Documento
Argitaratuta: 2008/12/29eko 149. zenbakiko ALHAOn
Erreferentzia: ALHAO -2008-149-8718

ARABAKO BILTZAR NAGUSIAK

8718

21/2008 Foru Araua, abenduaren 18koa, 2009ko Aurrekontua Gauzatzeari Buruzkoa.

Arabako Biltzar Nagusien Ogasun, Finantza eta Aurrekontuetarako
II. Batzordeak, 2008ko abenduaren 18ko bilkuran eta araugintzarako ahalmen osoz, honako Foru Araua onartu zuen:

21/2008 FORU ARAUA, ABENDUAREN 18KOA, 2009KO AURREKONTUA GAUZATZEARI BURUZKOA

HITZAURREA

Foru arau honen bidez, Arabako Lurralde Historikoko 2009ko ekitaldiko Aurrekontu Orokorrak jaso eta arautu dira.

Aurrekontuen Foru Arauaren funtsa I. tituluan ageri da: Foru Sektore Publikoaren diru sarrera eta gastu guztiak onartu dira, eta Arabako Lurralde Historikoaren zergetan eragina duten zerga gastuen zenbatekoa ezarri da.

II. tituluan Foru Aldundiak eta foru sozietate publikoen zorren muga ezarri da, eta finantza eragiketen araubidea finkatu da.

III. tituluan aurrekontu kredituen eta haien aldaketen araubide orokorra ezarri da.
IV. tituluan aurrekontuen kudeaketarako eta kontrolerako arauak jaso dira.
V. tituluan langileen kudeaketa arautu da.
VI. tituluan erakunde konpromisoak eta Arabako Lurralde Historikoko udalerrien finantzaketa zehaztu dira: Toki Erakundeak Finantzatzeko Foru Funtsa eta Obra eta Zerbitzuen Foru Plana.

VII. tituluan Foru Aldundiak Arabako Biltzar Nagusiei aldizka bidali beharreko informazioa ezarri da.
VIII. tituluak zergen arloko xedapen batzuk aldatu ditu.

I. TITULUA AURREKONTUEN ONARPENA ETA EDUKIA

1. artikulua. Onarpena

Arabako Foru Aldundiaren, foru erakunde autonomoen eta foru sozietate publikoen aurrekontuek osatutako Arabako Lurralde Historikoko 2009ko ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onesten dira.

2. artikulua. Foru erakundeen aurrekontu orokorrak

1. Honakoek osatzen dute Arabako Foru Aldundiaren 2009ko ekitaldirako aurrekontua:
a) Gastuen egoera orria; honen barruan ordainketa kredituak
(2.497.505.353,44 euros. ) eta konpromiso kredituak (423.248.560,87 euros ).
b) Diru sarreren egoera orria (2.497.505.353,44 euro), eta foru arau honetako 4. artikuluan adierazten diren zorpetze eragiketen emaitza.
2. Foru erakunde autonomoen 2009ko ekitaldiko aurrekontuak honako osagaiak ditu:
2.1. Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen aurrekontua. Ondorengoek osatzen dute:
a) Gastuen egoera orria: 205.970.809,00 euro guztira.

b) Diru sarreren egoera orria: 205.970.809,00 euro guztira. Finantzaketarako barne transferentziak ere atal honetan sartzen dira: 147.436.579,00 euro guztira.
2.2. Gazteen Foru Erakundearen aurrekontuak honako osagaiak ditu:
a) Gastuen egoera orria: 6.183.865,29 euro guztira.

b) Diru sarreren egoera orria: 6.183.865,29 euro guztira. Finantzaketarako barne transferentziak ere atal honetan sartzen dira:
4.469.513,97 euro guztira.
3. Honakoek osatzen dute foru sozietate publikoen 2009ko ekitaldiko aurrekontua:

3.1. Araba Garapen Agentzia S.A.ren aurrekontua. Ondorengoek osatzen dute:
a) Ustiapen aurrekontua: 15.885.919,73 euro guztira.

b) Kapital aurrekontua: 2.500.000,00 euro guztira.

Asparrenako Elkartegia SA, Laudioko Elkartegia SA eta Gasteizko Garraio Zentroa SA foru sozietate publikoen kapital sozialei dagokienez, Araba Garapen Agentzia SAk du horietan partaidetzarik handiena. Beraz, azken horren aurrekontuan aipatutako hiru sozietate publikoen aurrekontuak ere sartzen dira.
3.2. Arabako Kultura Ondare Eraikia Kudeatzeko Sozietate Anonimoaren aurrekontua. Hona osagaiak:
a) Ustiapen aurrekontua: 5.611.575,09 euro guztira.

b) Kapital aurrekontua: 0,00 euro guztira.

3.3. Arabako Kalkulu Zentroa SAren aurrekontua. Hona osagaiak:

a) Ustiapen aurrekontua: 10.541.322,00 euro guztira.

b) Kapital aurrekontua: 0,00 guztira.

3.4. Naturgolf S.A.ren aurrekontua. Ondorengoek osatzen dute:
a) Ustiapen aurrekontua: 1.702.514,60 euro guztira.

b) Kapital aurrekontua: 90.000,00 euro guztira.

3.5. Arabako Lanak S.A.ren aurrekontuak osagai hauek ditu:
a) Ustiapen aurrekontua: 717.615,95 euro guztira.

b) Kapital aurrekontua: 6.960,00 euro guztira.

3.6. Fernando Buesa Arena S.A.ren aurrekontuak osagai hauek ditu:
a) Ustiapen aurrekontua: 73.000,00 euro guztira.

b) Kapital aurrekontua: 0,00 euro guztira.

3.7. Arabako Ur Agentzia, S.A.ren aurrekontuak osagai hauek ditu:
a) Ustiapen aurrekontua: 670.555,80 euro guztira.

b) Kapital aurrekontua: 0,00 euro guztira.

3.8. Vías de Álava, S.A.U.ren aurrekontuak osagai hauek ditu:
a) Ustiapen aurrekontua: 4.695.631,66 euro guztira.

b) Kapital aurrekontua: 76.949.385,04 euro guztira.

4. Arabako zergetan eragina duten zerga gastuak 1.133.293,00 eurotan balioetsi dira 2009ko ekitaldirako.

3. artikulua.- Indarraldia

1. Aurrekontu Orokorren indarraldia Arabako Ekonomia eta Aurrekontu Erregimenari buruzko abenduaren 18ko 53/1992 Foru Arauaren 30. artikuluan araututakoa izango da.
2. Merkataritzako erakunde autonomoen, Zuzenbide Pribatuko foru erakunde publikoen eta foru sozietate publikoen ekitaldi ekonomikoa urte naturalarekin bat etorriko da, egindako eragiketen aplikaziorako sortzapen data kontuan hartuta.

II. TITULUA FINANTZA ERAGIKETAK

4. artikulua. Zorpetzeko baimena

1. 2009ko ekitaldiko Aurrekontuaren finantzaketa aurreikuspenak kontuan izanik, Arabako Foru Aldundiari baimena eman zaio ekitaldi horretan 84.735.396,36 euroko zorpetze eragiketak ituntzeko. Arabako Foru Aldundiak aurretik jaulkitako zorraren amortizazio garbia dela eta dituen betebeharren zenbatekoa 5.555.555,52 euro denez eta Arabako

Lanak, SArenak 8.988.321,74 euro, baimendutako zorpetze garbia
70.191.519,10 euro izango da.

2. Era berean, 2008ko Aurrekontua Gauzatzeko abenduaren 18ko 22/2007 Foru Arauak Arabako Foru Aldundiari aitortutako zorpetze-baimenari dagokionez, ekitaldi horretan xedatu gabe geratu dena, aurreko ekitalditik datozen eta 2009ko ekitaldian sortuko diren kreditu eragiketak finantzatzeko erabiliko da. Horrela, sartuko diren kredituen eta horien finantzaketaren arteko oreka lortuko da.

3. Gainerako foru erakundeentzat baimendutako zorpetzearen eta berme ematearen muga 0,00 -koa izango da, ondoko paragrafoetan ezarritako salbuespenarekin.

Vías de Álava, SAUren zorpetzea otsailaren 9ko 5/2004 Foru Arauan ezarri da (Gasteiz-Eibar autobidearen Arabako tartea finantzatzeko eragiketaren egituratze ekonomikoari buruzko Foru Arauan) eta abenduaren 18ko 22/2007 Foru Arauan (2008ko aurrekontua gauzatzeari buruzko Foru Arauan).

Araba Garapen Agentzia, S.A. foru sozietate publikoari baimena eman zaio epe luzerako zorpetze eragiketak egiteko, hain zuzen ere,
5.000.000,00 , eta Arabako Foru Aldundiari eragiketa horiek sendotzeko.

Orobat, Arabako Kultura Ondare Eraikia Kudeatzeko Sozietate Anonimoari (Arabarri) baimena eman zaio epe luzerako zorpetze eragiketak egiteko, hain zuzen ere, 1.900.000,00 , eta Arabako Foru Aldundiari eragiketa horiek sendotzeko.
4. Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Sailak diruzaintzako unean uneko zailtasunei erantzuteko behar diren finantza eragiketak egin ahal izango ditu. Eragiketa horien saldo biziak inoiz ezingo du gainditu Arabako Aurrekontu Orokorretako diru-sarrera arrunten % 10.

5. Foru sozietate publikoek Arabako Foru Aldundiaren baimena beharko dute diruzaintzako unean uneko zailtasunei erantzuteko behar diren finantza eragiketak egin ahal izateko.

5. artikulua. Zorpetze eragiketen araubidea

1. Hauexek dira Ogasun, Finantza eta Aurrekontuetarako foru diputatuaren eginkizunak:
a) Foru arau horren babespean gauzatzen diren epe labur eta luzerako zorpetze eragiketen korritu tasa, epea, baldintzak eta bestelako ezaugarriak finkatzea. Hala badagokio, eragiketa horiek gauzatu egingo ditu, Arabako Foru Aldundiaren ordezkari den aldetik.

b) Aurreko aurrekontu ekitaldietan egindako zorpetze eragiketak berriz finantzatzea, amortizatzea edo ordeztea, betiere, Arabako Foru Aldundiaren finantzetan edo finantza merkatuetan izandako aldaketen ondorio badira.
c) Zor publikoaren jaulkipenetako baldintzak aldaraziko dituzten edo horien kostua hobetzea helburu duten trukaketak, bihurketak, luzapenak, finantza trukeak edo bestelako eragiketak ituntzea. Izan ere, horrelako eragiketa guztiak itundu egin beharko dira: bai aurretik dauden zorpetzeak, bai Foru Arau honen ondorioz sortuko direnak.

2. Arabako Foru Aldundiak hamabi hilabetetik gorako ordainketa epean egindako zorpetze eragiketa guztien berri emango die Biltzar Nagusiei.
6. artikulua. Beste finantza eragiketa batzuen araubidea

1. 2009ko ekitaldian diruzaintzaren kudeaketa hobetzeko asmoarekin, Arabako Foru Aldundiak beharrezko deritzen finantza-eragiketa guztiak itundu ahal izango ditu, kapital merkatuan horretarako dauden bideak erabiliz.
2. Aurrekontua finantzatzea helburu ez duten finantza eragiketak Ondare Kontabilitatean baino ez dira jasoko. Hala ere, lortutako etekin garbiak edo sortutako gastuak aurrekontuetan sartuko dira.

3. Arabako Foru Aldundiak egindako finantza eratorrien eragiketak Ondare Kontabilitatean sartuko dira.

III. TITULUA
AURREKONTU KREDITUEN ETA HORIEN ALDAKETEN ARAUBIDEA

7. artikulua. Kredituen izaera

1. Onetsitako kredituak muga jakinekoak eta lotesleak dira.

2009ko ekitaldian, lotura mailak honakoak izango dira:
a) Kapitulu maila, langile gastuei dagozkien kredituetan.

b) Programa eta Kapitulua: ondasun arrunt eta zerbitzuen eros-ketari, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Sailaren korrituei eta finantza pasiboen aldakuntzari dagozkien gastuetan.

c) Programa eta Artikulua: transferentzia eta dirulaguntza arrunt eta kapitalekoei, inbertsio errealei eta finantza aktiboen aldakuntzari dagozkien gastuetan.
2. Hala ere, Arabako Lurralde Historikoaren Ekonomia eta Aurrekontu Erregimenari buruzko abenduaren 18ko 53/1992 Foru Arauko 47.4. artikuluan aipatzen direnez gain, honakoak ere lotesleak izango dira kasuan kasuko desatxekitze mailarekiko: diru sarrerei lotutako gastuak ordaintzeko kredituak eta dirulaguntza izendunei eta banakatuei dagozkienak.
3. Foru sozietate publikoen aurrekontuetako gastuen egoera orrietan jasotako ordainketa kredituak muga jakinik gabekoak izango dira, ondoren adieraziko direnak izan ezik. Beraz, kasuan kasuko erakundeak bere jarduerak aurrekontu ekitaldian izango duen bilakaerari buruzko aurreikuspenak egingo ditu.

Transferentzia eta dirulaguntzetarako (arruntak nahiz kapitalekoak) ordainketa kredituak muga jakinekoak izango dira beti.

4. Kredituen lotura maila edonolakoa dela ere, gastuaren zenbatekoa eta kredituetan izandako aldaketak biei dagozkien aurrekontu azpiatal edo partidetan sartuko dira.

