Mugitzeko arazoak dituzten pertsonei taxia garraiobide alternatibo modura erabiltzeko laguntzak

 
Onuradunei honela ordainduko zaie garraiorako laguntza: aurreordainketako txartel izenduna emango zaie eta bertan kargatuko da laguntzaren zenbatekoa, taxi zerbitzuan gastatu ahal izateko, garraiobide alternatibo modura.
 
Urteko zenbatekoa, gehienez, 880 euro izango da. Familia errentaren arabera emango da laguntza

Hartzaileak

 
 
 
Mugitzeko ezintasun larria duten pertsonak .Arabako Lurralde histotikoko udalerri batean erroldatutak.
 

Betekizunak

 

 

- 12 urte edo gehiago izatea.


- Gutxienez, eskaera egin aurreko urte osoa eramatea erroldatuta Arabako Lurralde Historikoko udalerriren batean.

- Ez egotea ezinduta, osasun egoerarengatik edo bestelakoengatik, ohiko etxebizitzaz bestelakoetara joateko.
 
 Onuradunak honako hauek bete behar ditu desgaitasunaren aldetik:
- Galera funtzionala edo anatomikoa edo izaerazko deformazioa izatea, % 33 edo gehiagoan, garraio kolektiboetara sartzea larri zailtzen diona, arauz ezarritako berariazko baremoaren arabera.
Horren arabera, gutxienez 9 puntu lortu behar ditu garraiobide kolektiboak erabiltzeko eragozpenak zehazteko baremoan (otsailaren 1eko 383/1984 Errege Dekretua, 25. artikulua).

- Desgaitasun psikikoak edo adimen gaixotasunak ezin dio eragotzi bere kabuz bizi ahal izatea. Desgaitasun psikikoa ezin da izan ehuneko 52tik gorakoa.
 

Eskatzeko modua

 
 
 
Deialdi honetarako indarrean den ereduan aurkeztuko da:

- Telematikoki, GOFEren webean: www.araba.esu/ifbs.

- Desgaitasunen bat duten pertsonen orientazio eta balorazio zentroan. Manuel Iradier kalea, 27 zk.- 01005 VITORIA-GASTEIZ (ARABA). Telefono zenbakia: 945233425

- Arabako landa zonako udaletako oinarrizko gizarte zerbitzuen bulegoetan.

- 39/2015 Legeak, administrazio prozedurarenak, xedatutako eretan.
 
Eskaerak aurkezteko epea
 
2018ko azaroaren 1etik 2019ko urriaren 31ra.