Cookie

Informazioa

  .

 

Arabako Foru Aldundiko Zaharberrikuntza Zerbitzuaren eginkizun nagusia Arabako lurralde historikoko kultur ondarea gorde, zaharberritu eta ezagutzera ematea da.


Helburuok betetzeko, ondokoak egiten ditu:

· Arabako Lurralde Historikoko ondare higigarria, arkeologikoa eta dokumentala zaharberritu eta kontserbatzea.

· Gure kultura eta arte ondarearen hondatzea prebenitzea, azterketa eta ikerketen bidez, eta ondarea egokiro kontserbatzeko arau eta gomendioak zabaltzea.

· Prebentziozko kontserbazioaren garrantzia eta beharra sustatzea.

· Esku hartzea jasan duten ondasunen eta esku hartzeko proiektuen txosten teknikoak egitea.

· Proiektuak eta hirugarrenen esku hartzeak ikuskatzea.

· Erakunde publiko eta pribatuei kultur ondasuna kontserbatzeaz eta zaharberritzeaz aholkuak ematea.

· Esku hartutako objektu arazotsuenen egoera zaintzea, aldian behingo kontrolen eta mantentzeko lanen bitartez.

· Zaharberrikuntza Zerbitzuko teknikarien prestakuntza, teknologia berrietan eta kontserbatzeko eta zaharberritzeko lanei aplikaturiko tratamenduetan trebatuta egon daitezen.

· Administrazioak edo beste organismo batzuek antolatutako ikastaro, hitzaldi eta argitalpenetan parte hartzea.

· Egindako lanak artxibatu eta sistematizatzea.

· Zaharberrikuntza Zerbitzuko liburutegia katalogatzea, kultura ondarearen kontserbazio eta zaharberrikuntzaren gaietan espezializatuta.

· Beste erakunde publiko zein pribatu batzuekin elkarlanean aritzea, gure kultura ondarearen babesa bermatzeko.

· Beste erakunde batzuekin lankidetza hitzarmenak egitea.

· Egindako lanak eta esku hartzeak zabaldu eta ezagutzera ematea, herritarrei gure ondarea kontserbatu eta zaharberritzeak duen garrantziaren berri emateko eta haiek are zuzenago inplikatzeko.
 

  • Irudiak
    null