8. artikulua. Konpromiso kredituak

1. Sail bakoitzeko konpromiso kredituen banaketan ezingo dira ondoren zehaztutakoak baino aldaketa gehiago egin:

a) Gastu arruntei dagokienez, hurrengo urteetarako esleitutako kredituen zenbatekoa, urte bakoitzean, ezingo da izan hasierako ekitaldian eragiketa arruntetara bideratutako kredituen zenbatekoa baino % 60 handiagoa. Lehen Kapitulua eta Erakunde konpromisoak salbuetsita geratzen dira, ordea.
b) Kapital eragiketetan ere muga % 60koa izango da mota bereko hasierako kredituekiko, eta horretan ez da inolako salbuespenik izango.
2. Aurreko paragrafoetan ezarritakoaren aldean bereziak direnez, salbuetsita geratzen dira obrak, proiektuak edota inbertsio programak eta hitzarmenak, betiere uneko ekitaldiko Aurrekontuan islatuta badaude.
3. Konpromiso kredituei dagozkien ordainketa kredituak murriztuz gero, indargabetuta geratuko dira berehala, honako kasu honetan izan ezik: Ekonomia eta Aurrekontu Araubideari buruzko abenduaren 18ko 53/1992 Foru Arauko 75.2. artikuluko a) eta/edo b) ataletan adierazitako eragiketak egiten direnean -bai kontabilitate egokitzapenen ondorio direnean, bai urterokoen birbanatzeen ondorio direnean-.
4. Konpromiso kredituen zenbatekoetan gero izan daitezkeen aldaketak ez dira loturik egongo 53/1992 Foru Arauko 57. artikuluko aldaketa araubideari.
9. artikulua. Kreditu Transferentzien Araubidea

1. Kreditu transferentzien araubideak Arabako Ekonomia eta Aurrekontu Araubideari buruzko abenduaren 18ko 53/1992 Foru Arauko 57. artikuluan xedatutakoa bete behar du. Lotura araubide horren arabera, programa baten barruan ezingo dira aplikatu batera aipatutako foru arauko 57.2 artikuluko d) eta e) arauak.

2. Hainbat programaren arteko eragiketa arruntetan kreditu transferentziak egin ahal izango dira.
3. Jatorriz 6. kapituluari ("Inbertsio errealak") eta 7.ari ("Kapital transferentzia eta dirulaguntzak") dagozkien ordainketa kredituen transferentziek eta 2. kapituluari ("Ondasun arrunten eta zerbitzuen erosketa") eta 4.ari ("Transferentzia eta dirulaguntza arruntak")

dagozkien ordainketa kredituen transferentziek ezingo dute gainditu hasierako aurrekontuetan 6. eta 7. kapituluetarako finkatutako kopuruen baturaren % 2.
4. Foru Aldundiari dagokionez, I. kapituluko ("Langile gastuak") gastuak ordaintzeko kredituen inguruko kreditu transferentziek hauetako bat izan behar dute xede: I. kapitulua bera edo kreditu orokorra.
10. artikulua. Salbuespenak

Honako hauek aurreko artikuluan zehaztutako kreditu transferentzien araubidetik kanpo daude:
a) Honako hornidura transferentziak: Estatuko Kupoa ordaintzeko egindakoak eta, zerga-partaidetzak eraginda, Euskal Autonomia Erkidegoari nahiz Arabako Udalei egindako ekarpenen ondoriozkoak.
b) Lehen kapituluko ("Langile gastuak") kredituei dagozkienak.

c) "Finantza kudeaketa" programako kredituen artean egindakoak.
d) Akats materialak gertatzen direnean (izatezkoak eta aritmetikoak), kontabilitate egozpen egokia lortzeko egin beharreko egokitzapen teknikoetatik datozenak. Horrez gain, Kontu Planaren arabera gastuak eta diru sarrerak egoki ez egoztearen ondoriozkoak ere bai.

e) Kreditu orokorreko programaren kredituetan eragina dutenak, bai jatorrian, bai helburuan.
f) Administrazioa berrantolatzearen edo eskumen nahiz zerbitzu berriak bereganatzearen ondoriozkoak.

11. artikulua. Konpromiso kredituen aldaketak.

1. Konpromiso kredituei dagozkien ordainketa kredituak gainerako ordainketa kredituen transferentzien araubideari berari lotuta egongo dira.
2. Diputatuen Kontseiluak baimendutako konpromiso kredituak urtekoetan aldatu eta banatu ahal izango ditu, baldin eta gastuek hala eskatzen badute. Nolanahi ere, ezin izango da konpromiso kreditu osoa gainditu.

Aurreko paragrafoan xedatutakoaren ondorioetarako, "konpromiso kreditu osoa" aurrekontuetako epigrafe bakar bati buruzkoa da.

12. artikulua. Kreditu aldaketak baimentzeko eskumena duten organoak
1. Kudeaketa zentralizatuko kredituetan eragina duten kreditu transferentziak Diputatuen Kontseiluak onartu beharko ditu, betiere kreditu horiek zentralizatu gabeko partidetarako izanez gero.

2. Arabako Ekonomia eta Aurrekontu Araubideari buruzko abenduaren 18ko 53/1992 Foru Arauko 63.2. artikuluari jarraiki, Diputatuen Kontseiluak konpromiso kreditu bakoitzaren zenbateko osoaren %10 aldatu ahal izango du, gehienez. Muga hori % 20 arte igo ahal izango da, aldaketak obra kontratuen ondorioz egokitzen direnean, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legearen 217.4 artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

3. Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuak edonoiz egin ahal izango ditu foru arau honetako 10. artikuluko d) eta f) idatz zatietan zehaztutako aurrekontu aldaketak.

13. artikulua. Kreditu aldaketak nola egin

1. Foru Sailek egiten dituzten transferentzia eskabideek honako baldintza hauek bete beharko dituzte, baldin eta transferentzia horiek jatorriz Kreditu Orokorreko programakoak badira eta 1. Kapituluari eragiten ez badiote :
a) Eskabidea egin duen foru sailak honakoak frogatu beharko ditu: batetik, aurrekontuko zuzkidura handiagoa behar duela eta, bestetik, bere kredituen bidez ezin diola kasuan kasuko kopuruari aurre egin.
b) Horretarako, transferentzia eskabidearekin batera, kasuan kasuko gastu programaren beharren analisia ere aurkeztu beharko du, eta aurrekontua gauzatzeak ezarritako helburuekiko nolako desbi-

deratzeak izan dituen azaldu. Horiez gain, sail horren kredituen burutzapen aurreikuspenei buruzko azterlana ere aurkeztuko du.

2. Erabilera libreko ordainketa kredituak finantzatzea helburu duten aurrekontu aldaketak bideratzeko, kasuan kasuko aldaketarekin batera izapidetuko den espedienteari dagokion dokumentazioa aurkeztu beharko da. Halaber, erabilera libreko aurreko kreditua zertarako erabili zen egiaztatuko duten agiriak ere aurkeztuko dira.
3. Gastu zentralizatuetan eragina duten kreditu transferentziak bide-ratzeko, ezinbestekoa izango da horien organo kudeatzailearen onarpena izatea.

14. artikulua. Kreditu gaikuntzak

1. Ekarpenerako eskubide edo konpromisoaren aitorpen formala eginez gero, gaikuntzak eskuratuko dira Arabako Lurralde Historikoko Ekonomia eta Aurrekontu Araubideari buruzko abenduaren 18ko 53/1992 Foru Arauko 64. artikuluaren a) eta e) ataletan zehaztutako kasuetan.
2. Eskubidea aitortuz gero, Arabako Lurralde Historikoko Ekonomia eta Aurrekontu Araubideari buruzko abenduaren 18ko 53/1992 Foru Arauko 64. artikuluko b), c), d) eta f) idatz zatietan zehaztutako gaikuntzak eskuratuko dira.
3. Nolanahi ere, dena delakoa diru-sarrera, Diputatuen Kontseiluak izango du gaikuntzak egiteko eskumena.

15. artikulua. Arauaren eranskinak.

1. Arabako Lurralde Historikoaren Ekonomia eta Aurrekontu Araubideari buruzko abenduaren 18ko 53/1992 Foru Arauko 50. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, foru arau honetako I. eranskinean ageri diren kredituak handigarriak dira.
2. Kompromiso kredituen egoera II. eranskinean banatzen da.
3. Finantziaketa afektatuko gastuen egoera III. eranskinean dago.

4. 3/1997 Foru Araua, otsailaren 7koa, Arabako Lurralde Historikoaren Dirulaguntza eta Tansferentziei buruzkoaren 7.2. artikuluaren arabera, subventzio izendun eta banakakoak IV. eranskinean zehaztzen dira.
16. artikulua. "Inbertsioak Toki Erakundeetan" programan sartutako kredituak.

"Inbertsioak toki erakundeetan" programan sartutako kredituetan murrizketaren bat gertatuz gero, zenbatekoaren adinako igoera finkatu ahal izango da programa horren urteko kredituetan.

IV. TITULUA AURREKONTUEN KUDEAKETA ETA KONTROLA

17. artikulua. Gastua baimentzea eta agintzea.

1. Arabako Foru Aldundiaren Antolaketa, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoari buruzko abenduaren 18ko 53/1992 Foru Arauan xedatutakoaren ondorioetarako, ondokoek baimendu eta aginduko dituzte eragiketa arrunt eta kapitalekoen gastuak:
a) Eragiketa bakoitzeko zenbatekoa 150.000,00 eurotik beherakoa denean, Foru Diputatuek.
b) Zenbatekoa 300.000,00 euro baino gehiago ez denean, Diputatu Nagusiak, sail bateko foru diputatu titularrak proposatu ondoren.
c) Zenbatekoa 300.000,00 -tik gorakoa denean, Diputatuen Kontseiluak, sailen bateko foru diputatu titularrak proposatu ondoren.

2. Eragiketa bakoitzeko eta "Justifikatu beharreko ordainketen" kontzeptuan ordain daitekeen gehienezko kopurua 50.000,00 euro izango da, honako kasu hauetan izan ezik:
a) Hartzaileak sektore publikoko erakunde, organismo eta entitateak dituzten ordainketak.
b) Nahitaezko desjabetzeko espedienteen ondoriozko ordainketak.
c) "Gazteria eta Lankidetza" programaren kontua finantzatutako

dirulaguntzen ordainketak.
d) Diputatuen Kontseiluak salbuespen modura baimendutako bestelako ordainketak.

Arabako Foru Aldundiak, hilero, aurreko d) letran adierazitako ordainketa baimenen berri emango die Biltzar Nagusiei, eta honako

alderdi hauek jasoko dira: hartzailea, zenbatekoa eta ordainketaren azalpena.
18. artikulua. Diruzaintzako aurrerakinak

1. Diputatuen Kontseiluak, salbuespen gisa, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuaren proposamenez, atzeratu ezinezko gastuei aurre egiteko diruzaintzako aurrerakinak emateko aukera izango du. Aurrerakin horiek ezingo dute gainditu ekitaldi bakoitzeko aurrekontua gauzatzeko foru arauan baimendutako kredituen % 1.
2. Diruzaintzako aurrerakinek aurrekontuen babesa izango dute, eta horrelaxe jasoko da, gainera, aurrerakina eman den ekitaldiko aurrekontuetan.
3. Diruzaintzako aurrerakin horien finantzaketa Arabako Ekonomia eta Aurrekontu Araubideari buruzko abenduaren 18ko 53/1992 Foru Arauaren III. Tituluko bosgarren kapituluan xedatutako prozedurei jarraiki egingo da.
4. Aurrerakinen finantzaketarako kreditu gehigarririk behar izanez gero, ezinbestekoa izango da Diputatuen Kontseiluak, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuak proposatuta, kasuan kasuko foru arauaren proiektua onartzea eta, ondoren, Biltzar Nagusiei deitzea.
19. artikulua. Urteko Finantza Plana

Foru erakunde autonomoen eta foru sozietate publikoen aldeko transferentziak Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Sailaren Urteko Finantza Planean aurreikusitakoari jarraiki egingo dira.

20. artikulua. Kudeaketa edota hitzarmen kredituak

Aurrekontu ekitaldian zehar, kudeaketa kredituak finkatzeko aukera izango da, betiere Foru Aldundiari dagokion ekarpena Aurrekontuko ordainketa kredituen bidez finantzatuz gero.
21. artikulua. Elkarrekin finantzaturiko gastuak

Zenbait kredituren finantzaketa baliabideen bilakaera aurreikusitakoa baino txikiagoa izanez gero, Diputatuen Kontseiluak, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko diputatuaren proposamenez, aurrekontuetako gastuen egoeran egin beharreko doikuntzak itunduko ditu. Doikuntza horiek Arabako Lurralde Historikoko Ekonomia eta Aurrekontu Araubideari buruzko abenduaren 18ko 53/1992 Foru Arauko 66. artikuluak baliogabetze murrizketez xedatutakoaren arabera egingo dira.

22. artikulua. Gastu gauzatzearen mugak

1. Diputatuen Kontseiluak, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuaren proposamenez, kredituak atxikiz gastuari eusteko erabakia har dezake, egoera ekonomikoak hala eskatzen duenean.
2. Aipatutako kredituak emanez gero, atxikipenetarako aurreikusitako izapide berberak egingo dira.
23. artikulua. Kontrol ekonomikoa

1. Indarrean dagoen araudiak ezartzen dituen kontuhartzailetza eta ikuskaritza lanetarako, Arabako Foru Aldundiak, nahi izanez gero, kanpoko laguntza eta baliabideak har ditzake.

2. Foru erakunde autonomoetan finantza eta kudeaketa kontrola egingo da, eta ez ekonomiko eta fiskala. Ekonomia eta Aurrekontu Araubideari buruzko abenduaren 18ko 53/1992 Foru Arauko 75.2. artikuluko a) eta/edo b) ataletan adierazitako eragiketak egiten direnak, Kontratazioen eta dirulaguntzen gastu espedientetan, salbuespen bakarrak izango dira.

V. TITULUA LANGILERIAREN KUDEAKETA

24. artikulua. Arabako Foru Aldundiaren eta foru erakunde autonomoen aurrekontu plantilla
1. Arabako Foru Aldundiko eta foru erakunde autonomoetako aurrekontu plantilla, 2009ko ekitaldirako, ekitaldi horretarako Arabako Lurralde Historikoko Aurrekontu Orokorretako langileriari buruzko eranskinetan ageri dena da.

