Cookie
Faktura Elektronikoa

Zer da faktura elektronikoa? Zelan erabiltzen da?

  • Zer da sinadura elektronikoa?

     
    Zerga dokumentu bat da, formatu elektronikokoa, bitarteko informatikoak erabiliz sortua eta paperezko dokumentu fisikoaren ordezkoa, paperezkoaren legezko balio berekoa. Faktura elektronikoak paperezko fakturaren datu berberak dauzka, eta sinadura elektronikoa darama, onartutako ziurtagiri digital batekin egina.
     
     
    Faktura elektronikoaren formatua
     
     
    Abenduaren 30eko 67/2014 Foru Dekretuak onartu zituen formatu elektronikoko fakturak egiteko estandarrak eta haiek igortzeko baldintzak eta prozedurak, Arabako Foru Aldundiarentzat direnean.
    Faktura elektronikoak Facturae 3.2 bertsioa izeneko faktura elektronikoaren formatu egituratuaren araberakoak izango dira, eta haien sinadura elektronikoa XMLAdvanced Electronic Signatures (XAdES EPES) zehaztapenaren araberakoa.
     
    Nola sortzen da faktura elektronikoa?
     
     
    ef4ktur izeneko programa Euskal Autonomia Erkidegoko foru aldundien ekimenez sortu zen, foru aldundien hornitzaileei faktura elektronikoa egiteko baliabide doako bat eskuratzearren, beren arteko eta Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioekiko harremanetan erraz eta eroso erabiltzeko.
     
     
    Programa hau (ef4ktur) ETEentzat, mikroETEentzat eta langile autonomoentzat da, eta halako eran diseinatua non haren lizentziak eta iturburu koderako sarbideak gardentasuna eta enpresa horien informazio sistemekiko integrazioa bermatu behar dituen. Horrexegatik, hain zuzen, eta lan ingurunea edozein dela ere erabiltzaileak zerbitzu hori baliatu ahal izan dezan, ef4ktur bateragarria da Windowsekin, Linuxekin eta Macekin.
     

Faktura elektronikoa igorri, kontsultatu edo deuseztatzea

  • Web zerbitzuak erabiltzea faktura elektronikoak igortzeko.

    Arabako Foru Aldundiak sistema automatizatuentzako zenbait zerbitzu jarri ditu bere hornitzaileen esku. AFAren Web Zerbitzuan txertatutako metodoak FACek bere hornitzaileen esku jarritako sistema automatizatuentzako zerbitzuen metodoekin lerrokatuta daude eta, hortaz, zehazpen teknikoak eta erabilera baldintzak berak dira batean zein bestean.

    Hemen deskarga zenitzake Web zerbitzu horiek erabiltzeko agiri teknikoak.

     

    Igorri zure faktura elektronikoak

    Egoitza elektronikoaren bitartez bidali ahal dizkiozu zure faktura elektronikoak Arabako Foru Aldundiari.Izapide hori egiteko, beharrezkoa da egoitzako erabiltzaile izatea.

    Sar zaitez egoitza elektronikoan

     

    Kontsulta edo deusezta itzazu zure fakturak

    Gainera, bidaldi dituzun faktura elektronikoak kontsultatu ere egin ditzakezu egoitza elektronikoan, edo haiek deuseztatu, nahi baduzu.

Faktura elektronikoei buruzko laguntza

  • Zer da sinadura elektronikoa?
     
    Zerga dokumentu bat da, formatu elektronikokoa, bitarteko informatikoak erabiliz sortua eta paperezko dokumentu fisikoaren ordezkoa, paperezkoaren legezko balio berekoa. Faktura elektronikoak paperezko fakturaren datu berberak dauzka, eta sinadura elektronikoa darama, onartutako ziurtagiri digital batekin egina.
     
     
    Nola sortzen da faktura elektronikoa?
     
    ef4ktur izeneko programa Euskal Autonomia Erkidegoko foru aldundien ekimenez sortu zen, foru aldundien hornitzaileek faktura elektronikoa egiteko baliabide doako bat izan zezaten eskura, beren arteko eta Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioekiko harremanetan erraz eta eroso erabiltzeko.
     
     
    Web zerbitzuak erabiltzea faktura elektronikoak igortzeko
     
    Arabako Foru Aldundiak sistema automatizatuentzako zenbait zerbitzu jarri ditu bere hornitzaileen esku. AFAren Web Zerbitzuan txertatutako metodoak FACek (1) bere hornitzaileen esku jarritako sistema automatizatuentzako zerbitzuen metodoekin lerrokatuta daude eta, hortaz, zehazpen teknikoak eta erabilera baldintzak berak dira batean zein bestean.
    Hemen deskarga zenitzake Web zerbitzu horiek erabiltzeko agiri teknikoak.
     
     
    Zer behar izaten da faktura bat aurkezteko?
     
    Edonork aurkeztu ahal du faktura bat Sarrera Puntu Orokorrean, baldin eta ziurtagiri elektroniko bat badauka, Arabako Foru Aldundiak onartu eta artean baliogabetu ez duena. Faktura bat lehenbiziko aldiz aurkezten duzunean artean Aldundi Digitaleko erabiltzaile ez zarela, erregistro datu batzuk eskatuko zaizkizu Arabako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan zure nortasuna egiaztatzeko.
     
     
    Zein ziurtagiri digital erabili ahal dut Arabako Foru Aldundiarentzako faktura elektronikoak sinatzeko?
     
    Hemen kontsultatu ahal duzu onartutako ziurtagirien zerrenda.
     
     
    Arabako Foru Aldundiak, ba al du estatuaren sarrera puntu orokorretik (FACe) fakturarik jasotzerik?
     
    Ez. Arabako Foru Aldundia ez zaio FACeri atxiki. AFAk sortua du Faktura Elektronikoen Sarrera Puntu Orokorra, berea, eta hura da faktura elektronikoak jasotzeko bitarteko bakarra.
     
     
    Nork aurkeztu behar ditu faktura elektronikoak?
     
    Faktura elektronikoak aurkeztu behar dituzte Diputatuen Kontseiluaren abenduaren 30eko 67/2014 Foru Dekretuak 4. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituzten erakundeek. Zehazki:
    Sozietate anonimoek.
    Erantzukizun mugatuko sozietateek.
    Aldi baterako enpresa elkarteek.
    Xedapen bat medio, lehenago ere betebeharra izan eta faktura elektronikoa aurkeztu izan dutenek.
     
     
    Zein erakunde publikori ematen dio zerbitzu Arabako Foru Aldundiaren Faktura Elektronikoen Sarrera Puntu Nagusiak?
     
    • Arabako Foru Aldundiari berari.
    • Bere organismo autonomoei: Gazteriaren Foru Erakundeari, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeari eta Arabako Foru Suhiltzaileei. 
    • Arabako Biltzar Nagusiei.
    Xehetasun gehiagotarako, kontsultatu hemen.
     
     
    Fakturen gaineko araudia
     
    Diputatuen Kontseiluaren 67/2014 Foru Dekretua, abenduaren 30ekoa, Fakturen Erregistroa sortu eta haiek izapidetzeko prozedura onartzen duena (ALHAO, 4 zenbakia, 2015eko urtarrilaren 9koa).
    25/2013 Legea, abenduaren 27koa, faktura elektronikoa sustatzekoa (EAO, 311 zenbakia, 2013ko abenduaren 28koa)
     
     
    Harremanetarako helbideak