Cookie

Arabako Foru Aldundiaren Aurkezpena

Gardentasun aurkezpena

 

Hemen aurkezten dugu Arabako Foru Aldundiaren Gardentasun Ataria.

 
Horren bidez, egoki betetzea nahi dugu gure korporazioan gizarteek gaur egun gobernuei eta erakunde publikoei egiten dizkieten zorroztasun eta etika publiko handiagoaren eskakizunak eta 19/2013 Legea, gardentasun, informazio publikorako sarbide eta gobernu onarena eta 1/2017 Foru Araua, otsailaren 8koa, Arabako Lurralde Historikoko sektore publikoaren gardentasunarena, herritarren parte-hartzearena eta gobernu onarena, etengabe hobetu eta eguneratzeko prozesuan eta osatuz herritarrei eskaintzen zaizkien informazio iturriak.
 
Gardentasun Ataria Foru Gobernu osoaren hurbil egoteko borondatearen isla da; gardentasun arauak betetzeko eta datuak kudeatu eta eguneratzeko duen konpromisoarena; eta Foru Aldundiaren zerbitzu guztien, gu guztion, parte hartzearen eta lankidetzaren fruitua.
 
Badugu fidantzia ahalegin honek eragingo duela Foru Gardentasunaren Ataria izan dadin gure lurraldearen eta arabar jendarte osoaren itxaropenak betetzeko modukoa, eta zain geratzen gara, ataria hobetzeko ideiak jasotzeko geroan.
 
 
 
Arabako Foru Aldundia