Cookie

1978-2018 40 Urteurrena TAE

1978-2018 40 Urteurrena TAE

Gasteizko Antzerki Eskolak bere 40. urteurrena ospatzen du handizki

Duela lau hamarkada abiatu zen Antzerki Eskolaren prestakuntza lana,Denok kooperatibaren eskutik, bera izan baitzen eszena hezkuntzaren aitzindaria, hain zuzen, hogeita hamar urte baino lehenagotik Porpol Teatro konpainiak, Arte Eszenikoen Lantegia (TAE) izenarekin, bideratu zuena. Juan Ayala zuzendaria lanean aritu da TAEko ‘Aktoreen Lanbide Heziketa’ ikastaroko promozio berriko ikasleekin egingo den kaleko ekintzan, Aldundiaren jauregiaren eta Agustin Ibarrolaren ‘Begirada’ eskulturaren artean. ‘Esperando a Godot’, ‘La vida es sueño’ edo ‘Bienvenido Mister Marshall’, besteak beste, dira lan eszenikoaren erroak eta leitmotiv-a elikatu duten erreferenteak.

 
Herritarrekin izango den topaketa horrezaz gainera, beste hiru erpinek osatzen dute Arte Eszenikoen Lantegiaren urteurrena. Lehena, hilabete barru helduko da: Zaramaga auzoko Enebada galerian Poloniako antzerkiaren kartelen erakusketa, Los Goliardos fundazioaren bildumakoa dena eta erakutsiko duena arte eskola horren maisutasuna, indarra eta adierazgarritasuna eszena arloko inguruan egindako lan eskerga eta anitzean. Erakusketa ekainaren erdialdetik uztailaren amaierara bitartean egongo da ikusgai.
 
Antzerki Eskolaren lau hamarkadetako lanaren historia zeharkatuko duen liburua argitaratuko da eta eszenako profesionalekin hitzordu bat izango da. Lau arreta puntu, prestakuntza espazio baten lau hamarkadetako lanerako; egun, ia 400 ikasle ditu banatuta Zaramagan Errege Katolikoen eta Los Molinosen (Adurtza) lokaletan, nondik adin guztietako milaka ikasle pasa diren Arabatik eta hainbat lekutatik etorriak, profesionaltasunerako bidearen bila edo, besterik gabe, antzerki jokoaz eta jardueraz gozatzeko bizi pizgarri modura.
 
 
 
 
 
  • Irudiak
    null