Gizarteratzeko laguntzadun etxebizitzak

Bitarteko intentsitateko baliabideak, gizarteratze eta laneratze prozesu batean daudenez gero etengabeko gainbegiraketarik behar ez duten personak atenditzeko. Egunean zehar, zerbitzu honetatik kanpo eskaintzen diren trebakuntza eta garapen pertsonalerako jardueretan parte hartzen dute. Zerbitzu hauek zaintzako langileak dituzte bertan erabiltzaileak dauden orduetan.

Egoitza zerbitzuetan aldi batez egoteko baliabidearen helburua gaixotasun mentala duten pertsonen ohiko zaintzaile ez-profesionalei laguntzea da, atsedena hartzeko, indarberritzeko eta/edo garapen pertsonalerako egun batzuk edukitzeko aukera eskainiz.