetatik jasotako idazkiak, ez badaude behar bezala ordainduta, behin-behinean onartuko dira baina ez dira izapidetuko hutsune hori konpondu arte. Horretarako, interesdunari eskatuko zaio, hamar eguneko epean, dagozkion kuotak ordaintzeko eta ohartaraziko zaio epe hori pasatzen bada eta ez badu ordainketarik egin, idazkiak ez aurkeztutzat emango direla eta eskaera artxibatuko dela.

3. Eskaera egiten den momentuan zenbateko galdagarria ezin denean zehaztu, 3,45 euroko gordailua eskatuko da (horren baliokidea 21 kopia zuri beltzean, A4 formatuan, eta 20 gramo baino gutxiagoko pisua duen informazioa bidaltzeak duten kostua dira). Gordailu hori ustezkoa izango da egingo den likidazioa aurrera eraman arte. Hurrengo idatz zatietan aurreikusten diren kasuetan gordailua itzuliko da.
4. Tasaren edo aurretiazko gordailuaren zenbatekoa itzuliko da subjektu pasiboari egotzi ezin zaizkion arrazoiak direla eta, zerga egitatea egiten ez denean.

Tasa ordaintzea Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Sailak baimendutako gordailu entitatean eskudiruan egindako diru sarrera baten bitartez egingo da. Kasu horretan maiatzaren 10eko Diputatuen Kontseiluaren 48/1994 Foru Dekretuak onartu zuen Arabako Lurralde Historikoaren Dirubilketa Araudi Orokorrak ezarritakoa aplikagarria da.

Tasaren kudeaketa borondatezko epean araudi hau garatzeko ematen den arautegiak zehazten duen organoek burutuko dute."

ZAZPIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Ondoren ezarritako Arabako Lurralde Historikoaren Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren Matrikulan agertzen diren datuen ziurtagiria egiteko tasa arautzen duen araudia onartu da.

"1. artikulua.- Zerga egitatea

Tasaren zerga egitatea honakoak osatzen du: Arabako Foru Aldundiak, alderdi batek eskatuta, Arabako Lurralde Historikoaren Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren Matrikulan agertzen diren datuen inguruko ziurtagiria egitea.

2. Artikulua. Salbuespenak

Lurraldeko eta erakundeetako herri administrazioek ez dute tasa hori ordaindu beharko.

3. artikulua. Subjektu pasiboak

Tasa horren subjektu pasiboak hauexek izango dira: Arabako Zergei buruzko otsailaren 28ko 6/2005 Foru Arau Orokorraren 35. artikuluaren 3. idatz zatiak aipatzen dituen eta dagokion ziurtagiria eskatzen duten pertsona fisikoak edo juridikoak eta erakundeak.

4. artikulua. Sortzapena

Tasa subjektu pasiboak eskatzen duen ziurtagiria ematen den unean sortuko da, aurretik gordailu bat eskatzearen kaltetan izan gabe.

5. artikulua. Zenbatekoa

Tasa horren zenbatekoa 1,50 eurokoa izango da.

6. artikulua. Ordainketa

Tasa ordaintzeko, ordainketa gutunak erabiliko dira, aldundian eskudirutan eramango da, bilketan laguntzaile izango diren finantza erakundeetan dirua sartuko da edo bide telematikoa erabiliko da "ordainketen pasabidearen" bidez.

Tasa ordaindu izana justifikatu ezean, ez da subjektu pasiboak eskatutako agiririk emango.

7. artikulua. Itzulketak

Tasaren zenbatekoa itzuliko da, ordainketa behin eginda, subjektu pasiboari egotzi ezin zaizkion arrazoiak direla eta, zerga egitatea egiten ez denean.

8. artikulua. Kudeaketa

Arabako Lurralde Historikoaren Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren Matrikulan agertzen diren datuen inguruko ziurtagiria egiteagatik tasaren kudeaketa eta likidazioa foru aldundiari dagokio. Erakunde horrek Udal Zerga eta Katastro Zerbitzuaren bitartez burutuko du."

ZORTZIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Sua Itzaltzeko Zerbitzuaren Tasaren arautegia onartu da; hona:

"1. artikulua. Xedea

Tasa honek su itzaltze eta prebentzio eta salbamendu zerbitzua kargatzen du, hain zuzen ere Zerbitzuak suteetan, uholdeetan, eraikinen eraispenetan edo lur jotzeetan, istripuetan, matxuretan eta denetariko ezbeharretan langileez eta baliabide materialez ematen duen laguntza, bai eta segurtasuna, ordena publikoa, osasuna edo higienea direla eta edo pertsonak erreskatatzeko eta ondasunak berreskuratzeko egiten duen lana ere.

