Laguntza pertsonalerako prestazio ekonomikoa

 

Prestazio honen helburua laguntzaile pertsonala kontratatzeak eragindako gastuak ordaintzen laguntzea da ( edo, hala dagokionean, laguntzaileena). Laguntzaile horrek mendekotasun egoeran dauden pertsonei  ikasketak egiten edo laneratzen lagunduko die, eta baita eguneroko bizitzaren oinarrizko zereginak autonomia handiagoz egiten ere.

 Zenbatekoak


Prestazio honi dagozkion gehienezko zenbatekoak 300€ eta 775€ artean daude; alde batetik, mendekotasun maila eta graduaren arabera, eta, bestalde, babes-maila osagarria aplikatuko zaie mendekotasun egoera aitortzeko eskaera egin aurreko 3 urteetan Arabako Lurralde Historikoan erroldatuta egon direla eta benetako bizilekua bertan izan dutela egiaztatzen dutenei.  Urtean 12 ordainsari egongo dira.
 

 
GRADUA PUNTUAK Oinarrizko Maila Maila Gehigarria
III.gradua 75etik  100era 715,00 € 775,00 €
 II.gradua 50etik  74ra 426,12 € 475,00 €
I.gradua  40tik 49ra 300,00 € 325,00 €
 
 Zenbateko hauek errentaren arabera gutxitu daitezke, (banakako gaitasun ekonomikoa urtean) eta/edo beste zerbitzu edo prestazioekiko bateragarritasunaren arabera ere.
 

 

Hartzaileak

 

Mendekotasun egoeran dauden pertsonak, honako balorazio hauekin:  
- III. gradua
- II. gradua
- I.gradua, baldin eta 40 puntu edo gehiago badituzte mendekotasun egoera baloratzeko baremoan. 

(*) 2015eko uztailaren 1etik aurrera, I.gradua balioetsia duten pertsona guztiak sartuko dira, edozein dela ere mendekotasuna baloratzeko baremoan lortutako puntu kopurua.
 

Betekizunak

 
 
 Mendekotasun egoeran dauden pertsonen baldintza zehatzak honako hauek dira:   

• Araban erroldatuta egotea eta benetako bizilekua Arabako lurraldean izatea.
 
• Banakako arreta programa izateak zehaztuko du prestazio honen egokitasuna.
 
• Behar dituen zerbitzuak zehazteko gaitasuna izatea, bere burua kontrolatzeko gai izatea eta laguntza pertsonala eskaintzen dionari aginduak emateko gai izatea ( ez bada gai, eginkizun hori ordezkari legalari egokituko zaio, hala dagokionean)
 
• 3 urte edo gehiago izatea.

• Ikasten eta/edo lanean aritzea eta jarduera horietarako laguntza behar izatea, eta/edo laguntza behar izatea eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak zein jarduera instrumentalak egiteko.
 
• Prestazioa laguntzaile pertsonal bat kontratatzeko erabiltzea, edo, hala dagokionean,  laguntzaileena.

• GOFE baimendu etxebizitza aztertzeko eta prestazioa izatea arrazoitu zuten baldintzak mantentzen direla egiaztatzeko.
 
Laguntzaile pertsonala izateko baldintzak:

• 18 urte edo gehiago edukitzea.

• Legez Espainiako lurraldean izatea egoitza.

• Zerbitzua lan kontratupean egiten duena ( hainbat kontratu modalitate), eta eginkizunak, lan baldintzak eta lanaldi mota zehaztuko dira.

• Gizarte Segurantzan afiliazio, alta eta kotizazio baldintzak betetzea.

• Ez izatea: ezkontidea, izatezko bikotea, sendikoa ohol-ahaidetasunez, ezkontza-ahaidetasunez edo adopzioz 3.ahaidetasun-mailara arte, eta ezta harrera egiten duen pertsona edo mendekotasun egoeran dagoen pertsonaren  legezko tutorea ere.

• Zainketa lanak egiteko beharrezkoa den prestakuntza kualifikazioa egiaztatzen duena.   
 

Eskatzeko modua

 
 • Mendekotasun balorazioa eta banakako arreta plana taxututa izanik, aldaketaren bat egin nahi baduzu, hitzordua eskatu behar duzu zure gizarte langilearekin.
 
• Ostera, mendekotasun baloraziorik ez baduzu, jo ezazu hona: 

- Eskatzailearen ohiko bizilekua Vitoria-Gasteizen badago, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen Informazio eta Gizarte Arretarako Bulegora ( Diputazio kalea, 13; Vitoria-Gasteiz)

- Eskatzailearen ohiko bizilekua ez badago Vitoria-Gasteizen, bere ohiko bizilekua dagoen udalerriko oinarrizko gizarte zerbitzuen egoitzara.

- Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen Balorazio eta Orientazio Zentrora ( Manuel Iradier kalea 27, etxabea; Vitoria-Gasteiz).
 

Bestelako informazioa

 
 
Bateragarritasunen araubidea:
 
II. eta III. graduko mendekotasuna aitortuta duten pertsonek gehienez 3 zerbitzu eta/edo foru eskumeneko prestazio ekonomiko kontratatu ahal izango dituzte. Halaber, I.gradua izanez gero, gehienez bi zerbitzu eta/edo prestazio ekonomiko izango dituzte.
 
Laguntza pertsonalerako prestazio ekonomikoa honako hauekin bateragarria da:

• Autonomia pertsonala sustatzeko zerbitzuak.

• Adinekoentzat edozein modalitateko eguneko zentroa eta gaueko zentro edo zerbitzua.

• Atseden emateko zerbitzua, adinekoentzako edozein modalitateko eguneko zentrotan eta gaueko zentrotan. Baita adinekoentzako ostatu  zerbitzuan (etxebizitza komunitarioa), hori Arabako Foru Aldundiak  onetsitako zerbitzua izango da, II.eta III.graduko mendekotasuna aitortuta duten pertsonak artatzekoa. Halaber, desgaitasuna duten pertsonentzako edo  gaixotasun mentala dutenentzako etxebizitzan, eta, egoitzan.  Egonaldi horretan, prestazioa eten egingo da.

• Zerbitzuari lotutako prestazio ekonomikoa,  baldin eta  laguntza pertsonalerako prestazio ekonomikoaren zerbitzuren batekin bateragarria bada. 
 
• Estatuko araudian antzeko helburuekin aurreikusitako beste prestazio batzuk, baldin eta onuraduna mendekotasuna duen pertsona bada (  baliaezintasun handiaren osagarria, ardurapeko seme-alabagatiko osagarria, beste pertsona baten beharragatik kotizazio gabeko baliaezintasuneko pentsioaren osagarria, eta hirugarren pertsona baten laguntza jasotzeagatiko sorospena).
Prestazio horiek batera jasotzeak berekin ekarriko du kasuan kasuko murrizketak aplikatzea.