Cookie
Formulario seleccin temas

Arabako DEA_Kartografia

Arabako Datu Espazialen Azpiegitura

IDE_Araba/Alava  

 

Arabako DEA berritu egin da, Arabako lurralde informazioa eskuratzeko ataria izateko asmoz.

Datuak eta metadatuak bistaratzeko eta deskargatzeko zerbitzu berriak ditu, bai eta utilitate berriak ere, zeinei esker argitaratzen den informazioa errazago erabili eta kudeatuko den.
 
Europako Inspire Zuzentarauaren eta Kontseilu Geografiko Nagusiaren gomendioak jarraituz osatzen dira DEA eta bertan jasotako lurralde informazioa, elkarreragingarriak baitira beste sistema eta informazio geografiko batzuekin.
 
Argitaratutako oinarrizko kartografia (BTA5000 eta BTU500) metodo topografiko eta fotogrametrikoak erabiliz egin da, eta horrek bermatzen du haren zehaztasuna 3 dimentsioetan (X, Y eta Z). Horrexegatik, oinarri perfektua da lurralde osorako proiektu eta produktu eratorri berriak garatzeko.