Cookie

ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN SEKTORE PUBLIKOKO GOBERNUKIDEEN ETA GOI KARGUDUNEN ETIKA PUBLIKOKO BATZORDEA

Arabako Lurralde Historikoaren sektore publikoko kargu publikodunen eta ordezkarien Gobernu Onerako Kode Etikoa, Diputatuen Kontseiluaren irailaren 3ko 477/2015 Erabaki bidez onartua, eta Etika Publikoko Batzordea, erabaki horren zazpigarren idatz zatian ezarria, funtsezko atal dira zintzotasunez jarduteko erakunde esparru orotan, zeinek, nazioarteko erakundeek eta doktrinak proposatutako gidalerroei jarraituz, bi helburu izaten baitituzte: batetik, kargu publikodunen jokabidea bideratzea eta, bestetik, herritarrek kargu publikodunen jardunean duten konfiantza handitzea.

 

SORRERA ETA OSAERA

 
Etika Publikoko Batzordea Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Sailari atxikita dago, eta honako hauek dira bertako kide:
  • Batzordeburua: Cristina González Calvar, Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatua.
  • Kidea: Nekane Zeberio Ganzarain, Diputatu Nagusiaren Kabinetearen zuzendaria.
  • Kidea: Javier Garaizar Candina.
  • Kidea: Fernando Salazar Rodríguez de Mendarozqueta.
  • Idazkaria: Inés Vadillo Alzola.
 
Batzordeak 2015eko urriaren 21ean egin zuen lehenengo bilera, Arabako Foru Aldundiaren jauregian. Kide guztiak izan ziren batzordea eratzeko lehenengo bilera horretan.
 

EGINKIZUNAK

 
  • Oharrak, kontsultak eta iradokizunak jasotzea, eta Gobernu Onerako Kode Etikoan ezartzen dena egokitzeko proposamenak gauzatzeko prozedura finkatzea.
  • Gobernu Onerako Kode Etikoa abiarazteko behar diren ekintza eta neurri guztiak bultzatzea.
  • Gobernu Onerako Kode Etikoan behar diren aldaketak proposatzea eta Diputatuen Kontseilura bideratzea, kontuan har ditzan.
  • Gobernu Onerako Kode Etikoaren aplikazio eremuan ari diren pertsonen kontsultak ebaztea, eta haren aplikazioaren inguruan sortzen diren guztiak ere bai.
  • Gobernu Onerako Kode Etikoan ezartzen diren balio, printzipio edo jokabideak ez betetzearen inguruko kexak edo salaketak jasotzea eta behar diren izapideak eragitea; nolanahi ere, interesdunaren entzunaldiko izapidea egingo dela bermatuko da beti.
  • Gobernu Onerako Kode Etikoa betetzeko gomendioak ematea kode etiko horren aplikazio eremuan ari diren pertsonei, bai eta sailei eta erakundeei ere.
  • Urtean txosten bat egitea Gobernu Onerako Kode Etikoa nola betetzen den kontrolatzeko.
 

JARDUERA

 
Etika Publikoko Batzordea urtean behin bilduko da gutxienez, idazkariak, batzordeburuak aginduta, deialdia egin ondoren.
 
Hala ere, behar den guztietan aparteko bilkurak egin ahal izango ditu gai bereziak edo presazkoak aztertzeko. Halakoetan bi aukera egongo dira: ohi bezala bildu edo baliabide telematikoak erabili.