Cookie

Ohiko galderak

  • Zenbat liburu, DVD, ... eramanĀ ahal dut Liburutegitik etxera?

  • Nola egin dezaket liburuen maileguaren berriztapena Kultura Etxearen web orriaren bitartez?

    Sakatu hemen jakiteko nola maileguaren berriztapena egin.

  • Zer da katalogo zenbaki bat? (Liburutegiko katalogoan)

    Liburuek, DVDek, diskoek… bizkarrean daramaten kodea da, apaletan ordenan jarri ahal izateko.

    Liburutegiko katalogoan bilatu dugun liburu bat apalean lokalizatu nahi dugunean, Aleak atala begiratu behar dugu eta, horren barnean, Katalogo zenbakia laukia (ikus irudia). Katalogo zenbakia zifrez eta hizkiez osatuta egon daiteke, esaterako, N CER don, 75 GOY edo 159.9 ROJ cen.:    N CER don, edo   75 GOY, edo    159.9 ROJ cen

    Signatura - Katalogo-zenbaki

  • Zer da desiderata bat?

    Erosteko iradokizuna da. Erabiltzaileek liburutegi publiko batean egotea interesgarria eta egokia dela irizten duten liburu, disko, filma eta abar erostea iradoki diezaiokete kultura etxeari. Iradokizun hauek mailegurako mahaian eskuragarri dauden formularioen bidez egin daitezke, baita tweb orri honetan ere.

    Ez dira desideratak erreserbekin nahastu behar: guk nahi dugun liburua beste irakurle bati maileguan utzita badago, orduan erreserba egingo dugu. Une horretan ale horren erreserba gauzatuko da (itxaron zerrendan jarriko gara) eta, liburua itzuli dutenean, eta guk hartzeko moduan dagoenean, liburuzainek jakinaren gainean jarriko gaituzte.
     

    Kultura etxeak erabiltzaileek egindako desiderata guztiak jasotzen ditu. Ondoren, funtsen erabilgarritasuna eta erosteko irizpideak kontuan hartuta, material hori erosi, edo aitzitik, eskaera baztertu egingo da.

  • Beste liburutegi bateko karneta erabil dezaket Kultura Etxetik liburuak ateratzeko?

    Bai, baldin eta zure datuak gure datu basean badaude. Galdetu mailegurako mahaian liburutegiko bazkide gisa agertzen zaren ala ez.

    Agiriak maileguan etxera eramateko eta interneterako sarbidea duten ordenagailuak erabiltzeko kultura etxeko karneta aurkeztu behar da. Dagoeneko kultura etxeko bazkidea bazara, Liburutegien Udal Sareko karneta (Judizmendi…), Herritarren Udal Txartela, ONA txartela edo Izenpe txartela ere aurkeztu ahal dituzu.
     

    Ez bazara inoiz kultura etxeko bazkide izan baina karnet hauetakoren bat badaukazu, baliozkotu egin dezakezu. Horretarako, eskaera orri bat bete besterik ez duzu egin behar. Ondoren, aipatutako edozein karnet aurkeztuta, kultura etxeko zerbitzu guztiak erabili ahal izango dituzu.

  • Mailegu guztiak aldi berean eraman behar ditut? Irakurtzen (edo ikusten, edo entzuten…) amaitu ahala itzul ditzaket?

    Erabiltzaileak liburuak aldi berean edo banan-banan eraman ahal ditu Kultura Etxetatik etxera. Liburuak aldi berean hartu arren, ez dago zertan denak batera itzuli. Kontsultatu ahala itzul daitezke.
     

    Kontuan hartu behar den gauza bakarra itzultzeko eguna da. Egun hori gaindituz gero, irakurleak ezingo du agiririk maileguan eraman egun batzuetan. Zigorraren egun kopurua honakoen araberakoa izango da: epea zenbat egunetan gainditu den eta epea gaindituta itzuli den agiri kopurua.

  • Liburutegiari eman nahiko nizkiokeen hainbat liburu ditut etxean…

    Liburutegiak erabiltzaileen dohaintzak onartzen ditu. Kontsultatu hemen liburuak, DVDak eta abar onartzeko irizpideak.