2. 2009ko ekitaldian, Lanpostuen Zerrenda aldatzeko espedienteak honako kasu hauetan baino ez dira onetsiko: ez da gastu gehikuntzarik sortu beharko, edo sortuz gero, kasuan kasuko gehikuntza

bestelako lanpostuetarako kredituak murriztuz konpentsatu beharko da.
3. Aurreko mugak ez du eraginik izango epailearen aginduz edo beste eskumen batzuk eskuratzearen ondorioz sortutako edo aldatutako lanpostuetan.
4. Bete gabeko lanpostuetarako kredituen soberakinak beste lanpostu batzuk edo aldi baterako programetarako langileak ordaintzeko erabiliko dira, betiere zerbitzuek behar bezala funtzionatzeko horiek beharrezkoak direnean.
5. Bitarteko langileekin bete beharreko lanpostuak, aurrekontuetan horrela onartutakoak, antolakundeko unitateak behar bezala funtzionatzeko ezinbesteko lanpostuetara mugatuko dira.

6. Halaber, zerbitzu eginkizuneko lan hauek salbuespen izaera izango dute: lanpostu bati espezifikoki esleitu gabeko lanek, edo lanpostuetako titularrek aldi batez egin ezin dituzten eginkizunak zerbitzu eginkizunean egiteak. Behin-behineko programak aurrera eramateko izendatzen diren bitarteko funtzionarioek ere salbuespen izaera izango dute. Azken horien kasuan, salbuespen gisa egiten diren izendapenak urtaroko beharrei aurre egiteko izendatuko dira eta, behin-behineko epe hori amaitzean, izendapenak bertan behera geldituko dira, besterik gabe, inolako luzapenik gabe.
25. artikulua. Langileen kredituak

1. Arabako Foru Aldundiko eta foru erakunde autonomoetako langileen (funtzionarioak, lan legepeko langileak eta aldi baterako langileak) 2009ko ordainsari osoak erakunde sindikalekin egingo diren negoziazioen ondorioz igoko dira. Hain zuzen ere, negoziazioetan hitzartzen den igoera izango dute.
2. Aurreko atalean esandakoaz gain, ordainsarietan egokitzapen bereziak egin ahal izango dira salbuespen gisa, betiere ezinbestekoak direnean, lanpostuen edukiagatik, programa bakoitzari esleitutako langileen kopuruaren aldaketagatik edo programari ezarritako helburuen betetze mailagatik.

3. Diputatu Nagusia eta Foru diputatuei dagozkien ordainsariek ez dute eragingo 2009rako ordainsarien igoera. Arabako Foru Aldundiko eta foru erakunde autonomoetako gainerako goi kargudunen eta behin-behineko langileen 2009ko ordainsarien igoeraren ehunekoa, hala badagokio, langileentzat erabakitako berbera izango da. Nolanahi ere, ordainsariak Arabako Foru Aldundiko goi kargudunen eta behinbehineko langileen araubidea arautzen duen 4/2000 Foru Arauan xedatutakoari lotuko zaizkio.

4. Aurreko idatz zatietan xedatutakoaren ondoriozko ordainsari aldaketak Diputatuen Kontseiluak onartu beharko ditu, Foru Administrazioaren Saileko foru diputatuak proposatu ondoren. Aurretik, kasuan kasuko diru hornidura egin beharko da eta Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Sailaren aginduzko txosten ekonomikoa aurkeztu beharko da.
5. Behin-behineko langileen ordainsariak kasu bakoitzean berdintzat jotzen diren funtzionario lanpostuen berberak izango dira edota, hala badagokio, lanpostuen sailkapen orokorraren arabera finkatuko dira.
26. artikulua. Langileen gastuen fiskalizazioa

1. Arabako Foru Aldundiko eta foru erakunde autonomoetako langileen gastuen fiskalizazioa nominak ikuskatuz egingo da. Ikuskapena ondorengoa eta berehalakoa izango da: Arabako Foru Aldundikoa nominak ordaindu eta hurrengo hamar egunetan egingo da; foru erakunde autonomoetakoa, horren ondoren.

2. Lanpostuak betetzeko, bitarteko funtzionarioen nahiz programako bitarteko funtzionarioen izendapenak egiteko, zerbitzu eginkizunak onartzeko, lanpostuak sortu nahiz aldatzeko, eta, oro har, Arabako Foru Aldundiaren Administrazio Orokorrean zein foru erakunde autonomoetan gastua handitzea dakarren edozer egiteko, beharrezkoa izango da horren aldeko fiskalizazio txostena. Honako hauek ez dute baldintza hori bete behar: presakako ordezkapenek eta bi hilabete baino gutxiagorako diren ordezkapenek. Horietan, ondorengo eta berehalako fiskalizazioa egingo da.

3. Foru erakunde autonomoek Foru Administrazioaren Sailari egindako langile kontratazioen berri eman beharko diete beti, lanpostu zerrendetan definitutako lanpostu finko edo bitartekoei eta langile finkoen aldi baterako ordezpenei dagozkienak izan ezik.

27. artikulua. Lankidetza hitzarmenak

Erakunde publiko edo pribatuen zein kanpoko langileen eta Arabako Foru Aldundiaren edo foru erakunde autonomoen arteko lankidetza hitzarmenei dagokienez, hitzarmenaren xedea bete dadin beharrezkoa bada kanpoko langileen lana (erakundean bertan edo erakundeari dagozkion funtzioak betez) edo bertako langileena (lanpostuei dagozkienak ez diren funtzioak betez), orduan beharbeharrezkoak izango dira Foru Administrazioaren Sailaren baimena eta kasuan kasuko gastu kreditua.

VI. TITULUA ERAKUNDE KONPROMISOAK

28. artikulua. Erakunde konpromisoak

Foru arau honi dagozkion ondorioetarako, honakoak hartuko dira erakunde konpromisotzat: batetik, Arabako Ekonomia eta Aurrekontu Araubideari buruzko abenduaren 18ko 53/1992 Foru Arauaren 23. artikuluan bildutako betebeharrak eta, bestetik, Arabako Biltzar Nagusien finantzaketaren ondoriozkoak.

29. artikulua. Toki erakundeen finantzaketa

1. Toki Erakundeak Finantzatzeko Foru Funtsari . 197.690.870,00 euroko aurrekontua ezarri zaio, 2009ko ekitaldiari dagokion urteko guztizko finantzaketa gisa. Kalkulua baliabideak banatzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontuak finantzatzeko foru aldundiek egin beharreko ekarpenak zehazteko 2007-2011 aldian aplikatuko den metodologiari buruzko martxoaren 23ko 2/2007 Legeko laugarren xedapen gehigarrian ezarritakoari jarraituz egingo da.

2. Obra eta Zerbitzuen Foru Planari 13.985.780,00 euroko aurrekontua ezarri zaio, 2009ko ekitaldiari dagokion urteko guztizko finantzaketa gisa, martxoaren 23ko 2/2007 Legeko laugarren xedapen gehigarrian xedatutakoari jarraikiz.

3. Gainera, ezberdinak diren Aurrekontua Gauzatzeari buruzko Foru Arauetan baimenak agertzen ziren. Oinarritzat hartuz baimengo egiteak "Inbertsioak toki erakundeetan programan sartutako kredituetan" murrizketengatik 52.726.410,76 euroko kopurua aurrekontuan sartzen du.
4. Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Ituna onartu duen maiatzaren 23ko 12/2002 Legeko 51. artikuluan zehaztutako itundu gabeko zergetan udalek izango dituzten partaidetzen zenbatekoak Estatuko Administrazioak igortzen dituenenak eurak izango dira, eta hark igortzen dituen maiztasun berarekin aginduko dira.

VII. TITULUA
BILTZAR NAGUSIENTZAKO INFORMAZIOA

30. artikulua. Biltzar Nagusientzako informazioa

1. Arabako Ekonomia eta Aurrekontu Araubideari buruzko abenduaren 18ko 53/1992 Foru Arauko 131. artikuluan eta aplikatu beharreko bestelako araudietan xedatutakoa betetzeaz gain, Arabako Foru Aldundiak, bi hilabetetik behin, Biltzar Nagusiei Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen eta Gazteen Foru Erakundearen Aurrekontua gauzatzeari buruzko egoera orriak bidaliko dizkie. Halaber, hiru hilabetetik behin, foru sozietate publikoen finantzei buruzko egoera orriak ere bidaliko dizkie.
2. Era berean, Biltzar Nagusiei itundutako zerga bilketaren informazioa helaraziko zaie, Eusko Jaurlaritzari bidalitako epe berberetan eta informazioaren eduki berarekin; Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontuak finantzatzeko foru aldundiek egin beharreko ekarpenak zehazteko 2007-2011 aldian aplikatuko den metodologiari buruzko mart-xoaren 23ko 2/2007 Legearen 27.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz egingo da.

VIII. TITULUA
ZERGEN ARLOKO HAINBAT XEDAPENEN ALDAKETA

31. artikulua. Ondasun Higiezinen gaineko Zerga: katastro balioak eguneratzea

Bat. Aldaketak 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera eragina duela, Ondasun Higiezinen gaineko Zergako katastro balio guztiak, bai landa ondasunenak, bai hiri ondasunenak, 1,02 koefizientea aplikatuz eguneratuko dira. Koefiziente horren aplikazioa jarraian adierazten denaren arabera egingo da:
a) Katastroan dauden datuen arabera balioetsitako ondasun higiezinak direnean, ondasun horiei 2008. urterako esleitutako balioaren gainean aplikatuko da.

Horri dagokionez, aipatu koefizientea lurzoruaren edo lurraren balioari eta eraikuntzen balioari aplikatuko zaie.
b) Ondasun higiezinek katastroan dauden datuen arabera aldaketa fisiko edo juridikorik jasan badute eta jasandako aldaketa horiek eraginkortasunik izan ez badute, aipatutako koefizientea ondasun horiei esleitutako balioaren gainean aplikatuko da, bestelako egoerak kontuan hartuz, eta udalerriko gainerako ondasun higiezinen katastro balioak finkatzeko oinarri izan diren moduluak aplikatuz. Artikulu honetako aurreko letrako bigarren paragrafoan ezarritakoa ere aplikatuko da kasu horietan.

Bi. Aurreko Bat paragrafoan ezarritakoa aplikatzeko, kontuan hartuko da, bidezko diren neurri eta kasuetan, Ondasun Higiezinen gaineko Zergari buruzko uztailaren 19ko 42/1989 Foru Arauan xedatutakoa.
32. artikulua. Ondasun Higiezinen gaineko Zergari buruzko uztailaren 19ko 42/1989 Foru Arauaren aldaketa

Ondasun Higiezinen gaineko Zergari buruzko uztailaren 19ko 42/1989 Foru Arauko 14. artikuluko 2. idatz zatiari bigarren paragrafoa gehitu zaio (aldaketak 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak). Hona testua:

"Udalek hiri ondasun higiezinen eta landa ondasunen gaineko zerga tasa murriztu dezakete, % 0,15 gehienez, baldin eta murrizketaren eraginez erabilera bereko ondasunen gaineko zerga bilketa txikitzen ez bada, aurreko zergaldikoarekin erkatuta."

33. artikulua.- Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergari buruzko uztailaren 19ko 44/1989 Foru Arauaren aldaketa

Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergari buruzko uztailaren 19ko 44/1989 Foru Arauko 4. artikuluko 1. idatz zatia aldatu da, eta honela geratu da (aldaketak 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak):

"1. Zerga honako tarifen taularen arabera eskatuko da:

POTENTZIA ETA IBILGAILU MOTAKUOTA EUROTAN
A) Turismoak:
8 zerga zaldi baino gutxiago13,13
8 - 11,99 zerga zaldi35,46
12 - 15,99 zerga zaldi74,85
16 - 19,99 zerga zaldi93,23
20 zerga zalditik aurrera121,64
B) Autobusak:
21 plaza baino gutxiago86,67
21-50 plaza123,43
50 plaza baino gehiago154,29
C) Kamioiak:
1.000 kilogramo baino gutxiagoko zama erabilgarria43,99
1.000-2.999 kilogramoko zama erabilgarria86,67
2.999 baino gehiagoko eta 9.999 kilogramo arteko zama erabilgarria123,43
9.999 kilogramo baino gehiagoko zama erabilgarria154,29
D) Traktoreak:
16 zerga zaldi baino gutxiago18,38
16 - 25 zerga zaldi28,89
25 zerga zaldi baino gehiago86,67
E) Trakzio mekanikoko ibilgailuek arrastaka daramatzaten atoiak eta erdiatoiak
1.000 kilogramo baino gutxiagoko eta 750 kilogramo baino gehiagoko zama erabilgarria18,38
1.000-2.999 kilogramoko zama erabilgarria28,89

34. artikulua. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko urtarrilaren 29ko 3/2007 Foru Arauaren aldaketa

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko urtarrilaren 29ko 3/2007 Foru Arauko ondoko xedapenak aldatu dira (2009ko urtarrilaren 1etik izango dituzte ondorioak):

Bat. 75. artikulua honela geratu da:
"75. artikulua.- Baterako zerga ordainketaren ziozko murrizketa.
1. Foru arau honetako 99. artikuluan xedatutakoaren arabera baterako zerga ordainketa hautatuz gero, urteko autolikidazioaren zerga oinarritik 3.954 euro ken daitezke.

2. Aurreko idatz zatian aipatutako murrizketa 3.434 eurokoa izango da foru arau honetako 100. artikuluko 2. idatz zatian adierazitako familia unitateen autolikidazioan."

