Cookie

Arabaren kokalekua eta komunikazioak

Arabaren kokalekua eta komunikazioak

Araba Arku Atlantikoan kokaturik dago bete-betean. Iparraldetik hegoalderako ezinbesteko igarolekua da. Aldi berean, Espainiako iparraldetik Mediterraneorako berezko irtenbidea da, Ebroko Ardatza dela medio. Bi ardatz horiek Araban gurutzatzen direnez, lurralde hau kokagunerik hoberena gertatzen da enpresa proiektu bat aurrera eramateko.


Arabako errepide sarea Espainiako sare osotu eta garatuenetako bat da. Errepide nazionaletan, Madriletik Frantziako mugara doan N-1 eta Bilbo Bartzelonarekin lotzen duen A-68 autobidea dira garrantzitsuenak. Baita ere, trafiko bide nagusiei buruzko Europar Akordioan zehaztutako nazioarteko ibilbideek ere zeharkatzen dute Araba (E-80 Lisboa-Pau, E-05 Glasgow-Algeciras eta E-804 Bilbo-Bartzelona).


Araba airez loturik dago Gasteiztik 7 km-tara dagoen Forondako aireportua dela medio. Aireportu hau egunean 24 orduz irekita dago eta ikusgaitasun urrieneko baldintzetan lurreratzeko teknologia berrienak ditu (I.L.S. CAT II), baita merkantzia garraiorako hegazkin handiak hartzeko beharrezko instalazioak ere (3.500 metroko pista).


Burdinbideak ere leku garrantzitsua du Arabako komunikabideen barruan. Bi bide garrantzitsuenak Madriletik Irunera (Frantziako mugara) doana eta Miranda de Ebrotik Bilbora doana dira. Laster hasiko dira euskal “Y” delakoaren lanak, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuak (Gasteiz, Bilbo eta Donostia) elkarrekin lotuko dituztenak.


Halaber, Araba ongi komunikaturik dago Bilboko portuarekin, bai errepidez (A-68 autobidea), baita burdinbidez ere.

  • Irudiak
    null