Cookie
Formulario seleccin temas

Erregistroak

WEB orri honetan Hirigintza Zerbitzuak kudeatzen dituen Erregistroetarako sarbidea duzu.
 
 
Arabako Hirigintza Planeamenduaren Administrazio Erregistroa
 

Erregistro honetan Arabako Lurralde Historikoan onartzen diren Hirigintza Planak eta horien aldaketak inskribatzen dira.

Inskripzioa idazpen baten bidez egiten da, non kontsultatu daitezkeen onartutako planeamendua, eragiten duen eremua, onartu duen organoa edo indarreko sarrera data, besteak beste. Web orri honetatik, herritarrak interesatzen zaizkion inskribatutako hirigintza agiriak kontsultatu ditzake.

 
 
Arabako Hirigintza Intereseko Elkarteen Erregistroa
 

Hirigintza Intereseko Elkarteak jabeen elkarteak dira, zeinek hirigintza jardueran parte hartu edo lankidetza izateko elkartzen diren.

Inskripzioa idazpen baten bidez egiten da, non kontsultatu daitezkeen elkartea, eragiten duen eremua, organo kudeatzailea edo indarreko sarrera data, besteak beste. Herritarrek 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera sortutako jabe elkarteak kontsulta ditzakete erregistro honen bidez. Lehenago sortutakoak kontsultatzeko, jo Hirigintza Zerbitzura.

 
 
 
Mugen Erregistroa
 
Erregistro honetan Arabako Lurralde Historikoko toki erakundeen jurisdikzioa mugatzen duten mugak inskribatzen dira.
 
Muga bakoitzaren inskripzioak bere geometria definitzen du eta justifikatzen duten agiriak jaso. Web orri honetatik, herritarrak informazio hori kontsultatu dezake.