Cookie
Formulario seleccin temas

Europako gaiak

Europa Gaietarako Zerbitzuak burututako lehenengo eskumenetako bat Europako laguntza funts eta programetan Arabako Foru Aldundiaren parte hartzea bultzatu eta kudeatzea izan da, nekazaritzako politika bateratuen ingurukoetan izan ezik.

Baina honez gain ondoko helburuak ditu: gizarteari Europaren bateratze prozesuaren berri ematea eta Arabako enpresa eta herritarrei EBri buruzko informazio espezializatua eskaintzea, herritarrentzako Euroleihatila bulegoren bidez.

  • EUROPA hemen egon da.

    EUROPA hemen egon da.
    Azken hamasei urteotan, Europa hemen egon da. Araban bertan, askotariko proiektuen bidez.
    2000-2016ko aldian, Arabako Foru Aldundiak kudeatu ditu Europar Batasunetik etorri diren 65 milioitik gorako euroak (nekazaritzako funtsak kontuan hartu Gabe) Araban egin diren ekimen ugarien bidez.
     
    •  
  • ECOSAL ATLANTIS

    ECOSAL ATLANTIS
     

     

    "Ekoturismoa Atlantikoko gatzagetan: garapen oso eta iraunkorrerako estrategia" ECOSAL ATLANTIS proiektuaren helburu nagusia da turismoaren garapen bateratu, oso eta iraunkorra lortzea, Atlantikoko gatzaga eremuetako kultur eta natura ondarean oinarrituta.
    Atlantikoko gatzagen turismo garapena konprometitzen duten lau jarduera nagusiren inguruan egituratzen da proiektua, hain zuzen, ondarea, lurralde garapena, biodibertsitatea eta naturaren turismoa.
    ECOSAL ATLANTIS, hiru urtean garatuko da, eta EBaren funtsekin dago lagundua.
    Proiektuaren liderra Arabako Foru Aldundia da eta bertan espazio atlantikoko lau herrialdetako beste 12 bazkidek hartzen dute parte.
    Argibide gehiago: ecosal-atlantis.ua.pt/

     

    •  
  • Maiatzak 9, EUROPAKO EGUNA

    Maiatzak 9, EUROPAKO EGUNA

     

    europa.eu/about-eu/basic-information/symbols/europe-day/index_es.htm

    Maiatzak 9 Araban:
    'Ipuinetako Europa' egitaraua ;   Valdegovia-Gaubea, Murgia, Laguardia, Amurrio, Laudio-Llodio, Labastida-Bastida, Peñacerrada-Urizaharra, Araia, Vitoria-Gasteiz.
    •  
  • Europa Araban Boletina

    Europa Araban Boletina

    Doako zerbitzua, hilabetean behin, posta elektroniko bidez, Europar Batasunari buruzko informazio eguneratua ematen duena.

    Europa Araban Boletina

    •  
  • Laguntza funtsa eta programak>

    Laguntza funtsa eta programak

    Arabako Foru Aldundiak Eskualde Garapeneko Funtsean (EGEF) eta Europako Gizarte Funtsean (EGIF) izandako parte hartzeari buruzko informazioa.

    •  
  • Euroleihatila>

    Euroleihatila

    Enpresei informazioa emateko bulegoa.

    •  
  • Europako Batzordea

    Europako Batzordea
     

    Europako Batzordeak Espainian duen ordezkaritzaren webgunea.

     
     
    •  
Europako gaiak