Europako proiektuak

Enpleguaren nazio eta eskualde politiken zuzentarauak eta oinarrizko zutabeak ezartzen dituen Enpleguaren Europako Estrategiak gero eta garrantzi handiagoa ematen die toki eragileen zereginari eta enplegua sustatzeko toki mailan dauden aukerei. Horrela, bada, horretan zeresana duten eragile ezberdinen (administrazioak, enpresak, erakundeak, etab.) arteko elkarrizketa eta bitartekaritza beharrezkoa da ekintzak eta jarduerak koordinatzeko, ikuspuntu integratuak aplikatuz.

 

ACCEDER programa

Gizarte Ongizaterako Foru Erakundea eta Secretariado Gitano Fundazioa lankidetzan ari dira, Arabako Lurralde Historikoan Diskriminazioaren Aurka Borrokatzeko Programa Operatiboa garatzeko, Diskriminazioaren Aurka Borrokatzeko Eskualde Anitzeko Programaren esparruan (Europako Gizarte Funtsarena). Helburu hauek ditu: prestakuntza jasotzen eta lana aurkitzen laguntzea, ijitoen enplegu aukeren baldintzak hobetzea eta ijitoei lagundu eta motibatzea, baliabide normalizatuetara sar daitezen.

 

SENDOTU programa

GOFE eta “Sartu-Alava” gizarteratzeko elkartea elkarlanean dabiltza, toki eremuan Gizarteratzeko Plan bat garatzeko. Plana egoera ahulean dauden biztanle arabarrei zuzendurik dago, Europako Gizarte Funtsaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Programa Operatiboaren (2007-2013 aldirako) ardatzaren barruan, eta helburua enplegu aukerak, gizarteratzea eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzea da.