Cookie

Informazio orokorra

Instalazioak

 

 

Instalazioak

Artxiboaren aurrekaria 1462koa da, hain zuzen ere, agiriak gordetzen zituen kutxa bat da, Batzar Nagusietako bilkurak izaten ziren lekuetara eramaten zena. 1505an San Frantzisko komentuko sakristian jarri zen kutxa hori eta bertan egon zen 1844ra arte.

Urte horretan Aldundiaren jauregia eraiki zen, Foru Aldundiaren egoitza, eta bertan utzi ziren artxiboaren funtsak 1943ra arte, orduantxe erosi baitzen Augustin jauregia, probintziako museoak, artxiboak eta liburutegia bertan izateko asmoz. Urte batzuk geroago, eraikin hori bakarrik Arte Ederren Museorako erabili zenez, agiritegia Elizbarrutiko Apaizgaitegira eraman behar izan zuten eta, horren ondoren, Aldundiaren jauregiaren ondoan dagoen eraikin bateko lokaletara.

1993an José Luis Catón Foru Aldundiaren arkitektoak diseinatutako eraikin bat inauguratu zen, bakarrik agiritegia izango dena. Unibertsitateko campusaren ondoan dago eta gaur egun bertan dago dokumentazioa. Eraikin horrek 4.500 metro koadroko azalera du.

Ondo bereizitako bi gunetan banatzen da: bata, jendearentzako zabalik, bertan dauden agiri, bibliografia eta argazki funtsak ikertu eta kontsultatzeko, eta bestea, prozesu teknikoa egiteko.

Bi gune horiek atondo eta harreragune baten bidez lotuta daude; bertan da Fernando Illanaren obra artistikoa.

Funtsak ikertu eta kontsultatzeko gunea

Beheko solairuan honakoak daude:

· Erakusketa aretoa; bertan agiri eta artxiboen gaiari buruzko erakusketak egiten dira, baita argazki erakusketak eta bestelakoak ere.

· Hitzaldi aretoa; Sebastian Iradier du izena eta 82 pertsonarentzako edukiera du. Beste erakunde nahiz irabazi asmorik gabeko elkarte batzuei lagatzen zaie jarduerak, hitzaldiak, ikastaroak, jardunaldiak eta halakoak antolatzeko. Hura erabiltzeko zenbait baldintza bete behar dira eta beharrezkoa da eskaera idatziz betetzea.

Beheko solairuan artxiboaren liburutegi osagarriko biltegia dago, 140,55 m2-koa, sarrera mugatuarekin.

Lehen solairuan kontsulta aretoa, Gerardo López de Guereñu izenekoa eta 63 pertsonarentzako edukiera duena, eta liburutegi osagarriko erreferentziako bibliografia daude.

Biltegigunea

Biltegiak 3 solairutan banatzen dira eta bakoitza, aldi berean, hiru sekziotan, suaren aurkako ateekin. Biltegiak apalategi trinkoez hornituta daude, espazioa ahalik eta gehien aprobetxatzeko.

Lan teknikoen gunea

Biltegiguneko beheko solairuan lan teknikoen bulegoak daude; bertan dokumentazioa jaso, antolatu, sailkatu eta deskribatu egiten da.

 

  • Irudiak
    null

Harremanetarako datuak

Arabako Lurralde Historikoaren Agiritegia

Posta helbidea:
Miguel de Unamuno, 1 - 01006 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa:
945-181926
Faxa:
945-181929
e-maila:
atha@araba.eus>
Ordutegia:

 

Astelehenetik ostiralera, 8:15etik 14:30era