Emakumeei laguntza juridikoa emateko zerbitzua

Auzibidearen aurreko orientazio juridiko indibidualizatua eta genero indarkeriaren biktima diren emakumeei eragiten dieten prozesu juridikoen jarraipena eskaintzen duen doako zerbitzua da, betiere, Arabako Lurralde Historikoan.

Zerbitzua Vitoria-Gasteizen, Laudion eta Amurrion eskaintzen da, eta zerbitzu publikoen kanpo kontratazioak kudeatzen du, Vitoria-Gasteizko Udalarekin sinatutako lankidetza hitzarmenaren bidez.

Hartzaileak

 

Arabako Lurralde Historikoan genero indarkeria jasan duten emakumeak.

Eskatzeko modua

 

Eskatzailea bizi den herriko oinarrizko gizarte zerbitzura jo behar da.Hitzordua eskatzeko: 945151015.