Cookie

Foru arautegia

Instituzioen eta Arabako Lurralde Historikoko Erakunde Autonomoen eta Sozietate Publikoen Oinarrizko Arautegia

Zerga izaerarik ez duten eta 1979tik aurrera Arabako foru erakundeek onartutako xedapen eta manu nagusien informazio sistematizatua, antolatua eta sailkatua ematen dio dokumentu base honek erabiltzaileari.

 

 

Dokumentu basean, Araubidezko Garapenerako eta Biltzar Nagusiekiko Harremanetarako Zerbitzuak beren garrantziagatik aukeratu dituen foru arauen testuak eskaintzen dira, baita horiek garatzen edo osatzen dituzten erregelamendu-xedapenak ere. Lehenengoei dagokienez, aplikazioak indarrean dauden testuak, jatorrizko bertsioa eta egindako aldaketak ematen ditu. Erregelamendu-xedapenez, indarrean dagoen testua bakarrik ematen du.

Aurkibide sistematikoa:

  • Araudi instituzionala
  • Oinarrizko araudi orokorra
  • Foru jardueraren arloko araudia foral
    - Toki Administrazioa
    - Administrazioaren ekintza
  • Erakunde autonomoak eta sozietate publikoak
    - Oinarrizko xedapenak
    - Erakunde autonomoak
    - Foru sozietate publikoak

Bilaketa sistematikoa:
Foru arauak zabalduz, kasuaren arabera, zuzen-zuzenean xedapenaren testura edo honako hau eskaintzen duten mailetara heltzen da: informazio zabalagoa arauaz edo erregelamendu xedapenaz, edo xedapenen testuak indarreko, jatorrizko edo aldaketako bertsioetan, edo haiek garatu eta/edo osatzen dituzten xedapenen zerrenda.
Bilaketa aurreratua:
Xedapeneko izenburuan edo tituluan nahiz testu osoan bilatuko da nahi den testua. Horretarako, honako hiru aukera hauek dituzu:

  • “Hitz guztiak”: idatzitako hitz guztiak dituzten xedapenak bilatuko ditu, edozein hurrenkeratan.
  • “Esaldi zehatza”: idatzitako hitz guztiak dituzten xedapenak bilatuko ditu, bilaketa taulan idatzitako hurrenkeran.
  • “Edozein hitz”: idatzitako hitzen bat duten xedapenak bilatuko ditu.

Xedapenen testuetara eta informazio zabalagotura heltzeko eta informazio mailak zabaldu eta uzkurtzeko, arauen edo informazio mailen legendaren ondoan dauden botoiak sakatu behar dira. Horien deskripzioa aplikazioaren hasierako orrialdean agertzen da.

Aplikaziora sartu