Cookie
Formulario seleccin temas

Erabilera baldintzak

Erabilera baldintzak

Orri hauetan eskaintzen diren agiriak zabalkundekoak baino ez dira; beraz, ez dute inongo balio juridikorik. Helburu juridikoetarako, Aldizkari Ofizialetan argitaratutako testuak kontsultatu behar dira eta egiaztagiriak eskatu finkatutako izapideen arabera.
 
Arabako Foru Aldundiko WEB orrian argitaratutako informazio geografiko digitala arlo publikoaren informazioa izango da, eta modu librean eta doan erabili ahalko da merkataritza erabilerarako ez denean, baldin eta datuen jatorria eta jabetza aipatzen bada.
 
Merkataritza erabilerak (onura ekonomikoa badakar edo merkataritza jardueraren bat egiteko oinarri bada) merkataritza erabilerako baimena edukitzea eskatzen du, non jasoko diren bertako datuen erabileraren edukia, mugak eta baldintza ekonomikoak.
 
Arabako Foru Aldundiaren titulartasunaz gain informazio geografiko digitalak beste titular bat badauka, eskubide horien legezko titularraren baimena beharko da edonola erabiltzeko.
 
WEB orrian argitaratuta ez dagoen informazio geografikoa eskuratzeko, Arabako Foru Aldundiak kasuan-kasuan onartzen dituen tasak ordaindu beharko dira.