Ikasleak adineko pertsonen etxean bizitzen jartzeko programa

 

 Programa honetan datza: adineko pertsonak ikasle batentzako ostatua eskaintzen du bere etxean ikasturtean zehar, eta horren ordainetan, ikasleak bere laguntasuna eta eguneko bizitzaren zeregin arinetan laguntza eskaintzen dio.

 

Hartzaileak

 

 

Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleak eta bakarrik bizi diren adineko pertsona autonomoak.

Betekizunak

 

Ikasleentzat:

 

  • Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea - Arabako Campusean matrikulatuta egotea.

  •  Norberaren edo besteren konturako lan ordaindua ez egitea.

Adinekoentzat:

  •  65 urte beteta edukitzea.
  • Vitoria-Gasteizen bizitzea.
  •  Gasteiztik kanpo erroldatuta egotea.
  • Sentsibilitate soziala eta mota honetako mugimenduetan eskarmentua izatea, batez ere pertsona nagusiekin zerikusia dutenetan.
  •  izaera irekia izatea
     

Eskatzeko modua

 

 

Arabako Campuseko Gazteentzako Informazio Bulegoan informa zaitezke (tel. 945·01·43·Posta elektronikoa: vvrinfo@vc.ehu.es) eta/edo doaneko telefono honetara deituta 900 150 330, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearena.

 

Bestelako informazioa

 

Adinekoak diru laguntza jaso dezake ikaslea etxean hartzeak eragiten dituen gastuak konpentsatzeko; hala gertatuz gero, laguntzaren zenbatekoa adinekoaren sarrera mailaren araberakoa izango da.