Aurrekoez gainera ondoko hauek ere kargatzen ditu: larrialdirik ez dagoela, Zerbitzuak motu proprio zein hirugarrenek eskatuta ekipo edo aparatuak (alarmak, instalazioak, etab.) gaizki ibiltzeagatik egiten duen lana.

2. artikulua. Subjektu pasiboak.

1. Tasa zerbitzua eragiten duen pertsonak ordaindu behar du, eta zerbitzu eragiletzat hauxe joko da: zerbitzua eskatu duena edo haren onura jasotzen duena, edo alarmak babesten duen ondasunaren titularra.
2. Zergadunaren ordezko gisa, arrisku aseguru egin duen erakunde edo sozietatea izango da subjektu pasiboa.

3. artikulua. Salbuespenak, hobariak eta txikipenak.

Tasaren zenbatekoaren ehuneko 99ko hobaria eman ahal izango da, baldin eta esku hartzea eragin duen ezbeharraren kalteak estaltzen dituen asegurua ez badago.

4. artikulua. Kuota

5. artikulua. Sortzapena

Tasa zerbitzua edo jarduera hastearekin batera sortzen da; nolanahi ere, lanari ekin aurretik zenbateko osoa edo zati bat jartzeko eska daiteke.

6. artikulua. Likidazioa eta sarrera.

Arabako Foru Aldundiak kontzeptu bakoitzari dagokion likidazioa egingo du eta kopurua zergabilketari buruz indarrean dagoen arautegiari lotuta sartu beharko da.

BEDERATZIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Arabako Lurralde Historikoko 2000ko Aurrekontu Orokorrak gauzatzeko uztailaren 17ko 12/2000 Foru Arauko bosgarren xedapen gehigarria aldatu da; xedapen horrek ondasun higiezinen katastroei lotuta dauden kartografia agiriak emateko tasa arautzen du.

Arabako Lurralde Historikoko 2000ko Aurrekontu Orokorrak gauzatzeko uztailaren 17ko 12/2000 Foru Arauko bosgarren xedapen gehigarria, ondasun higiezinen katastroei lotuta dauden kartografia agiriak emateko tasa arautzen duena, aldatu da, ondoko artikuluak hain zuzen ere (aldaketak 2011ko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak):

Bat. 1. artikuluari 3. idatz zatia gehitu zaio. Hona testua:

"Ordenagailuaren bidez irakurri daitezkeen katastro datu alfa-numerikoak emateak ere tasaren zerga egitatea osatzen du.

KONTZEPTUAKOPURUA
Errekastea edo arrirskua leku garaietan 548,00 euro
Laguntzak oro har 780,47 euro
Ekipoak mailegatzea 818,47 euro
Ura eramateko laguntzak 518,90 euro
Galtzada garbitzea-Ibilgailu eta ordu 68,40 euro
-Suhiltzaile eta ordu 39,05 euro
Esparru bat hesitzea - hesi eta egun (15 egun baino gehiago bada) 5,84 euro
Babesteko igarobidea -15 egunetik aurrera, m bat 5,14 euro

Bi. 5. artikuluari 3. idatz zatia gehitu zaio. Hona testua:

"Aurreko 1. artikuluko 3. idatz zatian ezarritako kasuan, tasaren zenbatekoa finkoa izango da: 19 euro emandako euskarri digital bakoitzeko."

Hiru. 6 artikulua aldatu da, eta honela geratu da:

"Tasa ordaintzeko, ordainketa gutunak erabiliko dira, aldundian eskudirutan eramango da, bilketan laguntzaile izango diren finantza erakundeetan dirua sartuko da edo bide telematikoa erabiliko da "ordainketen pasabidearen" bidez.

Tasa ordaindu izana justifikatu ezean, ez da subjektu pasiboak eskatutako agiririk emango.

HAMARGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Arabako Lurralde Historikoko 2000ko Aurrekontu Orokorrak gauzatzeko uztailaren 17ko 12/2000 Foru Arauko seigarren xedapen gehigarria aldatu da; xedapen horrek katastro ziurtagiria ematea arautzen du.

2011ko urtarrilaren 1etik aurrera ondorioak izan ditzan, Arabako Lurralde Historikoko 2000ko Aurrekontu Orokorrak gauzatzeko uztailaren 17ko 12/2000 Foru Arauko seigarren xedapen gehigarriaren 6. artikulua aldatu da. Xedapen horrek katastro ziurtagiria emateko tasa arautzen du eta aldaketa hori egin ostean, honelaxe dio artikuluak:

"6. artikulua. Ordainketa

Tasa ordaintzeko, ordainketa gutunak erabiliko dira, aldundian eskudirutan eramango da, bilketan laguntzaile izango diren finantza erakundeetan dirua sartuko da edo bide telematikoa erabiliko da "ordainketen pasabidearen" bidez.

