Cookie
Sailak
  • Hemeroteka (beheko solairua)Hemeroteka (beheko solairua) >

    Espainiako eta atzerriko eguneroko prentsa, aldizkariak etab. paperez eta formato elektronikoz irakurri eta kontsultatzea. Gainera, etxerako aldizkari mailegua egin daiteke.

  • Haur Saila (1. solairua)Haur Saila (1. solairua) >

    Erabiltzaile gazteak ere bere lekua dauka, agiriak irakurtzeko eta kontsultatzeko 54 leku guztira; agiriok, inguruko apalategietan kokatuta, erreferentziako obrak eskaintzen dituzte, batik bat. Internetera sartzeko WIFI erabiliĀ ahal duzu.

  • Mailegu atala (1. eta 2. solairuak)Mailegu atala (1. eta 2. solairuak) >

    Apalategiak askatasunez erabiltzeko eremuetariko bat edukitzeaz gain, erabiltzaileei Katalogoa eskuratzeko aukera eskaintzean zaie, kontsultako 6 terminalen bitartez (OPAC).

    Sail honetan dokumentuen mailegu eragiketak formalizatzen dira, nagusientzako formatu desberdinetan (liburuak, musika, ikus-entzunezko liburuak, baliabide elektronikoak CD-ROMean edo DVD-ROMean, zinea, etab.) jarraibide batzuen arabera.

    Erabiltzaile txartelaren kudeaketa ere hementxe egiten da.

  • Kontsulta gela (2. solairua)Kontsulta gela (2. solairua) >

    Gela honetan erreferentzia orokorreko eta gai anitzeko liburuak kontsultatu ahal dira. Maileguan utzi ezin diren agiriak dira, baina asteburuko mailegua baimenduta dago.

     Biltegi Zaharraren, Toki Funtsaren eta Euskal Sailaren kontsulta gela honetan soilik egin daiteke.

  • Areto Nagusia (Beheko solairua). ErakusketakAreto Nagusia (Beheko solairua). Erakusketak  >

    Kultura Etxeak eremu erosoa eta zabala dauka, ikus-entzunezko baliabide tekniko modernoekin, eta horrela, eremu hori berebiziko lekua da jendea biltzeko eta era guztietako pertsonei zuzendutako jarduera kulturalak eskaintzeko; adibidez, multimedia aurkezpenak, hitzaldiak, hizketaldiak, ipuin-kontalariak, haurren antzerkia, Hirugarren Adineko ikasgelak, etab.

  • Txiki-txokoa (1. solairua)Txiki-txokoa (1. solairua) >

    Haur txikienak (0-3 urte) liburuaren munduarekin harremanetan jartzeko lekua da. Beren adinerako liburu egokienak aukeratu ditugu, hainbat tamaina eta egiturakoak, haiei zuzenduta.

  • Gurasoentzako liburutegia (1. solairua)Gurasoentzako liburutegia (1. solairua) >

    Haur Saila eta Gazteen Txokoaren artean kokatuta, Gurasoentzako liburutegian liburuak eta aldizkariak aurkituko dituzte gurasoek, hezitzaileek eta irakasleek. Sail honen helburua umeen eta gazteen ingurunea hobeto ezagutzea da.

  • Gazteen txokoa (1. solairua)Gazteen txokoa (1. solairua) >

    12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendutako txoko honetan ikasketarako eta dibertitzeko materialak aurkituko dituzu, liburuak eta aldizkariak batez ere.

  • KOMITEKAKOMITEKA >

    Orain maileguan har daitezkeen komiki guztiak Kultura Etxeko 1. solairuan aurkituko dituzu.