Cookie

Gidatze eta atseden denborak

Gidatzeko eta atseden hartzeko epealdiak

Europako Ekonomia Erkidegoaren araudian, gure lurraldean zuzenean aplikatu beharrekoan, zenbait muga ezarri ziren bidaiariak eta merkatugaiak garraiatzeko, ibilgailu jakin batzuen gidarien gidatzeko eta atseden hartzeko orduei dagokienez.

Aplika daitezkeen salbuespenak gorabehera, hona hemen gai honetan dauden muga nagusiak, oro har.

Gai honetan dauden muga nagusiak:

  • Etengabe gidatzea: lau ordu eta erdi gidatu ondoren, 45 minutuko geldialdia egin behar da.
  • Eguneko gidatze aldia: 9 ordu gehienez; astean bi egunetan 10 ordu egin daitezke.
  • Eguneko atsedenaldia: Etenik gabeko 11 ordu denboraldi batean, edo 12 ordu bi denboralditan: lehenengoa etenik gabeko 3 ordutakoa eta bigarrena etenik gabeko 9 ordutakoa.

Egunero gidatzeko eta atseden hartzeko dauden gainerako mugak jakiteko eta gaiari buruz gehiago ikasteko, ondoko hauek azter daitezke, batez ere: Europako Legebiltzarraren eta Kontseiluaren 2006ko martxoaren 15eko 561/2006 Araudia (EB), errepideko garraioen sektorean gizarte gaietan zenbait xedapen harmonizatzeari buruzkoa, Kontseiluaren 3821/85 (EEE) eta 2135/98 (EB) Araudiak aldatu zituena eta Kontseiluaren 3820/85 (EB) Araudia indargabetu zuena.