Bi. 77. artikuluko 1. idatz zatia honela geratu da:

"1. Likidazio oinarri orokorra ondoko eskalan agertzen diren tasekin kargatuko da:




Hiru. 80. artikulua honela geratu da:
"80. artikulua.- Kenkari orokorra.

Zergadunek 1.301 euroko kenkaria aplikatuko dute urtean. Kenkari hau autolikidazio guztietan aplikatuko da".

Lau. 81. artikuluko 1. eta 2. idatz zatiak honela geratu dira:

"1. Zergadunarekin bizi den ondorengo ahaide bakoitzeko kenkari hau aplikatuko da:
a) 547 euro urtean, lehenengoarengatik.
b) 677 euro urtean, bigarrenarengatik.
c) 1.145 euro urtean, hirugarrenarengatik.
d) 1.353 euro urtean, laugarrenarengatik.
e) 1.769 euro urtean, bosgarrenarengatik eta hurrengo bakoitzarengatik.
2. Zergadunarekin bizi den eta sei urte baino gutxiago dituen ondorengo ahaide bakoitzarengatik, aurreko idatz zatiaren arabera dagokion kenkariaz gainera, urtean 313 euroko kenkari osagarria aplikatuko da."

Bost. 83. artikuluko 1. idatz zatia honela geratu da:

"1. Egutegiko urte osoan etengabe eta jarraian zergadunarekin bizi den aurreko ahaide bakoitzarengatik 261 euroko kenkaria aplikatu ahal izango da.

Kenkari hau aplikatzeko, aurreko paragrafoan deskribatutako bizikidetzarekin parekatuko da kasu hau: ondorengo ahaideak bere ondarearen kontura diru kopuruak ordaintzen badizkie gizarte zerbitzuen foru sarearen edo parekatuaren barruan ez dauden eta aurreko ahaidea egutegiko urte osoan etengabe bizi den egoitzei."

Sei. 84. artikuluko 1. idatz zatia aldatu da eta honela geratu da:

"1. Zergadun ezindu bakoitzeko jarraian azalduko den kenkaria aplikatuko da, ezintasun graduaren eta besteren beharraren arabera eta ezarritako arauekin bat etorriz:

Likidazio oinarri Likidazio oinarriaren Aplikatu
orokorra honainoKuota osoagainerakoa honainobeharreko tasa
EuroakEuroakEuroakEhunekoa
0014.57023,00
14.5703.351,1014.57028,00
29.1407.430,7014.57035,00
43.71012.530,2018.73040,00
62.44020.022,20Hortik gora45,00"
2.999 kilogramo baino gehiagoko zama erabilgarria86,67
F) Beste ibilgailu batzuk:
Ziklomotorrak4,60
125 cc. edo gehiagoko motozikletak4,60
125 cc. baino gehiagoko eta 250 cc. arteko motozikletak7,87
250 cc. baino gehiagoko eta 500 cc. arteko motozikletak15,76
500 cc. baino gehiagoko eta 1.000 cc. arteko motozikletak31,52
1.000 cc. baino gehiagoko motozikletak63,04"

Aurreko paragrafoan aipatzen diren ezintasun gradua eta puntuak abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuaren I. eta II. eranskinetan eta autonomia pertsonalaren sustapenari eta menpekotasuna duten pertsonentzako laguntzari buruzko abenduaren 14ko 39/2006 Legean menpekotasuna baloratzeko ezarritako baremoa onartu duen apirilaren 20ko 504/2007 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera neurtuko dira."

Zazpi. 85. artikulua honela geratu da:
"85. artikulua.- Adinarengatiko kenkaria.
65 urtetik gorako zergadun bakoitzarengatik 313 euroko kenkaria aplikatuko da.

Zergadunak 75 urte baino gehiago badauzka, aurreko paragrafoan aipatutako kenkaria 573 eurokoa izango da."

Zortzi. 89. artikuluko 8. idatz zatiko lehenengo paragrafoa aldatu eta honela geratu da:

"8. Zerga honen ondorioetarako, ohiko etxebizitzatzat joko da zergaduna hiru urtez etengabe bizi den etxebizitza. Hala ere, etxebizitza ohikoa izan dela joko da epealdi hori igaro ez arren, zergaduna hiltzen denean, edo ezinbestez etxebizitzaz aldatzera behartzen duten beste zirkunstantzia batzuk gertatzen direnean, hala nola: etxebizitza ez egokitzea zergadunaren edo horrekin bizi den ondorengo edo aurreko ahaidearen, ezkontidearen edo izatezko bikote lagunaren ezintasun mailara edo zergaren kuota osoan kenkaria egiteko eskubidea ematen duen pertsonarenera; senar-emazteak banantzea edo izatezko bikotea desegitea; lantokia aldatzea; lehen enplegua edo beste bat lortzea; etxebizitza aipatutako epean ordaintzea eragozten duten zirkunstantzia ekonomikoak, edo antzeko besteren bat.

Bederatzi. Hogeigarren xedapen gehigarria honela geratu da:

"Hogeigarrena.- Eguneratze koefizienteak.

Foru Arau honen 47. artikuluko 2. idatz zatian xedatutakoaren ondorioetarako, 2009ko ekitaldian egindako eskualdaketei aplikatzekoak zaizkien eguneratze koefizienteak hauek dira:




Hala eta guztiz ere, ondare elementua 1994ko abenduaren 31n eskuratu denetan aplikatu beharreko koefizientea 1,545 izango da."

35. artikulua. Sozietateen gaineko Zergari buruzko uztailaren 5eko 24/1996 Foru Arauaren aldaketa

Sozietateen gaineko Zergari buruzko uztailaren 5eko 24/1996 Foru Arauko xedapen hauek aldatu dira (aldaketek 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera hasten diren zergaldietan izango dituzte ondorioak):

EkitaldiaKoefizientea
1994 eta aurrekoak 1,455
1995 1,545
1996 1,488
1997 1,455
1998 1,422
1999 1,383
2000 1,337
2001 1,287
2002 1,241
2003 1,207
2004 1,172
2005 1,134
2006 1,097
2007 1,067
2008 1,020
2009 1,000
Ezintasun gradua eta besteren laguntza behar izateaKenkaria (eurotan)
Ezintasuna % 33koa edo handiagoa eta % 65ekoa baino txikiagoa729
Ezintasuna % 65ekoa edo handiagoa1.041
Ezintasuna % 75ekoa edo handiagoa,
eta 15 - 39 puntu besteren laguntza behar izateagatik1.249
Ezintasuna % 75ekoa edo handiagoa, eta 40 puntu
baino gehiago besteren laguntza behar izateagatik1.561

Bat. 13. artikuluko 1. eta 4. idatz zatiak aldatu dira eta honela geratu dira:

"1. Ez dira kenkaridunak izango gastu hauek:
a) Obligazio inplizitu edo tazituetatik eratorritakoak.
b) Langileei epe luzera egindako ordainketei lotutakoak. Dena den, kenkaridunak izango dira azaroaren 29ko 1/2002 Errege Dekretu Legegileak, Pentsio Plan eta Funtsei buruzko Legearen testu bateratua onartzen duenak, arautzen dituen pentsio planen sustatzaileek egindako kontribuzioak eta, orobat, bazkide babesleek borondatezko gizarte aurreikuspeneko erakundeei egindako ekarpenak baita enpresaren gizarte aurreikuspeneko planei egindakoak ere. Ekarpen horiek partaide, aseguratu edo bazkide oso edo arrunt bakoitzari berari dagokion heinean egotziko zaizkio, aparteko kasuetan Pentsio Plan eta Fondoei buruzko Legearen Testu Berrituaren 5.3.c) artikuluan ezarritakoa aplikatuz pentsio planei egiten zaizkienak izan ezik. Pentsio planetan jasotakoen antzeko kontingentziak estaltzeko egiten diren kontribuzioak ere kenkaridunak izango dira baldintza hauek betetzen direnean:

a') Prestazioak lotzen zaizkien pertsonei egoztea zergen ondorioetarako.
b') Geroko prestazioak jasotzeko eskubidea atzera egiteko aukerarik gabe eskualdatzea.
c') Kontribuzio horiei dagozkien baliabideen titulartasuna eta kudeaketa eskualdatzea.

Halaber, kengarriak izango dira laneko pentsio funtsen jarduerak eta gainikuspena araupetu dituen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2003ko ekainaren 3ko 2003/41/CE Zuzentarauan ezarritako enpresa sustatzaileek egindako kontribuzioak, baldin eta aurreko a'), b') eta c') letretan araupetutako betekizunak betetzen badira eta Pentsio Plan eta Funtsei buruzko Legearen Testu Bategineko
8.6. artikuluan ezarritako gertakizunak estaltzen badira.

c) Kontratuen betetze kostuei lotutako gastuak, haietatik jasotzea espero diren mozkin ekonomikoak baino handiagoak badira.

d) Berregituraketetatik eratorritako gastuak, lege edo kontratu alorreko obligazioei buruzkoak eta ez, ordea, obligazio tazitu soilei buruzkoak badira.
e) Salmentak itzultzeko arriskuari lotutako gastuak.
f) Ondare tresnetan oinarritutako ordainketei dagozkien langileria gastuak, baldin eta langileei ordaintzeko formula gisa erabiltzen badira, eskudirutan ordaindu edo tresna horiek eman."

"4. Aseguru erakundeek egindako hornikuntza teknikoei lotutako gastuak aplikaziozko arauetan ezarritako gutxieneko kopuruen zenbatekoraino izango dira kenkaridunak. Muga horrekin, ekitaldiko egonkortze erreserbarako zuzkidura zerga oinarria zehazterakoan kenkariduna izango da, nahiz eta galera eta irabazien kontuan sartu ez. Erreserba horren aplikazioak gertatu den zergaldiaren zerga oinarrian sartuko dira.

Kobratzeko dauden prima edo kuoten narriaduragatik egindako zuzenketak bateraezina izango dira, saldo berberetarako, kredituetan narriaduragatik izandako galerekin, azken horiek zordunen balizko kaudimengabezietatik eratorriak badira.

Bi. 24. artikulua aldatu da eta honela geratu da:
"24. artikulua.- Zerga oinarri negatiboen konpentsazioa.
1. Likidatu edo autolikidatu diren zerga oinarri negatiboak hurrengo urteetan amaitzen diren zergaldietako errenta positiboekin konpentsa daitezke.

2. Konpentsa daitekeen zerga oinarri negatibotik zenbateko hau kendu behar da: bazkideek edozein titulurengatik egindako ekarpenen eta eskuratutako partaidetzari dagokion balioaren eta eroste balioaren arteko alde positiboa, hurrengo zirkunstantziak izaten direnean:

a) Erakundearen emaitzetan parte hartutako eskubide gehienak edo kapital sozial gehiena pertsona edo erakunde bakarrak nahiz pertsona edo erakunde batzuen multzoak eskuratu baditu, zerga oinarri negatiboari dagokion zergaldia amaitu eta gero.

b) Aurreko letran adierazi diren pertsonek edo erakundeek % 25etik beherako partaidetza izan badute, zerga oinarri negatiboari dagokion zergaldia amaitutakoan.

c) Erakundeak ez baditu ustiapen ekonomikoak kapital sozial gehiena eskaintzen duen partaidetza eskuratu aurreko sei hilabeteetan egin.
3. Konpentsatu beharreko zerga oinarri negatiborik egonez gero, subjektu pasiboak haien sorburua eta zenbatekoa frogatu behar ditu kontabilitatea eta bidezko agiriak erakutsiz, dena dela sortu diren ekitaldia."

Hiru. 33. artikuluko 5. idatz zatia aldatu da eta honela geratu da:

"5. Baldin eta subjektu pasiboaren errenten artean zenbatzen badira Espainiako lurraldeko egoiliar diren eta zergak karga tasa orokorraren arabera nahiz % 35eko tasaren arabera ordaintzen dituzten erakundeen kapitalaren edo funts propioen balore adierazgarriak eskualdatzetik eratorritako errentak, kuota osotik honako zenbateko hau kendu beharko da: subjektu pasiboaren partaidetzari egotzitako mozkin banatugabeen gehikuntza garbiari (barne sartuta kapital sozialean sartu direnak) dagokion karga tasa aplikatuta atera den emaitza, betiere zenbatutako errenten mugarekin. Mozkin horiek partaidetzako erakundeak sortuak izango dira eskualdatutako partaidetza izan duen denboran. Dena den, baldintza hauek bete beharko dira:
a) Partaidetza ehunekoa, zuzenekoa izan edo zeharkakoa izan, % 5 edo gehiago izatea eskualdaketa egin aurretik.
b) Ehuneko hori etenik gabe eduki izana partaidetza eskualdatu den egunaren aurreko urtean.

Baldin eta partaidetza eskuratu den egunaren ondorioz ezin bada kalkulatu partaidetzaren eskurapen egunean banatu gabe zeuden mozkinen zenbatekoa, eskurapen balioa funts propioekin bat datorrela ulertuko da.

Kenkari honen aplikazioa bateraezina izango da foru arau honek mota horretako errentei dagokienez 22. artikuluan jasotako aparteko mozkinen berrinbertsioarekin, idatz zati honetan jasotako kenkaria egin zaion errentari dagokion zatian.

Idatz zati honetan ezarritakoa foru arau honek 29. artikuluko 2. idatz zatiko b) letran aipatzen dituen erakundeen kapitalaren balore adierazgarrien eskualdaketei ere aplikatuko zaie. Ondorio horietarako,
2. idatz zatian zehazten den karga tasa aplikatuko da.

Idatz zati honetan jasotako kenkaria ezingo zaio aplikatu banatu gabeko mozkinen gehikuntza garbiaren zatiari, baldin eta zati hori zerga oinarri negatiboen konpentsazioaren ondorioz partaidetzako erakundearen zerga oinarrian sartu ez diren errenten zatia bada."

