Cookie

Ibilbide Berdeen Sarea

Zeharkatu Araba Ibilbide Berdeen Sarean barrena eta izan haren biodibertsitatearen berri.
Arabako Ibilbide Berdeen Sarea natura ondarea, paisaia eta biodibertsitatea zaintzeko diseinatutako ekimena da. Arabako Foru Aldundiak, toki erakundeekin elkarlanean, hogei urte baino gehiago daramatza ingurumen proiektu hori garatzen.

Naturara hurbiltzen duen sarea.
Egun sare hori mendi ibilaldietarako eta bizikleta txangoetarako berreskuratutako eta gaitutako 978 kilometrok eratzen dute; etorkizunerako beste 189 kilometro proiektuan daude. Sare horrek zuzenean jartzen zaitu harremanetan Arabako natura eta landa ingurunearekin, eta paisaia aberastasunarekin eta natura eta kultura balioekin gozatzea ahalbidetzen du.

Arabako biodibertsitatean barrena eramaten zaituzten ibilbide berdeak.
Arabak biodibertsitate biologiko handia gordetzen du bere baitan. Horren ondorioz, gune babestu izendatu dira hainbat naturgune, inorengandik jaso dugun ondare aberats hori zaintzeko. Gure lurraldearen % 68 Natura 2000 Sarearen zati da, hala nola, natur parkeak, biotopo babestuak , Ramsar hezeguneak, paisaia bikain eta bitxiak eta Korridore Ekologikoen Sarea. Eta egiazko lurralde baliotsu hori oinarri, ibilbide sare bat ehundu da, Araba ipar-hego mendebalde-ekialde zeharkatzen duena, guri den bezalakoa erakusteko, gure gozamenerako eta ezagut dezagun.

Arabako Ibilbide Berde guztiak zure eskura Foru Aldundiko mapa ikustailean.
 

Arabako Lurralde Historikoko Ibilbide Berdeen Sarea eta dibertsitae ekologikoa eta paisajistikoa zaintzeko estrategia.

  • Irudiak
    null