Arabako Lurralde Historikoan guraso biologikoekin bizi ezin eta harrera zentroetan bizi diren haurrak daude. Adin guztietako haurrak dira.
Arabako familien laguntza behar dugu haurrak etxeetan hartzeko.
Arabako Foru Aldundia, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen bidez, familia harreraz arduratzen den erakunde publikoa da.
BADAKIGULAKO FAMILIA HARRERA aukera eraginkor eta onuragarria dela.
Zurean har ditzakezula uste baduzu, DEI IEZAGUZU.
UME HAUEK ZUREA BEZALAKO FAMILIA BAT BEHAR DUTE.
Haur bat zure etxean hartu nahi duen pertsona edo familia bazara, BIDAL IEZAGUZU MEZU ELEKTRONIKO BAT EDO TELEFONOZ DEITU eta ahal bezain laster erantzungo dizugu.