Egoera ahulean dauden emakumeak egonaldi ertainean hartzeko zentroak

 

Emakume Haurdunentzako Zentroak aldi baterako harrera, laguntza eta hezkuntza arreta eskaintzen dizkie batez ere haurdun dauden edo haurrak dituzten neska gazteei, beren egoerarengatik familia nahiz gizarte euskarririk ez daukatenei.

8 plaza dauzka eta, horietako batzuk erabilgarri badaude, bakarrik dauden emakume haurdunei edo 6 urtetik beherako haurrak dituztenei ere eskaintzen zaie arreta.