Cookie

Ohiko galderak

  •  Zergatik da garrantzitsua ondarea zaintzea?

    Ondarea babestea pertsona eta erakunde orok gizartearen orainaldiarekin eta etorkizunarekin duen erantzukizun saihestezina da. Ondare ondasunek identifikatu egiten gaituzte, gure historiaren eta artearen ibilbidea azaltzen dute, eta aurrera egiten laguntzen digute.

     
     
     
     
  •  

     Zein da Zaharberrikuntza Zerbitzuak jendea atenditzeko duen ordutegia?

    Zerbitzuak astelehenetik ostiralera, 08:15etatik 14:30etara, atendituko zaitu.

  • Bisitatu al daiteke Zaharberrikuntza Zerbitzua?

    Bai, zerbitzuaren instalazioak bisitatu daitezke.
    Horretarako, bisita bat egin nahi dela adierazi behar da 945 182 050 telefono zenbakira deituta edo restauraciones@araba.eus helbidera e-mail bat bidalita.
    Taldeak, gehienez, 15 lagunez osatuta egongo dira.
    Datak eta ordutegiak zehazteko, beharrizanak, libre dauden egun eta orduak eta lan plangintza hartuko dira kontuan. 
     

  • Nola ezagutu ditzaket zerbitzuaren jarduerak?

    Burutzen diren jarduerak ezagutzeko, Zaharberrikuntza Zerbitzuarekin harremanetan jar zaitezke, restauraciones@araba.eus  posta elektronikoko helbidera mezu bat bidaliz edo 945 182 050 telefonora deituz.
    Zaharberrikuntza Zerbitzuak antolatzen dituen jarduera guztiak www.araba.eus web orrian argitaratuko dira.
     

  • Nork eska dezake Zaharberrikuntza Zerbitzuaren aholkularitza? 

    Nahi duen orok, partikular edo erakunde, baldin eta ondarea, oro har, edo obra edo objektu zehatzen bat babesteko interesa badu. Aholkularitza eskatzeko, Zaharberrikuntza Zerbitzura jo behar da, restauraciones@araba.eus helbidera mezu bat bidaliz edo 945 182 050 telefono zenbakira deituz.

  • Mailegu zerbitzurik ba al dago Zaharberrikuntza Zerbitzuaren liburutegian?

    Ez, ez dago mailegu zerbitzurik.
    Liburuak, argitalpenak eta bestelako dokumentuak aretoan besterik ezin dira kontsultatu.
     

  • Kontsulta al daiteke Zaharberrikuntza Zerbitzuaren liburutegia?

    Liburutegiko katalogoa online  www.araba.eus  kontsulta daiteke, baita aurrez aurre ere, Ignacio Aldecoa kultura etxera edo Zaharberrikuntza Zerbitzura etorrita.

     

  • Nola eska ditzaket zaharberritutako ondareari edo zaharberritzeko eskaeren egoerari buruzko argibideak?

    Liburutegi espezializatuaz gain, esku hartutako obrei buruzko txostenak (editatu eta argitaratu gabeak) kontsulta daitezke Zaharberrikuntza Zerbitzuan. Horretarako, zerbitzu horrek emango duen inprimaki bat bete behar da. Bertan eskatzailearen izen-abizenak eta kontsultaren helburua jarriko dira.
    Halaber, zerbitzu horri egindako ondarearen gaineko esku-hartze eskaeren egoera ere kontsultatu ahal da, restauraciones@araba.eus  helbidera zuzenduz edo 945 182 050 telefono zenbakira deituz. 
     

  • Nola aurki dezaket zaharberrikuntza-zaintza enpresa bat?

    Zaharberrikuntza Zerbitzuak ondarearen zaintzan lan egiten duten enpresei buruzko informazioa eman dezake. Horretarako, idatzi restauraciones@araba.eus posta elektronikoko helbidera edo deitu 945 182 050 telefono zenbakira.

  • Nola jakin Zaharberrikuntza Zerbitzuaren zein atalera jo?

     Foru Aldundiaren Zaharberrikuntza Zerbitzuan zaintza eta zaharberrikuntza adituen talde batek lan egiten du, honako arlo hauetan adituak direnak hain zuzen:
    Arte garaikidea – Dokumentu grafikoak eta argazkiak – Eskultura – Arkeologia materialak – Harria – Astoko pintura eta horma pintura.
    restauraciones@alava.net posta elektronikoko helbidera edo 945 182 050 telefono zenbakira zuzenduz gero, egoki den pertsonarekin harremanetan jarriko zaitugu.
     

  • Zaharberrikuntza Zerbitzuak partikularren obrekin lan egiten al du?

    Hitzarmen espezifikoak sinatzen ez badira, Zaharberrikuntza Zerbitzuak ez du partikularren obrekin zuzenean esku hartzen; aholkularitza eta ikuskatze lanak egiten ditu ordea.