Cookie

Erregistro Ofizialak

Zer da Landare Ekoizleen, Merkatarien eta Inportatzaileen Erregistro Ofiziala (ROPCIV)?
 
Landare Ekoizleen, Merkatarien eta Inportatzaileen Erregistro Ofizialaren xedea da EBren lurraldean edo haren zona jakin batzuetan sartu edo hedatu behar ez diren organismoak eduki ditzaketen landareak edo landare produktuak merkaturatzen edo inportatzen dituzten ekoizleak inskribatzea.
 
 
 
Zer da Nekazaritza Ekoizpenaren Erregistro Orokorra (REGEPA)?
Erregistro horretan nekazaritzako ustiapen guztiek eman behar dute izena, edozein dela ere horien tamaina, edo dirulaguntza jasotzen duten gorabehera, salbu eta euren ekoizpen guztia etxeko kontsumo pribaturako zuzenduta badago.
 
 
Zer da Defentsa Fitosanitariorako Baliabideen Ekoizle eta Operadoreen Erregistro Ofiziala (ROPO)?
Produktu fitosanitarioen horniketa jarduerak, tratamenduak, aholkularitza eta erabilera profesionala egiteko nahitaezko erregistroa da.