Dementzia edo hondatze kognitiboa dituzten pertsonenei Lokalizatzaileak eskuratzeko diru laguntzak

 
 2019ko dirulaguntzetarako deialdi publikoa egiten da, dementziaren edo hondatze kognitiboaren edo espazio desorientazioaren edo ihes egiteko arriskuaren diagnostikoa eta deanbulazio autonomoa dituzten pertsonentzat, posizionamendu globaleko sistema (GPS) duten lokalizatzaileak erosteko, Gobernu Kontseiluak azaroaren 13ko 57/2018 Foru Dekretuaren bidez onetsitako oinarri arautzaileei jarraituz.

Hartzaileak

 
 
  •  Medikuaren diagnostiko hau izatea: dementzia edo hondatze kognitiboa, espazio desorientazioa edo ihes egiteko arriskua eta deanbulazio autonomoarekin.
  •  Erroldaturik egotea Arabako Lurralde Historikoko udalerrietatik edozeinetan, eskaera aurkezten denean. 
  • Senide eta/edo ohiko zaintzaile batekin bizitzea, berorren ardura hartzeko.
 
 

Betekizunak

 

 
  •   Eskaera deialdi honekin batera dagoen eskaera ereduan formalizatu behar da.
  •   Eskaerarekin batera agiri hauek aurkeztu behar dira:
  • Onuradunaren nortasun agiriaren fotokopia.
  •  Neurologoaren edo Osakidetzako zein beste osasun sistema publiko bateko lehen mailako arretako medikuaren edo Alzheimerrean espezializatutako zentro pribatuen mediku txostena.
  • Ekipoaz arduradun egiten den pertsonaren zinpeko aitorpena.
  • Lokalizatzailearen eskaera aurkeztu baino lehen erosi bada, eskaerarekin batera zazpigarren oinarrian jasota dauden gastuaren eta ordainketaren justifikazio agiriak aurkeztuko dira.

Eskatzeko modua

  
Eskaerak aurkezteko epea

aurkezteko epea 2018ko  abenduaren 1ean hasiko da eta 2019ko martxoaren 31n bukatuko da.
 
Eskaerak aurkezteko lekua
 
Eskaerak Alzheimer-aren eta beste dementzia batzuen Elkartearen bulegoetan - Budapest hiribidea 29, behea, Gasteiz- aurkeztuko dira. (Telefonoa: 945 246 004).