Lau. 33. artikuluko 6. idatz zatia aldatu da eta honela geratu da:

"6. Kuota osoaren eskasiagatik aplikatu ez diren kenkariak hurrengo urteetan amaitzen diren zergaldietan aplikatu ahal izango dira."

Bost. 34. artikuluko 4. idatz zatia aldatu da eta honela geratu da:

"4. Kuota osoaren eskasiagatik aplikatu ez diren kenkariak hurrengo urteetan amaitzen diren zergaldietan aplikatu ahal izango dira."

Sei. 34 bis artikuluko 4. idatz zatia aldatu da eta honela geratu da:

"4. Kuota osoaren eskasiagatik aplikatu ez diren kenkariak hurrengo urteetan amaitzen diren zergaldietan aplikatu ahal izango dira."

Zazpi. 41. artikuluko 3. idatz zatia honela geratu da:

"3. Kenkariaren oinarria ikerketa eta garapen gastuez osatuta dago eta, hala badagokio, ibilgetu material edo ukiezineko elementuetan egindako inbertsioez, higiezinak eta lursailak kanpoan utzita.

Ikerketa eta garapen gastutzat hartuko dira subjektu pasiboak egindako gastuak, barne sartuta jarduera horiei lotutako ondasunen amortizazioak, jarduera horiekin zuzenean lotuta dauden eta jarduera horiek benetan gauzatzen erabiltzen diren neurrian. Proiektuen arabera banakatuta jasota utzi behar dira gastuak.

Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko beste estatu batzuetan egindako jarduerei dagozkien ikerketa eta garapen gastuak ere kenkariaren oinarriaren zati izan daitezke.

Europar Batasunekoak edo Europako Esparru Ekonomikokoak ez diren beste estatu batzuetan egindako jarduerei dagozkien gastuak direla eta, horiek ere kenkaria izan dezakete, baldin eta ikerketa eta garapeneko jarduera nagusia Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko estaturen batean egiten bada eta gastuak eurak inbertsio osoaren % 25 baino handiagoak ez badira.

Ikerketa eta garapeneko gastutzat hartuko dira, era berean, jarduera horiek Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko estaturen batean egiteko asmoz zergadunak berak edo beste entitate batzuekin batera eskatuta ordaintzen diren kopuruak.

Zortzi. 42. artikuluko 5. idatz zatia honela geratu da:

"5. Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko beste estatu batzuetan egindako jarduerei dagozkien teknologia berrikuntzako gastuak ere kenkariaren oinarriaren parte izan daitezke.

Europar Batasunekoak edo Europako Esparru Ekonomikokoak ez diren beste estatu batzuetan egindako jarduerei dagozkien gastuak direla eta, horiek ere kenkaria izan dezakete, baldin eta teknologia berrikuntzako jarduera nagusia Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko estaturen batean egiten bada eta gastuak eurak inbertsio osoaren % 25 baino handiagoak ez badira.

Teknologia berrikuntzako gastutzat hartuko dira, era berean, jarduera horiek Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko estaturen batean egiteko asmoz zergadunak berak edo beste entitate batzuekin batera eskatuta ordaintzen diren kopuruak.

Bederatzi. 46. artikuluko 2. idatz zatia aldatu da eta honela geratu da:

"2. Kuotaren eskasiagatik aplikatu ez diren kenkariak hurrengo urteetan amaitzen diren zergaldietako autolikidazioetan aplikatu ahal izango dira, muga bera errespetatuta."

Hamar. 49. artikulua aldatu da eta honela geratu da:

"49. artikulua.- Enpresa txiki eta ertainaren kontzeptua.
1. Hurrengo baldintzak betetzen dituena da enpresa txikia:

a) Ustiapen ekonomikoa gauzatu behar du.
b) Haren eragiketa bolumenak, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunean zehaztu bezala, edo haren aktiboak ezin ditu 8 miloi euroak gainditu.
c) Plantillako batez besteko kopurua ezin da 50 lagunera heldu.

d) Aurretik adierazitako baldintzetakoren bat betetzen ez duten enpresek ezin dute % 25eko edo hortik gorako zuzeneko edo zeharkako partaidetzarik izan. Salbuespen dira Foru Arau honetako
59. eta 60. artikuluetan, hurrenez hurren, zehazten diren arrisku kapitaleko sozietate edo funtsak edo enpresak sustatzeko sozietateak, baldin eta, bi kasuetan, partaidetza haien sozietate xedea betetzearen ondorio zuzena bada.
2. Hurrengo baldintzak betetzen dituena da enpresa ertaina:

a) Ustiapen ekonomikoa gauzatu behar du.
b) Haren eragiketa bolumenak, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunean zehaztu bezala, ezin ditu 40 miloi euroak gainditu, edo bestela, haren aktiboak ezin ditu 34 miloi euroak gainditu.

c) Plantillako batez besteko kopurua ezin da 250 lagunera heldu.

d) Aurretik adierazitako baldintzetakoren bat betetzen ez duten enpresek ezin dute % 25eko edo hortik gorako zuzeneko edo zeharkako partaidetzarik izan. Salbuespen dira Foru Arau honetako
59. eta 60. artikuluetan, hurrenez hurren, zehazten diren arrisku kapitaleko sozietate edo funtsak edo enpresak sustatzeko sozietateak, baldin eta, bi kasuetan, partaidetza haien sozietate xedea betetzearen ondorio zuzena bada.
3. Aurreko 1. eta 2. idatz zatietan adierazitako baldintzak zerga sortu aurreko zergaldian bete beharko dira.

Zergaldi hori egutegiko urtea baino txikiagoa izan bada, eragiketen bolumena urtekoratu egingo da. Erakunde sortu berrien kasuan ere berdin jokatuko da.

4. Aurreko 1. eta 2. idatz zatietako c) letretan xedatutakoaren ondorioetarako, plantillako batez besteko kopurua kalkulatzeko lanaldi osoz ari diren langileak (urteko) kontuan hartuko dira. Lanaldi partzialez ari diren langileei dagokienez, kalkulua lan egindako orduen proportzionala izango da.
5. Merkataritza Kodearen 42. artikuluari jarraikiz, erakundea sozietate taldearen zati bada, lehen adierazitako kopuruak talde horri dagozkion erakunde multzoarenak izango dira.

Aktiboa eta eragiketen bolumena zenbatzeko ondorioetarako, Merkataritza Kodearen 46. artikuluan eta hori garatzeko arauetan ezarritakoaren arabera bidezkoak diren ezabapenak kontuan hartuko dira."

Hamaika. Hamargarren xedapen iragankorra aldatu da eta honela geratu da:

"Hamargarrena. Konpentsatu gabe dauden zerga oinarri negatiboak.

2009ko urtarrilaren 1etik aurrera hasiko den lehenengo zergaldiaren hasieran konpentsatu gabe dauden zerga oinarri negatiboak Foru Arau honetako 24. artikuluan ezarritakoaren arabera konpentsatu ahal izango dira.

Hamabi. Hogeita hamargarren xedapen iragankorra gehitu da. Hona testua:

"Hogeita hamargarrena. Aplikatu gabe dauden kenkariak.
33. artikuluko 6. idatz zatian, 34. artikuluko 4. idatz zatian, 34 bis artikuluko 4. idatz zatian eta 46. artikuluko 2. idatz zatian xedatutakoa Foru Arau honetako VII. tituluko II., IV., V. eta VI. kapituluetan aurreikusitako kenkariei aplikatu beharko zaie, 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera hasiko den lehenengo zergaldiaren hasieran aplikatu gabe daudenei, alegia."

Hamahiru. Bosgarren xedapen gehigarria honela geratu da:

"Bosgarrena.
2009. urtean hasten diren zergaldietan koefiziente hauek aplikatuko dira (foru arau honetako 15. artikuluko 11. idatz zatiko a) letran ezarritakoak):

Koefizienteak
Con1984ko urtarrilaren 1a baino lehen 2,340
1984. urtean 2,126
1985. urtean 1,962
1986. urtean 1,848
1987. urtean 1,760
1988. urtean 1,681
1989. urtean 1,601
1990. urtean 1,538
1991. urtean 1,487
1992. urtean 1,442
1993. urtean 1,430
1994. urtean 1,402
1995. urtean 1,338
1996. urtean 1,293
1997. urtean 1,271
1998. urtean 1,325
1999. urtean 1,278

Koefizienteak honela aplikatuko dira:
a) Eskuratze prezioari edo ekoizpen kostuari, kasuan kasukoa ondare elementua eskuratu edo ekoiztu den urtearen arabera. Hobekuntzei aplikatu beharreko koefizientea egin diren urtekoa izango da.
b) Kontabilizatutako amortizazioei, egin diren urtearen arabera."

36. artikulua.- Kooperatiben Zerga Araubideari buruzko ekainaren 9ko 16/1997 Foru Arauaren aldaketa

2009ko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako zergaldietan ondorioak izateko, honako aldaketak egin dira Kooperatiben Zerga Araubideari buruzko ekainaren 9ko 16/1997 Foru Arauan:

Bat. II. tituluko V. kapituluko bigarren atalari 14 bis artikulua gehitu zaio eta honela geratu da:

"14 bis artikulua. Zerga oinarria.

Bat. Kooperatiben sozietateen gaineko zergaren kalkulua egiteko, zerga oinarria bi zatitan bereizten da: zerga oinarri orokorra eta zerga oinarri berezia.

Bi. Zerga oinarri orokorra kooperatibaren errenta guztiez osatuta egongo da, hiru idatz zatian aipatuko diren sarrera osoak izan ezik.

Zerga oinarri orokorra zehazteko, aplikagarriak izango dira Sozietateen gaineko Zergari buruzko uztailaren 5eko 24/1996 Foru Arauan azaltzen diren arauak baita Foru Arau honetako 15. artikulutik
18.era eta 23. artikuluan araututako espezialitateak ere.

Hiru. Zerga oinarri berezia Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko

Zergari buruzko urtarrilaren 29ko 3/2007 Foru Arauko 36. artikuluan aipatutako errenta iturrietatik eratorritako sarrera osoez osatuta egongo da, baldin eta horiek ordaintzen dituena zergadunarekin lotutako pertsona edo erakundea bada Sozietateen gaineko Zergari buruzko uztailaren 5eko 24/1996 Foru Arauko 16. artikuluan adierazitakoaren arabera, ondorengo hauek izan ezik: Foru Arau honetako
23. artikuluan aipatzen diren atxikipen edo konturako sarrera egin beharra ez dakarten kooperatiben itzulketak; zergapetze bikoitza ekiditeko hitzarmenetan ezarritakoaren arabera, kenketa menpe edo konturako sarrera menpe ez dauden kapitalak hirugarren pertsonei lagatzean lortutako errendimenduak; eta Sozietateen gaineko Zergari buruzko uztailaren 5eko 24/1996 Foru Arauko 33. artikuluko 2. idatz zatian ezarritako zergapetze bikoitza saihesteko kenkaria aplikatzeko aukera emango duten dibidenduak.

Zerga oinarri berezia zehazteko Foru Arau honetako 18 bis artikuluan xedatutakoari jarraituko zaio."

Bi. II. tituluko V. kapituluko bigarren atalari 18 bis artikulua gehitu zaio eta honela geratu da:

"18 bis artikulua. Zerga oinarri berezia zehaztea.

Bat. Zerga oinarri berezia Foru Arau honetako 14 bis artikuluko hiru atalean aipatu diren sarrera osoez osatuta egongo da, eta ez dira zerga oinarri bereziaren parte izango gastuak, aipatutako sarrerekin lotura izan zein ez.

Bi. Zerga oinarri bereziaren zati diren diru sarrerei Sozietateen gaineko Zergari buruzko uztailaren 5eko 24/1996 Foru Arauko 19. artikuluan ezarritako araubidea aplikatuko zaie, aipatutako xedapenean ezarritako baldintzak betetzen direnean.

Hiru. Zerga oinarri berezia ezin izango da inoiz murriztu, Sozietateen gaineko Zergari buruzko uztailaren 5eko 24/1996 Foru Arauko 24. artikuluan aipatutako zerga oinarri negatiboen konpent-

2000. urtean 1,189
2001. urtean 1,172
2002. urtean 1,152
2003. urtean 1,136
2004. urtean 1,122
2005. urtean 1,101
2006. urtean 1,083
2007. urtean 1,055
2008. urtean 1,022
2009. urtean 1,000

sazioaren ondorioz; izan ere, kooperatiben zerga oinarri orokorrari bakarrik aplikatu ahal izango zaio."

Hiru. II. tituluko V. kapituluko hirugarren atalari 18 ter artikulua gehitu zaio eta honela geratu da:

"18 ter artikulua. Karga mota.

Bat. Kooperatiben zerga oinarri orokorrari karga egokia ezarriko zaio, Foru Arau honetako IV. tituluan edo Sozietateen gaineko Zergari buruzko uztailaren 5eko 24/1996 Foru Arauko 29. artikuluan ezarritako tasak aplikatuz.

Bi. Edonola ere, kooperatiben zerga oinarri bereziak % 18ko karga tasari dagokion zerga ordainketa izango du.

Lau. II. tituluko V. kapituluko hirugarren atalari 20 bis artikulua gehitu zaio eta honela geratu da:

"20 bis artikulua. Zerga oinarri bereziari dagokion kuotaren kenkariak.

Zerga oinarri berezia ezin izango da inola ere murriztu eta horri dagokion kuotaren gainean ezin da inolako hobaririk ez kenkaririk aplikatu.




Zerga oinarri bereziari dagokion kuota zatitik zerga oinarriaren zati hori osatzen duten sarrerek jasandako atxikipenak edo konturako sarrerak bakarrik ken daitezke."

