Cookie

Arabako Lurralde Historikoko HAPOak

Arabako Lurralde Historikoko HAPOak

Portada  

 

2/2006 Legeak, Euskal Autonomia Erkidegoko hirigintza eta lurzoruarenak, ezartzen duenez, Arabako udalerri guztiek idatzi behar dute beren hiri antolamendurako plan orokorra 2021. urtea baino lehen. AFAk, jakinik konplexua dela plan horiek egin eta izapidetzea, herritarren esku jarriko ditu lan horiek errazago egiteko zenbait baliabide. Hauexek dira: 

   

HAPOen egoera Arabako Lurralde Historikoan

Arabako Lurralde Historikoko udalerrietako HAPOak zein egoeratan dauden adierazten duen mapa. 

HAPO. Zer da?

Hiri Antolamendurako Plan Orokorra lurraldearen hirigintza antolamendurako udalerrian dagoen oinarrizko tresna nagusia da. Hirigintza antolamenduaren funtsezko pieza da, udalerriaren lurralde eredua definitzen baitu, eta hauexek jasotzen ditu: lurzoruaren erabilera eta intentsitateen sailkapena eta kalifikazioa, lurraldearen egitura orokorra eta organikoa, sistema orokorrak, espazio libreak, ekipamenduak eta abar. Hau da, HAPOk udal eremu fisikoaren barruan zer, non eta zenbat egin daitekeen arautzen du. 

Arabako Lurralde Historikoko HAPO bat lantzeko prozedurari buruzko gida

Gida bat, non HAPO bat izapidetzeko prozeduraren faseak aztertu eta erabakiak hartzerakoan kontuan hartu behar diren baldintzak azaltzen dituen zerrenda bat ezartzen baita; baita espedientea eratzeko beharrezkoak diren arloko agiri eta txostenak ere.

 

 NORPLAN: HAPO lantzeko erreferentziazko araudi eredua

Erreferentziazko araudi orokor eredua, NORPLAN izenekoa; han, indarrean diren hirigintza legediaren xehetasunak jaso dira: lurzoru motak, zonifikazio egituratua eta xehakatua, hirigintza kudeaketa etab. HAPOren araudi egiturarako dokumentu eredu gisa erabil daiteke, baita eska daitekeen dokumentazio grafikorako ere, hala nola karatulak, sinbologia, eskalak, etab…

 

"Arabako Lurralde Historikoko hirigintza planeamendua " jardunaldia

Gasteizko ARTIUMeko auditoriumean, 2018ko urriaren 5ean, egingo den jardunaldiaren programa.