Adimen urritasuna duten pertsonentzako eguneko zentroa

 
Mendekotasuna duen pertsona bat eguneko zentro batean aldi baterako hartzearen helburua hauxe da: haren ohiko zaintzaileei, profesionalei zein bestelakoei, atseden hartzeko, indarberritzeko edota bere burua garatzeko aukera ematea.
 
Egutegiko urtean pertsona batek gehienez 45 egun  eman ditzake honelako egonaldietan, jarraian zein aldika.

Betekizunak

  
  • Eskabidea aurkeztean mendekotasun egoera onartuta edukitzea.
  • Mendekotasunean bizi denak normalean bere etxean bertan edo senide batenean jasotzea profesionala ez den zaintzaile baten laguntza.
  • Bidezko zuzendariordetza teknikoaren ebazpen positiboa edo horretarako sortu den balorazio organoaren txosten positiboa jasotzea.
  • Arabako Lurralde Historikoko udalerriren batean, gutxienez, hiru urte (etenik gabe) erroldaturik eramatea, eskabidea aurkeztu aurretiko hiru urteetan, alegia.  

Eskatzeko modua

  

- Eskatzailea bizi den herriko oinarrizko gizarte zerbitzuaren bitartez.

- Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen Gizarte Informazio eta Arretako Bulegora jota (San Prudentzio, 30 zk. – 01005  VITORIA-GASTEIZ).

- GOFEri atxikitako edo harekin ituna sinatuta duten eguneko zentroetan (errekurtso hau duten erabiltzaileentzat soilik).