Bost. 25. artikuluari bigarren idatz zatia gehitu zaio. Hona testua:

"Aurreko paragrafoan xedatutakoa gorabehera, kooperatibaren zerga oinarri berezian sartzen diren kooperatiben itzulketei ez zaie artikulu honetan aipatu den kenketa."

Sei. 32. artikuluari 3. idatz zatia gehitu zaio. Hona testua:

"3. Kreditu kooperatibei ez zaizkie aplikatuko Foru Arau honetako 14 bis, 18 bis, 18 ter eta 20 bis artikuluetan ezarritako arauak.

37. artikulua. 7/1999 Foru Araua, apirilaren 19koa, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergari buruzkoa

Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergari buruzko apirilaren 19ko 7/1999 Foru Arauko xedapen hauek aldatu dira:

Bat. 23. artikuluko 1. eta 5. idatz zatiak honela geratuko dira:

"1. Orokorrean, zerga honen zergadunek establezimendu iraunkorrik gabe lortzen dituzten etekinei dagokien zerga oinarria beren zenbateko osoak osatuko du eta zenbateko hori Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga arautu eta Sozietateen gaineko Zergari, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergari eta Ondarearen gaineko Zergari buruzko legeak partzialki aldatu dituen azaroaren 28ko 35/2006 Legeko arauetan xedatutakoari jarraiki zehaztuko da."

"5. Pertsona fisiko ez-egoiliarren kasuan, Arabako lurraldean kokatutako ondasun higiezinen errenta egotzia Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga arautu eta Sozietateen gaineko Zergari, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergari eta Ondarearen gaineko Zergari buruzko legeak partzialki aldatu dituen azaroaren 28ko 35/2006 Legeko 85. artikuluan xedatutakoari jarraiki zehaztuko da.

Bi. 25. artikuluko a) letra aldatu da eta honela geratu da:

"a) Emariengatiko kenkariei dagozkien zenbatekoak, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga arautu eta Sozietateen gaineko Zergari, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergari eta Ondarearen gaineko Zergari buruzko legeak partzialki aldatu dituen azaroaren 28ko 35/2006 Legeko 68.3 artikuluan aurreikusi bezala."

38. artikulua. Oinordekotza eta Dohaintzen gaineko Zergari buruzko maiatzaren 16ko 11/2005 Foru Arauaren aldaketa

Oinordekotza eta Dohaintzen gaineko Zergari buruzko maiatzaren 16ko 11/2005 Foru Arauko xedapen hauek aldatu dira:

Bat. 22. artikuluko 2., 3. eta 8. idatz zatiak honela geratu dira:

"2. Aurreko idatz zatian xedatutakoa eragotzi gabe, "mortis causa" eskuraketetan eta bizitza aseguruengatik jasotako kopuruetan, zerga kontzeptu bakoitzaren likidazio oinarria honela lortuko da: zerga oinarriari ondoren azalduko diren ahaidetasun mailei dagozkien murriztapenak aplikatuz. Murriztapen hori bakarra izango da bi zerga kontzeptuetarako eta bien artean banatuko da egoki irizten zaion zenbatekoa aplikatuz.

a) I. taldea: alboko bigarren eta hirugarren mailako odol ahaideek eta ezkontza bidezko ondorengo eta aurreko ahaideek, are Eusko Legebiltzarraren maiatzaren 7ko 2/2003 Legearen arabera izatezko bikotea eratzearen ondoriozkoek ere, egindako eskuraketak, 37.408 euro.
b) II. taldea: laugarren mailako alboko ahaideen, bigarren mailako alboko ahaideen, hirugarren mailako ahaideen eta urrunagoko ahaideen eta arrotzen eskualdaketak; ez dago txikipenik."

"3. Legez elbarriak direnentzat egindako eskuraketetan 55.009 euroko murriztapena aplikatuko daº. Ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuko 148. artikuluan ezarritako baremoarekin bat, murriztapen hori ehuneko 33 edo gehiagoko eta ehuneko 65 baino gutxiagoko elbarritasuna dutenei aplikatuko zaie. Aurretik aipatutako arautegiaren arabera ehuneko 65eko elbarritasuna dutela frogatzen dutenentzat, murriztapena 172.593 eurokoa izango da.

Aurreko paragrafoan adierazitakoaz gain, pertsona horiei hurrengo arauak aplikatuko zaizkie:
a) Aurreko 2. idatz zatian aipatutako murriztapenaren ordez, ahaidetasun gradua gorabehera, 37.408 euroko murriztapena aplikatuko da, gehi 4.676 euro kausadunari hogeita bat urte betetzeko falta zaion urte bakoitzeko. Denetara, murriztapena ezin da 117.578 euro baino gehiagokoa.
b) Foru Arau honetako 24. artikuluan aipatutako I. tarifa aplikatuko da."

"8. Etxebizitzaren jabari osoa, gozamena, jabetza soila, azalerako eskubidea edo erabiltzeko eta bertan bizitzeko eskubidea doan eskuratzen bada, "inter vivos" edo "mortis causa", eta eskuratzailea etxebizitza horretan eskualdatzailearekin bizi izan bazen eskualdaketa gertatu aurreko bi urteetan, eskuraketa horrek %95eko murriztapena izango du Zergaren zerga oinarrian, 208.080 euroko gehieneko mugarekin.

Bizikidetasunari buruzko baldintza zuzenbidean onartzen den edozein frogabide erabiliz egiaztatu ahal izango da."

Bi. 24. artikulua honela geratu da:
"24. artikulua.- Kuota
Zergaren kuota osoa lortzeko, aurrean esandako moduan kalkulaturiko likidazio oinarriari dagokion tarifa aplikatuko zaio jarraian ageri diren tarifa hauen artetik, foru arau honetako 22. artikuluko 2. idatz zatian zehazten diren ahaidetasun mailen arabera eta 22. artikuluko
3. idatz zatian xedatutakoari jarraituz.

I. tarifa

Aplikazio eremua: foru arau honetako 22. artikuluko 3. idatz zatia




II. tarifa

Aplikazio eremua: foru arau honetako 22. artikuluko 2. idatz zatiko I. taldea

Likidazio oinarriaKuotaTasa marjinala
EuroakEuroakEuroak(ehunekoa)
0,008.908,000,003,80
8.908,0126.726,00338,505,32
26.726,0144.540,001.286,426,84
44.540,0189.069,002.504,908,36
89.069,01178.143,006.227,5210,64
178.143,01445.352,0015.704,9913,68
445.352,01890.704,0052.259,1816,72
890.704,012.226.762,00126.722,0421,28
2.226.762,01Hortik gora411.035,1826,60

III. tarifa

Aplikazio eremua: foru arau honetako 22. artikuluko 2. idatz zatiko II. taldea




Hiru. 41. artikuluko 1. idatz zatia honela geratu da:

"1. Oinordekotza eta Dohaintzen gaineko Zergaren kudeaketa Arabako Foru Aldundiari dagokio. Foru Aldundiak gauzatuko du eskumen hori, Ogasun Zuzendaritzako zerbitzu egokien bidez."
39. artikulua. Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergari buruzko martxoaren 31ko 11/2003 Foru Arauaren aldaketa

Ondare Eskualdaketa eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko martxoaren 31ko 11/2003 Foru Arauko manu hauek aldatu dira:

Bat. 5. artikuluko 3. eta 4. idatz zatiak honela geratu dira:

"3. Era berean jasoko dira, ertzeko oharraren bidez, jabetza zatikatu den kasuetan, gozamenaren azkentzearen ondorioz sortutako likidazioaren ordainketari lotuta daudela ondasunak. Ondorio horretarako, Likidazio Bulegoak bidezkoa dena kontsignatuko du, behinbehingoz, eta zuzenketari kalterik egin gabe, gozamena eratzen den unean aplikatu beharreko tasen eta oinarrien arabera."

"4. Aurreko 2. eta 3. idatz zatietan aipatutako Likidazio Bulegoan oharrik ez badago, jabetzaren erregistratzaileek edo merkataritzakoek ofizioz egingo dute behar den ertzeko oharra, hura jaso duen Likidazio Bulegoak zigilatutako autolikidazioa ikusirik. Ohar horretan zerga ordaindu dela agertaraziko da, edota zergapekoa ez dela edo salbuetsita dagoela alegatuko, zergaren araudian jasotakoarekin bat etorriz.

Bi. 43. artikuluko c) letra aldatu da eta honela geratu da:

"c) 1. Ondoko eskualdaketek % 2,5eko tasa jasango dute:
- 120 m2 baino gehiagoko azalera eraikia ez daukaten etxebizitzek, eta haien garajeek eta eranskinek, aurreko b) letran aipatutakoek.

- 120 metro koadro baino gehiagoko azalera eraikia ez daukaten familia bakarreko etxebizitzek, baldin eta eraikina dagoen lurzatiak ez badauzka 300 m2 baino gehiago.
2. Ondokoek ere % 2,5eko tasa jasango dute, eskuratzailea familia ugariaren titularra izanez gero:
- Etxebizitzak eta haien garajeak (bi gehienez) eta eranskinak, aurreko b) letran aipatutakoak.
- Familia bakarreko etxebizitzak.

Aurreko c) letran aipatutako % 2,5eko tasa aplikatzeko ondokoak bete behar dira:

Likidazio oinarriaKuotaTasa marjinala
EuroakEuroakEuroakEuroak
0,008.908,000,007,60
8.908,0126.726,00677,0110,64
26.726,0144.540,002.572,8413,68
44.540,0189.069,005.009,8016,72
89.069,01178.143,0012.455,0420,52
178.143,01445.352,0030.733,0325,08
445.352,01890.704,0097.749,0429,64
890.704,012.226.762,00229.751,3735,72
2.226.762,01Hortik gora706.991,2842,56"
Likidazio oinarriaKuotaTasa marjinala
EuroakEuroakEuroak(ehunekoa)
0,008.908,000,005,70
8.908,0126.726,00507,767,98
26.726,0144.540,001.929,6310,26
44.540,0189.069,003.757,3512,54
89.069,01178.143,009.341,2815,58
178.143,01445.352,0023.219,0119,38
445.352,01890.704,0075.004,1123,18
890.704,012.226.762,00178.236,7028,50
2.226.762,01Hortik gora559.013,2334,58

1. Eskuratzaileak ezin du eduki beste etxebizitza baten jabetzaren % 25 baino gehiago udalerri berean.

2. Etxebizitza eskuratzailearen ohiko etxebizitza izan behar da, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko urtarrilaren 29ko 3/2007 Foru Arauko 89. artikuluko 8. idatz zatian eta hura garatu duten arauetan ezarritakoarekin bat etorriz.
2. zenbakian jasotako betekizuna betetzen dela justifikatzen duen dokumentazioa hamabi hilabeteko gehieneko epean aurkeztu beharko da, etxebizitza eskuratu denetik zenbatzen hasita. Baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko, zuzenbidean onartutako frogabideak erabili ahal izango dira.
3. Eskuraketaren agirian, letra honetan ezarritako baldintzak betetzen direla edo beteko direla adierazi behar da.

Letra honetan xedatutakoa aplikatzeko, azalera eraikia fatxaden lerro perimetralen (kanpokoak zein barrukoak) eta mehelinen ardatzen barnean dagoena da.

Estalita dauden hegalkinak, balkoiak edo zabaltzak eraikitako azaleran zenbatu behar dira alboetan hormek mugatuta daudenean; bestela, haren azaleraren % 50 besterik ez da zenbatuko, modu berean neurtuta.
c) letrak aipatutako azalera eraikiaren barruan inolaz ere ez da zenbatu behar erkidegoaren elementuen zati proportzionalaren azalera."

Hiru. 67. artikuluko 5. idatz zatia honela geratu da:

"5. Hona artikulu honetako aurreko idatz zatietan aipatutako eskala:




Lau. 69. artikuluko lehenengo idatz zatiko B) letrako 20. zenbakia honela geratu da:

"20. Egintza juridiko dokumentatuen mailaz mailako kargaren modalitatean, salbuetsita daude subrogazio eragiketak dokumentatzen dituzten eskritura publikoak, hipoteka maileguak subrogatzeari eta aldatzeari buruzko martxoaren 30eko 2/1994 Legeak ezarritakoaren arabera eta bertan finkatutako betekizunei eta baldintzei lotuta.

Halaber, egintza juridiko dokumentatuen modalitate berean, salbuetsita daude hartzekodunak eta zordunak, elkar hartuta, ituntzen dituzten hipoteka maileguen aldaketen eskritura publikoak, baldin eta hartzekoduna hipoteka maileguak subrogatzeari eta aldatzeari buruzko martxoaren 30eko 2/1994 Legeko 1. artikuluan aipatutako erakundeetako bat bada eta lege horretako 4. artikuluko 2. idatz zatian ezarritako baldintzetako bat aldatzen bada."

Aurreko paragrafoan adierazitakoa aplikatzeko, berritze aldarazlea kapital zabalkuntza bati buruzkoa bada, zabalkuntza hori ezin izango da hasierako maileguaren printzipalaren 100eko 25a baino handiagoa izan. Kapital zabalkuntza ehuneko hori baino handiagoa bada, salbuespenaren muga hau izango da: hasierako maileguaren printzipalaren 100eko 25ari dagokion hipoteka erantzukizuna. "

Bost. 76. artikuluko 2. idatz zatia honela geratu da:

"2. Honako hauek ez dira Likidazio Bulegoan aurkeztu behar izango:
a) Efektu publikoen, akzioen, obligazioen eta mota guztietako titulu-baloreen eskualdaketa formalizatzeko agiriak, notarioek eta baloreen sozietate eta agentziek kontu hartuta.