Tasa ordaindu izana justifikatu ezean, ez da subjektu pasiboak eskatutako agiririk emango."

HAMAIKAGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Arabako Lurralde Historikoko 2000ko Aurrekontu Orokorrak gauzatzeko uztailaren 17ko 12/2000 Foru Arauko zazpigarren xedapen gehigarria aldatu da; xedapen horrek zerga arloko eginbideak bete -tzearekin zerikusia duten inprimakiak edo agiriak egiteagatiko tasa arautzen du.

2011ko urtarrilaren 1etik aurrera ondorioak izan ditzan, Arabako Lurralde Historikoko 2000ko Aurrekontu Orokorrak gauzatzeko uztailaren 17ko 12/2000 Foru Arauko zazpigarren xedapen gehigarriaren
6. artikulua aldatu da; xedapen horrek zerga arloko eginbideak betetzearekin zerikusia duten inprimakiak edo agiriak egiteagatiko tasa arautzen du. Aldaketa hori egin ostean, honelaxe dio artikuluak:

"6. artikulua. Ordainketa

Tasa ordaintzeko, ordainketa gutunak erabiliko dira, aldundian eskudirutan eramango da, bilketan laguntzaile izango diren finantza erakundeetan dirua sartuko da edo bide telematikoa erabiliko da "ordainketen pasabidearen" bidez.

Tasa ordaindu izana justifikatu ezean, ez da subjektu pasiboak eskatutako agiririk emango

HAMABIGAREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Arabako Lurralde Historikoko 200ko Aurrekontu Orokorrak gauza -tzeko uztailaren 17ko 12/200 Foru Arauko hamalaugarren xedapen gehigarria aldatu da; xedapen horrek Makineriako Erregistro ofizialean oharrak egiteagatiko tasa arautzen du.

Bat. Arabako Lurralde Historikoko 2000ko Aurrekontu Orokorrak gauzatzeko uztailaren 17ko 12/2000 Foru Arauko hamalaugarren xedapen gehigarriaren 1. artikulua aldatu da, xedapen horrek makineriako erregistro ofizialean oharrak egiteagatiko tasa arautzen du. Aldaketa egin ondoren, aipatu artikulua honelaxe geratu da:

"1. artikulua.- Zerga egitatea

Zerga egitatea, bai inskripzio berriak bai nekazaritza makineriaren titulartasunaren baja eta transferentzia Nekazaritzako Makineriaren Erregistro Ofizialean."

Bi. Arabako Lurralde Historikoko 2000ko Aurrekontu Orokorrak gauzatzeko uztailaren 17ko 12/2000 Foru Arauko hamalaugarren xedapen gehigarriaren 4. artikulua aldatu da, xedapen horrek maki-

neriako erregistro ofizialean oharrak egiteagatiko tasa arautzen du. Aldaketa egin ondoren, aipatu artikulua honelaxe geratu da:

"4. artikulua. Tarifa

Aplikatu beharreko tarifa honakoa izango da inskripzio motaren arabera:
- Bere indarrez dabilen makineria erabiliaren inskripzioa:
* Gehienez ere 10 urtekoa: 20 euro.
* 10 urte baino gehiagokoa: 10 euro.
- Nekazaritza atoien, arrastraka eramandako nekazaritza makineriaren eta erabilitako gainontzeko nekazaritza makineriaren inskripzioa:
* Gehienez ere 10 urtekoa: 12 euro.
* 10 urte baino gehiagokoa: 6 euro.
- Bere indarrez dabilen makineria berriaren inskripzioa: Makinaren prezioaren ehuneko 0,30, BEZa kanpo.
- Nekazaritza atoien, arrastaka eramandako nekazaritza makineriaren eta gainontzeko nekazaritza makineria berrien inskripzioa: Makinaren prezioaren ehuneko 0,20, BEZa kanpo.
- Bere indarren dabilen makineriaren bajarako inskripzioa: 6,50 euro.
- Atoien, arrastaka eramandako makineriaren eta nekazaritzako gainontzeko makineriaren bajarako inskripzioa: 4 euro.
- Makineriaren titulartasunaren transferentziaren inskripzioa, inskripzio berrietarako eta bajarako inskripzioetarako aurreko idatz zatietan xedatutako tarifa berak aplikatzen dira."

HAMAHIRUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Lehenengoa. 2011. urterako Arabako toki erakundeetako epe luzerako eragiketa guztiek baimena beharko dute.

