Cookie

Liburutegi digital nazionalak

  • Liburutegi Digital HispanikoaLiburutegi Digital Hispanikoa >

    Espainiako Liburutegi Nazionalaren lineako baliabidea da Liburutegi Digital Hispanikoa (BDH), eta ez da zertan baldintzarik bete ez dirurik ordaindu han dauden milaka dokumentu digitalizatutan sartzeko, helburua baita kontsultarako irudi bat izatea jatorrizko agiriak errazago zabaltzeko, eta modu horretan jatorrizko agiriak beren jatorrizko euskarrian onik zaintzea, iraun dezaten.

  • Prentsa Historikoko Liburutegi BirtualaPrentsa Historikoko Liburutegi Birtuala >

    Prentsa Historikoko Liburutegi Birtuala, Kultur Ministeritzako eta Estatuko Liburutegi Publikoen eta beste instituzioen kooperatiba digitalizazio prozesu baten emaitza da. Honekin, aldi berean, ale bakarrak diren, eta beraz lortzeko oso zailak diren, material bibliografiko batzuk gorde eta eskuragarri egitea lortu nahi da.

  • Bibliografia Ondarearen Liburutegi BirtualaBibliografia Ondarearen Liburutegi Birtuala >

    Bibliografia Ondarearen Liburutegi Birtuala Kultura Ministerioaren eta autonomia erkidegoen arteko lankidetza proiektua da eta bere helburua Espainiako Ondare Historikoko eskuizkribu bildumak eta inprimatutako antzinako liburuak faksimile digitalen bidez zabaltzea da.

  • HispanaHispana >

    Hispanak artxibategien, liburutegien eta museoen bilduma digitalak biltzen ditu, Europar Batasunak sustaturiko Artxibategi Irekiak Ekimenari jarraiki; horrez gain, Espainiako biltegi digitalei dagokienez, Europeanaren antzeko funtzioak betetzen ditu, hau da, bilduma digitalen datu-baseetako edukien eranslea da.

  • Recolecta - Recolector de Ciencia AbiertaRecolecta - Recolector de Ciencia Abierta >

    Recolecta edo zientzia irekiaren biltzailea plataforma bat da, nazioko zientzia gordailu guztiak elkartzen dituena eta gordailu kudeatzaileak zein ikertzaileak zerbitzuz hornitzen dituena.