Euroak
a) Handitasun titulu bakoitzeko
- Zuzeneko eskualdaketak 2.349
- Zeharkako eskualdaketak 5.887
- Atzerriko tituluak birgaitzea eta onartzea 14.117
b) Titulu gabeko handitasun bakoitzeko
- Zuzeneko eskualdaketak 1.679
- Zeharkako eskualdaketak 4.210
- Atzerriko tituluak birgaitzea eta onartzea 10.078
c) Handitasun gabeko titulu bakoitzeko
- Zuzeneko eskualdaketak 671
- Zeharkako eskualdaketak 1.679
- Atzerriko tituluak birgaitzea eta onartzea4.041"

b) Hiri finken errentamendu kontratuak, efektu tinbredunetan egiten direnean.
c) Xedetzat kopurua edo gauza balioztagarria ez duten notario eskritura eta akten kopiak eta mota guztietako notario lekukotzak, zergapeko egintzak agerrarazten dituzten agiriak izan ezik, agiriotan ordainketa, salbuespen edo lotura gabetasunaren oharra ageri ez bada.
d) 192.323,87 eurotik gorakoak ez diren truke letrak eta protesto aktak.
e) Foru Aldundiak zerga efektu tinbredunen bidez ordaindu beharra ezarria duen egintza eta kontratuei buruzko agiri guztiak, bai eta aipatutako Foru Aldundiak ezarritakoak ere.

Sei. 77. artikulua honela geratu da:
"77. artikulua.- Epaiak eta aurkibideak bidaltzea.
1. Epai organoek mota guztietako ondasunak edo eskubideak (ondasunen edo zerbitzu pertsonalen, kredituen edo kalte ordainen prezio diren eskudirutako kopuruak izan ezik) eskualdatzea edo adjudikatzea xede duten betearazpeneko epaien edo epai irmo direnen hileko zerrenda bidaliko diote Arabako Foru Aldundiari.

2. Notarioek, hiruhileko bakoitzaren lehenengo hamabostaldian, Arabako Foru Aldundiari aurreko hiruhileko naturalean baimendu dituzten agiri guztien zerrenda edo aurkibidea bidali beharko diote, azken borondateari, seme-alaben onarpenari eta foru aldundiak zehaztutako beste edozeri loturikoak izan ezik. Halaber, sinadurak ezagutzeko edo legeztatzeko aurkeztu zaizkien zerga ordainketari lotutako kontratuak jasotzen dituzten agiri pribatuen zerrenda bidali beharko dute, epe berberaren barruan. Era berean, zergari lotutako agirietan, ondokoak jaso beharko dira, lege oharren artean eta espresuki: interesdunek zein epetan aurkeztu behar duten agiri horien likidazioa, zein ondasunengatik ordaindu behar den eskualdaketen gaineko zerga, eta, aurkeztu ezean, zein erantzukizun egokituko zaien.

3. Artikulu honetan aurreikusitakoa Arabako Zergei buruzko Foru Arau Orokorrean ezarritako lankidetza betebeharrari kalte egin gabe.

Zazpi. 80. artikuluko 1. idatz zatia honela geratu da:

"1. Foru Arau honek araututako Zergaren kudeaketa eta likidazioa Arabako Foru Aldundiari dagokio, eta horrek gauzatuko du, Ogasun Zuzendaritzako zerbitzu egokien bidez."

Likidazio hori egin ezean, jabetzaren erregistratzaileek edo merkataritzakoek agiriaren aurkezpenaren idazpena baino ez dute egingo, Hipoteka Legearen 254 eta 255. artikuluetan ezarritakoaren arabera, eta aurkezpen hori Arabako Foru Aldundiari jakinaraziko diote.

Zortzi. 81. artikulua honela geratu da:
"81. artikulua.- Autolikidazioa.

Subjektu pasiboak zerga autolikidatu beharko du, oro har, Ondorengotzen eta Dohaintzen gaineko Zergari lotutako zerga egitateak dituzten agiriak izan ezik. Kasu horretan, Arabako Foru Aldundian aurkeztu beharko dira, likidazioa egin dadin."

40. artikulua.- Arabako Zergei buruzko otsailaren 28ko 6/2005 Foru Arau Orokorraren aldaketa

Lehenengoa. Arabako Zergei buruzko otsailaren 28ko 6/2005 Foru Arau Orokorreko erabaki hauek aldatu dira:

Bat. 195. artikuluko 5. idatz zatia honela geratu da:

"5. Aurreko ataletan xedatutakoa hala bada ere, % 30eko ehunekoaz zigortuko da zergapekoak geroago aurkeztutako autolikidazioan sartu edo erregularizatu dituen zergak edo konturako ordainketak epe barruan ordaindu ez izana, foru arau honek 27. artikuluaren 4. atalean aurretiazko errekerimendurik gabeko garaiz kanpoko aitorpenagatiko errekarguen aplikazioari buruz jaso dituen baldintzak bete gabe.

Aurretik zerga administrazioaren errekerimendu bat jakinarazi den kontzeptu eta zergaldiei dagozkien sarrerak autolikidazioan jasota badaude, atal honetan aurreikusitakoa ez da aplikatuko.

Bi. 245. artikuluko 1. idatz zatia aldatu da eta honela geratu da:

"1. Prozeduraren gehieneko iraupena urtebetekoa izango da, erreklamazioa aurkezten denetik zenbatzen hasita. Epealdi hori igarota interesdunak ezetsitzat jo dezake erreklamazioa eta bidezko errekurtsoa jarri.

Arabako Lege eta Administrazio Erakundeak berariazko ebazpena emango du beti. Berariazko ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasiko dira zenbatzen errekurtsoak aurkezteko epealdiak.

Atal honetako lehenengo paragrafoan xedatutakoari kalte egin gabe, Arabako Lege eta Administrazio Erakundeak erabakitzen badu beste eremu edo jurisdikzio batzuetan jarraitutako prozeduretan oraindik ezarri ez diren erabakiek aurkatutako ekintzak kalte ditzaketela, behar bezala arrazoituta eta interesdunari entzun ondoren, erabaki ahalko du jarduketak etetea, ebazteko epearen konputua geldiaraziz, baita Foru Arau honen 65. artikuluak aipatzen duen aginduaren epea ere, horiek bukatu arte."

Bigarrena. Arabako Zergei buruzko otsailaren 28ko 6/2005 Foru Arau Orokorraren hamaikagarren xedapen gehigarria aldatu da (2009ko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak), eta honela agertuko da:

"Hamaikagarrena.- Bilketa, aldi exekutiboan.

Arabako Foru Aldundiaren bilketa, aldi exekutiboan, horren ardura duenak egingo du, 2005eko martxoaren 11n, edo aipatutako bilketa -aldi exekutiboan- egiteko esleitzen den erakundeak."

LEHEN XEDAPEN GEHIGARRIA

1. 2009ko ekitaldirako, Arabako Lurralde Historikoko Ondareari buruzko otsailaren 23ko 5/1998 Foru Arauko 44. artikuluan adierazitako zenbatekoa 200.000 euro izango da.
2. 2009ko ekitaldirako, otsailaren 23ko 5/2009 Foru Arauko (Arabako Lurralde Historikoko Ondareari buruzkoa) 49. artikuluan adierazitako zenbatekoa 400.000 eurokoa izango da.

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

"2006/2016 Hondakinen Plana" eta "Naturguneak. Parkeak" programei loturiko kredituen lotura maila programa eta azpiprograma izango da, hurrenez hurren.

HIRUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

1. 2009ko ekitaldian zehar 20.000 -ko kopurua gainditzen ez duten edo Administrazio Publikoak hartzaile dituzten dirulaguntza eta transferentzien ordainketei beren araudi erregulatzailean aurreikusitako mugak ez zaizkie aplikatuko.
2. Ekonomia eta Aurrekontu Araubideari buruzko abenduaren 18ko 53/1992 Foru Arauko 131 h) artikuluak aipatzen duen kopurua
60.000 eurotan finkatu da, 2009ko ekitaldirako.

LAUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

1. Arabako Foru Aldundiaren sailek kudeatzen dituzten Arabako Foru Ogasunaren zerga tasetatik kopuru finkoa dutenak oinarrian ehuneko batek zehazten ez duelako edo oinarria diru unitateetan balioetsita ez dagoelako igo egingo dira 2008. urtean eskatzen zen kopuruari 1,020 koefizientea aplikatuta, 3, 4 eta 8. idatz zatietan eta bosgarren xedapen gehigarrian xedatutakoa eragotzi gabe. Igoera honek 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Aurreko paragrafoan aurreikusitakotik salbuesten dira seigarren eta zazpigarren xedapen gehigarrietan aurreikusitako tasak.
2. Aurreko idatz zatian ezarritako koefizienteen emaitza diren tasak hamarrekotara biribildu daitezke, gora zein behera.

3. Euskal Autonomia Erkidegoko hiru foru aldundien arteko koordinazioa mantentzeko, gai horretan eskumena duen saileko foru dipu-

tatuari tasen zenbatekoa aldatzeko baimena ematen zaio, hau da, Euskal Autonomia Erkidegoko ehiza eta arrantza baimenak emateagatik ezarrita dauden tasen zenbateko aldatzeko baimena, betiere 2009ko ekitaldiko behin betiko zenbatekoa onartu ondoren.
4. 2009ko ekitaldirako garraioen tasak aurreko 1. atalean ezarritako ehuneko berean igoko dira, garraio berezien jarduerei eta takografo digitalaren txartelei dagozkienak izan ezik. Horiek egun duten zenbatekoa mantenduko dute, eta igoerak garraioetarako eskumena duen saileko foru diputatuak ezarriko ditu; horrela, Autonomia Erkidegoko hiru foru aldundiek modu koordinatuan jardungo dira.

5. Nekazaritza eta abeltzaintzako laborategietan saiakuntzak eta analisiak egiteko tasa.

Hobari hauek ezarri dira:
* Abere edo landare osasuneko kanpainekin eta nekazaritza edo abeltzaintzako ekoizpen programekin zerikusia duten lagin mota guztiekin analisiak egiteko tasen % 50, betiere laginak Arabako Nekazaritza Ustiategien Erregistroan inskribaturik dauden nekazaritza ustiategietatik badatoz, eta analisiak eskatzen dituena arestian aipatutako kanpaina edo programa horietan parte hartzeko baimena duen teknikari eskuduna bada.

* Nekazaritza Sailarekin lankidetza hitzarmenak edo zerbitzu kontratuak dituzten kooperatiba, elkarte eta bestelako erakundeek eskatzen dituzten analisi mota guztiak egiteko tasen %75.

6. Euskal Autonomia Erkidegoko ehiza edota arrantza lizentziak emateko tasa.

2009ko ekitaldian ez dute tasa hau ordainduko 65 urtetik gorakoek eta adin guztietako erretiratuek.
7. Arabako Lurralde Historikoko arrantza esparruetan amuarrainak eta karramarroak harrapatzeko baimenak.

Arabako arrantza esparruetan amuarrainak eta karramarroak harrapatzeko baimena lortzeko sortutako tasen % 50eko hobaria emango zaie Euskal Herriko Arrantza eta Casting Federazioko kideak direla frogatzen duten arrantzaleei.
8. Aurreko idatz zatietan esandakoa gorabehera, 2009. urtean 2008rako ezarritako zenbatekoa mantenduko da hurrengo tasetan:

a) Zerga betebeharrak betetzeari lotuta dauden inprimakiak edo agiriak emateagatiko tasa.
b) Ondasun higiezinen katastroei lotuta dauden kartografia agiriak emateagatiko tasa.

BOSGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

2000. urterako aurrekontuen gauzatzeari buruzko uztailaren 17ko 12/2000 Foru Arauaren seigarren xedapen gehigarriaren 5. artikulua aldatu da. Horren bidez, katastro ziurtagiria emateagatiko tasaren zenbatekoa onartu da; honela idatzita agertuko da:

"5. artikulua.- Zenbatekoa


Tasaren zenbatekoa 3,15 euro izango da, dokumentuak aipatzen duen landa edo hiri lurzati bakoitzeko".

SEIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

2000. urteko Aurrekontuen Gauzatzeari buruzko uztailaren 17ko 12/2000 Foru Arauko hamaseigarren xedapen gehigarriko 4. artikulua aldatu da (xedapen horrek Arabako abereen osasunari, identifikazioari eta mugimenduari lotutako albaitaritza zerbitzuak eskaintzeagatiko tasak arautzen ditu).

"4.Artikulua. Tarifak


Albaitaritzako zerbitzuak egiteagatik tarifa hauek aplikatuko dira:

KONTZEPTUATARIFA
Herri kiroletako probetan laguntzea (< bi ordu)47,06
Herri kiroletako probetan laguntzea (> bi ordu)94,13
Zaldiketako lehiaketan laguntzea (< bi ordu)47,06

ZAZPIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

2009ko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak, Arabako Foru Aldundiak, errepideko garraiorako ibilgailu berezien gidarien hasierako prestakuntzarako eta etengabeko trebakuntzarako, zerbitzuak emateagatiko eta jarduerak egiteagatiko tasen araudi erregulatzailea onartu da (LGZ).

"1. artikulua.- Zerga gaia.