Bigarrena. 2011. urteko ekitaldi ekonomikoan, toki erakundeek eta Administrazio Publikoen eremuan klasifikatutako eta 2010eko ekitaldia aurrezki garbi positiboarekin amaitutako mendekoek epe luzerako kreditu eragiketa berriak hitzartu ahalko dituzte inbertsioak finantzatzeko, kapital biziaren guztizko bolumena likidatutako edo sortutako diru sarrera arrunten ehuneko 80 gainditzen ez duenean, finkatutako kontabilitateko egoera orrietatik ondorioztatutako zifren arabera, hala badagokio, tokiko ogasunak arautzen dituen foru arauaren eta aurrekontuen egonkortasunerako araudiaren babesean.

Kapital bizia kalkulatze aldera, 2010eko abenduaren 31n indarrean dauden eragiketa guztiak kontuan hartuko dira, abaletatik sortutako arriskua barne, dagokionean, egindako eragiketen saldo ez erabilietan eta 2011n proiektatutako eragiketaren edo eragiketen zenbatekoan areagotuko dena.

Aurreko baldintzak betetzen ez dituzten erakundeek ezingo dituzte 2011n epe luzerako kredituko eragiketarik hitzartu, ez bada, uneko balio garbiari dagokionez, erakundearentzat onuragarriak direla finantza karga, amortizazio epea edo biak gutxitzen dituelako.

HAMALAUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Aldi baterako finantzaketa egoerak babesteko epe motzeko eragiketak, Toki Ogasunak arautzen dituen uztailaren 19ko 41/1989 Foru Arauaren 51.1 b) artikuluan arautuak, 2011ko abenduaren 31rako indargabetu beharko dira.

HAMABOSGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Arabako Lurralde Historikoko toki erakundeek Toki Administrazioaren eta Lurralde Orekaren Sailari honako agiri hauen berri eman beharko diote:
a) 2011. urteko otsailaren 28ra arte, 2010eko abenduaren 31n zegoen zor bizia, bai eta 2011ko ekitaldirako aurreikusitako finantza karga ere.
b) Korporazio buruak onartu eta hilabeteko epean, 2010. urteari dagokion aurrekontua likidatzea.

c) 2011. urterako aurrekontu orokorra, korporazio buruak behin betiko onartu eta hiru hilabeteko epean.

d) Toki erakundeko buruak urriaren 31 baino lehen 2010. urteko kontu orokorra jakinaraziko du.

HAMASEIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

AP-1 VIASA autobideko erabiltzaileek, honako zenbatekoak -2011ko ekitaldiko euro/Km-tan adierazitako moneta magnitudetan adieraziak- ordaindu beharko dituzte bidesari gisa, ibilgailu motaren arabera:
imagen1

HAMAZAZPIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Arabako Lurralde Historikoko Ekonomia eta Aurrekontu Erregi -menari buruzko abenduaren 18ko 53/1992 Foru Arauaren 1. xedapen gehigarri bakarraren ondorioetarako, honako gaietako gastuetarako konpromisoa hartzeko baimena ematen da:
imagen 2

HEMEZORTZIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Arabako Lurralde Historikoko Ekonomia eta Aurrekontu Erregimenari buruzko abenduaren 18ko 53/1992 Foru Arauaren 131. artikuluaren aldaketa.

Arabako Lurralde Historikoko Ekonomia eta Aurrekontu Erregimenari buruzko abenduaren 18ko 53/1992 Foru Arauaren 131. artikuluan 5. eta 6. idatz zatiak gaineratu dira, honako eduki honekin:

"5. Aurreko idatz zatietan eta aplikatzekoa den beste edozein arauditan aipatutako alderdiez gain, Arabako Foru Aldundiak, bi hilabetean behin, Biltzar Nagusiei Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen eta Gazteen Foru Erakundearen Aurrekontua gauzatzeari buruzko egoera orriak bidaliko dizkie. Halaber, hiru hilabetean behin, foru sozietate publikoen finantzei buruzko egoera orriak ere bidaliko dizkie.
6. Era berean, Biltzar Nagusiei itundutako zerga bilketaren informazioa helaraziko zaie, Eusko Jaurlaritzari bidalitako epe berberetan eta informazioaren eduki berarekin; Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontuak finantzatzeko foru aldundiek egin beharreko ekarpenak zehazteko 2007-2011 aldian aplikatuko den metodologiari buruzko mart-xoaren 23ko 2/2007 Legearen 27.1 artikuluan ezarritakoari edo hori ordezkatzen duen araudiari jarraituz egingo da.

