Cookie

2015-2019 bitarteko Plan Estrategikoa

2015-2019 LEGEGINTZALDIKO PLAN ESTRATEGIKOA

Plan Estrategico 2015-2019
Arabako Foru Aldundiaren Plan Estrategikoa 2015-2019 aldirako irekia eta bizia da, eta eboluziora eta aldaketetara lotua dago.
 
Konpromisoak eta erantzukizunak ere baditu. Plan honetan jasotako jarduketa asko abian daude agintaldia hasi zenetik.
 
Hiru dira gure lehentasunak:
  • Lehenengoa, suspertze ekonomikoa, industria bultzatuz eta enplegu egonkorra eta kalitatezkoa sortuz.
  • Bigarrena, Arabako zerbitzu publiko eta gizarte zerbitzuen nagusitasuna berreskuratzea. Denbora luzean eredu izan gara arlo horretan, eta berriro ere eredu izan behar dugu.
  • Eta hirugarren lehentasuna, lurralde oreka dugu.
 
Gobernuaren hiru lehentasun horiek, era berean, honela banatzen dira: hamar ardatz, hirurogeita hamaika helburu estrategiko, ehun eta laurogeita hemeretzi jardun lerro eta hirurehun eta laurogeita zazpi jarduketa zehatz.
 
 

2015 2019 PLAN ESTRATEGIKOA / PLAN ESTRATEGICO from DIPUTACION FORAL DE ALAVA on Vimeo.