Cookie
Formulario seleccin temas

Sozietateen gaineko zerga 2017ko ekitaldia

Arabako araudipeko zerga entitate eta taldeek sozietateen gaineko zergaren aitorpena (200 edo 220 eredua) zerga ereduen laguntza programaren bitartez egingo dute.
 
Gainerako zerga entitate eta taldeek zeinek berari dagokion administrazioak onartutako informatika programen bitartez egingo dute sozietateen gaineko zergaren aitorpena (200 edo 220 eredua).
 
Sozietateen gaineko zergaren aitorpen guztiak telematikoki aurkeztuko dira, egoitza elektronikoaren bitartez.
 
Arabakoaz bestelako araudi peko zerga erakunde edo taldeei dagozkien fitxategiek ez dute behar bihurgailurik, bide telematikoak erabiliz aurkezteko.
 
Aurkezteko epea 2018ko uztailaren 1etik 26ra arte izango da.
 
Uztailaren 1a eta 26a bitartean aurkeztutako aitorpenei gagozkiela, abuztuaren 1ean zordunduko dira geroratu, zatikatu edo konpentsatu behar ez diren helbideratutako kuota positiboak.
 

Sartu zuzenean

Laguntza behar duzu?

Imagen
Zerga informazioa:
945 181 555
 
 

Laguntza behar duzu?

Imagen
Informatika laguntza: 902 100 513
 
 

Laguntza behar duzu?

Imagen
Egoitza elektronikoa:
902 100 513