Gainontzeko idatz zatiak berdin mantenduko dira.

HEMERETZIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Obra eta Zerbitzuen Foru Plana eta Arabako Foru Aldundiak toki erakundeen obra eta zerbitzuetan laguntzeko dituen beste zenbait tresna arautzen dituen apirilaren 24ko 14/1997 Foru Araua aldatu da.

Bat. Obra eta Zerbitzuen Foru Plana eta Arabako Foru Aldundiak toki erakundeen obra eta zerbitzuetan laguntzeko dituen beste zenbait tresna arautzen dituen apirilaren 24ko 14/1997 Foru Arauaren hirugarren xedapen gehigarriaren 2. idatz zatia aldatu da, eta honelaxe geratu da:

"2. Toki erakundeentzako Inbertsioen Funts Osagarriaren zuzkidura Foru Arauaren (obra burutzeko edo zerbitzua emateko finkatutako epea ez betetzeagatik dirulaguntzak ezeztatzeari buruz)
23. artikuluan xedatutakoa aplikatzearen ondorioz "Toki Erakundeetan Inbertsioak" programan sartutako kredituetan gertatzen diren bajak kontuan izaki zehaztuko da.

Bi. Obra eta Zerbitzuen Foru Plana eta Arabako Foru Aldundiak toki erakundeen obra eta zerbitzuetan laguntzeko dituen beste zenbait tresna arautzen dituen apirilaren 24ko 14/1997 Foru Arauko hirugarren xedapen gehigarriko 4. idatz zatiari bigarren paragrafoa gehitu zaio; hona:

"Gainera, dirulaguntzei uko egiteagatik edo haiek baliogabetzeagatik baliagarri geratzen diren funtsak eta, oro har, toki erakundeetako inbertsioen programako kredituetan gertatzen diren bajen ondoriozkoak deialdi bitartez kudeatzen diren programa horretako aurrekontu zuzkidurak gehitzeko erabili ahal izango dira".

Gainontzeko idatz zatiak berdin mantenduko dira.

HOGEIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Arabako Toki Erakundeak Finantzatzeko Foru Funtsa arautzen duen ekainaren 30eko 19/1997 Foru Arauaren aldaketa.

Bat. Arabako Toki Erakundeak Finantzatzeko Foru Funtsa arautzen duen ekainaren 30eko 19/1997 Foru Arauaren 16 bis artikuluko 3. idatz zatiko a) letran paragrafo berri bat gaineratu da, honako eduki honekin:

"TEPEFak TEFFFaren likidazio negatiboetatik egiten dituen estaldurak aurrekontuzko kobraketatzat joko dira Arabako Foru Aldundian."

Bi. Arabako Toki Erakundeak Finantzatzeko Foru Funtsa arautzen duen ekainaren 30eko 19/1997 Foru Arauaren 16 bis artikuluan 4. idatz zatia gaineratu da, honako eduki honekin:

"4. TEPEFek, gehienez ere, Arabako Lurralde Historikoko Aurre -kontu Orokorretan esleitutako kopuruetatik ehuneko 40 izango du TEFFF gisa."

Gainontzeko idatz zatiak berdin mantenduko dira.

HOGEITA BATGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Apirilaren 24ko 14/1997 Foru Arauaren hirugarren xedapen gehigarriaren 2. idatz zatian azaldutakoaren kaltetan izan gabe, 2011ko Toki erakundeentzako Inbertsioen Funts Osagarriaren zuzkidura 2011. urtean Obra eta Zerbitzuen Foru Planaren partidaren aurrekontuko esleipenari dagozkien zenbatekoen araberakoa izango da, betiere, zenbateko horiek Diputatuen Kontseiluko irailaren 28ko 591/2010 ebazpenaren ondorioz hitzartuta ez bazeuden. Erabaki horretan, Obra eta Zerbitzuen Foru Planaren 2010-2011 egitarauko dirulaguntzak eman ziren.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Foru arau hau indarrean den artean indargabeturik egongo dira beraren aurka dauden eta berarekin bat ez datozen maila bereko edo beheragoko xedapen guztiak.

AZKEN XEDAPENAK: LEHENA

Erregelamendu bidezko garapena


Diputatuen Kontseiluari baimena eman zaio foru arau honetan ezarritako guztia garatzeko eta betearazteko behar diren xedapen guztiak emateko, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Sailak proposaturik.

AZKEN XEDAPENAK: BIGARRENA

Indarrean sartzea


Foru arau hau ALHAOn argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean, eta 2011ko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko abenduaren 16a.- Presidentea, JUAN ANTONIO ZÁRATE PÉREZ DE ARRILUCEA.