Cookie

Liburutegia

      Arabako Lurralde Historikoaren Agiritegiaren liburutegi laguntzaileak 20.000 liburuki baino gehiagoko funtsa du. Ikertzaileari baliagarri zaizkion liburuak ditu, hala nola, artxiboak kudeatu eta mantentzeko artxibistikari buruzko lanak, Arabako historiari buruzko garrantzizko bibliografia jasotzen duen funts zaharra, artxibo pribatuetatik liburutegietara pasatu diren hainbat lan eta aldundiak argitaratutako lanak.
 
      Hemerotekan 1786tik egun arteko prentsa dugu eskueran, lurraldeko eta estatuko egunkariak, aldizkari historikoak eta egungoak eta Euskal Autonomia Erkidegoko, Nafarroako eta estatuko aldizkari ofizialak.
 
      Liburutegiko katalogoa Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen Interneteko katalogo bidez kontsultatu ahal izango da. Materialak artxiboan bertan kontsultatuko dira. Dena den, norbaitek ezinezko badu artxibora joatea, hamabost eguneko mailegua egin eta kultura etxeko irakurgelan kontsultatu ahal izango da.