Cookie
Formulario seleccin temas

Nor gara

Lurralde Antolamenduaren eta Hirigintzaren Zerbitzua gaituzue, hirigintzarekin eta lurralde informazioarekin lotutako eginkizunez arduratzen den arloa, gai horiek Arabako Foru Aldundiari baitagozkio.
 
 
Hirigintza arloan:
Arabako Foru Aldundiaren onarpena behar duten planeamendu espedienteak izapidetzen ditugu: hiri antolamendurako plan orokorrak, plan bereziak, plan partzialak, eta abar.
Planeamenduko tresnen idazketa lanak finantzatzen ditugu, udalei aholkuak ematen dizkiegu, planeamenduak normalizatzen ditugu, bai eta erregistroak kudeatzeko edo lurraldea antolatzeko eginkizunak burutu ere.
 
Lurralde Informazioaren arloan:
Honakoak egiten ditugu besteren artean: Arabako Foru Aldundiaren kartografia ofiziala gorde eta eguneratu; material kartografikoa saldu; informazio geografikoa web orrian argitaratu; Arabako datu espazialen azpiegitura kudeatu; azpiegitura geodesikoa, lurralde mugak eta erregistroak mantendu; eta herritarren eskura jarri lurralde osoko aireko fotogramak. 
 
Hona Zerbitzuaren egitura:
 
Organigrama
 

Harremanetarako

Kontaktu datuak
Zure esanetara gaude
Probintzia plazan, 5-1. pisua
01001 Vitoria-Gasteiz.

 

Jar zaitez gurekin harremanetan:

Telefonoa: 945-18 18 18

Lurralde informazioa: luz. 52100

Hirigintza: luz. 52179

Helbide elektronikoa: cartografia@araba.eus