Cookie

Mandazainbide Proiektua

Aurkezpena.

Arabako Foru Aldundiaren Ingurumen eta Hirigintza Sailak mendizale eta txangozaleen esku jartzen du pertsona, gurdi eta zamariek antzinatik higatutako bide eta estrata itsuak urratzeak sentiarazten duen zirrara atsegina berreskuratzeko aukera.

 
Inoren urratsen gainean ibiltzea, haitzen kontrako ferra hotsa trinkoa gogoratzea edo lur gainean gurdien gurpilek egiten duten txistua; hau da, gutarren eta gure historiaren arimaren zati bat berreskuratzea.
 
Araba hegotik iparrera eta sortaldetik sartaldera zeharkatzen duten hiru mendilerro ondo zehaztutan zehar garatzen da proiektu hori:
 
- Hegoaldea: Kodes, Kantauriar eta Toloñoko mendilerroak.
- Erdialdea: Entziako mendilerroa, Iturrietako mendiak, Gasteizko mendiak, Tuyoko mendilerroa, Badaiako mendilerroa, Karkamuko mendilerroa, Arcenako mendilerroa, Anderejoko mendilerroa eta Gaubeako mendiak.
- Iparraldea: Altzaniako mendiak, Urkillako mendilerroa, Elgeako mendilerroa, Gorbeiako mendigunea, Oriolgo mendilerroa, Gorobel mendilerroa eta Laudioko mendiak.
 
Ibilbide bakoitza bi formatutan aurkezten da, bata zehatz-mehatz eta bestea laburtuta. Bietako trakak kargatu daitezke GPSan, bai eta Google Earth-en ikusi ere.
 
  • Irudiak
    null