Cookie

Mahasti erregistroa

Mahasti Erregistroa

Registro Palacios

 

Mahasti Erregistroak jasotzen du Araban ardogintzarako baliatzen diren mahastiek hartzen duten eremua guztia. Erregistro hau eguneratu egiten da zuzemen hauen bitartez:


1.  Mahastia erauzteko eskaera: mahastia erauzi aurretik, erauzte baimena eskatu beharko da. Arauzko egiaztapenak egin ondoren, onartu edo ukatu egingo da, eta behin erauzi eta mahastizainak Mahastizaintza eta Enologia Zerbitzuari jakinarazi ondoren, zerbitzu horrek berriro landatzeko eskubidea ematen duen erauzte ebazpena onartuko du. Ardo kanpaina beraren barruan egin behar dira eskaera, baimena, erauzketa eta jakinarazpena, zerbitzuari bidaltzen zaiona. Eskaera eredu normalizatuan egingo da. Kartillaren titularra eta jabea bat ez badatoz, jabearen baimena beharko da. Mahastizainen Erregistroan erauzi beharreko lurzatiaren titularra nor den, haren izenean egingo da beti erauzte ebazpena. .


2. Birlandatzeko eskaera: Mahastia landatu aurretik, baimena eskatu behar da, landatu behar den mahastiaren ezaugarriak adieraziz. Titularrak erauzte ebazpen bat izango du edo, bestela, 2015eko abenduaren 31 baino lehenagoko eskubideren bat. Erauzte ebazpen batek berriro landatzeko baimena ematen du, erauzketa egin ondorengo bigarren kanpainaren bukaerara arte. Landatzeko baimena eskatuta, hiru urte izango dira landatzeko eta mintegiak egindako fakturaren kopia erantzita jakinarazteko.


3.  Mahastietako aldaketak: Mahastizainak mahasti inskribatuetan egindako aldaketa oro jakinarazi beharko da. Eskaera eredu normalizatuan egin beharko da hori. Hona zer-nolako aldaketak izan daitezkeen:


a. Mahastiaren titularitatea aldatzea: salerosketa bat, errentamendu bat edo lagatze hutsa tarteko titularitatea aldatzen denean, titular berriak egiaztatu egin behar du mahastia baliatzeko moduan dela, halaxe zehazten duen agiri baten bitartez edo lehengo mahastizain eta/edo ugazaba bertan delarik.


b. Landaketaren ezaugarriak aldatzea: diferentziak edo aldaketak kausituz gero, zuzendu egingo dira.

 

 

 
Registro 1  

 

Data garrantzitsuak:

- 2016ko urtarrilaren 1a baino lehenagoko eskubideen iraungitzea: eutsi egiten zaio jatorrizko iraungitze datari.
- Eskubide horiek aldatuak izan daitezela eskatzeko gehieneko epea: 2020ko abenduaren 31. Gauzatzeko azken eguna: 2023ko abenduaren 31, salbu eta jatorrizko iraungitze data lehenagokoa izan.
- Berriro landatzeko eskaera aurkezteko epea: erauzketa ondorengo bigarren kanpainako bukaerara arte.
- Landatzeko epea: 3 urte, landatzeko eskaera egiten denetik aurrera.