Cookie

Toki erakundeen azpiegitura sareak

Sarrera

introduccion_EUS

ARABAKO FORU ALDUNDIAK   “ARABAKO ENPRESA ETA TOKI ERAKUNDEETARAKO AZPIEGITURA SAREEI BURUZKO INFORMAZIO PRODUKTUEN NORMALIZAZIOA” IZENEKO PROIEKTUAREN BIDEZ,  GAURKOTU ETA EGUNERATU EGIN DU "ARABAKO HERRIGUNEETAKO AZPIEGITURA ETA EKIPAMENDUEN INBENTARIOA". 

 

Arabako Foru Aldundiaren Toki Administrazioaren Sailaren eginkizunetako bat da Arabako Herriguneetako Azpiegitura eta Ekipamenduen Inbentarioa eguneratzea. 

 

Inbentarioaren xedea da zerbitzu publiko nagusiak eskaintzeko erabiltzen diren  Arabako herriguneetako azpiegitura eta ekipamenduen hornidura eta egoerari buruzko informazioa izatea, Arabako landa ingurunetako herritarren ongizate maila areagotzeko garatu diren ekintzen plangintza tresna gisa erabili ahal izateko.

 

Ondorioz, Arabako Foru Aldundiarentzat jardun estrategikoa da inbentarioa aldioro gaurkotu eta eguneratzea, bai bertan jasotzen den informazioa hobetzea ere; izan ere, azken finean, horrek denak landa inguruneko herritarren bizitza kalitatean eragina du.

 

Etengabeko hobekuntza prozesu honetan,  “Arabako enpresa eta toki erakundeetarako azpiegitura sareei buruzko informazio produktuen normalizazioa” izeneko proiektuaren ezarpena burutu da, inbentarioa gaurkotu eta eguneratzeko helburua duena.

 

Haren garapenerako, eta funtzionatzen jartzeko, proiektuak 105.485,00 euroko dirulaguntza jaso du Industria, Turismo eta Merkataritza Ministeriotik, Telekomunikazioetako eta Informazioaren Gizarteko Ekintza Estrategikoaren Avanza – Servicios Públicos Digitales programaren 2009ko deialdiaren bitartez.

 

Industria, Energia eta Turismo Ministerioak finantzatzen du proiektu honen zati bat, Zientzia Ikerketa, Garapen eta Teknologia Berrikuntzaren 2008-2011 Plan Nazionalaren baitan (Erref. zk.: TSI-050200-2009-138).

Logo MINETUR          Logo Plan Avanza