Laguntza psikologiko emateko zerbitzuak

Nazio Batuen Batzar Nagusiak 1993. urtean emakumearen aurkako indarkeria ezabatzeari buruz egindako adierazpenean honela definitu zen emakumeen aurkako indarkeria: “Emakumeen aurkako indarkeria emakumezkoetan oinarritzen den indarkeriazko egintza da. Horrek ondorio gisa emakumearentzat kalte edo sufrimendu fisikoa, sexuala edo psikologikoa ditu edo izan ditzake. Horrez gain, ondorioak izan daitezke baita ere horrelako egintzen mehatxua, derrigortzea edo askatasuna indarrez kentzea, bai bizitza publikoan bai pribatuan”.

 

Hainbat neurri eta baliabide abiarazi dira genero indarkeria jasan duten pertsonak babesteko eta sendatzen laguntzeko; horien bitartez beraien beharrizan guztiak ase ditzakeen arreta oso eta integratua eskaintzen zaie.

Eskatzeko modua

 

Eskatzailea bizi den herriko oinarrizko gizarte zerbitzuaren bitartez.