Zaldiketako lehiaketan laguntzea (> bi ordu)94,13
Txakur erakusketan laguntzea (< bi ordu)47,06
Txakur erakusketan laguntzea (> bi ordu)94,13
Azoketan laguntzea97,27
Zezenketako ikuskizunetan laguntzea (3 albaitari), pikatuak, 2. maila875,67
Zezenketako ikuskizunetan laguntzea (3 albaitari), pikatuak, 3. maila655,88
Zezenketako ikuskizunetan laguntzea (2 albaitari), pikatuak, 2. maila383,08
Zezenketako ikuskizunetan laguntzea (2 albaitari), pikatuak, 3. maila288,41
Albaitaritzako ziurtagiriak ematea, behi azienda txikiak2,36
Albaitaritzako ziurtagiriak ematea, behi azienda handiak4,69
Albaitaritzako ziurtagiriak ematea, hegaztiak7,85
Albaitaritzako ziurtagiriak ematea, albaitarien elkargo ofiziala12,55
Ahuntz eta ardi aziendak krotalatzea, lehenengo burua3,14
Ahuntz eta ardi aziendak krotalatzea, hurrengo buruak0,29
Txerri aziendak krotalatzea, lehenengo burua2,74
Txerri aziendak krotalatzea, hurrengo buruak0,86
Behiak bizilekuan kotralatzea2,55
Eskualdeko Nekazaritza Bulegoan behiak kotralatzea1,28
Odola ateratzea, lehenengo burua10,20
Odola ateratzea, hurrengo buruak0,86
Ahuntz eta ardi azienden jatorri eta osasun gidak egitea, lehenengo burua1,57
Ahuntz eta ardi azienden jatorri eta osasun gidak egitea, hurrengo buruak0,13
Txerri azienden jatorri eta osasun gidak egitea, lehenengo burua1,57
Txerri azienden jatorri eta osasun gidak egitea, hurrengo buruak0,13
Behi eta zaldi azienden jatorri eta osasun gidak egitea, lehenengo burua1,57
Behi eta zaldi azienden jatorri eta osasun gidak egitea, hurrengo buruak0,58
Hegaztien jatorri eta osasun gidak egitea, lehenengo burua1,57
Hegaztien jatorri eta osasun gidak egitea, hurrengo buruak0,03
Untxien jatorri eta osasun gidak egitea, lehenengo burua0,80
Untxien jatorri eta osasun gidak egitea, hurrengo buruak0,01
Beste hegazti batzuen jatorri eta osasun gidak egitea, lehenengo burua1,57
Beste hegazti batzuen jatorri eta osasun gidak egitea, hurrengo buruak0,01
Oreinen jatorri eta osasun gidak egitea, lehenengo burua1,57
Oreinen jatorri eta osasun gidak egitea, hurrengo buruak0,39
Erlauntzen jatorri eta osasun gidak egitea, lehenengo burua1,57
Hurrengo erlauntzen jatorri eta osasun gidak egitea, 10 bitartean0,19
Hurrengo erlauntzen jatorri eta osasun gidak egitea, 10 baino gehiago0,13
Arrainen jatorri eta osasun gidak egitea1,57
Erlauntzak ikuskatzea20,39
Zaldi eta behi azienden ikuskatze elektronikoa, lehenengo burua27,08
Zaldi eta behi azienden ikuskatze elektronikoa, hurrengo buruak17,27
Osasun probak, behi-hazienda handiak, lehenengo burua23,52
Osasun probak, behi-hazienda handiak, hurrengo buruak, 19 bitartean10,20
Osasun probak, behi-hazienda handiak, hurrengo buruak, 20 baino gehiago5,09
Osasun probak, behi-hazienda txikiak, lehenengo burua11,77
Osasun probak, behi-hazienda txikiak, hurrengo buruak, 19 bitartean5,89
Osasun probak, behi-hazienda txikiak, hurrengo buruak, 20 baino gehiago3,14
Osasun probak, txerri aziendak, lehenengo burua (10 baino gutxiago)10,20
Txerri azienden osasun probak, lehenengo burua (10 baino gehiago)19,62
Txerri azienden osasun probak, hurrengo buruak0,86
Ardi eta ahuntz azienden osasun probak, lehenengo burua (10 baino gutxiago)10,01
Ardi eta ahuntz azienden osasun probak, lehenengo burua (10 baino gehiago)19,62
Ardi eta ahuntz azienden osasun probak, hurrengo buruak0,58
Oreinen osasun probak, lehenengo burua23,52
Oreinen osasun probak, hurrengo buruak10,01
Behi hazienda handien tuberkulina, lehenengo burua13,72
Behi hazienda handien tuberkulina, hurrengo buruak, 9 bitartean10,20
Behi hazienda handien tuberkulina, hurrengo buruak, 10 baino gehiago5,09
Behi hazienda handien tuberkulina, lehenengo burua8,63
Behi hazienda txikien tuberkulina, hurrengo buruak, 9 bitartean4,90
Behi hazienda txikien tuberkulina, hurrengo buruak, 10 baino gehiago2,55"

Honakoek osatuko dute zerga gaia: prestakuntza zentroen baimena eta ikusonetsia, prestakuntza ikastaroen homologazioa, azterketa egiteko eskubideak, gidarientzako Lanbide Gaitasunaren Ziurtagiria (LGZ) ezartzeko ziurtagiriak eta txartelak ematea eta berritzea:
2. artikulua.- Subjektu pasiboa.

Tasa horien subjektu pasiboa izango da aurreko 1. artikuluan adierazitako jardueren zerbitzuak edo horiek egiteko eskatzen duen edozein pertsona fisiko edo juridikoa. Halaber, subjektu pasiboa da zerga gaia osatzen duten zerbitzuen edo jardueren onuradun dena.
3. artikulua.- Sortzapena.

Tasak ordainarazpena zehazten duten zerbitzuak edo jarduerak egiten diren momentuan bertan sortuko dira.
4. artikulua.- Kuota.
1. Zerbitzu edo jarduera jakinak direla eta, 2009ko ekitaldirako ezarriko diren tasen zenbatekoak honakoak dira:
* Ikastaroak emateko prestakuntza zentroen baimena: hirurehun euro (300 ).

* Prestakuntza zentroen baimenaren ikusonetsia: ehun eta berrogeita hamar euro (150 )

* Prestakuntza ikastaroen homologazioa: ehun euro (100 )
* Azterketa egiteko eskubideak: hemeretzi euro (19 )
* Gidarientzako Lanbide Gaitasunaren Ziurtagiria ematea: hogeita hamahiru euro (33 )

* Gidarientzako Lanbide Gaitasunaren Txartela ematea: hogei euro (20 )

* Gidarientzako Lanbide Gaitasunaren Txartela berritzea: hogei euro (20 )

2. Gidarientzako Lanbide Gaitasunaren Ziurtagiria (LGZ) lortzeko jarduerei dagozkien tasek izan dezaketen igoeraren zenbatekoa garraioetarako eskumena duen saileko foru diputatuak ezarriko du. Autonomia Erkidegoko hiru foru aldundiak modu koordinatuan jardungo dira, eta zenbateko horiek koordinazio horretara egokitu beharko dira.

5. artikulua.- Kudeaketa


Tasa horiek Arabako Foru Aldundiko Garraio Zerbitzuak kudeatuko ditu".

ZORTZIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

1. Salbuespen gisa, 2008. urtean Toki Erakundeak Finantzatzeko Foru Funtsa arautzen duen ekainaren 30eko 19/1997 Foru Arauaren
16.1. artikuluan aipatutako likidazioaren emaitza toki erakundeen aurkakoa balitz, 2009. eta 2010. urteetan dagokion esleipenarekin erregularizatuko da.

2. Erregularizazioaren % 50 2009an egingo da eta beste % 50a 2010ean.
3. Udal eta kuadrillen erregularizazioa 2009 eta 2010eko uztailean eta urrian egingo da.
3. Administrazio batzarrena, ordea, 2009ko uztailean eta 2010eko urtarrilean eta uztailean.

BEDERATZIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Enpresa txikia eta ertainaren kontzeptua:
2010eko urtarrilaren 1etik aurrera hasten diren zergaldietarako, Sozietateen gaineko Zergaren uztailaren 5eko 24/1996 Foru Arauko
49. artikuluko 1. idaz zatiko b) letran jasotako eragiketen bolumenaren zenbatekoa 10 milioi eurokoa izango da. Era berean, 2010eko urtarrilaren 1etik aurrera hasten diren zergaldietarako, Sozietateen gaineko Zergaren uztailaren 5eko 24/1996 Foru Arauko 49. artikuluko 2. idaz zatiko b) letran aipatzen dituen eragiketa eta aktiboen bolumenaren zenbatekoa 50 milioi eurokoa eta 43 milioi eurokoa izango da, hurrenez hurren.

XEDAPEN IRAGANKORRAK

Lehenengoa.- Sozietateen gaineko Zerga.
2009ko urtarrilaren 1etik 2010eko abenduaren 31ra bitartean hasten diren zergaldietarako (horientzat baino ez), Sozietateen gaineko Zergari buruzko uztailaren 5eko 24/1996 Foru Arauaren 45. artikulua aldatu da, eta honela idatzita agertuko da:

"45. artikulua. Enplegua sortzeagatiko kenkaria.

1. Kuota likidotik kontratatutako pertsona bakoitzeko 3.000 euro kendu ahal izango da, zergaldian zehar, behin betiko kontratua izanik.

Zenbateko horri 3.000 euro gehituko zaizkio, baldin eta kontratatutako pertsona lan merkatuan sartzeko zailtasun bereziren bat duen talderen baten barruan badago.

Lanaldi partzialeko kontratua duten langileen kasuan, kenkariaren zenbatekoa langileak egindako lanaldiaren araberakoa izango da, lanaldi osoari dagokionez.
2. Aurreko idatz zatian ezarritako kenkaria aplikatzeko, beharrezkoa izango da behin betiko lan kontratua dutenen plantillako batez besteko kopurua aurreko azken zergaldikoaren aldean gehitzea, eta kenkarirako eskubidea sortzen den zergaldiaren amaiera egunaren hurrengo bi urteetako bakoitzean mantentzea.

Batez besteko langile kopurua kalkulatzeko, lanaldi partzialean eta urte naturala baino laburragoko aldietarako kontrataturiko langileak, benetan egindako lan orduen kopuruaren proportzioan konputatuko dira.
3. Sozietate berriak sortzeko sozietate eta banakako enpresen bat egite, banantze eta eraldatze eragiketak gauzatzeak ez du ekarriko, berez, artikulu honetan jasotzen den kenkariaren aplikaziorik.

4. Foru Arau honen 16. artikuluko 3. atalean jasotako kasuetan, kenkari honen aplikazioak kontuan izan beharko du lotutako erakundeen egoera bateratua."

Bigarrena. Ohiko etxebizitza erostera bideratutako kontuetan jarritako kopuruak gauzatzeko epea luzatzea.

Kontuen epea (Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko urtarrilaren 29ko 3/2007 Foru Arauaren 89. artikuluko 5. ataleko c) letra eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Araudia arautzen duen abenduaren 11ko 76/2007 Foru Dekretuaren
69. artikuluko 1. atala) 2008ko urtarrilaren 1aren eta 2009ko abenduaren 31ren artean amaitzen bada, ohiko etxebizitza erosteko jarritako kopuruak gauzatzeko epea 8 urtekoa izango da, aipatutako kontua ireki zenetik zenbatzen hasita.

Aurreko paragrafoan aurrez ikusitako epean etxebizitzarako kontuan sartutako zenbatekoek Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko urtarrilaren 29ko 3/2007 Foru Arauko 89. artikuluan ezarritako kenketa egiteko eskubidea emango dute.

Hirugarrena. Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga.

Ondare Eskualdaketa eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergari buruzko martxoaren 31ko 11/2003 Foru Arauko 43.c) artikuluko 1. betekizuna 2012ko abenduaren 31ra arte bete ahal izango da, erosleak aurreko etxebizitza salgai jarri duela egiaztatzen badu. Etxebizitza horren jabe sortzapen data baino lehen izan behar du.

Laugarrena. Jarduera ekonomiko bati ekiteko inbertsiorako kreditu erakundeetan sartutako zenbatekoen aplikaziorako epearen luzapena.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko urtarrilaren 29ko 3/2007 Foru Arauko 92. artikuluko 1. idatz zatian aipatzen den epea 2008ko urtarrilaren 1a eta 2009ko abenduaren 31 bitartean bukatzen denean, jarduera ekonomiko bati ekiteko inbertsiorako kreditu kontuetan sartutako zenbatekoak gauzatzeko epea bost urtekoa izango da irekitzen denetik.

Aurreko paragrafoan aurrez ikusitako epean kontuetan sartutako zenbatekoek Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko urtarrilaren 29ko 3/2007 Foru Arauko 92. artikuluan ezarritako kenketa egiteko eskubidea emango dute.

Bosgarrena. Ohiko etxebizitzaren transmisioen kasuetan berrinbertsio epea luzatzea.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko urtarrilaren 29ko 3/2007 Foru Arauko 51. artikuluan aurrez ikusten den berrinbertsioaren salbuespenari heltzeko, abenduaren 11ko 76/2007 Foru Dekretuaren bidez onartutako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Arauko 51. artikuluko 2. idatz zatian aipatzen

denaren arabera, ohiko etxebizitza besterentzean eskuratutako zenbatekoen berrinbertsioa gauzatzeko epea lau urtekoa izango da.

Xedapen Iragankor honek aipatzen duen epe luzaketa ohiko etxebizitza 2006ko urtarrilaren 1a eta 2008ko abenduaren 31 artean transmititzen bada eta gero lehenagoko ohiko etxebizitza transmititzen bada aplikatuko da.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Foru arau hau indarrean den artean indargabeturik egongo dira beraren aurka dauden eta berarekin bat ez datozen maila bereko edo beheragoko xedapen guztiak.

AZKEN XEDAPENAK: LEHENA

Diputatuen Kontseiluari baimena eman zaio foru arau honetan ezarritako guztia garatzeko eta betearazteko behar diren xedapen guztiak emateko, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Sailak proposaturik.

AZKEN XEDAPENAK: BIGARRENA

Foru Arau hau Arabako Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean eta 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak, Foru Arau honetako 38. artikuluko hirugarren atalean eta 39. artikuluko lehenengo, bosgarren, seigarren, zazpigarren eta zortzigarren ataletan xedatutakoa izan ezik, horiek 2009ko martxoaren 23an jarriko baitira indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko abenduaren 18a - Lehendakaria, JUAN ANTONIO ZÁRATE PÉREZ DE ARRILUCEA

IMAGENES