Cookie

Iruña Veleia

Iruña-Veleia

Descubre Iruña-Veleia

 
 
 
 
 
 

 

Kokalekua

Iruña-Veleiako aztarnategia Iruña Okako udal barrutian dago, Gasteiztik 10en bat km mendebaldera, Arkizko harkaiztegian. Zadorra ibaiaren bihurgune handi batek mugatzen du ipar, hego eta mendebaldetik. Bere 126 ha-ko hedaduratik, 11 harresitutako esparruarenak dira.

Historia

Iruñako orubeko okupazio ezagunak 1.500 urte baino gehiagoko historia hartzen du, K.a. lehenengo milurtekotik K.o. V. mendera arte. Badirudi mende horretan oppidum berantiarra bazter utzi zela. Ez dago dokumentaturik populamendu berririk San Joanen Ordenako Prioratu bezala erabili zen arte, XIV. mendearen erdialdean.

Azken Brontze Aroko eta Burdin Aroko zehaztasun gutxiko okupazio baten ondoren, K.o. I. mendearen lehenengo erdian (Julio-Claudiotarren garaian) agertu ziren lehenengo domus edo erromatar hiri etxeak.

I. mendean aurrera joan ahala, Flaviotarren garaian, hiriak garrantzi handiagoa hartu zuen: luxuzko etxebizitzak eta eraikin publiko handiak egin ziren. Hauek Iruñako hiriak hartu zuen garrantziaren parean zegoen hiri erdigune bat osatu bide zuten.

II. mendean hiriko instalazioak apaintzeko eta hobetzeko garrantzizko obrak egin ziren. Veleia Pliniok eta Ptolomeok aipaturik agertzen da antzinako idazkietan.

III. mendean zehar, haren hiri hedadura murriztu egin zen. Hala ere, aldi hau gutxien ezagutzen dena da. Mende horren amaiera aldean edo hurrengoaren hasiera aldean, harresiak eraiki ziren. Hirian egin zen azken herri lan handia izango ziren.

Iruña-Veleia

Iruña-Veleiaren hiri loraldiaren zergatia, ziur asko, Arabako lurraldea komunikazio bide nagusi batek zeharkatzen zuela izan zen: galtzada bat, eskuarki Iter XXXIV izenaz ezaguna, garai hartan garrantzi handia zuten Astorga eta Bordele hiriak lotzen zituena. Datu hau antzinako zenbait ibilbideren (Antoninorena, kasu) deskribapenei esker ezagutzen dugu. Dirudienez, bide hau, Ebro ibaia zeharkatu eta gero, Veleiako mansiora zuzentzen zen, gaur egungo Arabako lurraldean zegoen lehenengoa. Ikerketak bat datoz leku hori “Iruñako oppiduma” izenekoa dela.

Aztarnategiko indusketatik ateratako materialak Bibat Museoaren Arkeologia ataleko hirugarren solairuan daude ikusgai. Gomendatzen dugu hori bisitatzea, horrela aztarnategiko ibilalditik ateratako informazioak osatu ahal izateko.

  • Irudiak
    null
  • Bideoa
  • Mapa