Cookie

Amatasun/Aitatasun sariak

PFEZ errenta: AMATASUN/AITATASUN SARIAK ITZULTZEA

NORI itzul dakioke?
 
 
2013 eta 2017 bitartean AMATASUN/AITATASUN sariak jaso dituztenei.
 
 
NOLA itzuliko da?
 
 
• PFEZ aitorpena aurkeztu bazen, Arabako Foru Aldundiak ofizioz itzuliko du, inongo agiririk aurkeztu beharrik gabe, salbu eta amatasuna itzultzeko erantsitako inprimakia edo aitatasuna itzultzeko erantsitako inprimakia , itzuli beharrekoa bertan jakinarazten den banku kontuan sartzeko.
 
 
Itzulketa egiteko ezinbestekoa da inprimakia aurkeztea, nahiz eta aurretik halako idazkirik aurkeztuta izan.
 
 
• Eragindako ekitaldiko PFEZ aitorpena egin ez bazen, itzulketa jasotzeko ezinbestekoa izango da dagokion autolikidazioa aurkeztea.
 
 
• 2018ko PFEZ aitorpena aurkeztean berreskuratuko dira 2018ko ekitaldian jasotako amatasun eta aitatasun sarien atxikipenak.
 
 
NON aurkeztu behar da amatasun/aitatasun sariaren inprimakia?
 
 
• Posta elektroniko bidez: maternidadrenta@araba.eus eta paternidadrenta@araba.eus
 
 
• Posta bidez, Arabako Foru Aldundiko Ogasunaren bulegoei zuzenduta.
 
 
• Arabako Foru Aldundiko Ogasunaren bulegoetan.
 
amatasun sariaren inprimakia
Formulario Devolucion IRPF paternidad