Cookie

Santa Maria katedrala

Eliza estilo gotikokoa da, eta amaitu gabe utzi zuten eliza gotortu baten gainean eraiki zen. Gaztelako Alfontso VIII.a erregeak XIII. mendearen hasieran asmatu zuen defentsa sistemaren baitakoa zen eliza gotortu hori.

Santa Maria Katedrala Fundazioak, 2000 urtean, asmo handiko zaharberritze proiektu bati ekin zion, sostengu eta deformatze arazoak konpontze aldera. Plan Zuzentzailearen arabera gauzatzen dira jarduketak.

 


  

 

Egoera 2017ko abuztuan  

 

Europako Arkitektura Ondarea onik zaintzeko nanomaterialak, litotipo bereizgarriak ikertuz garatuak.

NANO-CATHEDRAL proiektuak garapena du helburu; balio handiko egungo monumentu, katedral eta arkitektura lanetako harri hondatuak zaintzeko, eskala nano-metrikoko metodo eta material, teknologia eta prozedura berrien bidez, eta bereziki zainduz eraikinaren jatortasuna eta haren materialen berezitasuna. Helburu nagusia da honako hauek zaintzeko eta itxuraberritzeko tresna egokiak eskaintzea:

  • Litotipo esanguratsuak
  • Europako klima zona berezietan
  • Ingurumen denbora/metodo eskala baten bidez
  • Giro aipagarrietan balioztatutako teknologia bidez (Industria lantegiak eta monumentuak)
  • Egungo harrizko eraikinetan emaitzak ustiatuz.
Hauetarako protokolo orokor bat zehaztuko da: harrizko materialen ezaugarri petrografikoak eta mineralogikoak identifikatzeko, narriatze ereduak identifikatzeko, aldatze eta narriatze arrazoiak eta bitartekoak ebaluatzeko, andeatze egoeraren eta egungo baldintza mikro-klimatikoen eta aire kutsaduraren artean dauden harremanak barne.
Bestalde, honako hauetarako egokiak izango diren nano material berritzaileak garatuko dira:
  • Zelaian egonkortzeko: horretarako kontuan izango dira oinarri akuosoak, dispertsio nano-ez organikoetan edo nano-hibridoetan oinarrituak, esaterako, nano-silizean, nano-titanioan, nano-hidroxiapatitan, nano-kaltzitan eta nano-magnesian, bai eta, konposatu organiko eta ez organikoekin haiek dituzten konbinazio sinergikoetan ere.
  • Azaleko babesa: horrelakoetan konposite berritzaileak polimeroetan eta nano-betegarrietan oinarrituta garatuko dira. Aztertu egingo da hidrofobikoen, onddoetatik ateratako proteina hidrofobiko nano-metatuen eta nano-partikula fotovoltaikoen erabilera, atmosfera kutsatuek garraiatutako molekula organiko lurrunkorren deskonposizioa errazteko eta biopelikulen sorrerari aurrea hartzeko.
Proiektuak kultura turismo transnazionala garatzen lagunduko du, bai eta Europar Batasuneko ondarea eta balio erkideak garatzen ere, eta horrela nortasun europarra piztuko da.
 
Koordinatzailea:
  • CONSORZIO INTERUNIVERSITARIO NAZIONALE PER LA SCIENZA E TECNOLOGIA DEI MATERIALI (Italia)
 
Parte hartzaileak:
  • OPERA DELLA PRIMAZIALE PISANA
  • WARRANT GROUP SRL
  • MINISTERO DEI BENI E DELLE ATTIVITA CULTURALI E DEL TURISMO
  • COLOROBBIA CONSULTING SRL
  • CHEM-SPEC SRL
  • METROPOLITANKAPITEL DER HOHEN DOMKIRCHE KOLN DOMBAUVERWALTUNG
  • OTTO-FRIEDRICH-UNIVERSITAET BAMBERGKARLSRUHER INSTITUT FUER TECHNOLOGIE
  • WIEDEMANN GMBH
  • SANTA MARIA KATEDRALA FUNDAZIOA
  • ARABAKO FORU ALDUNDIA
  • TECNOLOGIA NAVARRA DE NANOPRODUCTOS SL
  • DOMBAUSEKRETARIAT ST STEPHAN
  • UNIVERSITAT FUR ANGEWANDTE KUNST WIEN
  • TECHNISCHE UNIVERSITAET WIEN
  • ARCHITECTENBUREAU BRESSERS
  • ORGANIC WASTE SYSeleccione DPA_Multimedia_FA del árbolSTEMS NV
  • KOMMUNAL- OG MODERNISERINGSDEPARTEMENTET
Loturiko informazioa: