Cookie

Ekonimia Garapena

Arabako Lurralde Historikoa, penintsula Europarekin lotzen duen komunikazio ardatz estrategiko batean kokaturik dago.

  • Gauzak horrela, Araba jarduera ekonomiko eta bizi-proiektuak ezarri eta sustatzeko lurralde erakargarria suertatzen da honoko arrazoiengatik:Kokaleku estrategikoa eta komunikazio onak dituelako.
  • Kalitatezko industria lurzoru eta logistika arloko azpiegitura erabilgarria dituelako.
  • Eskulan kualifikatu eta enpresa laguntzaile erabilgarria dituelako.
  • Hurbileko Administrazioa duelako.
  • Berezko zerga sistema duelako.
  • Bertako bizitza kalitatearengatik, hiriburu modernoak eta balio natural, agronomiko eta historiko handia duen landa inguruneak lagundutakoa.

Hainbat enpresa eta multinazionalek, aipatu arrazoiengatik Araba aukeratu dute. Arabako eta, oro har, Euskadiko hazkunde estrategia, kanpokoari ateak zabalik dituen ekonomia batean oinarritzen da. Lurraldearen BPG per capita, Europar Batasunekoaren 140,6a da.

Araba da Kantauri itsasotik Mediterraniorako berezko irteera naturala, Bilbo eta Bartzelona lotzen dituen A-68 autobidearekin; Europarako sarbidea ere bada, N-1 errepidearekin. Eta gainera, Forondako aireportua iparraldeko lehen portu lehorra bilakatu da, Estatuko hirugarren zama-bolumen handienarekin.

Arabak Euskal Autonomia Erkidegoa osatzen du, Bizkaia eta Gipuzkoarekin batera.

Arabak 3.047 km2-ko azalera du, eta 305.822 biztanle.

  • ARABA GARAPEN AGENTZIAk

    Sustapenak ikusteko www.aad.eus sarbidea