Haur eta nerabeentzako elkarteak

Haurrak eta nerabeak babesaren xede izatetik eskubideen subjektu izatera igaro dira, eta babesa haiek babesten dituen eskubideetako bat da.

Haurren eta nerabeen aldeko elkarte mugimenduaren helburu nagusia adingabeen interes gorena zaintzea da, eta haien eskubideak eta betebeharrak bultzatzea zuzenbideko subjektuak diren heinean eta gure gizarteen biziraupena, egonkortasuna eta garapena haien mende dauden heinean.

Haien lana hurrengoa da: gizarte kontzientzia eta adingabeen eskubideen babesa sustatzeko ekintzak bultzatzea, arrisku eta babesgabetasun egoeran babesa ematea, edo kultura, gizarte, hezkuntza eta laguntza psikologikoko ekintzak eta abar garatzea. Horietan guztizko oso bat bezala tratatuko da haurra, haren parte-hartze aktiboa bilatuz.

Hartzaileak

 

Arabako Lurralde Historikoko elkarteak, adingabeen eta familien esparruan lan egiten dutenak.

Bestelako informazioa

 

  Hitzarmenak elkarteekin programak garatzeko

Elkartearen izena Egitaraua 
BETI GIZARTEAN Fundazioa
  • Castillo de Portilla etxea
Ixuri elkartea
  • Zabaltzen eta Estibalizko behin-behineko unitatea: bakarrik dauden atzerritar adingabeentzako baliabideak
Arabako Gurutze Gorria
  • Bakarrik dauden atzerritar adingabeentzako instalazioak eta alfabetatzeko jarduerak
Karitateko Alabak
  • Hazaldi
Nuevo Futuro
  • Haurrentzako etxeak
Llodioko Udala
  • Eguneko zentroa
Gao Lacho Drom Ijitoen Elkartea
  • Gizarte eta hezkuntza arloetako esku hartzea babesgabetasun larrian dauden ijito familiekin
Besarka elkartea
  • Familia harrerari buruzko prestakuntza

 Adingabeen eta familiaren esparruan lanean ari diren Arabako elkarteen zerrenda