Cookie

Informazio Geodesikoa

Informazio Geodesikoa

Fotografías   

1071/2007 Errege Dekretua argitaratuz, ETRS89 sistema hartu da Espainian erreferentzia sistema geodesiko modura. Bertan finkatzen den altitude erreferentzia Alacanten itsasoaren batez besteko erregistroak dira.

Erreferentzia sistema horiek lurraldean uniformeki banatutako erpin geodesikoen eta prezisioko berdinketa seinaleen sarearen bidez gauzatzen dira Araban.

Bi sare horiei erantsi behar zaie Euskadiko GNSS erreferentziako estazioena. Sare guzti horiek bat datoz euren artean eta IGNkoekin.

 

Erpin Geodesikoen Sarea Araban

Araba inguratzen duten erpin geodesikoen sarea 254 erpinek osatzen dute; horietatik 9 REGENTE dira eta 65 ROI sarekoak. 74 seinale horiek bat datoz IGNren sareko erpinekin.

 

Arabako Doitasuneko Nibelazio Sarea

Arabako doitasuneko nibelazio sarea 257 seinaletan gauzatu da; horietatik, 5 bat datoz IGNren REDNAPekin.

 

Euskadiko GNSS Erreferentzia Estazioen Sarea

Euskadiko GNSS erreferentzia estazioen sarea Autonomia Erkidegoan zabaldutako 11 antenak osatzen dute.

 

Erreferentzia Topografikoen Hiri Sarea

Oinarrizko sare geodesikoetatik abiatuta, erreferentzia topografikoen hiri sareak (RURT) finkatu nahi dira lurraldeko guneetan.